Egin klik hemen INPRIMATZEKO


Balinda, baleikezu...

Asier Larrinaga Larrazabal - EITB / Hizkuntza / 2004-09-17 / 08:04


Ezina eta ahala adierazteko bideak erabili.com-en aurki ditzakezu. Lau bide dira nagusiki.



Albisteak prestatzen ditugunean, era bateko “ideiak” sarri izaten dira testuaren osagarri: denbora, inoren hitzen aipamena, ahala eta ezina, hipotesia eta susmoa, kuantifikazioa... Era horretako ideia bakoitza aditzera emateko, euskaraz baliabide ugari dugu, batzuk lexikoak, beste batzuk morfosintaktikoak.

Baliabideak hainbeste izanda, nahi baino gehiagotan nahasteak gertatzen dira, dela adieran, dela forman. Orri honetan ahala eta ezina adierazteko baliabideak aztertu ditugu, eta sarrien egiten diren akatsak nabarmendu.

«Balinda», «baleikezu» forma bitxiok bazterrean utzita, ezina eta ahala adierazteko lau bide nagusi ditugu.

1. Aditz jokoa

«Daiteke», «dezake» erako aditzez ari gara. Ez ahaztu -ke amaierari beste -e- bat gehitzen zaiola -LA edo -N eranstean.

2. «Ahal» eta «ezin» hitzak

Askotan, «ahal» hitza izen modura jokatzen dugula esan liteke:

«Ahal» eta «ezin» aditzarekin batera erabiltzen direnean, aditzaren laguntzailea zaindu behar da: «da» / «du».

Forma horien lekuan «joan naiteke» edo zerrenda honetako besteren bat erabiltzen dugu euskaldun gehienok. Kontuz! Gauzak ez dira nahasi behar. Laguntzaile bakoitzak bere jokabidea ezartzen dio aditz nagusiari:

Bestalde, aditz lokuzio asko ere sortzen ditu «ezin»-ek, erabilgarriak guztiak:

3. -tzea + [ukan / eduki / izan / egon]

Ezezko esaldietan eta galderetan erabiltzen da gehienbat, ezintasun fisikoa ez dena adierazteko (debekua, aukerarik eza...).

Baiezko esaldietan berri samarra da, eta badirudi aditzari BA- erantsi behar zaiola.

4. Lokuzioak

Era bitako izenekin sortzen dira:

a) posibilitatea adierazten duten hitzekin (era, egokiera, aukera, abagune, parada, modu), eta b) ahalmena adierazten duten izenekin (gauza, gai, ahalmen...):

Ahala eta ezina adierazteko erak aipatzean, lokuzioen bidea erosoa eta zabala da. Baina badira arteztu beharrekoak.


4.1 AUKERA IZAN

Zerbait egin ahal izateko modua edo abagunea izatea adierazten du, "onuragarria" askotan. Ez da nahasi behar probabilitate edo hipotesi kontzeptuekin.


4.2. MODUAN IZAN (EGON) eta MODUA IZAN (EDUKI)

Antzekoak dira, baina ez dute gauza bera ematen aditzera:

Argiago ikusten da adibideotan:


4.3 POSIBLE DA / EZ DA POSIBLE

Ezin daiteke esan euskaraz erabili ez denik, baina erderakadatzat hartzen dute belarri askok. Beraz, ahal den neurrian ez erabiltzea aholkatzen diegu gure kazetariei.


4.4 GAI IZAN / GAUZA IZAN

Gauza bat egiteko ahalmena izatea, balio izatea, gertu egotea adierazten dute berez, baina aspaldi honetan ezlekuan agertzen hasi dira:

Tradizioan gehiago erabili izan dira honelako esaldietan:

Bibliografia


(ASIER LARRINAGA LARRAZABAL Euskal Telebistako Euskara Sailaren burua da)

Inprimatu



Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1094137965