Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Euskaldunok Euskal Herriaz eta munduaz jakin beharrekoa
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Zer jakin behar dute haur euskaldunek Euskal Herriaz eta munduaz? Ikasgelan landu beharreko euskal curriculuma zehaztu du Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioak. Beste hitz batzuekin esanda: Unibertsitate aurreko hezkuntza formalean neska-mutil euskaldunek Euskal Herriaz eta munduaz ezagutu beharreko gertaera eta kontzeptuak zehazteko ahalegina egin da. > **Lan honen beharra eta sorrera** > > > Gizakien eta gizarteen ezaugarrietako bat da kultur ondarearen belaunaldiz belaunaldiko transmisioa. Belaunaldi batek hurrengoari hainbat ohitura eta ikusmolde, uste-sinesmen eta jokabide transmititzen dizkio. Hezkuntzari dagokio, hain zuzen, haur eta gazteengan, eta geroz eta gehiago helduengan ere, halako gaitasun eta trebetasun fisiko, intelektual eta moral jakin batzuk piztu eta garatzea, gizartean integratuak eta libreak izan daitezen. Jacques Delors buru dela, UNESCOko Hezkuntzako Nazioarteko Batzordeak aurkeztutako txostenari jarraituz (1996:53) <a name="ref1" href="#1">(1)</a>: > > <center><table cellpadding="30" class="taula"><tr><td><i>«Mundu osoan zehar hezkuntzaren zeregina hau da: gizabanakoen artean erreferentzia komunetik datozen kohesio sozialak ezartzea. Horretarako erabiltzen diren bitartekoak desberdinak dira kultura eta egoeren arabera, baina beti ere hezkuntzaren xede nagusia gizakia bere dimentsio sozialean erabat garatzea da. Hezkuntza, kulturen eta balioen eramailea da, gizarteratzeko bidea eta proiektu komun baten arragoa».</i></td></tr></table></center> > > Aipatu txosten horretan, bizitza osoan iraungo duen hezkuntzak lau zutabe hauei erantzun behar diela esaten da: ezagutzea eta ezagutzen ikastea, egiten ikastea, elkarrekin bizitzen ikastea, eta izaten ikastea. Hezkuntzaren eginkizuna ez da mugatzen, beraz, hizkuntzaren eta kultur oinordetzaren transmisiora, horrekin batera beste eginkizun ugarietara zabaltzen baizik. Adibidez, lanerako, elkar bizitzarako, familiarako eta beste giza esparruetarako beharrezkoak zaizkigun trebetasunak eskuratzeko; gure giza izaera zein den ulertzeko; pentsamendu kritikoa, irekia eta askea garatzeko; sorkuntza gaitasunak erakusteko; gure bizitzaren eta ekintzen arduraz jabetzeko, etab. Hezkuntzaren eginkizun hauek, ordea, edota erantsi daitezkeen beste batzuk ere, ezin dira bata bestearengandik bereiztuta ulertu, hizkuntzaren eta kulturaren transmisioarekin batera baizik. > > Hezkuntzaren eginkizun hori bete ahal izatea oinarrizko giza eskubidea da. Horrela aitortzen da <b>Hizkuntza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean (1996ko ekaina):</b> > > <center><table cellpadding="30" class="taula"><tr><td><b>28. artikulua:</b> <i>Hizkuntz komunitate orok bere hezkuntza antolatzeko eskubidea du, kideek beren kultur ondarea (historia eta geografia, literatura eta beste kultur adierazpenak) sakon ezagutzeko aukera izan dezaten, baita nahi duten beste edozein kulturaren adierazpenak ere ahal den sakonen ezagutzeko.</i></td></tr></table></center> > > Bestetik, hala dio <b>UNESCOren Batzar Orokorreko 31. bilkuran (2001-11-2an) kultur aniztasunari buruz egindako Adierazpen Unibertsalak</b>: > > <center><table cellpadding="30" class="taula"><tr><td><i><b>Baieztatzen du</b>, kultur aniztasuna errespetatzea, tolerantzia, elkarrizketa eta elkarlana, betiere elkarrenganako konfiantza eta elkar ulertze giroan, nazioarteko bakearen eta segurtasunaren bermerik onenak direla. > > <b>Helburua delarik</b> gizakiaren batasunaren kontzientzia eta kultur harremanen garapenean oinarritutako elkartasun handiagoa lortzea... > > <b>Jarraian aipatzen diren printzipioak aldarrikatzen ditu eta Deklarazio hau onartzen du:</b> > > <b>1.artikulua- Kultur aniztasuna, gizadiaren ondare komuna</b>(...) aniztasun biologikoa izaki bizidunentzat den bezain beharrezkoa da kultur aniztasuna gizakientzat. Alde horretatik, gizadiaren ondarea da, eta horrenbestez aintzat hartu eta errotu behar da egungo eta etorkizuneko belaunaldien onerako. > > <b>4.artikulua- Giza eskubideak kultur aniztasunaren berme gisa</b> > (...) giza eskubideak eta funtsezko askatasunak errespetatzeko konpromisoa da, bereziki minoria eta herri autoktonoetako kide diren pertsonen eskubideak. > > <b>5.artikulua-</b> Unibertsalak, bereizi ezinak eta interdependenteak dira kultur eskubideak, eta giza eskubideen zati osagarriak (...). Gizaki orok bere ekintzak nahi duen hizkuntzan eta bereziki bere ama hizkuntzan adierazteko, sortzeko eta zabaltzeko eskubidea izan behar du; pertsona orok bere kultur identitatea guztiz errespetatzen duen kalitatezko hezkuntza eta formazioa jasotzeko eskubidea du (...)</i>.</td></tr></table></center> > > > Euskal Herriak edota Pirinioen alde bietan dagoen Euskararen Herriak, egoera historiko, geopolitiko eta lurralde antolaketa desberdinak ezagutu arren, ukaezina den batasun etnokulturala du. Erdi Arotik hona gutxienez, mendez mende, hala ikusi izan dugu geure burua eta hala ikusi gaituzte atzerritarrek ere. Badira ikerketa serioak atzerago joaten direnak eta europarren gehiengoak preindoeuropar ahaidetasun genotipiko eta linguistiko komuna duela esaten dutenak, eta horrek euskal aztarnak dituela baieztatzen dutenak. Aztarna horiek Euskal Herrian bizirik gorde ditugu. Nazio-estatuen sorrera eta bilakaerak eragin zuen Europa politikoan, Euskal Herriak ez zuen bere estatus propioa lortu eta egun egoera bertsuan segitzen du: Frantzia eta Espainiaren artean banatuta eta Espainian bi autonomi erkidegotan erdibituta. Zatiketa honek Euskal Herriaren kultur garapenean, besteak beste, mendetako kalteak eragin ditu, desagertzeko arriskuan jartzeraino. UNESCOren adierazpenetan aitortzen diren hezkuntza bidezko giza eskubideak, beraz, XXI. mendean bermatu gabe daude Euskal Herriaren kasuan. Ez da UNESCOren, ezta ikastolen zeregina ere, Euskal Herriaren estatus administratiboa definitzea, bai, ordea, Euskal Herriaren giza eskubideak aldarrikatzea eta horien aldeko lana egitea. Ikastolok eremu administratibo orotan ari gara, estatu espainoleko zein frantseseko euskal lurraldeetan, hauen aniztasuna eta izaera komuna garatzeko asmoz, betiere hezkuntzaren bidez, eta horregatik Euskal Herriaren lehena orainera ekarri, orainean berritu eta etorkizunera abian jartzeko erantzukizuna geure egiten dugu. Era berean, erantzukizun hori adosteko, euskal lurraldeen arteko elkarlana edo lankidetza beharrezkoa litzatekeela aldarrikatzen dugu. <b>Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Itunean (1992-11-5)</b> esaten dena gogoratuz: > > <center><table cellpadding="30" class="taula"><tr><td><b>14. artikulua: Mugaz haraindiko elkartrukeak</b> > > <i>Aldeek hartu dituzten konpromisoak: > > a)hizkuntza bera edo antzekoa erabiltzen duten estatuak konprometitzen dituzten alde biko edo anitzeko akordioak aplikatzea, edo horiek amaitzen saiatzea, beharrezkoa bada, estatu horietan hizkuntza bereko hiztunen arteko harremanak erraztearren bai kulturan, irakaskuntzan, lanbide hezike-tan eta hezkuntza iraunkorrean; > > b)eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzen alde, mugaz haraindiko lankidetza erraztu eta/edo sustatzea, batez ere hizkuntza bera edo antzekoa erabiltzen duten eskualde edo toki mailako taldeen artean.</i></td></tr></table></center> > > Kultur ondarea belaunaldiz belaunaldi biziberritzeko giza eskubideak, garaian garaiko egoeraren arabera, tankera desberdinak hartzen ditu. Gizarte primitiboetan, gazteen hezkuntza gizarteratze zuzenaren bidez gauzatzen zen; hots, gazteek helduekin batera bizi eta parte hartzen zuten haien jardueretan. Honela ikasten zituzten gizarte arauak, honela jaso balioak, honela garatu trebetasun eta lanbideak: zer ikusi, hura ikasi. Gizarteen ekonomia garatuz joan den heinean, populazioaren bizi-itxaropena hazi eta egitura nahiz funtzio sozial anitzak sortu dira. Egoera konplexu horretan, gizarteratze funtsezko edo zuzen hori ez da aski eta bigarren mailako espezializazio erak behar dira —tutoreak, prezeptoreak, akademiak, katedradun eskolak, etab.