Sarrera

Mapa

Kontaktua

Guri buruz

Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera

Sare-aldizkariak

Iritzi-muinetik
» Hilak eta hildakoak
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Hizkuntzen arteko eraginak ez dira gauza berria. Aldeak alde, euskaldunen ahotan “¿*Sabes quién se ha matado*?” entzuten izan dugun moduan, orain “*Lau hildako eragin ditu istripuak*” esaten hasi gara, dotore ari garelakoan. > - **HIL** aditza lasai esan dezakegu, ingurumariaka ibili gabe. > > - Hiru hildako eta hogei zauritu egon dira lurrikararen ondorioz. > > - HOBETO: Hiru **lagun hil dira** eta hogei zauritu lurrikararen ondorioz. > > - Bi autok talka egin dute eta emakume bat hilik suertatu da. > > - HOBETO: Bi autok talka egin dute eta emakume bat **hil da**. > > - Uholdeak hiru hildako eragin ditu. > > - HOBETO: Uholdeak hiru heriotza ekarri ditu. / Hiru lagun hil dira uholdean. > > > - **HIL** izena ere bada, euskalki eta garai guztietan oso erabilia, atsotitz eta esapideetan ikusten denez.  > > - Hila lurpera, gosea baratzera. > > - Hilak pizteko moduko janaria, ederra. > > > - **HILDAKOA = HILA, HIL DENA, HIL DUTENA**. Ezin daiteke edonon sartu. Egokia da adibide hauetan: > > - Erasoan hildakoen gorpuak gaur hilobiratuko dituzte. > > - Larri zeudenetako bat hil da goizean. Hogei dira guztira atzoko istripuaren ondorioz hildakoak. > > Eta okerra beste honetan: > > > - Ehunka hildako arrain agertu dira ibaian. > > - HOBETO: Ehunka arrain **hilda** / **hilik** agertu dira ibaian. > > > **Jakingarriak** > > > -  **HERIOTZA** eta **HERIOA** bereiztu egiten dira. Herioa kodaina edo segarekin datorkiguna da. Heriotza, berriz, haren emaitza. > > - Herio(a)k eraman arte lanean jarraitzeko asmoa du. > > - Heriotza tristea izan du, bakar-bakarrik eta pobrezian. > > > -  **BIZIA GALDU, UTZI / KENDU.** Erabilgarriak dira, bigarren mailako sinonimo moduan, "hil" aditza askotan ez errepikatzeko. > > -  **ZENDU**. Hau ere zuzena da, baina gogoan izan behar dugu "hil" askoz zabalagoa eta ezagunagoa dela euskaldun guztientzat, eta "zendu" ekialdeko euskara batzuetakoa besterik ez dela. > > -  **GORPU** edo **hilotz** esaten zaio gorputz hilari. Gorpuak ezin dira erreskatatu (jaso, atera-eta egiten dira). Biziak bai, erreskatatu daitezke. > > -  **ZERRALDOA** ez da hildakoa, hilkutxa baino. "Zerraldo erori" esaten da, bai, baina hilkutxa bezain astun plaust jaustea esateko. Dena dela, lagunarteko esapidea da. > > -  **HIL EDO BIZI(KO)** hobetsi du Euskaltzaindiak. Ez erabili, beraz, "hil ala bizi". Eta neurriz erabili, dena ez da "hil edo bizikoa". > > >

Hitzoi lotutako esapideak

Ez hil (eta) ez bizi egon

Hilzorian egon, hil hurran egon

Hil-bizi egon

Hilzorian egon, hil hurran egon

Hil adina bizi egon

Hilzorian egon, hil hurran egon

Hil herioan egon

Hilzorian egon, hil hurran egon

Hil eta bizi aritu

Zain eta muin, jo eta ke, jo eta hautsi

Hil eta herio aritu

Zain eta muin, jo eta ke, jo eta hautsi

Hileta jotzen ibili

Negar eta negar ibili

> (ASIER LARRINAGA LARRAZABAL Euskal Telebistako Euskara Sailaren burua da) > > - Orain arte argitaratutako artikulu guztiak ikusteko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1084490076 > > >

Inprimatu

Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com