Sarrera

Mapa

Kontaktua

Guri buruz

Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera

Sare-aldizkariak

Iritzi-muinetik
» Balinda, baleikezu...
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Ezina eta ahala adierazteko bideak **erabili.com**-en aurki ditzakezu. Lau bide dira nagusiki. > Albisteak prestatzen ditugunean, era bateko “ideiak” sarri izaten dira testuaren osagarri: denbora, inoren hitzen aipamena, ahala eta ezina, hipotesia eta susmoa, kuantifikazioa... Era horretako ideia bakoitza aditzera emateko, euskaraz baliabide ugari dugu, batzuk lexikoak, beste batzuk morfosintaktikoak. > > Baliabideak hainbeste izanda, nahi baino gehiagotan nahasteak gertatzen dira, dela adieran, dela forman. Orri honetan ahala eta ezina adierazteko baliabideak aztertu ditugu, eta sarrien egiten diren akatsak nabarmendu. > > > «Balinda», «baleikezu» forma bitxiok bazterrean utzita, **ezina** eta **ahala** adierazteko lau bide nagusi ditugu. > > > **1. Aditz jokoa** > > > «Daiteke», «dezake» erako aditzez ari gara. Ez ahaztu -*ke* amaierari beste -*e*- bat gehitzen zaiola -LA edo -N eranstean. > > - Joan gaitezkeela esan digute. > > - Jan dezakeen galdetu du. > > > **2.** «Ahal» eta «ezin» hitzak > > > Askotan, «ahal» hitza izen modura jokatzen dugula esan liteke: > > - Egizu, ahal baduzu. > > > «Ahal» eta «ezin» aditzarekin batera erabiltzen direnean, aditzaren laguntzailea zaindu behar da: «da» / «du». > > - Ezin ***dut** joan.  ezin naiz joan > > - Ahalegindu da, baina **ezin izan du**. (aditz nagusia aipatu gabe) > > - Joan ahal naiz.  Zuzena da, baina euskaldun askorentzat arrotza. > > - Joaten ahal naiz.  Zuzena da, baina mendebaldekoentzat arrotza. > > > > Forma horien lekuan «joan naiteke» edo zerrenda honetako besteren bat erabiltzen dugu euskaldun gehienok. Kontuz! Gauzak ez dira nahasi behar. Laguntzaile bakoitzak bere jokabidea ezartzen dio aditz nagusiari: > > - ***Ikus** ahal izan dugu.  **Ikusi** ahal izan dugu. > > - Eskura dezaket. = Eskuratu dezaket. > > - Ezin ninteke ager. = Ezin ninteke agertu. > > > Bestalde, aditz lokuzio asko ere sortzen ditu «ezin»-ek, erabilgarriak guztiak: > > - Joan ezina dauka / du. > > - Joan ezinda / ezinik / ezinez / ezinka dago. > > > - Ezin joana dauka / du. > > - Ezin joanez dago. > > > **3.** -tzea + **[**ukan / eduki / izan / egon**]** > > > Ezezko esaldietan eta galderetan erabiltzen da gehienbat, ezintasun fisikoa ez dena adierazteko (debekua, aukerarik eza...). > > - Ez du oinez ibiltzerik. >
> (**EZ genuke esango** ezintasuna fisikoa bada) >
> (**BAI esango genuke** medikuaren debekua-edo bada) > > - Lehiaketa amaitu arte ez daukate jakiterik zenbatgarren doazen. > > > Baiezko esaldietan berri samarra da, eta badirudi aditzari BA- erantsi behar zaiola. > > - Zulo beltzean dago, horrela esatea badago. > > > **4. Lokuzioak** > > > Era bitako izenekin sortzen dira: > > a) posibilitatea adierazten duten hitzekin (era, egokiera, aukera, abagune, parada, modu), eta b) ahalmena adierazten duten izenekin (gauza, gai, ahalmen...): > > - Era dutenean egingo dute. > > - Irabazi egingo dute, horretarako gai dira eta. > > - Zenbait arrain tropikal gauza dira uretatik kanpo tarte txiki batez egoteko. > > - Zabalik dago, nahi duzuenean ikusteko modua izan dezazuen. > > > Ahala eta ezina adierazteko erak aipatzean, lokuzioen bidea erosoa eta zabala da. Baina badira arteztu beharrekoak. > > >