— lan-munduan eta bizitza publikoan belaunaldi berrien parte-hartzea ziurtatu nahi bada. Bigarren mailako hezkuntza horren eskuratzea elite batentzat mugatu izan da eta industri iraultza nahiz estatu modernoa iritsi arte ez da orokortuko, oinarrizko hezkuntza orduan bihurtuko baita estatuak araututako betebehar eta eskubide unibertsal. Gertaera horrek berebiziko garrantzia izango du eskolak kultur ondarea transmititu eta helduarorako prestatze hutsa izateari utz diezaion eta estatu nazional berrien agintariekin bat datozen balio hiritarren transmisio-bide izan dadin. Egun, oinarrizko sozializazioaren eta sozializazio osagarriaren arteko mugak gero eta ilunagoak eta lanbrotsuagoak dira. Oinarrizko sozializazioaren gunea izan den familiaren eginkizuna eraldatu egin da, eta lehen familiak betetzen zuen zenbait sozializazio-funtzio, gaur egun haurtzaindegiek eta haur hezkuntzako eskolek betetzen dute. Hedabideak, eta bereziki ikus-entzunezkoak, gero eta indar handiagoa hartzen ari dira lehen familiaren eginkizun ziren balio, ohitura eta usteen transmisioa bideratzerakoan. Bestalde, mundu zabalean, lehen bezala orain, kulturen eta hizkuntzen arteko ukipena gizarte-fenomeno orokorra izan da, baina informazioaren eta komunikazioen iraultza emanez datorren globalizazio-aro honetan batez ere, gero eta handiagoa gertatzen ari da elkarren arteko eragina eta, ondorioz, nagusiak ahulagoa irensteko arriskua ere gero eta handiagoa da. Hori da gaur egun mundu guztian bizi den egoera eta euskal kulturaren transmisioa ere testuinguru horretan kokatu behar da. > > > Hizkuntzen eta kulturen bizitasuna eta erakarpena aztertzerakoan, hizkuntza horren corpusa eta estatusa aztertu behar ditugu ezinbestean. Corpusak, hizkuntzaren garapen eta bilakaera linguistikoari erreparatzen dio, eta estatusak aldiz sozialari. Estatusa, adituen esanetan, aldagai objektiboen eta subjektiboen baitan dago. Aldagai objektiboen barruan hauek aipatzen dituzte: ekonomia eragilea, nazioarteko gizarte-mailako estatusa, prestigio historikoa, kulturazko sorkuntza eta produkzioa, demografia aldetik kopuru handiak eta jaiotza-tasa indartsua, erakunde politiko eta hezkuntza sistema sendoak. Aldagai subjektiboari dagokionez, hizkuntzen eta kulturen bizitasuna, aurreko aldagai objektiboen aurrean taldeak egiten duen interpretazioaren baitan eta batez ere taldeak bere nortasunaren jabetzari buruz duen ustearen baitan dago. Bi aldagai multzo horiek zenbat eta sendoagoak izan, zenbat eta lotuagoak egon, hizkuntza eta kultura orduan eta biziagoak eta erakargarriagoak izango dira, bai eta sendoagoa ere, hizkuntza horrenganako identifikazioa eta leialtasuna. Euskararen unibertsoa, inguratzen gaituzten beste hizkuntzen unibertsoen baldintza objektiboekin parekatuz (gaztelania, frantsesa, ingelesa), ez da izan indartsua historian barna, gaur egun ez da indartsua eta etorkizunean ere ingurukoak bezain indartsua izatea zaila izango da. Baldintza horietan saiatu beharko dugu aldagai objektiboak sendotzen, baina, horrekin batera, gure izaeraren kontzientzia eta uste baikorra sendotu beharko ditugu euskara eta euskal kultura bizirik mantendu nahi baditugu. Inguruneko beste unibertsoekin batera bizitzea ezinbestekoa da, batetik, eta aberasgarria da, bestetik, baldin eta geureari eusteko eta hori sendotzeko eta garatzeko, euskaldunok eta euskal herritarrok, kultur komunitate garenez, gure izaeraren kontzientzia eta uste baikorra sendotzen baditugu. > > > Euskal Curriculumaren saioa ildo horretatik bideratzen da, hau da, aniztasunaren barruan, euskaldunok, talde bezala, gure izaeraren kontzientzia eta uste baikorra sendotzeko asmoz: «herritik mundura eta mundutik herrira». Euskarak hainbeste mendetan gaurdaino iraun badu eta Europako hizkuntza zaharrena izatera iritsi bada, hain une historiko desberdinetan eta hain baldintza zailetan iraun badu, zerbaitek eraginda izan da. Aldagai objektiboak beharko dira, baina gurea baino askoz ere egoera hobea zuten herriek galdu egin zuten beren hizkuntza (hititera, sumeriera, koptoera, latina...). Ez da izan, ezta ere, bakartuta bizi izan garelako, ez baikara bakartuta bizi izan, beste hizkuntza eta kulturekin harremanetan baizik. Adibidez, iraunkortasunezko harremanetan bizi izan gara, latina, hebraiera, arabiera, erromantzea, gaztelania, frantsesa, gaskoia hitz egiten zutenekin, eta Euskal Herria iraganbidea izanik, harremanak izan ditugu era guztietako hiztunekin, besteak beste Done Jakueren bideko hainbat naziotako bidaiarirekin. Bizirik irauteko gakorik eraginkorrena norberaren izatean konfiantza izatea da, zarenaren kontzientzia eta taldearen kontzientzia izatea eta horrekin pozik eta harro egotea. > > > Euskal kulturak, biziko bada, berritzen joan beharko du, eta egoera eta leku desberdinen baldintzetara egokitzen. Ukaezinezko errealitate hori gogoan dugula, badaukagu euskaldunok sakonagoa den eta erantzunik ez duen arazo bat: <b>euskal kulturari dagokionez, zer daukagu eta batez ere zer eduki nahi dugu elkarrekin euskaldunok?</b> Aniztasuna eta aldaketak beharrezkoak dira, baina aniztasun eta aldaketa hutsak, zerbaiten inguruan egituratzen ez badira, kaosaren norabiderik gabeko lekura garamatza. Herri bat osatzen eta izaten jarraitu nahi dugun neurrian, bateratzen gaituzten guztion uztarri izango diren ideia eta itxaropenak elkarrekin banatu edo partekatu behar ditugu. Batasuna eta aniztasuna ondo uztartzen asmatu beharra dugu, bata zein bestea garrantzi handikoak baitira eta beharrezkoak euskal curriculumaren planteamendu egokia egiterakoan. Hala ere, aniztasunarekiko begirunea zainduz euskal kulturaren ezaugarri komunak zein diren eta izan daitezkeen definitzeko azterketa sakon bat egiteke dagoen une hauetan, elkarrekin batera ditugun eta eduki nahi ditugun elementuak definitzeak lehentasuna du. Guk ez badugu lehenbailehen hori egiten, ekonomiaren globalizazioak, industri kultural transnazionalek eta egituraketa geopolitikoaren joerak erabat uniformatuko gaituzte beren eredu kulturalaren arabera. Zallok (1994:545) <a name="ref2" href="#2">(2)</a> dioen bezala: > > <center><table cellpadding="30" class="taula"><tr><td><i>«Europa herrien arteko elkartea izango dela amesten dugun bitartean, benetako Europa egitura ekonomikoan eta politikoan oinarrituz eta herriekin kontatu gabe eraikitzen ari da. Gakoa ez da herrien arteko trukaketa, ezta berdintasuneko harremanetan oinarrituz Europa eraikitzea. Eta giro horretan galdetu behar diogu geure buruari, beste herrialdeek euren identitate kulturala babesteko eta sendotzeko sortu zituzten estatu nazionalak sortzeko aukera izan ez duen eta Pirinioen bi aldeetan kokatuta dagoen herri txiki honen lekua zein den. Gure herriak badu esperientzia, badauka bere mitologia, badu historia, baditu sustraiak eta berezitasuna, baina oraindik definitzeke dauka orainaldirako bere kultura».</i></td></tr></table></center> > > > Ikastolek eta, oro har, euskal eskolek hizkuntzaren alde egin duten ahalegina, euskararen ezagutzaren eta erabileraren, eta euskarazko irakaskuntzaren hedapenaren bidetik egin da bereziki. Hezkuntza erkidegoak ahalegin oparo horren muinean dagoen filosofia eta praktika gogoz bereganatu ditu, hau da, hezkuntza eta hizkuntza proiektuen ardaztzat euskara hartuz, eta beste hizkuntza batzuei buruzko ezagutza beharrezkoa erdietsiz eta horien erabilera bideratuz, ikastolak pertsona eleaniztunak formatu nahi ditu. Hots, bertako hizkuntza propioaz eta elkarren lehian kontaktuan dauden hizkuntzez gain (gaztelania eta frantsesa), atzerriko hizkuntza bat komunikaziorako nahikotasun mailan menderatzea eta erabili ahal izatea lortu nahi da. Euskara garatzeko, berreskuratzeko eta, euskara hizkuntza nagusitzat hartuz, beste hizkuntzak uztartzeko egiten ari den ahalegina zinez aipagarria da; ez da, ordea, beste horrenbeste egiten euskal kulturaren beste alderdiei dagokienean. > > Euskara eta, oro har, hizkuntzak ez dira hitz egiteko kode mekaniko huts, kultura baten isla eta adierazle baizik. Hizkuntzen arteko aldea ez du sortzen soinuen desberdintasunak, hizkuntza bakoitzak duen munduaren ikuskerak baizik. Giza talde bakoitzak duen izaeran, hizkuntzan eta munduaren ikuskeran oinarrituz <i>(modus operandi edo prozesuak)</i>, onartzen bada kultura eguneroko bizimoduan sortzen diren beharrei ematen dizkien soluzioen eta belaunaldi batetik bestera eskualdatzeko asmoz metatzen den jakituria, egiteko era, jokamolde, usadio, arau, balio, ideia, sinesmen eta mitoen multzoa <i>(opus operatum edo produktuak)</i> dela, hizkuntza, orduan, kulturaren isla eta, era berean, adierazle da. Hizkuntzaren eta kulturaren arteko harremanak era sistemikoan eta errekurtsiboan ulertu behar dira, hau da, kulturaren produktuak kulturaren prozesuen ondorio dira eta, era berean, prozesu berrien kausa. Bien arteko harremanak etenezinak eta osagarriak dira. Hizkuntzaren corpusa ahula bada, horrek kultur produkzioa eragozten du, eta kultur produkzioa eskasa, kolonizatua eta identitaterik gabekoa bada, horrek hizkuntzaren izaeran eragiten du. Hizkuntza eta kultura, kultura eta hizkuntza batera ikusi beharrekoak dira. Hemendik aurrera, euskararen corpusa sendotzen, euskara ona eta