|
Zer esan, nori eta zelan esan. Batez ere "zelan esan". Horrexen arduraz ibiltzen gara telebistako hizkuntzalariok. Zuzentasun gramatikalak bai, ematen dizkigu buruko minen batzuk. Baina, gutxi-asko, arlo hori mugarrituta dago. Hortik aurrera, basadia dugu: oparoa baina galbidez betea.
Bideak urratu behar, hara eta hona. Halaxe hasi gara hizkera kolokiala jorratzen, telebista saio eta produkzioaren arlo bakoitzerako euskara maila egokia bilatu beharrez.
Elkarrizketaren estilo kolokiala esaten diogu egoera informaletan eta ahoz norberaren mailakoekin erabiltzen denari. Espontaneoa da, berezkoa eta bat-batekoa. Berbeta mota guztien artean biziena dugu, hemen baitaukate lekua egoera formalagoetan baztertuko genituzkeen onomatopeiek, interjekzioek eta forma adierazkorrek.
Estilo kolokialean, hiztunak ez du bere burua arauak betetzera behartzen, nahi duen bezala ahoskatzen du, eta ahal duen moduan lotzen ditu esaldiko elementuak. Libre jokatzean, nahi dituen lizentziak hartzen ditu ahoskeran, eremu lexikoan eta joskeran.
Ez da berbeta modu "monolitikoa". Hiztuna nongoa den, zeinekin ari den, izaeraz zelakoa den... Hori dena igarriko da berba egiteko moduan, eta itxiago edo garbiago ahoskatuko du, atsotitzak erabiltzen zalea izango da edo ez, ateraldi barregarriak izango ditu edo bazterrak aspertuko ditu.
Dena dela, badira joera batzuk estilo kolokiala zelanbait karakterizatzeko balio dutenak. Semantikan eta lexikoan baliabide hauek dira erabilienak:
- Adierak aldatzea.
- Konparazioak eta metaforak.
- Ironia.
- Hiperboleak.
- Komodinak.
- Txikigarriak eta handigarriak.
- Berba jokoak.
- Hitz "zantarrak". Ukitu eskatologikoa eta sexuala ematea.
- Hizkuntzen arteko mugak ezereztea.
- Errepikapenak...
Artikulu honetan zerrendako lehenengo puntuari ekingo diogu.
Adierak aldatzea.
Gaitzizen adierazkorrak erabiltzen ditugu gorputz atalak, gorputzaren beharrak, gizarteko taldeak eta abarrak aipatzeko.
Arlo emankorrik badago, hori mozkorrarena da. Izen hauek gutxienez ematen dizkiogu: aitzur, ale, amurrain, atun, berdel, enbor, eper, kaka, kankar, kargamentu, katu, kirten, lafiada, langara, leka, mahaspasa, mahats, mokoilo, mokordo, opil, otso beltz, ostia, perretxiko, tasa, trokel, txorizo, zepelin, zimaur.
Ingurukoei esateko ere, izen neutroez gainera, badira bestelakoak:
- umeak: orpo-gorri / hanka-gorri / buru-handi
- gaztetxoak:
- oilanda (neska)
- oilasko (mutila)
- familia:
- habia: Habia ederra egin du.
- erroialdi (seme-alaba asko): Horrek dauka erroialdia!
- emaztea: atso / enbra / beste
- senarra: agure / beste
- ezkon senidea:
- moko pegatu
- txahal inkatu
Sakonago jorratuko ditugu gorputzeko atalak. Horien izenetako batzuk "tradizionalak" dira, eta askotan hiztegietan jasota daude (birikari hauspo esatea, buruari gazta...), eta beste batzuk berriagoak dira (atzamar potoloei saltxitxa esatea, burmuinari txipa...). Autonomoak izan daitezke (popa = ipurdi), edo esaldi jakinetan erabiltzekoak.
