Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Epaiketak euskaraz epaile euskaldunekin
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Oraino, epaiketa batean euskaraz hitz egin ahal izateko ezinbestekoa da itzultzaile baten beharra. Baina Bilboko Probintzi Auzitegiko hiru epailek, itzultzailearen beharrik gabe epaiketak euskaraz egin daitezkeela uste dute. Konstituzioak aukera hori baimentzen duen ustea adierazi diote Auzitegi Konstituzionalari. > Aurtengo urriaren haserako egunetan jakinarazi arren, egun batzuk beranduago zabaldu dute hedabideek Bizkaiko Probintzi Auzitegiak emaniko ebazpena. Alta, oso oihartzun eskasa eman diote, benetan aintzat hartzeko moduko gertaera delarik. Lehen Aretoko hiru Magistratuk Botere Judizialaren Lege Organikoko 231. artikulua Konstituzioaren aurkakoa izan daitekeela eta, Espainiako Auzitegi Konstituzionalari luzatu diote inkonstituzionaltasun auzia edo kuestioa deritzana. > > Zer nolako berria edo berrikuntza da hau? Garrantzizkoa, dudarik gabe, aipatu 231. artikulu horrek arautzen baitu epaitegietako prozesu guztien hizkuntzak zein izan behar duen; eta zer esango, bada gaztelerari lehentasun osoa ematen dio. Artikulu horretan oinarriturik, gure herrian (zati batean behinik behin, euskarak ustezko status ofizial osoa duen lurraldeetan), gure hizkuntza propioa erabiltzeko eskubidea badugu, baina mezu hori jaso behar dutenek, gure bizitzaren alderdi askotan botere itzela duten horiek, ez dute gu gure hizkuntzan ulertzeko betebeharrik. Horrela, eskubide-betebehar osoko herritarrak garela diote arau askok, baina auzi honetan ez zaigu estatutu hori onartzen, arrotzak bagina bezala, itzultzailea jartzen zaigulako artikulu horrek hala aurreikusita. > > Horren kontra egiten dute Magistratu hauek, eta benetako argudio juridikoak jarri dituzte mahai gainean. Bai Espainiako Konstituzioak aldarrikatzen dituen oinarrizko eskubide eta printzipioen arabera, bai eta Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Itunaren arabera ere (Espainiako Erresumak duela hiru urte sinatu zuela eta ordutik hona indarrean dagoen zuzenbidea dela gogorarazi beharrik al dago?), 231. artikuluaren eta itzulpengintzaren nahikotasunaren inguruan Auzitegi Konstituzionalak egiten duen interpretazioa berrikusi beharra dagoela esaten dute aipatu Magistratuek, eta hemen aritzen den Epaile orok bertako bi hizkuntzak menperatzeko lukeen betebeharraz idazten dute, hamahiru orrialdeetako ebazpen batean. > > Batek baino gehiagok galdetuko du: zergatik orain, 231. artikulu hori indarrean sartu eta hogei urte pasatu direnean? Nolatan ez zaie epaileei horrelakorik lehenago bururatu, jakinik gainera ebazpena idatzi duen Magistratua Nekane San Miguel izan dela, eta honek baduela nahikotxo ibilbide luzea justizia administrazioan euskarak bere lekua izateko borrokan? Bururatu aspaldi bururatu arren, prozesu judizialak ematen dituen aukera urrien kontua dela uste dut. Honelako inkonstituzionaltasun auzirik ezin du Epaile batek noiz nahi planteatu, oso kasu zehatzetan baino, hots, eman behar duen ebazpena emateko, ezinbestean, arau zehatz bat aplikatu behar duenean, eta arau horrek konstituzionaltasun zalantzak planteatzen dizkionean baino ez. Eta, horrelako kasuetan ere, Epaileak ez daude inkonstituzionaltasun auzia planteatzera behartuta. > > Beraz, zer gertatzen da honelako kasuetan? Demagun herritar batek prozeduran euskaraz aritzeko eta euskara hutsezko epaiketa izateko eskubidea aldarrikatzen duela (nahi baino gutxiagotan gertatzen da hori), eta Epaileak ezarritako itzultzaileari uko egiten diola. Oztopo edo gatazka gehiago edo gutxiago medio, Epaile gehienek aurrera jarraitzen dute prozedurarekin, euren ustetan ez baitute euskara (edo katalana, edo galegoa) ezagutzeko betebeharrik, eta legediak