ondo irakasten eta bere erabilera sustatzen ahaleginak egiten jarraitu ez ezik, horien prozesua bizkortzen ere saiatu beharko da, eta aldi berean asmatu beharko da gureak direnei edo geureganatu ditugun kultur produkzioei eusten eta indartzen eta, era berean, gizaki guztiei dagozkien ezaugarri unibertsalak, eta globalizazioaren eraginez sortzen den eta jasotzen dugun kultur produkzioa geure ikuspegira egokitzen. Bigarren ahalegin horretan saiatu beharra dago uniformizazio edota bakartze arriskuetatik ihes egin eta euskara bera ere indartu nahi bada. Bide hori jorratu nahi da saio honetan. > > Ikastolen III. Batzarra egin zenean (1996ko urrian) <a name="ref3" href="#3">(3)</a> Pedagogia Plan Nazionala onartu zen eta, beste zenbait punturen artean, ikastolen "Euskal curriculum propioa" aurkezteko konpromisoa hartu zen. Batzar horretan, lanaren abiapuntuari, eginkizunen ildo nagusiei eta metodologiaren irizpideei buruzko norabideak erabaki ziren. Lanaren abiapuntuari buruz hauxe esan zuen Batzarrak: > > <center><table cellpadding="30" class="taula"><tr><td><i>«Nor diren eta izaten jarraitu nahi duten herriak saiatzen dira sortzen dituzten instituzioen bidez -eskolaren bidez, adibidez- baina beste agenteen bitartekotza eta eragina ahaztu gabe (familia, gizartea, komunikabideak, erabaki politikoak, etab.), duten kultur ondarea belaunaldi batetik bestera ziurtatzen. Hizkuntza, kultura, indar politiko eta ekonomiko sendoak dituzten herriek badituzte mekanismo natural ahaltsuak, eta legearen babesa gainera, beren kultur ondarea luzatzeko. Hizkuntza eta kultura ahulagoa dituzten herriek neurri bereziak hartu behar dituzte beren hizkuntza eta kultura babesteko.Euskal Herrian ez da oraindik saio sistematizatu eta arrazoiturik egin beren curriculum propioa definitzeko. Euskal Autonomia Erkidegoak eta Nafarroako Gobernuak bere hezkuntza-konpetentziak jaso ondoren, Programa Berrituak (1981) eta LOGSE legearen araberako Curriculum dekretuak (1992) plazaratu dituzte. Aipaturiko dekretu horiek eta, batez ere, azkenekoak, Madrilen hartutako erabakien kopia mimetikoak besterik ez dira. Egia da dekretu horietan, testuliburuetan eta ikastoletan euskal curriculum propioa lantzen dela: bertsolaritza, pilota, dantza, musika, euskal jaiak, hizkuntza, historia, etab. Ardatzik gabeko saio solteak dira, ez daude kokatuta osotasuna eta koherentzia emango lizkiekeen planteamendu orokor baten barruan. Iparraldean egoera oraindik okerragoa da, izan ere, inolako konpetentzia propiorik gabe, Frantses Estatuaren curriculumaren ezarpena erabatekoa baita».</i></td></tr></table></center> > > Egoera horrek ez du onera egin geroztik, okerrera baizik. Horren lekuko dira Espainiako Gobernuaren Bigarren Hezkuntzako Dekretuak (2000) eta «LOCE» deritzan legea (2002), Frantziako Gobernuaren hezkuntza programa uniformeak eta hizkuntza minorizatuekiko jarrera ezkorra, eta Nafarroako Gobernua euskararekiko eta egiten ari den atzera pausoak. > > Irakaskuntzaren bidez ondorengoenganatzen den euskal curriculumaren mugak erakusteko, bi adierazle hauek hautatzen ditugu: bata, indarrean dauden curriculumen egitasmoen azterketak agertzen duena; eta, bestea, curriculumaren euskal dimentsioari buruz ikasleek dakitena neurtzen duena. Lehen adierazlea, hau da, eskolaren bidez hautatzen den curriculumaren ezaugarriak ezagutzeko asmoz, Ikastolen Elkarteak, <b><i>«Hezkuntza sistemak: oinarrizko curriculum diseinuak»</i></b> <a name="ref4" href="#4">(4)</a> ikerketa lana bideratu zuen. Espainiako, Frantziako, Euskal Autonomi Erkidegoko eta Nafarroako, curriculum ofizialen ustiaketa eta Elkar-GIEk plazaratzen dituen ikasmaterialen arteko estalduraren azterketa egin zen. Ikerketa honen ondorioa, bi hitzetan laburtuz, hauxe izan da: Ipar aldeko euskaldunek aukera gutxi dute curriculumaren bidez euskaraz, euskalduntasunaz eta euskal kulturaz jabetzeko; eta Hego aldeko euskaldunek batzen gaituena (Elkar-GIEko salbuespena ezik, eta honek ere ez du guztiz bermatzen), Espainiako oinarrizko curriculuma da. Bigarren adierazlea, hau da, curriculumaren euskal dimentsioaz ikasleek dakitena bermatzeko asmoz, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, egungo irakaskuntza sistemaren bidez ondorengoenganatzen ari den Curriculumaren Euskal Dimentsioa (CED) neurtu eta ebaluatu du <a name="ref5" href="#5">(5)</a> . Horretarako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4. mailan (15-16 urte) ziharduten Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleen lagin errepresentagarria diseinatu eta aukeratu zuten. CED neurtzeko ebaluatzaileek prestatu zituzten 83 galderetatik, ikasleek batez beste 34,5 galdera zuzen erantzun zituzten, hau da %41,3; Curriculumaren Europar Dimentsioa neurtzeko prestatu ziren galderetan, aldiz, erantzun zuzenak %63 izan ziren. Azkeneko emaitza hauen antzekoak izan ziren irakaskuntzako ohiko beste ikasgaietan ikasle hauek batez beste lortutakoa, hau da, 10 puntutik 6-7 bitartekoa. CED-ean lorturiko emaitzak, beraz, benetan apalak direla esan daiteke, Curriculumaren Europar Dimentsioan eta ohiko ikasgaietan lortutako emaitzekin erkatuz. Bi ikerketa lan hauetan argi ikusten da, batetik, indarrean dauden curriculum ofizialek eta erabiltzen diren ikasmaterialek ez dutela curriculumaren euskal dimentsioa jasotzen; eta, bestetik, derrigorrezko irakaskuntza bukatzen duten ikasleek euskal curriculumari buruzko ezaupide oso eskasak dituztela. > > Laburbilduz, bidezkoa eta zuzena da euskaldunok geure ondarea ezagutzea eta ondorengoei horren transmisioa ziurtatzea. Gure kultur ondarearen adierazpenik nabarmenena euskara da eta azken berrogei urteotan bereziki, euskara ikasteko eta euskarazko irakaskuntza hedatzeko ahalegin handiak egin dira. Gauza bat da ordea euskara ikastea eta heziketa euskaraz egitea eta bestea euskalduntzea. Euskalduntzeko, euskara ezagutzeaz gain, euskal gizartean sortu edota egokitu diren kultur adierazpen nabarmenenak bereganatu behar dira. Horrekin batera, XXI. mendeko euskaldunak hezi nahi baditugu, euskaldun gaurkotuak, behar berriei egokituak eta aurrerapenetan txertatuak behar ditugu. > > > **Lanaren definizioa** > > > > Lan honen izenburua <b>«Euskal Curriculuma»</b> da. «Curriculum» hitza «korrika egin» esan nahi duen latinezko «currere» hitzetik dator. Erromatarren zirkuetan –zirku hitza jatorriz «circulum» edo biribil hitzetik dator– zaldi koadrigek egiten zieten *birari, ibilbideari edo karrerar*i «curriculum» esaten zitzaion. Geroztik, «curriculum» deitu ohi zaio ikasketen eduki edo programari, eta «curriculum vitae» bizitzaren *ibilbidearen edo karreraren* laburpena jasotzen duen dokumentuari. Hezkuntza esparruan, «curriculuma», ikasleek beren ikasketen *ibilbidea edo karrera* egiteko jarraitu behar duten edukien programari eta horien bidez lortu behar dituzten gaitasun eta konpetentziei deitzen zaie. Lan honetan, curriculum hitzari adiera hau ematen diogu: belaunaldi berriak gizarteratzeko asmoz eta egitasmo bateratu bat eraikitzeko asmoz, belaunaldi batetik bestera jarraipena ziurtatzeko, elkarrekin bizitzeko eta jasotako kultura hori eraberrituz, eguneratuz, egoera berrietara egokitzeko egiten den kultur adierazpenen hautaketa. <center><table class="taula"><tr><td align="center"><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/2004/euskalcurriculuma01.jpg"></td></tr><tr><td width="485"><b><i>Maximus zirko erromatarraren maketa.