Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Ez gara izenzaleak
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Albiste testuak alferrik korapilatzen ditugu askotan, elementuak aditzari itsatsi beharrean izenari itsasteagatik. Gure inguruko hizkuntzek informazioa izenaren inguruan antolatzeko joera dute, baina euskaraz estrategia hobea izaten da informazioa aditzaren inguruan antolatzea. > **Hizkuntza bakoitzak bere bidea** > > Kontzertuei buruzko albisteetan, esate baterako, asko zabaldu da «Ignacio Sarriaren zuzendaritzapean» esatea. Ondo dago, baina laburragoa eta errazagoa da «Ignacio Sarriak zuzenduta» esatea. Zalantzazkoagoak dira beste esaldi batzuk. > > - Lehen ministroak **gatibu britainiarraren berehalako askapena** eskatu du. > > - Lehen ministroak gatibu britainiarra berehala **askatzeko** eskatu du. > > Ezin da esan jokabide bat bestea baino zehatzagoa, egokiagoa edo teknikoagoa denik, hizkuntza bakoitzak bere estrategiak dituela baizik. Euskaraz, askatasun handiz itsasten dizkiogu perpausaren osagaiak aditzari. Izenari itsatsiz gero, berriz, testu zurrunagoak sortzen ditugu. > > - **Bi etxeren zaharberrikuntza** egiten hasi dira kultur ekitaldietarako. > > - Bi etxe **zaharberritzen** hasi dira kultur ekitaldietarako. > > - Artezilariek gutxienez bi urte beharko dituzte **esparru honetako mina guztien indargabeketarako**. > > - Artezilariek gutxienez bi urte beharko dituzte esparru honetako mina guztiak **indargabetzeko**. > > > **Euskaraz aditzarekin malguago** > > > Oro har, osagaiak izenaren menpetik ateraz gero, testu arinagoak sortuko ditugu, eta ordenamendu arazo asko gaindituko ditugu. Esaldiko elementuak askatzean, leku batetik bestera mugi ditzakegu. > > - Espainiak guztiz etenda dauzka **Marokorekiko harreman diplomatikoak**. > > - Espainiak guztiz etenda **dauzka** harreman diplomatikoak Marokorekin.<b> > > > - Josu Lartategik euskaraturiko Bukowskiren <i>Pulp</i> eleberria</b> argitaratu du Txalapartak. > > - Bukowskiren *Pulp* eleberria **argitaratu du** Txalapartak, Josu Lartategik euskaraturik. > > > - Santiagoko eskoletan gero eta ume gutxiago hasten dira tabakoa erretzen, **Txileko Gobernuaren eskola osasunari buruzko urteroko planari** esker. > > - Santiagoko eskoletan gero eta ume gutxiago hasten dira tabakoa erretzen, Txileko Gobernuak eskoletan osasuna bultzatzeko urtero **prestatzen duen** planari esker. > > > **Gaizkiulertuak ere gerta litezke** > > > Horrelako estrategiez baliatu beharrean, azkenaldian muturrera eraman da kontrako joera, informazioa antolatzeko lehentasuna izenari ematea. Horrek arrisku bat dakar, gainera: esan nahi dugunaren kontrakoa esatea. > > - Ministroak EAJ kritikatu du, Senideak elkarteari emandako *dirulaguntzengatik*. [Dirulaguntzei gutxi iritzi die, nonbait.] > > - Ministroak EAJ kritikatu du, Senideak elkarteari dirulaguntzak eman dizkiola eta. > > - Hainbat taldek protestaldiak antolatu dituzte Espainiako Gobernuak Meliton Manzanas poliziaburu frankistari emandako *dominaren kontra*. > > - Hainbat taldek protestaldiak antolatu dituzte, Espainiako Gobernuak Meliton Manzanas poliziaburu frankistari domina emateagatik. > > - Estatu Batuetako Gobernua oso kezkatuta dago Afganistaneko mugatik alde egin duten Pakistaneko *tropengatik*. [Bai errukibera Bush, soldadu pakistandarrengatik lo egin ezinda!] > > - Estatu Batuetako Gobernua oso kezkatuta dago, Pakistaneko tropek Afganistaneko mugatik alde egin eta gero. > > > > <br> > <b>(<a href="http://www.erabili.com/zer_berri/aurkibidea/egilea/larrinaga">ASIER LARRINAGA LARRAZABAL</a> Euskal Telebistako Euskara Sailaren burua da)</b> > > - Orain arte argitaratutako artikulu guztiak ikusteko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1084490076 > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1101284674/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com