Egin klik hemen INPRIMATZEKO


Hilak eta hildakoak

Asier Larrinaga Larrazabal - EITB / Hizkuntza / 2004-10-15 / 07:04


Hizkuntzen arteko eraginak ez dira gauza berria. Aldeak alde, euskaldunen ahotan “¿Sabes quién se ha matado?” entzuten izan dugun moduan, orain “Lau hildako eragin ditu istripuak” esaten hasi gara, dotore ari garelakoan.



Jakingarriak

Hitzoi lotutako esapideak
Ez hil (eta) ez bizi egonHilzorian egon, hil hurran egon
Hil-bizi egonHilzorian egon, hil hurran egon
Hil adina bizi egonHilzorian egon, hil hurran egon
Hil herioan egonHilzorian egon, hil hurran egon


Hil eta bizi arituZain eta muin, jo eta ke, jo eta hautsi
Hil eta herio arituZain eta muin, jo eta ke, jo eta hautsi


Hileta jotzen ibiliNegar eta negar ibili


(ASIER LARRINAGA LARRAZABAL Euskal Telebistako Euskara Sailaren burua da)

Inprimatu


Erantzunak


Irizpide okerra

Pruden Gartzia / 2004-10-15 / 08:50

Eskergarria da artikulua, eta ororen buru, praktikoa, baina kontutxo batek harritu nau: HIL ALA BIZI. Esaten da Euskaltzaindiak HIL EDO BIZI "hobetsi" duela, eta badirudi hala dela, Hiztegi Batuan esaera hori agertzen baita (zehazki, "hil edo bizi(ko)" da agertzen dena). Baina hortik ez da segitzen Euskaltzaindiak HIL ALA BIZI debekatu edo gaitzetsi duenik. Nik dakidala Euskaltzaindiak ez du horretaz tutik esan.

Alegia, eta hau da sakoneko kontua, bada joera oker bat gure artean, eta nire uste apalean honela laburbiltzen da: "Hiztegi Batuak jasotzen EZ duena txarto dago". Uste dut bat etorriko garela esatean irizpide hori guztiz okerra dela.

Beraz, HIL ALA BIZI ondo ala txarto dagoen erabakitzeko, Euskaltzaindiaren erabakiez gain beste elementu batzuk jarri beharko dira mahaigainean. Honetan ere bat etorriko gara guztiok. Jakina, ez halabeharrez Euskaltzaindiari kontra egiteko (hori ere egin daiteke, baina ez da nire gaurko kontua), baizik eta haren jarduna aberasteko.

Eta, bide batez, zorionak Antton Garikanori gaur eman dioten sariagatik. Eta zorionak ere gaur, arazo hau dela-eta, DEIAn egiten dituen adierazpenengatik.


(PRUDEN GARTZIA, Euskaltzaindiaren Azkue Bibliotekako zuzendaria da)


Arrazoi du

Asier Larrinaga / 2004-10-18 / 13:00

Arrazoi du Pruden Gartziak, eta ETBn berak aipaturiko irizpide bertsuak darabiltzagu.

ETBko kazetarientzat prestatzen ditugun orrietan azalpen luzeegiak eta korapilatsuegiak saihesten ditugu, eta arazoaren muinera jotzen dugu zuzenean.

Arazoa, kasu honetan, bikoitza zen (da): "hil ala biziko (partida)" formak lekua kentzen zion "hil edo biziko (partida)" formari; eta esapide horrek ia ezereztuta zeuzkala beste esapide batzuk eta esateko beste modu batzuk.

Gure orriko oharraren helburua, beraz, ALA eta EDO juntagailuen erabileraz ohartaraztea zen. Izan ere, ez dago zalantzarik "Realak hil edo biziko partida du igandean" esan behar dela. Hiztegi Batuak ez dio horrelakorik, baina erraz hel gaitezke ondorio horretara EGLU-IV irakurrita.

Jakina, "hil edo bizi" / "hil ala bizi" egituraren erabilera ez da hor agortzen, eta hortik aurrerakoetarako oso argigarriak dira Patxi Goenagak 1994ko martxoaren 18ko Egunkarian, Orri Debozionezkoa atalean, eginiko iruzkinak. Goenagaren azalpenen ildotik interpretatu behar dira, esate baterako, OEHan jasotako adibide hau: "Hizketaldi larria, hil ala bizi, bide bila, nahigabez inguraturik" (Mitxelena).

Esan bezala, gure orrien helburua ez da horrelako erabilerak aztertzea, albiste testuetan izaten diren gorabeherak argitzea baino.


Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1097247271