</i></b></td></tr></table></center> > > Euskal curriculuma irudikatzeko, beharbada, erromatarren garaiko zirkuak osatzen zuen biribilaren edo curriculumaren irudia baino erreferentzia hurbilagoak izan daitezke guretzat gure mendietan aurkitzen diren harrespilak edo mairu baratzeak. <table class="taula" align="right"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/2004/euskalcurriculuma02.jpg"></td></tr><tr><td width="250"><b><i>Mairu-baratzea (Arano-Nafarroa)</i></b></td></tr></table>Lurrean gune biribil bat egiten duten monolitoz osatua dago harrespila. Biribil hori ez da zirkuaren antzera harmailaz inguratutako itxitura, mendi gainean unibertsora zabalik dagoen altzoa baizik. Gure harrespilak apalak dira, ez dira garai haietarako Babilonian eta Egipton eraikirik zeuden tenpluak, dorreak eta piramideak bezain handi-dotoreak, ezta Bretainiako Carnac-en eraiki ziren monolitoak eta Stonehengeko cromlech-ak bezain ikusgarriak ere. Apaltasun hori ekonomia eta baliabide material urrien ondorioa izan zitekeen behar bada, baina Oteizak (1993: 50. oharra) <a name="ref6" href="#6">(6)</a> dioenez, munduaren beste ikuspegi baten isla ere izan zitekeen, hau da, kanpora eta azalera baino gehiago barru aldera eta sakonera begiratzen dakien ikuspegiaren isla. > > > Baditugu curriculuma irudikatzeko mairu baratzeak baino denboran hurbilago dauden erreferentzi esanguratsuak. <table class="taula" align="left"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/2004/euskalcurriculuma03.jpg"></td></tr><td><b><i>Herri Urrats 2004 (Senpere)</i></b></td></table>Guretzat hain ezagunak zaizkigun euskararen inguruko jaialdiak hain zuzen ere: «Kilometroak», «Nafarroa Oinez», «Herri urrats», «Ibilaldia», «Araba euskaraz» eta «Korrika». Jaialdi horietan, erromatarren curriculumean gertatzen zen antzera, zirkuitu edo «circulum» bati, oinez edo korrika, urratsez urrats, bira ematen zaio ibilbide osoa osatu arte. > > > «Euskal curriculuma» izenburuari <b>«kultur ibilbidea»</b> azpititulua eransten zaio. Euskal curriculuma Euskal Herrirako prestatzen den *ibilbidearen* hautaketa da, eta Euskal Herriko biztanleek, gizabanako eta gizartekide gisa, beren garapen osoa eta Euskal Herrian eta mundu zabalean bizitzeko gaitasunak lortu ditzaten hautatzen diren era eta dimentsio guztietako kultur adierazpenen antolaketari lotzen diogu. Euskal curriculuma, euskal kultura oro har, euskaldunok errealitatea ulertzeko dugun moduari dei diezaiokegu. Hau da, euskal curriculuma euskaldunok Euskal Herriaz ez ezik munduaz egiten dugun interpretazioa ere bada. Euskal curriculuma, Euskal Herriaz eta Munduaz, euskaldunok, beste herrialdekoek egiten duten bezala, dugun ikuspegiaren irudikapena da. Ikuspegi ezberdin horiek ez dute inolaz ere ukatzen guztiok elkarrekin ditugun eta guztiok bateratzen gaituzten ezaugarri komunak. E. Morin-en (2000: 57-65) <a name="ref7" href="#7">(7)</a> ikuspegiari jarraituz, batasuna eta aniztasuna, partikularra eta unibertsala, banaezinak baitira: > > <center><table cellpadding="30" class="taula"><tr><td><i>Heziketan erne egon behar da giza espeziearen batasunaren ideiak ez dezan aniztasunaren ideia estali eta, modu berean, aniztasunaren ideiak ez dezan batasunarena estali (...) Kultur aniztasuna azpimarratzen dutenek, giza espeziearen batasuna gutxiesteko joera dute, giza espeziearen batasuna azpimarratzen dutenek, aldiz, kulturen aniztasuna bigarren mailan ikusten dute. Aitzitik, aniztasuna bereganatzen duen batasunaren eta batasuna bereganatzen duen aniztasunaren ikuspegiak uztartzea egokiago litzateke. Batasunaren eta aniztasunaren aldi bereko fenomeno bikoitza garrantzi handikoa da. Gizabanakoaren berezko identitatea kulturari eskerrak mantentzen da eta giza taldeen berezko identitatea kulturei eskerrak (...) Horrela, kultura komuna kultura ezberdinetan txertatuta dago, <b>baina kultura desberdinen ekarpenik gabe ez dago kultura komunik </b> > > Heziketaren eginkizun nagusietako bat giza konplexutasuna aztertzea da. Heziketaren bidez gizakiaren era askotariko izaera erakutsi behar da: giza espeziearen izaera, gizabanakoaren izaera, izaera soziala, izaera historikoa, izaera guztiak kiribilduta daudela eta bereiztezinak direla erakutsiz. Hezkuntzaren bidez, gizaki ororen berdintasunari buruzko ezagutza eta, beraz, horren kontzientzia jaso behar da, eta era berean, gizabanakoek, herriek eta kulturek eskaintzen duten bestelakotasun eta aniztasun aberatsari buruzkoa, eta azkenik, Lurbirako hiritar garen aldetik, gure jatorri, sustrai eta erroen kontzientzia....»</i></td></tr></table></center> > > <table class="taula" align="right"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/2004/euskalcurriculuma04.jpg"></td></tr><tr><td width="250"><b><i>Jauregia</i> etxeko ateburuko kiribil bikoitza (Amaiur, Nafarroa)</b></td></tr></table> > Euskal curriculumaren kultur ibilbidea irudikatzeko, lauburuan jasotzen den kiribil bikoitzaren sinbolo unibertsalari oso egokia deritzogu. Kiribil bikoitzak, kosmosaren erritmoan gertatzen den etengabeko eboluzio-inboluzio edo hedadura-uzkurdura joan-etorri osagarria adierazten du. Kiribil bikoitza, erdigune bihurtzen den puntu batetik abiatzen da eta errotazio mugimenduari jarraituz, barrutik kanpora eta kanpotik barrura, etengabeko joan-etorrian sorrerako abiapuntura heltzen da. Euskal curriculumaren ibilbidea ere antzekoa ikusten dugu: erditik ertzera eta ertzetik erdira, hau da, artikulu honen atariko argazkian jasotzen dugun eran, <b>«herritik mundurantz eta mundutik herrirantz»</b>. > > > Euskal kultur ibilbide osasuntsua egiteko, beharrezkoa da, bihotzaren taupadaren antzera, hedadura eta uzkurdura, etengabeko joan-etorrian jartzea. Bi mugimendu hauen ekarpenen isuriak ahalik eta era orekatuenean eta elkarren osagarri ikusi nahi ditugu, ez bata bestearen mendeko. Oreka hori lortzea ez da, ordea, bizi dugun informazioaren eta komunikazioaren globalizazio-aro honetan batere erronka erraza. Ibilbide horren abiapuntuak gizabanako bakoitzaren testuinguru hurbila izan behar du, hortik abiatzen baitira giza bilakaeraren egituraketa eta garapen prozesuak. Ibilbide horren nondik norakoa poetaren hitzok egoki erakusten digute: > > > <center><table cellpadding="30" class="taula"><tr><td align="center"><i>Geurez garenaren erdian,<br>geuron bihotzean gaudenean bildurik,<br>orduan gaude garen guztiaz<br>guztira zabaldurik.<br>Erdiak ertz oro<br>eta ertzerainokoa bere</i><br>**G**ure herria hemen hasten da,<br>zerupe honetan, lur gain honetan...<br>Hemen da hasten,<br>urralde honetan,<br>herri honetan,<br>etxe honetan, <br>gorputz honetan,<br>bihotz honetantxe...<br>eta bihotzez bihotz osatzen dugu etxea,<br>etxez etxe, herria,<br>herriz herri, mundua;<br>munduz mundu, unibertsoa,<br>eta unibertsotik ate,<br>haragorik ez den aldean hedatzen.<br>**H**erritarren bihotzondoan oinarriak dituen herriak,<br>herri horrek bakarrik <br>ez du besteek bezala bazterrik, ez azkenik;<br>ihotzean hasiera duen herriak ez du azkenik,<br>ez duelako bihotzak hastapenik.<br><i>Bihotzetik baizik ezin<br>inork beste inori<br>bihotzeraino mintza ahal</i>.<br><br><b>JosAnton Artze «Hartzut»</b></td></tr></table></center> > > > Euskal curriculumaren aldeko proposamena eraikitzeko dugun xedea bikoitza da. Euskal Herriko eta munduko kultur ondarearen oinarrizko adierazpenen hautaketa egiten dugun neurrian, Euskal Herria eraikitzeko eta hemengo hizkuntz eta kultur komunitatea antolatzeko, gorpuzteko, sendotzeko eta garatzeko bideak prestatzen ditugu. Halaber, kultur ondare hori Euskal Herriko ikasleek barneratzen eta partekatzen duten neurrian, guztiok elkarrekin bizitzeko sustrai komunak sortuko ditugu. Erreferentzia komunak partekatzeak eta horrek eragiten duen gutasun sentimenduak elkarrekin bizitzeko gogoa pizten du. Baina, aurrekoarekin batera, egitasmo honek badu beste asmo osagarri bat: hizkuntza eta kultura askotariko gure komunitatean, guztiok bateratzen gaituen kultur ondarearekin batera, aniztasunaren eta kulturartekotasunaren planteamendua guztiz beharrezkoa dela aitortzea eta bide horri ekitea. > > «Euskal Curriculuma» egitasmoaren **helburua**, hitz gutxitan esanda, galdera honen erantzunak jasotzea da: <i>Zein dira, Euskal Herriaz eta oro har munduaz oinarrizko informazioa eta trebetasunak bereganatu nahi dituelarik, Euskal Herrian bizi den edota bere burua euskalduntzat hartzen duen edonork, eta bereziki Unibertsitate aurreko hezkuntza formala jasotzen duen gazteak, gutxienez ezagutu behar dituen gertaera eta kontzeptuak, egiten jakin behar dituen prozedurak eta lortu behar dituen trebetasunak eta bereganatu behar dituen balioak eta jarrerak? </i> > > > **Kulturaren eta curriculumaren arteko lotura** > > > <b>Curriculumaren eta</b> kultur ibilbidearen kontzeptuak esanahi berekotzat hartu ditugu. Horrek “kulturaz” eta “euskal kulturaz” zer ulertzen dugun, gainetik besterik ez bada ere, esatera garamatza. Kulturaz ari garenean ondorengo ezaugarriok gogoan hartuko ditugu: > > - Ikasitako jokaerak eta baloreak ditugu gogoan, nahiz eta zenbait kasutan berezkoaren eta ika-sitakoaren mugak lanbrotsuak izan. > > - Eguneroko bizitzako oinarrizko beharrei erantzuteko giza talde batek ematen duen soluzioen multzoa eta bizitzeko era edo jarraibide guztiak (kultura materiala). > > - Gizabanakoa taldekide izateko, hau da, taldera egokitzeko, bere taldearengandik jasotzen > dituen bizitzeko era edo jarraibide guztiak (kultura soziala). > > - Bizitzeko adierazpen eta jarraibide horiek gizabanakoarentzat eta taldearentzat duten esana-hia, hau da, herri edo gizarte jakin batek gizakiarekiko, gizartearekiko eta izadiearekiko dituen ideia, balio eta arau adierazgarrien sistema (kultura sinbolikoa). > > Kultura ulertzeko era ez da bera sarritan izaten ekonomia eta estatus indartsua duten esta-tuetan eta herri txikietan. Kultura indartsua dutenen joera, beraien kultura salerosketarako, kolonizazio-rako, globalizaziorako