Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Euskara irabazpide
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Bihar etziko euskararen egoeran eragina izango duelakoan, Estatutu Berrirako proposamenaren harira, herritarrek euskara ikasteko eta erabiltzeko eskubidea ez ezik ezagutzeko betebeharra dutela ere azpimarratu dute hainbatek eta, hartara, orain arteko ordenamendu juridikoan aldaketak egin daitezen proposatu dute. Halako erabaki bat hartzea euskararen aldeko indarberritzean eragingarria izango litzatekeen zalantzazkoa da. > Izan ere, ahuldutako hizkuntza komunitateak indartzeko asmoz, gutxiengo baten hizkuntza gutxiagotua derrigorrean jakin behar delako horren adibiderik badago egon Europan. Alta, horrek ez du bere baitarik, delako inguru horietan, ahuldutako hizkuntzentzat aurrerapauso eragingarririk ekarri. > > Gaztelania eta frantsesa ezartzeko unean baliatu diren neurriei nola baita hizkuntza politikei begira jarri eta, gure hizkuntza indartzeko eta hedatzeko xedez, itxurakerietan, errezeta bera ezartzearen alde agertzen dira batzuk, baina, gauzak ez dira horren errazak. Herritar ia guztiek hizkuntza bat nonahi eta zernahirako darabiltenean, ahuldutakoa indarberritzeko, herritarren sostengua, atxikimendua arian-arian landu behar da, erakargarria eginez, jendea hurreratu dadin arrazoiak eta heldulekuak eskainiz, ikasten animatzen direnei baliatzeko ahalik aukerarik zabalenak emanez. Esandakoa, administrazioek herritarrei zerbitzuak eskaini behar dizkietenez gero, zerbitzu horiek hizkuntza batean zein bestean eskaintzeko daukaten eginbeharrarekin uztartu behar da ezinbestean. > > Indarrean dagoen legediak zeharkatu edota behar beste garatu ez ditugun aukerak eskaintzen dizkigu, hizkuntza politika are zabalagoa eta ausartagoa garatzeko abagunea eskainiz. Horretarako, borondatea, gaitasuna, noranzko garbia, xede mailakatuak, bitartekoak, hartutako erabakien jarraipen estua eta zuzentzeko abilezia beharrezkoak dira. Euskararen inguruko mugimenduak ere noranzko horretan egin beharko lituzke urratsak, euskararen aldeko lana irabazpide bihurtuz, ezen, euskaltzaleena ustez nor den erakusten ahalegintzea baino, ekintza zehatzen bidez, euskararentzat etorkizuna irabazteko lanean aritzea eta ahaleginak batzea baita kontua. > > > > <br><b>(<a href="http://www.erabili.com/zer_berri/aurkibidea/egilea/osa">ERRAMUN OSA IBARLOZA</a> Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioaren Euskaraz Bizi eta Hizkuntz Proiektua egitasmoen arduraduna da)</b> > > - Estreinakoz *Deia*n argitaratua, 2005-01-22an > > > **Iritzi-artikulu honek jorratutako gaiaren uztarkide diren artikuluak** (irakurtzeko gainean sakatu) > > - "Euskadiko Estatutu Berria motz euskararekin":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1103731069 > > - "Euskararen ordenamendu juridikoa erabaki gai":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1104324532 > > - "Ibarretxeren Plana euskararen aldetik":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1104361676 > > - "Euskararentzat aldaketa nabarmenik ez Estatutu Berrian":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1104452650 > > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1105465786/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com