Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Betearen beteaz, lehertuko zaigu
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Bai, "bete" hitzaren poltsa beteegi daukagu, direnak eta ez direnak sartu beharrez. Gogoeta egingo dugu, ea zein zama kendu beharko geniokeen. > **Beteta ez daudenak betetzat ematea** > > Sarriegitan edukiaren berri emateko ‘bete’ aditzera jotzen dugu, aintzat hartu barik benetan ontziak beteta ala erdi hutsik dauden. Horrela, gertatu izan da albisteren batean "*jantziz betetako bi poltsa atera dituzte*" esatea, eta irudietan bi poltsok erdi hutsik agertzea. Honelakoak ere neurri barik esaten dira: > > > - ***Turistaz betetako** itsasontzi bat hondoratu da. > > - *Bonba bat ipini dute <b>ikaslez betetako</b> autobus batean. > > - *Autoak <b>habez beteriko</b> kamioi bat jo du aurrez aurre. > > > Bai eta ez. Izan daiteke ibilgailuok benetan ere mukuru joatea. Baina gehienetan beste gauza bat eman nahi izaten dugu aditzera. > > - **Turista itsasontzi** bat hondoratu da. > > - Bonba bat ipini dute **eskola-autobus** batean. > > - Habeak zeramatzan kamioi bat jo du autoak. > > Ez dezagun ahaztu "bete" ez dela lokailu hutsa, esanahi beteko berba baino. Hona beste kasu bat. > > > - *Atxiloketen ostean, <b>lehergaiz eta armaz betetako garaje bat</b> aurkitu dute. > > Albo batera utzita garaje hori beteta zegoen ala ez, esaldi honetan ardatza da arazo. Zer azpimarratu behar da, garajea topatu dutela ala armak topatu dituztela? > > > - Lehergaiak eta armak aurkitu dituzte garaje batean. > > > Esaldi honi ikusten diogun pekatua hurrengo puntuarekin lotuta dago. > > > **Egiturak katramilatzea** > > > - **Gorabeheraz betetako goiza** izan dugu Euskadiko errepideetan. > > Gramatikaren aldetik egitura horrek ez dauka aitzakiarik, zuzena da. Baina bada samurragorik: > > - Goiz gorabeheratsua izan dugu. > > - Goiza gorabeheratsua izan da. > > - Gorabehera handiko goiza izan dugu. > > > Berdin gertatzen da hurrengo esaldian ere. Arazoa, neurri batean, "eguna" edo "goiza" ardatz bihurtzetik dator. Hortik aldenduz gero, erraz arinduko dugu esaldia. > > - *Atentatuak direla-eta **lanez beteriko eguna** dute Auzitegi Nazionalean. > > - Atentatuak direla eta, lan handia (izango) dute gaur Auzitegi Nazionalean. > > Euskarazko ereduei begiratuta, "Alferra beti lantsu" esaten den moduan, lasai asko esan ditzakegu honelakoak: > > - Egun lantsua dute gaur Auzitegi Nazionalean. > > > **Tradizioa lagun** > > > Kontuan hartzekoa da "bete" hitzaren tradiziozko erabilera. Gaur egun, nekez aldentzen gara "betetako" edo "beteriko" hitzetatik, baina ez ote dira erosoagoak honelakoak? > > - “Ontzia” mugagabean + bete + edukia. > > > - **Altzo** bete madari. > > - Ganbara bete arto, ez gagoz hain txarto. > > - Esku bete txanponek zorionik ez ematen. > > - Gizon bete ur dago osin horretan. > > > - “Ontzia” mugatuan + bete + edukia. > > - **Kolkoa** bete diru. > > - Galtzak bete lan egin dute. > > - Eskuak bete lan dugu. > > > Molde horiekin, esaldi txukun eta erabilgarriak sor ditzakegu: > > > - Bi poltsa bete jantzi atera dituzte etxetik. > > - Eguna bete lan izango dute gaur. > > > Bestelako egituretan ere, badago nondik heldu. > > > - Aho betekoak esan dizkio. [ = direnak eta ez direnak ] > > - Ahoa beteko gazta da, ezin gozoagoa. > > - Ikusleen begi betekoa da. [ = kutuna ] > > - Manifestazioa kaleak betean dator. > > - Belak betean doa ontzia, itsasoan barrena. > > - Begiak betean negar egin. > > > > > > <br> > <b>(<a href="http://www.erabili.com/zer_berri/aurkibidea/egilea/larrinaga">ASIER LARRINAGA LARRAZABAL</a> Euskal Telebistako Euskara Sailaren burua da)</b> > > - Orain arte argitaratutako artikulu guztiak ikusteko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1084490076 > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1103026864/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com