eta homogeneizatze prozesuak bideratzeko erabiltzea izaten da. Gure ustez kul-tura ulertzeko beste era hau zuzenagoa da: > > - Biodibertsitate biologikoak naturako bizitzaren aberastasuna eta kalitatea ekartzen duen an-tzera, biodibertsitate kulturalak gizabanakoen adimenaren eta gizartearen aberastasuna dakar-tza. Kultura desberdinak, herri txikien kulturak barne, munduaren ondarea eta biziraupenaren berme dira. > > - Espazioaren, abiaduraren eta denboraren dimentsio fisikoak ez dira alferrikakoak, errealitatea egituratzeko eta giza ezagupen prozesuak bideratzeko ezinbesteko erreferentziak baizik. Lege fisikoen arabera, baldintza beretan, hurbilekoak eragin handiagoa du urrunekoak baino. Gauza bera gertatzen da biologian eta psikologian: gure inguru hurbileko errealitatean ditugun objek-tuez osatutako kultura, gure kulturaren ardatz izatea da biologikoki eta psikologikoki egokiena eta ez urruneko kultur erreferentzietan. > > - Izadian mineraletan, landareetan eta bizidunen espezie, genero eta azpigenerotan “zertasuna” den bezala, pertsonen izaeran “nortasun” ardatzaren bidez sentsazioak egoki, azkar eta erraz gorpuzten eta integratzen dira. Hori dugu kosmoaren bizilegea. Gizabanakoaren nortasuna, ordea, ezin da eraiki inguru hurbileko gizartearen kultur erreferentziarik gabe. Eskubide uni-bertsalak defendatzen dituen liberalismoaren ideologiari kosta egiten zaio herrien kasuan onar-tzea herri nortasuna behar dela gizakien osaketarako. Derrigorrez onartu beharko luke, ordea, norbanakoaren kultura eta herriarena eten ezinak baitira. Euskal curriculuma izango da norba-nakoaren eta herriaren arteko lotura onerako gorpuzte legeak bilduko dituen egitasmoa. > > Euskal curriculuma eraikitzeko, berreskurapen eta kultur integrazio inklusiboaren ereduen arteko uztarketa egitea proposatzen dugu. Gure hizkuntza eta kultura asimilazio prozesu baten ondo-rioz minorizazio-egoeran daudenez, horiek mantentzeko eta indartzeko berreskurapen kulturalaren ere-dua hartzen dugu abiapuntutzat. Baina etorkizuna eraikitzeko, kultur integrazio inklusiboaren bidea jarraitzea proposatzen dugu; hau da, batasuna eta aniztasuna bateratzen dituen bideari. Batasuna, kontuan hartuta euskara eta euskal kultura ukipenean bizi garen kultur talde guztion ondare bateratua eta era berean irekia eta aldakorra direla eta aniztasuna, talde bakoitzaren nortasuna errespetatzeko, ezagutzeko eta baloratzeko kulturen arteko bideak erabiliz. > > Egia da Euskal Herrian bertan sortutako eta kanpoko eraginik gabeko jatorrizko adierazpen kulturalik gaur egun ez dagoela, Frantzian, Espainian eta beste herrialdeetan ez dagoen bezala. Herriak ez dira inoiz isolatuta bizi, gaur egun are gutxiago, elkarrekin harremanetan baizik. Harreman horietan batak besteari maileguak egiten dizkio, trukeak egiten dituzte. Euskal kulturaren jatorrizko kultur adie-razpen esanguratsuena den euskarak berak ere hizkuntzen arteko maileguen joan-etorritik ez du ihes egiten. Zenbat eta gehiago sakondu euskal kultur adierazpenetan, orduan eta lotura gehiago ikusten dira inguruko beste herrialdeetako kultur adierazpenekiko. Hori dena egia da euskal kultura iragane-ko kultura tradizionalarekin identifikatzen bada, eta are gehiago gaur egungo eta etorkizuneko euskal gizartearen ikuspegitik begiratzen bada. Izan ere ekonomiaren, teknologiaren, politikaren eta komuni-kabideen jokaera transnazionalaren eraginez, euskaldunon egungo erreferentzia kulturalak neurri handi batean mundu zabalekoak baitira. > > Baina aitortuz aurreko hori guztia horrela dela guretzat eta beste guztientzat, txanponaren beste aurpegiari begiratzen badiogu, bizitzeko modu desberdinak, ohiturak, forma desberdinak egon direla eta daudela egiazta daiteke, eta etorkizunean ere egongo direla igar daiteke. Kultur aniztasuna uniformizazioa bezain begien bistakoa da. Euskal Herrian, beste herrietan bezala, bertako kultur adie-razpenak badira. Ez hobeak, ez txarragoak, desberdinak eta gureak baizik: sukaldaritza, osasuna, sexualitatea, jantzia, etxea, gizarte antolamendua, zuzenbidea, ekonomia eta teknologia, hizkuntza eta literatura, musika, dantza, kirola, sinesmenak, balioak, etab. Ukaezina da Euskal Herrian bertako kultur adierazpenak egon badaudela, aipagarriena euskara izanik. Bizitzeko modu horiek gure izaera egitu-ratzen dute eta nortasuna ematen digute. > > Laburbilduz, euskal kultura, euskaldunok errealitatea ulertzeko dugun moduari dei diezaio-kegu. Hau da, euskal kultura ez da soilik Euskal Herriari buruzkoa, baizik eta euskaldunok munduaz egiten dugun interpretazioa ere bai. Euskal kultura “espezifikoa”, berriz, bertako eta bertaratutako kul-tur adierazpenei deitzen diegu. > > > <br> > **Euskal kulturaren ikuspegi dinamikoa:** > > Euskal Herrian izan ditugun eta egun ditugun bizitzeko erak historikoak dira eta, beraz, alda-korrak. Sortzen joan zaizkigun arazoei eta beharrei eman genizkien eta ematen dizkiegun erantzun kul-turalak ez dira nahitaezkoak, beste erantzun batzuk ere izan zitezkeen. Eta bestetik, talde gisa eman ditugun erantzunak historikoki egokitzen eta aldatzen joan dira beharren eta baldintzen arabera. Une hauetan, zenbaiten ustez, eta ez zaie behar bada arrazoirik falta, euskal kulturaren eta identitatearen diskurtsoak zaharkituak daude eta aintzinako baserri eta nekazari giroko pentsamoldea islatzen dute. Gaurko errealitatea hiritarra, industriala eta mediatikoa da eta errealitate horri ateak ez badizkiogu ireki-tzen eta ez bagara egokitzen, gure kulturak ez du iraungo eta museo batean gordetzeko balioko du. > > > <br> > **Euskal kultura askotarikoa da:** Euskal kulturaren, oro har, eta euskal kultura “espezifikoaren” beste ezaugarri bat aniztasu-na da. Adibidez, Zuberoan, Goierrin, Nafarroako Erriberan, Arabako Errioxan eta Durangaldean oina-rrizko beharrei eman zaizkien eta ematen zaizkien erantzun kulturalak ezberdinak dira. Lekuan lekuko euskal curriculumak aberastasun hori jaso behar du. > > > <br> > **Kanpoko ekarpenak:** Euskal Herrian, globalizazioaren eta mundializazioaren ondorioz mundu osoan gertatzen ari den eraginaz gainera, bada aniztasunaren beste iturburu berezi bat. Industrializazioak inmigrazioa eka-rri zuen eta, horren ondorioz, azkeneko 150 urteotan, kulturaniztasuna eta eleaniztasuna areagotu egin dira. Euskal Herrian bizi garen biztanleriaren %70en aitona-amonak, gurasoak edo seme-alabak kan-poan jaioak dira. Eta Euskal Herrian bizi garen biztanleriaren %75ek ez daki euskaraz. Euskal curricu-luma erabakitzeko garaian, eta lekuan lekuko egoera berezira egokituz, Galiziatik, Extremaduratik, Gaz-telatik, Andaluziatik... etorritako pertsonen kultur erreferentzia horiek oso kontuan hartzekoak dira, baldin eta curriculum horren bidez bizikidetzarako baldintzak bideratu nahi baditugu. Lekuan lekuko euskal curriculumak kulturartekotasuna jaso behar du. Aurreko atalarekin lotuz, Euskal Curriculuma osatzeko, harremanetan eta osmosian bizi diren dimentsio edo unibertso hauek uztartzea proposatzen dugu: beste dimentsio guztien ardatz den eus-kara eta euskal kultura espezifikoa (euskal curriculum espezifikoa), Euskal Herrian ukipenean ditugun etorkinen hizkuntzen eta kulturen dimentsioak, curriculum ofizialen derrigorrezko dimentsioa, Europa-ko dimentsioa eta dimentsio unibertsala edo globala. Dimentsio horiek badira, baina ez dago isola deza-kegun dimentsiorik, euskaldunok Europa ikusteko dugun modua eta frantziarrek daukatena ezberdina delako, hain zuzen ere. Metafora bat ematearren, demagun bailara batean hainbat herri daudela. Herri bakoitzak bere udalerria ikusiko du lehenengo planoan, eta bailara osoa bigarrenean. Eta bailara bere perspektibatik ikusiko du; hau da, bailararen barruan duen kokagunetik. Bailara bereko beste herri batek bere udalerria ikusiko du lehenengo planoan, eta bailara osoa bigarrenean. Bailara, beraz, bi herriek ikusiko dute, baina biek perspektiba ezberdinetatik. Perspektiba ezberdinetatik ikusteak ez du inolaz ere oztopo izan behar bailara horretan dauden elementu komunak ikusteko, euskal curriculumak eta espaniar edo frantses curriculumak beren artean dituzten elementu komunak ikusteko oztopo izan behar ez duen bezala. > > <b>Euskal curriculumaren hartzaileak eta horren garapenaren arduradunak </b> > > > Arestian esan dugunez, hezkuntzaren eginkizunetako bat gizartearen balioak eta elkarrekin partekatzen den kultura belaunaldi berriei helaraztea da. Gizarteratze prozesu horren bidez, ezaugarri sozialik gabe jaiotzen diren belaunaldi berriak gizarte horretako kide eta parte-hartzaile egiten dira. Hezkuntzaren funtzioak bizitzaren lehen urteetan garrantzi berezia du, baina gizakia, jaiotzen denez geroztik bizitzak