Horrez gainera, "goialdea" adierazten duten berbekin ere egiten da buruaren erreferentzia, askotan esapideetan:
- ganbara
- Ganbarakoa hartu. [kaskarrekoa, gaztakoa hartu]
- goianengo
- Goianengotik eginda egon. [zoro egon]
- mandio
- Mandioan artalea falta izan. [zoro egon]
- teilatu
- Teilatutik sano ez egon. Teilatutik txarto egon. [zoro egon]
- tontor
- Tontorra guztien gainetik eduki. [handiustea]
Berriagoak dira beste hauek:
- meloi
- kalabaza
- pelota
- zilindro
musua
. Autonomoa, eta esapide askotan erabilia, kasurako:
- Muturra okertu edo zimurtu [muzina egin]
- Muturrez aurrera erori [aurrerantz jausi]
- Muturrak berotu edo hautsi [jipoia eman]
- Muturrekin egon [haserre egon]
ahoa
(aho handia)
moko. Kalifikazioetan: moko-fina; moko-zuria [aho-fina]
mihia
Kalifikazioetan: piku-luzea [ahohandia]
moko. Mokoan izotzik ez izan [mihian herdoilik ez izan]
artazi (gaizki esaka ibiltzen dena): Artazi zorrotza izan.
mizto (gaizki esaka ibiltzen dena)
zerra (gaizki esaka ibiltzen dena): Norbaiten kontra zerra erabili.
hortzak
(umetxoen lehenengo hortzak)
belarria
sudurra
(sudur okerra)
piku (sudur zorrotza)
patata (sudur potoloa)
porra (sudur handia)
porroi (sudur luzea)
botoi (sudur txikia, umeena)
mukia
(muki "arrantzan"). Angulak harrapatzen, ala?
dindirri (muki urtsua)
fandango. Surzilo fandangoak dingilizka beti.
kandela (dingilizka dagoenean)
muskil, muskira
txipiroi (muki "arrantzan")
eskua
- Atzaparra bota, egotzi edo ezarri [harrapatu]
- Atzaparrak garbi eduki [eskuak garbi]
- Norbaiten atzaparretan erori [norbaiten eskuan jausi]
bosteko
- Bostekoa ekarri, bota edo eman
porra (esku handi eta indartsua)
atzazkalak
(atzazkal luze edo zorrotzak)
berna
(zango argal eta luzeak)
taket (zango sendoa)
txanka (zango mehea)
ziri (zango mehea)
zotz (zango mehea)
oina
. Esapidean: Apatx hotsean [bizkor, arin]
ferra. Esapidean: Ferrak altxatu edo jaso [hanka egin]
polaina. Esapidean: Polainak altxatu edo jaso [hanka egin]
titiak
- aurrealde(a)
- aldaba(k)
- banasta(k)
- belarri(ak)
- errape(ak)
- gazta(k)
- kantina(k)
(esne-marmita)
katilu(ak)
sabela
- tripotx
- upa, upel
- zaku
- zilbot
- zorro
zorroto (umeena)
zila
(umeekin erabiltzen da)
tripako botoi (umeekin erabiltzen da)
xilko
ipurdia
Bai ipurdi hitza, bai atze eta atzealde, pluralean erabiltzen dira loditasuna adierazteko:
- Atzealde ederrak ipini zaizkio.
- Horiek dira ipurdiak!
gibel. Atze eta gibel eufemismoak dira, hitz bigunagoak. Dena dela, esapide gordinetan ere erabil daitezke:
- Gibelean pot egin [ipurdian mun egin]
- Gibeletik eman [ipurditik eman, atzetik eman]
pandero (emakumeena)
popa Ipurdi-ren guztiz sinonimoa da, eta esapide zein kalifikazioetan erabiltzen da:
- Oiloaren popa egin, atera edo jarri [oilo ipurdia]
- Gustua popan eduki [aukeratzen jakin ez]
- Popa-haizea izan [txoriburua]
- Popatik eman [ipurditik eman, atzetik eman]
popalde
frontoi
- Pilotan egiteko frontoi ederra.
tobera
singaleku. Esapidean: Singalekutik eman [ipurditik eman, atzetik eman]
zati biko aurpegi
ipurtzuloa
- atzeko begi
- atzeko zulo
- tutu
- Nora? Txakurraren tutuan gora eta gora.
alua (1)
- arrakala
- larrosatxo
- potxolina
- motxin
- pospolin
- tortola
(umeekin erabiltzeko)
joxepa
marmoxa
matxan
moltso
morkots
motx
motz
mozolo
natura
piku
pikupasa
popolo
potorro
potxo
potxola
potxin
potxor
tarratola
tutu
txipiroi
txominu
txotxin
uso
hankartea (giz.)