babestuta itzultzailea inposatzen diote herritarrari, azken epaira arte (bide batez, esan dut “herritarrari jartzen diotela” itzultzailea, sekula ez baitute onartuko itzultzaile beharrean beraiek daudela, euskara ez dakiten Epaileak, alegia, ez herritar euskaldunak). > > Aztertzen ari garen kasu honetan, berriz, herritarrak euskarazko epaiketa izateko eskubidea aldarrikatu duelarik, aipatu hiru Magistratuek bestelako norabidea, aspaldi itxaroten ari garena, hartu dute. Auzi hori epaitzeko aplikatu behar duten artikulua BJLOko 231. hori delarik, Konstituzioaren aurkakoa ez ote den galdetu diote Auzitegi Konstituzioanalari, Konstituzioak Estatu eleanitza diseinatzen duelako, Estatu eleanitz horrek justizia administrazioak ere eleanitza izan behar duela eskatzen duelako eta, ondorioz, Epaile eta Magistratuek lekuan lekuko hizkuntza ofizialak, biak, menperatu behar dituztelako, baldin eta herritarren oinarrizko eskubideak bermatuko badira. > > Hori da komentatzen ari garen Auto horren garrantzia. Eta, bide batez, beste alderdi interesgarri bat ere argudiatzen dute Magistratuek: euskararen eta euskal hiztunen eskubideak bermatzearen auziak aukera politikoetatik at egon behar duela. Ausardi puntu batekin zera diote: euskarak, Espainiak berak aldarrikatzen duen legediaren arabera, "beste hizkuntza espainiarren" bezain besteko tratamendua jaso behar duela, eta ez duela jasotzen. Hemengo (eta Kataluniako zein Galiziako) biztanleak ez direla, hizkuntza eskubideetan, berdintasunez tratatuak. Are gehiago, hizkuntza eskubideak bermatzea, "beste horiek hainbeste aldiz aldarrikatzen duten" batasun horretan urrats bat izan daitekeela. > > Aukera politikoez ari garela, merezi du duela egun gutxi Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiak argitaratu duen txostena komentatzea. Txosten horrek urte hasieran Kataluniako Parlamentuak egindako lege aldaketa proposamenaren aurka egiten du (besteak beste, BJLOko 231. artikuluaren aldaketa osoa proposatu du Kataluniako Parlamentuak, prozesu judizialetan hizkuntz eskubideak berma daitezen). Kontrako txostenean, alde batetik, garbi uzten du Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak orain arte ez dela artikulu horren inkonstituzionaltasuna planteatu (eta horri helduz, besterik gabe, Konstituzioaren araberakoa dela diote). Baina bestetik mantentzen dute, horra aukera politikoa, Epaileei bertako hizkuntza jakitea eskatzea “Espainiaren batasunaren aurkakoa dela”. > > Bizkaiko Probintzi Auzitegiko Magistratuek, berriz, eta oinarri juridiko arrazoituak erabilita, kontrakoa mantentzen dute. Eta nire ustez, zuzen dira: hizkuntzari eta hizkuntz eskubideei kalte handiena egiten diena joko politikoetan sartzea da. Eta Estatu, Nazio edo Politika arrazoiak aldarrikatzen dituztenak ez dira funtsezko kontu batetaz konturatzen (edo okerrago, ondo konturatuta mantentzen dituzte beraien jarrerak): Politikari mesede handiena egingo diona hizkuntza eta hizkuntz eskubideak joko politikoetatik ateratzea da. > > Ez dut inoiz zalantzarik izan, hizkuntzak, edozein hizkuntzak, biziraun behar badu, aukera politikoetatik at egon behar duela. Hizkuntzak bere hiztunen komunikazio bide, bizibide izan behar du, eta hori da biziraupenerako lehen baldintza, eta hiztunon lehen betebeharra. Gure aukera politikoa edozein delarik ere, argudio juridikoak baditugu, eta bada ordua argudio juridiko horiek erabiltzen hasteko. "Bizkaiko Probintzi Auzitegiko Magistratuen Autoa":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1100687299/1100692110 urrats on bat izan daiteke bide horretan. > > **(ESTEBAN UMEREZ ARGAIA abokatua eta JUSTIZIA EUSKARAZ Elkarteko kidea da.)** > > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1100687299/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com