irauten duen bitartean, etengabeko ikaskuntza prozesuan murgildurik bizi da. Hori horrela izan da beti eta are gehiago gaurko gizartean, non etengabeko aldaketak eragiten dituen ezagutzaren, informazioaren eta komunikazio teknologien eta gizarte globalizazioaren eraginez. Hori dela eta, behar-beharrezkoa da etengabeko prestakuntza. Geure egiten dugun hezkuntza iraunkorraren ikuspegi hori, argi adierazten da, Jacques Delors batzordeburu zela, XXI. menderako Hezkuntzari buruz Nazioarteko Batzordeak UNESCOrentzat egindako txostenean (1996) <a name="ref8" href="#8">(8)</a> > eta Europako Batzordeak prestatutako txostenean (2001) <a name="ref9" href="#9">(9)</a>. Orain arteko gizartean, bizitzaren iraunaldia hiru denboralditan banatzen da, hau da, haurtzaroa eta gaztaroa eskolatzeko, helduaroa lan jarduerarako eta zahartzaroa erretirorako, baina banaketa hori zaharkitua geratu da. Gizarte tradizionalean eraketa produktiboa, soziala eta politikoa egonkorrak ziren, eta hezkuntzaren funtzioa familiaren, elizaren, auzo-herriaren eta, bereziki, eskolaren/eskolaldiaren bidez ziurtatzen ahal ziren; garai berrietan, ordea, hori ezinezkoa da. Orain, eta aurrerantzean are gehiago, ikasteko garaia bizitza osoan zehar luzatuko da. Etengabeko prestakuntza hori beharrezkoa da ezagutzak eta gaitasunak lanpostuen eskaerei egokitzeko ez ezik, pertsonaren eta gizartearen garapena erdiesteko ere. Ideia hori indarrean jartzea, Jacques Delors-en txostenean esaten den legez (1999: 112), gero eta beharrezkoagoa eta, aldi berean, konplexuagoa da: > > <center><table cellpadding="30" class="taula"><tr><td><i>Gizabanakoaren inguru naturala eta giza ingurua, gero eta gehiago, mundu mailakoa da, eta horren aurrean aztertu egin beharko genuke nola bihurtu behar dugun hori hezkuntza- eta ekintza-espazio, nola irakatsi unibertsala eta singularra bateratuko dituen hezkuntza, guztiek munduko kultur aniztasunaren onurak eta norbere historiaren ezaugarri zehatzak jaso ditzaten</i>.</td></tr></table></center> > > Egoera berri hori kontuan hartzen da eta, horregatik, lan honen helburuko hartzaileak ez dira derrigorrezko hezkuntza garaiko eskoletako ikasleak soilik, adin guztietako pertsonak baizik. Euskal curriculumaren garapenaren ardura, beraz, ez da irakaskuntza formaleko eskoletara mugatzen, bizitzan zehar hezkuntzarekin zer ikusia duen guztira zabaltzen baita. UNESCOren txostenak esaten duena laburtuz, hezkuntzaren lehen espazioa familia da eta hortik abiatuz hartzen eta ikasten dira bizitzarako beharrezkoak diren lehen ezagutzak, balioak eta arauak. Hezkuntza sistemaren bidez arautzen den hezkuntza formalaren eginkizuna garrantzi handikoa izango da gerora ere: oinarrizko eskolaren funtzioa da ikasketak burutzeko beharrezkoak diren oinarrizko eta gutxieneko tresnak, edukiak eta gaitasunak eskuratzen laguntzea; bigarren hezkuntza eta lanbide heziketa, berriz, pertsona heldu gisa jokatzeko gazteek beharrezko dituzten ezagutza, trebakuntza, elkarrekin bizitzeko gaitasunak eta norbere nortasuna garatzeko espazioa da; goi mailako hezkuntzaren funtzioa da, batetik, gizakiok jaso dugun esperientzia kulturala eta zientifikoa ezagutaraztea, jakinaraztea eta eraberritzea, eta, bestetik, garapen ekonomikoaren motorra izatea. Komunitateak (hor barruan txertaturik bizi da gizabanakoa) eta kultur eragileek sarri ematen ez zaien funtzio hezitzaile garrantzitsua bete behar dute etorkizunean. Euskal Herriko gizarteak kultur esparru desberdinetan duen ekimena eta partaidetza oso aberatsa da. Aski da ikustea euskal kultur esparruan (Antzerkia, Artea, Bertsolaritza, Dantza, Irakaskuntza ez formaleko eskolak, Museoak, Kirola, Literatura, Musika, Gastronomia, Zientzia, eta horrelakoetan) zenbat pertsonak, taldek, enpresak eta elkartek diharduten eta horien hezkuntza ahalmen edo potentzialtasuna zein handia den. Lan mundua ere gero eta hezkuntza esparru garrantzitsuago bihurtzen ari da. Hori dela eta, ekonomiaren globalizazioaren eraginez langileriaren mugikortasunak eta teknologien aurrerapenak etengabeko berrikuntza eta bizitza osoan zehar egin beharreko hezkuntza formazioa eskatzen dituzte. > > Nori dagokio, beraz, euskal curriculumaren garapena gauzatzea? Lan honetan definitzen den Euskal Curriculuma garatzeko ardurak hezkuntza formaleko eskola eta unibertsitate esparru osoarentzat eta, gainera, familiarentzat, kultur taldeentzat, komunikabideentzat eta, oro har, heziketa funtzioa betetzen duen edonorentzat ere erreferentzia baliagarria izan daiteke. > > > > **Lan honen kokalekua** > > > Ikastolen Batzarretik jasotako mandatua lau urratsetan burutzea aurreikusten da. Plazaratzen den lan hau bigarren urratsari dagokio. > > **Lehen urratsa**, egoeraren diagnostikoa eta proiektuaren marko teorikoa eta plangintza estrategikoa prestatzea izan da. Euskal curriculumaren egoeraren diagnostikoa egiteko, Espainiako, EAEko, Nafarroako eta Frantziako curriculum ofizialen eta Elkar-GIE argitaletxearen ikasmaterialen edukiak ustiatu dira, «Hezkuntza sistemak: oinarrizko curriculum diseinuak» ikerketa burutuz. Proiektuaren marko teorikoa eta plangintza estrategikoa, «Euskal curriculuma: marko teorikoa eta plangintza estrategikoa» txostenean jasotzen da. > > **Bigarren urratsa**, «Euskal curriculuma: kultur ibilbidea. Adituen ekarpena» izenburua duen eta orain plazaratzen dugun lan hauxe bera da. Zein dira, Euskal Herriaz eta oro har munduaz oinarrizko informazioa eta trebetasunak bereganatu nahi dituelarik, Euskal Herrian bizi den eta bere burua euskalduntzat hartzen duen edonork gutxienez ezagutu behar dituen gertaera eta kontzeptuak, egiten jakin behar dituen prozedurak eta lortu behar dituen trebetasunak eta bereganatu behar dituen balioak eta jarrerak? Lan hau egiteko Euskal Herriko jakintza arloetako adituengana jo dugu. Adituak hautatzeko erabili ditugun irizpideak eta horien lana jasotzeko erabilitako protokoloa, aurrerago aipatzen ditugu. Adituen ekarpenak bere hartan plazaratzen ditugu, hau da, ez dira eztabaidan jartzeko asmoz eskatu, ondorengo lanetarako erreferentzia zabala izateko asmoz baizik. Lehen esan bezala, lan honen helburuko hartzaileak ez dira mugatzen eskolaren esparrura, hezkuntzaren esparru osora zabaltzen baizik. > > <b>Hirugarren urratsa, <i>«Euskal Curriculuma: Eskolaldia»</i></b> definitzea eta onartzea izango da. Urrats honen helburu nagusia, derrigorrezko irakaskuntza aldirako (16 urte), komun eta oinarrizkotzat jotzen den curriculumaren hautaketa egitea izango da, betiere eskola bakoitzak bere ezaugarri eta egoeraren arabera osatzeko modukoa. Eta horrekin batera, eta norabide moduan, 12-16 eta 18 urtekoentzat euskal curriculumaren proposamena eskainiko da. Hirugarren urrats hau emateko, aurreko biak hartuko dira oinarritzat, baina beste ekarpenekin ere osatuz (indarrean dauden curriculum ofizialak, herrialde desberdinetako curriculumak, europar dimentsioa, oinarrizko gaitasunen proposamenak, etab.). Urrats hau emateko ikasgaien irakasle adituen lan-talde teknikoa izango da proposamena prestatuko duena. Proposamen hori eztabaidan jarriko da eta, hala badagokio, eztabaida prozesuaren ondoren, onarpena emango zaio. Proposamen hori onartzen duten eskolek, onartutako euskal curriculum hori indarrean jartzeko konpromisoa hartuko dute. > > **Laugarren urratsa**, aurreko urratsen jarraipena bideratzea izango da. Aurreko lanak beharrezkoak dira eta aurrerapauso handia izango dira. Baina paperean geratzen diren eta borondatea erakusten duten pauso horiek indarrean jarri ahal izateko, beste era bateko neurriak hartu behar dira. Neurri horien artean, eta derrigorrezko hezkuntzarako esparruari dagokionez, irakasleen prestakuntza saioak eta ikasmaterialen sorkuntza, bereziki garrantzitsuak izango dira. > > > > **Ezagutzaren antolaketa** > > > Ezagutzak antolatzeko erarik ezagunena zientzien sailkapenaren bidez egiten dena da. Zientziak era askotara antolatu eta sailkatu ohi dira (grekoak, Bacon, Dilthey, Habermas, Bunge...), eta egun ere sailkapen desberdinak egiten dira (Unesco-ren sailkapena, Sailkapen Hamartar Unibertsala, Agencia Nacional de Evaluación y Prospectiva (ANEP), etab.). Sailkapen horietan, ezagutzak diziplina zientifikoetan zatituta aurkezten dira eta hori ez da, gure ustez, biderik egokiena hezkuntzaren ikuspegitik curriculumaren planteamendua egiteko. Zientziaren ikuspegi positibista hori objektuaren (res extensa) eta subjektuaren (cogito) arteko etenaren paradigman oinarritzen da, eta ikuspegi hori ez da, askoren ustez, ezta gure ustez ere, errealitatea ulertzeko erarik egokiena. Izan ere, objekturik ez dago objektu horri begiratzen dion eta horretaz pentsatzen duen subjekturik ez badago, eta