Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
»
Iritzi-muinetik
» 1132775939
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Nik oso garbi dut zergatik ez den egungo Euskal Herrian euskaraz egiten: Hizkuntza maitagarri bezain traketsa delako. Denok maite dugu euskara, denok nahi genuke goi mailako hizkuntza izatea, jende guztiak euskaraz egitea, hau da, ez bakarrik ikastetxeetan edo haurrekin solastean, baizik eta gure eguneroko bizitzako hizkuntza izatea, esfortzurik gabe, militantziarik gabe, edozeinek euskaraz egitea, alegia erdararekin gertatzen den bezalaxe. Nahi bai, baina ezin. > > Hasteko, euskararen sintaxia inkomunikatiboa da. Esaldi motzak egiteko balio du, baina denok dakigu zenbat arazo sortzen diren esaterako erlatibozko esaldiekin, batez ere esaldi luzeak edo konplikatuak badira. Askoz eraginkorragoa da esaldiaren gakoa hasieran ipintzea, anglosajonak (anglosaxoniarrek nahi baduzue) "Head First" deitzen dutena. Euskaraz ordea gaizki omen daude, -honela esaten digute behintzat gure gramatikariak (gramatikariek)- eta esaldi luzeetan galdu egiten gara, edo bestela propiyo ekiditen ditugu. Nola esan adibidez: "Te podría tocar trabajar en los más cien ayuntamientos con menos de mil habitantes que hay en Euskadi". Noski egiten ahal dela, baina ez edozeinek, itzultzaile profesional bat beharko genuke eta nahiko lan, zeren (head first erabiltzen dut) askotan egiten dituzte tranpatxoak itzultzaileak eta beste hizkuntza batetik euskarara pasatzean, hainbat hitz edo esaldi ezkutatu egiten dituzte. Edo esaldi bat itzuli ordez, zenbait esaldi bakun idatzi, sortzen zaizkien arazo sintaktikoengatik. Eta hau itzultzaile profesionalak izanik eta euskaratzeko denbora eukita! Ze gertatzen da beraz eguneroko elkarrizketetan? Ba gogoan duguna erabiltzeko arazoak ditugula eta horrexegaik jotzen dugu tresna efizienteago batera, gure kasuan, zoritxarrez, gaztelera. > > Bestalde ezin ahaztu euskal aditza sobera konplexua dela, konparatu dezagun demagun inglesarekin, zenbat denbora behar da ingleseko aditza menperatzeko? Oso gutxi oso sinplea bait da. Baina ba al dago Euskal Herri osoan hiztun bakar bat euskal aditzak hitzetik hortzera erabiltzen ahal dituena? Berriro egingo dut galdera, ba al dago bakar bat? Zeren (head first) gauza bat da aditzak azterketa baterako prestatzea edo artikulu bat idazteko erabiltzea, baina eguneroko erabilerarako balio al dute ikastoletan sartu dizkiguten aditz taula buka ezin horiek? Ez, ebidentea da ezetz. Eta ze esanik aditz trinkoekin sartzen bagara. > > Gure grmatikariak Euskara Zuzenaz besterik ez dira kezkatu, baina ez digute euskara eraginkor bat eskaini. Aski da edozein komunikabideko esatari bat entzutea, konturatzeko ze motel eta zenbat neke betiko lau topikoak euskaraz esateko. Alderatu BBC-ko esatariekin, non (head first) ez duten arazorik gramatikarekin, non ez duten hizkuntzan pentsatzen egon behar, baizik eta eskaintzen ari diren horretan. Gainera inglesez hitzak monosilaboak izanik, askoz informazio gehiago sartzen dute oso denbora laburrean. Euskaraz ere hitzak sobera luzeak dira eta hau gutxi balitz, atzizkiak erantsi behar dizkiegu, elkarrizketa are gehiago zailduz. > > Badira ere beste hainbat muga, esaterako, nola esaten da gure hizkuntzan "aceite menos ácido" edo "la democracia es el sistema político menos malo" > > Biziki maite dut euskara, bestela orain ez nintzen (nintzateke) hemen egongo, baina ezin diot nire buruari ziria sartu; ez da euskara hizkuntza erraza eguneroko erabilerarako, ez da erosoa, ez da komunikatiboa. Nire elkarrizketen ehuneko 95a euskaraz dira, honela hitz egiten bait dut senideekin, lagunekin, lan egiten dudan ikastolan... egunero idazten eta irakurtzen dut euskaraz, baina, paradogikoki errazago egiten zait gazteleraz hitz egitea edo udaletxeak bidaltzen didan txosten konplikatu bat argi entenditzea. Euskaraz bezain erraza ere, edo askotan errazago, egiten zait inglesez hitz egitea, oso hizkuntza eraginkorra. > > Badakit esaten ari naizen hau ez dela batere popularra, baina egi borobil bat planteatzen dut. Gai honen inguruan badira sarean zanbait blog, esaterako, balbula.blogspot.com -zeinek batez ere euskal sintaxiaren mugak lantzen dituen- edo bestela, referentziak.blogspot.com non pixkat denetik azaltzen den. > > Neronek idatzi dudan entsaio txiki bat norbaitek leitu nahi badu, idazten ahal didazue (idatz diezaidakezue) -garbi dago zein den komunikatiboagoa- helbide honetara "argituarte@yahoo.com":mailto:argituarte@yahoo.com > > Espero dut inor ez molestatzea esan dudanarekin eta izan dadila dena gure euskara maitearen mesederako. > > > <br> > **(MIKEL MENDIZABAL ITUARTE ingelesa eta euskara irakaslea da)**
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com