- mordo
- potentzia
- txorta
- pakete
- parte
(eufemismoa)
zakila
- pitilin
- pittili
- pitito
- pitxin
- txilin
- txitxil
- txitxilin
(umeekin erabiltzeko)
beheko buru
beheko mutil
bilintx
buztan
ernaltxotx
estaltxotx
isats
isipu
kikirri
kirten
larako
pitu
pituburu
pitxo
txakil
txilibitu
txirula
txistor
txistu
txitxarro
txokor
txori
txorokil
txulun
zinbrel
barrabilak
- Arrautzak eduki zerbaitetarako. [ausardia]
- Gorringo biko pare bana izan. [“gizon-gizona” izan]
dandabel
koskabilo
- Koskabiloak ahora etorri. [larritu]
koskor
- Kozkor biek adina balio izan. [garestia]
- Kozkorrak jo. [zirikatu, izorratu]
marmita
potro. Sinonimo guztiotatik, hauxe agertzen da gehien berbakera kolokialeko esapideetan:
- Potro-handia izan. [gibel-handia]
- Potroak izan.
- Potroetaraino egon.
- Potroetan jarri.
- Potroetatik irteten zaiona egin.
potroskilo
zintzilikario
Batzuetan hori baino zorrotzago aipatzen dira gorputzeko atalak, batez ere inorenak. Eta honelako metaforak sortzen dira:
- pepino burua: buru luzanga.
- isuski ilea: ile latza, erratzaren antzekoa.
- basatxarri ilea: ile asko, itxia eta gogorra.
- talo aurpegia: musu zabal eta biribila.
- leka aurpegia: musu estu eta luzea.
- piper aurpegia: aurpegi serioa.
- potox aurpegia: lepahoriaren aurpegikeraren antzekoa, estu eta luzea.
- sugandila muturra: aurpegi mirrina.
- txilin ahotsa: ahots zolia.
- txerri begia: begi txirrizkiak, txiki-txikiak.
- txerri haginak: hortzagin okerrak, bata bestearen gainean hazitakoak.
- sudur taloa: sudur motza.
- ahuntz bizarra; aker bizarra: bizar luzea, akerrarenaren antzekoa.
- katu bizarra: bibote mehatza.
- danbor makila: txanka argala.
- txanka pistola: txanka argala.
Irainen esparruan sartzen hasi gara. Hemen hartuko dugu atsedena, hurrengo ekinaldian asko dago eta ibiltzeko.
(IRATXE GOIKOETXEA LANGARIKA Euskal Telebistako hizkuntzalaria da)
Oin-oharrak:
(1) Sexu organoen askoz izen gehiago daude jasota Ramon Etxezarretaren Hiztegi erotikoan. Hemengoak inkesta bidez eta herri euskarei buruzko liburuetatik hartu ditugu.
Bibliografia
- AIZKIBEL BEKA, Azkoittiko euskerie, 2001
- ARGOITIA / AZKARATE / GEZURAGA, Eibarko euskeraren esakerak eta bestelako berezitasun batzuk, Eibarko Udala, 1999.
- ARIN / ARRUABARRENA, Ataungo aho hizkuntzaren barne muinak. 1990
- ASTUI ZARRAGA, Ai gure Bermio
- AZURMENDI, Mikel, Euskal nortasunaren animaliak.
- BARRUTIA ETXEBARRIA, Eneko, Bermeo eta Mundakako arrantzaleen hiztegia, UEU, Bilbo, 1996
- ETXEBARRIA AYESTA, J.Manuel, Zeberioko euskera
- GAMINDE, Iñaki, Bakio berbarik berba, http://bips.bi.ehu.es/bakio/web/bakio.htm
- GAMINDE, Iñaki, Meñaka berbarik berba, http://bips.bi.ehu.es/menaka/
- GAMINDE, Iñaki, Urduliz ingeru, berbak eta bizimodu
- ITURAIN / LOIDI, Orioko euskara, Orioko Udala, 1995.
- IZAGIRRE, Koldo, Euskal lokuzioak, Hordago, Donostia, 1981
- IZETA, Mariano, Baztango hiztegia, 1996
- LARRAÑAGA IGARTZA, Jone, Antzuolako hizkera, Antzuolako Udala, 1998
- LABAYRU, Labayru hiztegia, 2003
- ORMAETXEA, Txipi, Aramaioko euskara, Arabako Foru Aldundia, 2003
- PEREZ BILBAO, Antonio, Bermioko herri hizkera, Bilbo, 1991.
- ROMAN BRAVO, I. Berrizko euskera, Gerediaga Elkartea, 2001
- UGARTE AZURMENDI, Martin. Legazpi barrutiko itzen bilduma, 1993
- http://www.eibarko-euskara.com/
- http://lekeitio.com/eusk/udal/argitalpenak
- http://es.geocities.com/geureberbategie/
Ildo bereko artikuluak (ikusteko gainean sakatu)
|