subjekturik ez dago bere buruaz jabetzeko eta pentsatzeko objekturik gabe. Ezagutzaren prozesuaren eta produktuaren, hau da, subjektuaren eta objektuaren arteko joan-etorria eta lotura ezin dira eten. > > Antzeko zerbait gertatzen da sarritan hezkuntza formalaren esparruan curriculuma jakintza arlotan antolatzen denean. Curriculuma era askotara antola daiteke: adibidez, ikuspegi psikozentrikoaren edo paidozentrikoaren arabera ikasleen interesguneetan eta ikasten ikasteko gaitasunetan oinarrituz, edo ikuspegi soziozentrikoaren edo funtzionalaren arabera gizartearen eta eguneroko bizitzako eskaerei eta beharrei erantzuteko trebetasunetan oinarrituz. Ohikoena, ordea, ikuspegi logozentrikoaren edo akademikoaren arabera ikasgai edo ikasketa arlotan antolatzea da. Bide horrek tradizio luzea du eta egun ere hautabide nagusia horixe da. Gaur egungo Europako eta, oro har, munduko hezkuntza sistema ia guztietan ondorengo ikasgaiak edo antzekoak aurki ditzakegu: Hizkuntza eta Literatura, Atzerriko hizkuntzak, Matematikak, Historia eta Geografia, Fisika, Kimika, Biologia, Teknologia, Musika eta Hezkuntza Artistikoa, Hezkuntza Fisikoa, Etika eta Erlijioa. Curriculumaren antolaketa akademiko horrek kritika sakonak jasotzen ditu, izan ere gizakiaren izaera une berean fisikoa, biologikoa, psikikoa, soziala eta historikoa da, eta diziplinen ohiko sailkapenek gizakiaren batasun konplexu hori desegin egiten dute. Ezagutza diziplinetan banatzeak osoaren eta zatiaren arteko lotura eragozten du sarri. Egungo joera ikuspegi horien arteko uztarketa egitea da, hau da, ezagutzaren antolaketa akademikoa alboratu gabe, ikasleen eta gizartearen beharrak kontuan hartuz antolatzea. > > Azken garaiotan, hainbat arrazoi tarteko, oinarrietara itzuli beharra nabarmendu ohi dute batzuek, hau da, irakurtzen, idazten eta kalkulua egiten ikasi beharra, betidaniko ikasketa instrumental horietara itzuli beharra, berriketak alde batera utziz. Inork ez du oinarrizko ikasketa horien premia zalantzan ipintzen, baina nekez lortuko dira gaitasun horiek, barne-zentzua emango dien kultur testuinguruaren barruan ez baldin bada. Europar Batasunean <a name="ref10" href="#10">(10)</a> eta OCDEn <a name="ref11" href="#11">(11)</a> «gaitasun giltzarrizkoez» hitz egin ohi dute gaur egun. Europar Batasuneko adituen Batzordeak landu duen dokumentu teorikoan honela daude definituta gaitasun giltzarri horiek: <i>«Transmititu ahal diren eta funtzio anitzeko ezagutza, trebetasun eta jarreren multzoa dira giltzarrizko gaitasunak, edonork bere burua garatzeko, pertsonalki asebetetzeko, bere integraziorako eta bere lanerako behar dituenak, eta eskola-urteak edo derrigorrezko ikasketak amaitzean garatuta egon beharko luketenak, Bizitzako Ikasketa Luzearen oinarri izan daitezen»</i>. Hasieran oinarrizko gaitasunak bost eremutan zehaztu zituzten: Informazio eta Komunikazio Teknologi (IKT) gaitasunak, kultura teknologikoa, erdaren ezagutza, enpresa-ekimena eta gaitasun sozialak. Geroago kalkulu aritmetikoak egiteko gaitasuna eta alfabetatzea gaineratu zieten horiei, eta baita ikasten ikasteko gaitasuna eta estrategiak ere. Azkenik kultura orokorraren alderdia gaineratu zuten. Gogoeta horren ondorioz zortzi eremu nagusitara ekarri dituzte gaitasunok: 1) Norberaren jatorrizko hizkuntzan komunikatzea; 2) Erdal hizkuntzetan komunikatzea; 3) Kalkulu aritmetikoa eta matematika, zientzia eta teknologiako funtsezko ezagutzak; 4) Informazio eta Komunikazioko Teknologiak (IKT); 5) Ikasten ikastea; 6) Lagunarteko eta gizarte gaitasunak; 7) Enpresa-ekimena; 8) Kultura orokorra. > > «Giltzarrizko gaitasunei» buruz jardutean, garrantzizkoa izango da, ikasketa instrumental eta utilitarioen garrantzia nabarmentzeaz gain –zalantzarik gabe nahitaezkoak baitira horiek norberaren garapenerako eta gizartean eta lanean integratu ahal izateko–, errealitatearen eraikuntza soziala azpimarratzen duten autoreen ikuspegiaz osatzea. Giza bilakaeraren egituraketa eta garapen prozesuak ez dira testuingururik gabeko hutsean gertatzen, kultur eta historia testuinguru jakin baten barruan baizik, hau da, testuinguru horren bitartekotzaz, gizakiak egiten dituen jardueren bidez, hain zuzen ere (Vygotsky, Luria, Geertz, Bruner, Cole, Engeström, etab.). Ikasgaien konkrezio soziohistorikoa eta egunerokotasunaren hurbiltasuna dira, ikuspegi soziologiko zein psikopedagogikotik, euskal nortasun-ezaugarriei bertako curriculumean leku ohargarria eskaintzeko oinarri edo printzipio sendoak. Gertaerak eta izakiak, prozedurak eta giza jardunaren emariak azaltzeko orduan, bertako errealitateari leku garrantzitsua aitortzera jo behar du irakaskuntza-sistemak, anomia hutsaren osinean galduko ez bada. > > Gure aldetik, aipatu ditugun erreferentzi horiek gogoan ditugu, baina ezagutzak gizakiaren ikuspegi dinamikotik hartzea egokiago dela iruditzen zaigu. Euskal curriculumaren arloen hautaketa egiterakoan, joan-etorri estuan eta ezin sakabanatuzko hiru dimentsiotan antolatzen ditugu horiek: > > <center><table class="taula"><tr><td align="center"><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/2004/euskalcurriculuma05.jpg"></td></tr></table></center> > > Gizakiaren nor izate autonomoa edota subjektibotasunaren kontzientzia gizarte jakin bateko hizkuntzaren eta kulturaren baitan eta baldintzapean garatzen da. Ez dago gizabanakorik gizarterik gabe. Baina, era berean, gizabanakoa eta gizartea izadian eta gizadian oinarritzen dira: gure izaera fisiko-kimikoa, kosmikoa eta lurtarra da eta giza espeziekoak gara. Gizabanakoa gizartean egiten da, baina, era berean, gizartea gizabanakoen arteko harremanek sortzen eta eraberritzen dute. Izadian oinarritzen badira ere gizabanakoaren eta gizartearen jokaera nagusiak, gizabanakoa eta gizartea izadia eta gizadia aldatzeko gai dira. Gizabanakoaren, gizartearen eta izadia-gizadiaren arteko harremanak sistemikoak eta errekurtsiboak dira, eta estaldurak sortzen dira hiru multzo horien artean. Horregatik, ez da, jakina, horren erraza muga zehatzak jartzea, gizabanakoaren eta gizartearen multzoan kokatzen ditugun arlo batzuen artean bereziki. Hezkuntzaren funtzioa den giza bilakaera lortu nahi bada, beharrezkoa da batera garatzea gizabanakoaren nor izate autonomoa, gizartekide aktiboa eta kosmoseko eta giza espezieko kide izatearen kontzientzia. > > Hizkuntza omen da gizakiaren eta gauzen artean, gizabanakoaren eta beste gizakien arteko esperientzien adierazle eta era berean bitartekotza egiten duena. Hizkuntza bakoitzak badu harreman horiek ulertzeko eta adierazteko era berezia. Izadiak, izakiak, gizadiak, gizakiak eta gizarteak beraien artean «izatasunarekin» eta «gizatasunarekin» duten lotura, zaila da euskarak ulertzen eta adierazten duen bezain egoki inguruko beste hizkuntzetan aurkitzea. > > Lotura edo kate horren izaera adierazteko, poetaren hitzak gureak baino askoz ere egokiagoak iruditzen zaizkigu: > > <center><table cellpadding="20" class="taula"><tr><td><i>Izarren hautsa egun batean <br>bilakatu zen bizigai,<br>hauts hartatikan uste gabean<br>noizbait ginaden gu ernai<br>Eta horrela bizitzen gera<br>sortuz ta sortuz gure aukera,<br>atsedenik hartu gabe:<br>lana eginaz goaz aurrera<br>kate horretan denok batera <br>gogorki loturik gaude.</i></td><td><i>Gizonen lana jakintza dugu<br>ezagutuz aldatzea, <br>naturarekin bat egin eta<br>harremanetan sartzea.<br>Eta indarrak ongi errotuz<br>gure sustraiak lurrari lotuz <br>bertatikan irautea:<br>ezaren gudaz baietza sortuz <br>ukazioa legetzat hartuz <br>beti aurrera joatea.</i></td></tr><tr><td colspan="2"><b>Xabier Lete - ”Izarren hautsa” poematik hartua</b></td></tr></table></center> > > > M Horkheimer-ek <a name="ref12" href="#12">(12)</a> esaten duena jasoz, gizakiak, gizaki bakoitzak, gizartearen eta izadiaren erreferentzietan oinarrituz eraikitzen du, era dialektikoan, bere izaera, hala ere «gizabanakoaren, gizartearen eta izadiaren arteko erlazioa behingoz zehaztuko duen formularik ez dago». Gure aldetik, ez dugu ez dagoen formula hori asmatzeko usterik. Gizabanakoak-gizarteak-izadiak osatzen duten kate horren jirabiran 10 gai-multzo bereizten ditugu. Eta hamar gai-multzo horiek 50 gaitan banatzen. > > <center><table class="taula"><tr><td align="center"><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/2004/euskalcurriculuma06-750.jpg"><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/2004/euskalcurriculuma06-485.jpg"></a></td></tr><tr><td width="485"><i><b>Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.