> **4.1 AUKERA IZAN** > > > Zerbait egin ahal izateko **modua** edo **abagunea izatea** adierazten du, "onuragarria" askotan. Ez da nahasi behar 'probabilitate' edo 'hipotesi' kontzeptuekin. > > - **EZ:** Teilatua jausteko aukera dago. > > - BAI: Teilatua jausteko arriskua dago. > > - BAI: Teilatua jausi daiteke. > > > > - **EZ:** %10eko aukera dago ebakuntza ez gainditzeko. > > - BAI: %10eko probabilitatea dago ebakuntza ez gainditzeko. > > > - **EZ**: Aukera bi ditu Realak: partida galdu eta zuloan sartu, edo irabazi eta suspertzen hasi. (Aukera izatekotan, irabaztea hautatuko lukete) > > - BAI: Gauza bi egin ditzake Realak: partida galdu eta zuloan sartu, edo irabazi eta suspertzen hasi. > > > - **EZ**: Minbizidun emakumeen alabek aukera gehiago dute gaitza garatzeko. > > - BAI: Errazago garatuko dute gaitza. > > - BAI: Probabilitate handiagoa dute gaitza garatzeko. > > >
> **4.2. MODUAN IZAN (EGON) eta MODUA IZAN (EDUKI)** > > > Antzekoak dira, baina ez dute gauza bera ematen aditzera: > > - **moduan egon, izan**  egoera (ona, egokia) aipatzen da. > > - **modua eduki, izan**  zerbait egiteko aukera edo bitartekoa aipatzen da. > > > Argiago ikusten da adibideotan: > > - Partida telebistaz ikusteko modua izango duzue. (BAI: telebistak emango du bitartekoa) > > - Partida telebistaz ikusteko moduan izango zarete. (EZ: esatariak ezin du halakorik esan, ez baitaki ezer ikusleen egoeraz) > > - Sendatu da, eta jokatzeko moduan dago. (BAI: jokalariaren egoera fisikoa ez da traba) > > - ???Sendatu da, eta jokatzeko modua du. (ZALANTZAZKOA: azken batean, entrenatzaileak erabakiko du) > > >
> **4.3 POSIBLE DA / EZ DA POSIBLE** > > > Ezin daiteke esan euskaraz erabili ez denik, baina erderakadatzat hartzen dute belarri askok. Beraz, ahal den neurrian ez erabiltzea aholkatzen diegu gure kazetariei. > > - Izena ematea posible duzue oraindik.  Izena emateko garaiz zaudete oraindik. > > - Ez da posible gauzak gehiago okertzea.  Gauzak ezin dira / daitezke gehiago okertu. > > >
> **4.4 GAI IZAN / GAUZA IZAN** > > > Gauza bat egiteko **ahalmena izatea, balio izatea, gertu egotea** adierazten dute berez, baina aspaldi honetan ezlekuan agertzen hasi dira: > > > - **EZ**: Txakurra ez da arrantzarako lagun ona, arrainak uxatzeko gauza da eta. > > - BAI: Txakurra ez da arrantzarako lagun ona, arrainak uxa(tu) ditzake eta. > > - BAI: Txakurra ez da arrantzarako lagun ona, arrainak uxatzen ditu eta. > > > - **EZ**: Elur jausiak ikusita, argi dago mendiok zertarako gai diren bizkarra ematen diegunean. > > - BAI: Elur jausiok ikusita, argi dago mendiok zenbaterainoko kaltea egin dezaketen... / zein arriskutsuak izan daitezkeen... > > > Tradizioan gehiago erabili izan dira honelako esaldietan: > > - Txondorra gai dagoenean (prest dagoenean) gainerakoa egingo dugu. > > - Istripua izan zuenetik ez da itsasorako gauza (ezin daiteke itsasoratu). > > - Txori asko ez dira gauza kaioletarako (ez dute balio). > > > **Bibliografia** > > > - GOENAGA, P. (2002): «Euskal gramatika puntu batez: ahalaz eta ezinaz» in Erramu Boneta: Festschrif for Rudolf P. G. de Rijk, Artiagotia, X., Goenaga, P. eta Lakarra, J. A. (ed.). Euskal Herriko Unibertsitatea, Bilbo. > > - EUSKALTZAINDIA (1987): Euskal gramatika. Lehen urratsak II. Bilbo. > > - Orotariko Euskal Hiztegia. Euskaltzaindia, Bilbo. > > > > >
> (ASIER LARRINAGA LARRAZABAL Euskal Telebistako Euskara Sailaren burua da) > > - Orain arte argitaratutako artikulu guztiak ikusteko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1084490076 > > >

Inprimatu

Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com