</b></i> </td></tr></table></center> > > Gizabanakoaren garapenarekin lotura berezia duten gaien aurkezpenarekin hasten gara, gizartearen esparruarekin jarraitzen eta izadiarekin amaitzen dugu. Behar bada, hurrenkera horrek, ikuspegi filogenetikotik eta ontogenetikotik, alderantzizkoa izan beharko luke, hau da, abiapuntuan izadia, ondoren gizartea eta azkenik gizakia. Hala ere, lan hau hezkuntzaren ikuspegitik egiten denez eta hezkuntzaren xede nagusia gizabanakoaren garapena denez -beti ere dimentsio sozialean eta naturalean uztartuz- gizakia jartzen dugu izadiaren eta gizartearen erpinean. > > Gai asko dira, gertutik aztertuz, gizakiaren dimentsioan kokatzen ditugunak eta gizartearenean ere lekukotu daitezkeenak. Gauza bera esan daiteke gizartearen eta izadiaren dimentsioan kokatzen ditugun gai batzuei buruz, hau da, horien artean badira gizakiaren esparruan ere ondo lekukotuko liratekeenak. Non kokatu behar dira, adibidez, «Hizkuntza eta literatura», «Arteak» edota «Erlijioak», gizakiaren ala gizartearen esparruan? Non kokatu behar da «Giza gorputza», gizakiaren, gizadiaren ala izadiaren dimentsioan? Eta adibideak gehitu daitezke. Gauza jakina da Giza eta Gizarte zientzien arteko mugak ez direla zuriaren eta beltzaren artekoak bezalakoak, baina gauza bera esan daiteke Natur Zientzietan kokatzen diren eta Giza Zientzietan koka daitezkeen gai batzuez ere. Ez dugu, beraz, aurkezten dugun sailkapena inolaz ere erabatekotzat hartzen, baina edonola ere giza hezkuntzaren ikuspegitik oso emankorra eta beharrezkoa dela iruditzen zaigu gizakia-gizartea-izadia kate bereko kate-begiak direla eta beren arteko loturaz jabetzea. > > > > **Adituak aukeratzeko irizpideak eta lanaren antolaketa** > > > Hasieran esaten genuena gogoratuz, Euskal Herrian ez da oraindik saio sistematizatu eta arrazoiturik egin gure curriculum propioa definitzeko. Euskal Herrian egiten den honelako lehen saioa izango da segur aski gure hau, eta, egia esan, saioa ongi burutzeko Euskal Herriko adituen ekarpena oinarrizkoa dela deritzogu. Gure ustez, ez dago euskal curriculumaren proposamena egiteko bide egokiagorik, euskal kulturgintzan eurei dagokien gaiaren garrantziaz eta lekuaz ondo jabetuta dauden adituak hautatzea baino. > > Adituei dei egiteko irizpideak, garrantziaren arabera ordenatuz, hauek izan dira: > > - a) Bakoitzari dagokion jakintza arloan aditua izatea; > > - b) Euskal Herriko lurraldeen arteko adituen hautapen orekatua egitea. > > Euskal Herriko jakintza esparru bakoitzeko pertsona kualifikatuenak aukeratzen saiatu gara. Goi mailako adituak bildu ditugula uste dugu, eta hori eta horrenbestez pozik gaude. Aditu horiek egin diguten harrera, oro har, ezin hobea izan dela aitortu behar dugu eta eskertzen diegu. Pertsona kualifikatuen artean, baldintza beretan, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Iparralde eta Nafarroakoak era orekatuan aukeratzen ahalegindu gara. Berrogeita hamar lan egiteko 63 adituk hartu dute parte. > > Adituen erantzunak errazago jasotzeko eta beren artean ahalik eta parekagarrienak izateko asmoz, plantila edo eredu bat prestatu genuen. Eredu horretan, aditu eta erakunde guztiei eskaera berdina egin genien: > > - <i>Egilearen curriculuma eta argazkia</i>: Ekarpenak berez duen balioa, egileen curriculumak aberasten eta bermatzen du. > > - <i>Gaiaren garrantzia</i>: Zein da aditu/erakunde bakoitzak lantzen duen eremu eta gai horren garrantzia eta ekarpena Euskal Herrian bizi diren pertsonen garapenerako, gizarte bizitzarako eta naturarekin orekan bizitzeko? Zergatik da beharrezkoa? > > - <i>Edukien aukera:</i> Zein dira eremu eta gai bakoitzean Euskal Herrian bizi den pertsona batek Euskal Herriari eta munduari buruz gutxienez ezagutu behar dituen oinarrizko kontzeptuak, egiten jakin behar dituen prozedurak eta lortu behar dituen trebetasunak, eta bereganatu behar dituen balio eta jarrerak? Edukiak hiru zutabetan bereizten dira: > > - <i>Gertaera eta kontzeptuak (ikasi)</i>: multzo honetan sartzen dira gai bakoitzaren barruan egilearen ustez oinarrizkoak diren kontzeptuzko ezagutzak eta datuak. > > - <i>Prozedurak eta trebetasunak</i> (ikasten ikasi, ekiten ikasi eta egiten ikasi): ikasten ikasteko prozedurak, arlo bakoitzak dituen metodologiaren ezaugarriak, lortu behar diren trebetasunak, multzo honetan kokatzen ditugu. > > - <i>Balioak eta jarrerak (izaten ikasi)</i>: gero eta garrantzi gehiago ematen zaio edukien alde honi, izan ere ezagutzek, prozedurek eta trebetasunek ez baitute zentzurik ez badira lotzen pertsona osoaren gaitasunekin eta bizikidetzak eskatzen dituen balio etikoen garapenarekin. > > - <i>Oinarrizko bibliografía:</i> Zein dira eremu eta gai horretan aipagarriak diren informazio iturriak? > > Ez da inorentzat erraza gai baten barruan «oinarrizkoa» zer den eta zer ez den esatea, are eta zailagoa da arlo horretan aditua den norbaiten esku uzten bada erantzuna. Adituak ondo ezagutzen eta maite duen esparru hori garrantzi handikoa da beretzat eta normala da besteentzat ere horrela izan behar duela uste izatea. Beharbada, askotan «oinarrizkoa» izan daitekeena baino harago joan dira adituak. Proposatzen diguten ibilbidea askotan ez da itsasertzeko paseo leuna, mendialdeko bidezidor malkartsuaren antzekoa baizik. Muga goian jartzen dute, baina ondorengo lanak bideratzeko erreferentzia izango den obra honetan hori gertatzea ez zaigu arazo larria iruditzen. > > > <br> > **(XABIER GARAGORRI IARZA Euskal Herriko Unibertsitateko Didaktika eta Eskola Antolaketa saileko irakaslea, Gipuzkoako Ikastolen Elkarteko aholkulari pedagogikoa eta Euskal Curriculuma egitasmoaren zuzendaria da)** > > > > > <center><table class="taula"><tr><th>LANAREN KOORDINAZIOA</th></tr><tr><td align="center"><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/2004/euskalcurriculuma07.jpg"></td></tr><tr><td width="485"><b><i>Lanaren ardura Ikastolen Elkartearena izan da. Zuzendaritza lanak Xabier Garagorrik egin ditu (ezkerretik hasita zutik) eta horrekin batera aholkularitza lanetan aritu dira (ezkerretik eskuinera): Lore Erriondo, Antton Mari Aldekoa-Otalora, Paulo Agirrebaltzategi, Piarres Xarriton eta Eugenio Arraiza. Zuzendari eta aholkularien eginkizuna lanaren diseinua, adituak hautatzea eta prozesuak kudeatzea izan da. Erabakiak Ikastolen Elkarteko ordezkariek hartu dituzte.</i></b></td></tr></table></center> > > > **Oin-oharrak** > > > > > > > <a name="1" href="#ref1">(1)</a> DELORS, J. (1999): Hezkuntza: altxor ezkutua. Nazioarteko Batzordeak UNESCOri egindako txostena. Unesco etxea eta Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzua, Vitoria-Gasteiz. (Jatorrizkoa, Learning: The treasure within. Report to UNESCO of the International Commision on Education for the Twenty-first Century. UNESCO, Paris, 1996) > > <a name="2" href="#ref2">(2)</a> ZALLO, R (1994) “Problemas en la construcción de la cultura vasca”. In Euskadi en la Unión Europea. Fundación Sabino Arana, Bilbao. > > <a name="3" href="#ref3">(3)</a> IKASTOLEN ELKARTEA: Ikastolen III. Batzarra. Pedagogi Plan Nazionala. Ikastola aldizkaria, 49 zenbakia, 1996ko urtarrila (Eztabaidarako txostena). > > <a name="4" href="#ref4">(4)</a> Ikastolen Elkartearen ikerketa hau, Lore Erriondok eta Xabier Isasik egina da, Xabier Garagorriren eta Maite Saez-en gidaritzapean (2000ko ekaina) > > <a name="5" href="#ref5">(5)</a> EUSKO JAURLARITZA: Curriculumaren Euskal Dimentsioa (CED-aren) gaineko Galdeketa Batzordearen balorapena (2003-06-23) > > <a name="6" href="#ref6">(6)</a> OTEIZA, J. (1993, 5. edizioa): Quosque tandem...!. Pamiela, Pamplona-Iruña (1go edizioa, 1963) > > <a name="7" href="#ref7">(7)</a> MORIN, E. (2000): Les sept savoirs nécessaires à l’éducation du futur. Seuil, Paris > > <a name="8" href="#ref8">(8)</a> Ibid. > > <a name="9" href="#ref9">(9)</a> COMISIÓN DE LAS COMUNIDADES EUROPEAS (2001): Hacer realidad un espacio europeo del aprendizaje permanente. Dirección General de Educación y Cultura; Dirección General de Empleo y Asuntos Sociales, Bruselas. > > <a name="10" href="#ref10">(10)</a> EUROPAR BATASUNA (2002): Las competencias clave en una economía basada en el conocimiento: un primer paso hacia la selección, definición y descripción. Documento conceptual de la Comisión de expertos, creado por la Comisión Europea en el marco del informe del Consejo Europeo sobre «Objetivos concretos de los sistemas de educación y formación en Europa» (2002-3-27). > > <a name="11" href="#ref11">(11)</a> OCDE (2002): Définitions et sélection des competences (DeSeCo): fondements théoriques et conceptuels. DEELSA/ED/CERI/CD(2002)9. > > <a name="12" href="#ref12">(12)</a> Horkheimer, M (1974): Teoría Crítica. Amorrortu, Buenos Aires, pp. 50-75 > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1098709652/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com