Egin klik hemen INPRIMATZEKO


Kuadrillategi egitasmoaren emaitzak 2001-2003

Diego Egizabal / Kultura / 2004-12-28 / 07:00


Kuadrillategi egitasmoaren diseinu berria Gipuzkoako hainbat udalerritan burutu da 2001-2003an, B eta D ereduetako 14 eta 16 urte bitarteko koadriletan. Helburuak bi izan dira: batetik, lagunarteko harreman-sarearen hizkuntza-ohitura euskararen aldera aldatzea, eta bestetik, hizkuntza gaitasun txikiko kideen euskara-gaitasuna hobetzea. Hona hemen proiektu honek izan dituen emaitzak.



Koadrillategi egitasmoaren emaitzak

Gazteen erabilerari buruzko emaitzak

Bi ikasturteren buruan, nabarmen egin du gora joera nabarmenik erakusten ez zuten gazteen kopuruak. Gora egin du euskararen aldeko joera erakusten zuten gazteen kopuruak ere, baina modu apalagoan. Kuadrillategi egitasmoaren aurretik erdararen aldeko joera erakusten zuten gazteei dagokienez, berriz, erabat murriztu da kopurua.

(1. taula)


JOERAHASIERANBUKAERAN
Euskararen aldeko joera55 gazte: % 52,362 gazte: % 59,0
Joera nabarmenik ez27 gazte: % 25,740 gazte: % 38,1
Erdararen aldeko joera23 gazte: % 21,93 gazte: % 2,8
Guztira105 gazte: % 100105 gazte: % 100


Bestalde, ezin aipatu gabe utzi Kuadrillategiren aurretik 55 gaztek euskararen aldeko joera erakusten zutela, eta, ondorioz, 50 gaztek baino ezin zutela euskararen erabilera hobetu. Lagunartean erabilera hobe zezaketen gazteen erdiek baino gehiagok, % 62k (31 gazte), lortu dute euskararen erabilera hobetzea Kuadrillategi amaitzean. Portzentaje esanguratsu batek, erabilera hobe zezaketenen % 22k (11 gazte), gainera, euskararen aldeko joera finkatzea lortu dute, eta beste portzentaje are eta esanguratsuago batek, % 40k (20 gazte), hizkuntza-ohitura aldatzeko prozesua abiatzea lortu dute, erdararen aldeko joera utzita (ikus 5. taula). Horiek horrela, esan dezakegu gazteen erabilera sustatzeko egitasmoa eraginkorra izan dela.

Kuadrillategi egitasmoaren aurretik, 55 gaztek agertzen zuten euskararen aldeko joera. Hortaz, 50 gaztek hobe zezaketen erabilera. Horietatik 11 lagunek (% 22) euskararen aldeko joera finkatzea lortu dute bukaeran, eta 20 lagunek (% 40), berriz, erdararen aldeko joera uztea eta hizkuntza-ohitura aldatzeko prozesua abiatzea. Guztira, aitzinago esan legez, erabilera hobe zezaketen gazteen % 62k lortu dute erabilera hobetzea.

Joera nabarmenik erakusten ez zuten 27 lagunetatik 10ek lortu dute euskararen aldeko joera finkatzea bukaeran, hau da, hasieran joera nabarmenik erakusten ez zuten gazteen % 37k. Erdararen aldeko joera erakusten zuten 23 lagunetatik 20k joera nabarmenik ez izatea lortu dute amaieran, hau da, hasieran erdararen aldeko joera zuten gazteen % 86,9k. Eta lagun bakar batek euskararen aldeko joera erakustea lortu du, hau da, hasieran erdararen aldeko joera zuten gazteen % 4,3k.


2. taulaGazteen bukaerako erabilera lagunartean
Euskararen aldeko joeraJoera nabarmenik ezErdararen aldeko joeraGuztira
Gazteen hasierako erabilera lagunarteanEuskararen aldeko joera51 gazte: % 92,74 gazte: % 7,2
55 gazte: % 100
Joera nabarmenik ez10 gazte: % 3716 gazte: % 59,31 gazte: % 3,727 gazte: % 100
Erdararen aldeko joera1 gazte: % 4,320 gazte: % 86,92 gazte: % 8,723 gazte: % 100
Guztira62 gazte: % 5940 gazte: % 38,13 gazte: % 2,8105 gazte: % 100


Gure iritziz, datu horiek erakusten dute Kuadrillategi egitasmoa eraginkorra dela hizkuntza-ohitura aldatzeko prozesua abiatzeko. Dena dela, badira bi kontu aipatu beharrekoak. Kuadrillategiren aurretik joera nabarmenik erakusten ez zuten gazteek euskararen aldeko joera finkatzea lortu duten bitartean, Kuadrillategi egitasmoaren aurretik erdararen aldeko joera finkatua zutenek hizkuntzazko-aldatzeko prozesua abiatu dute, erabat gauzatu gabe. Zergatik gertatzen da hori? Erantzuna, beharbada, ondorengo tauletan topa dezakegu.

(3. taula)


Gaztearen profila erabileraren araberaEuskararen aldeko joera erakusten duen gaztearen profila (55 gazte)Joera nabarmenik erakusten ez duen gaztearen profila (27 gazte)Erdararen aldeko joera erkusten duen gaztearen profila (23 gazte)
Koadrilaren gaitasun mailaGuztiz euskalduna% 41,8% 11,1
Nahiko euskalduna% 58,1% 66,1% 30,4
Tarteko egoeran

% 26
Nahiko erdalduna
% 22,2% 43,4
Koadrilaren erabilera mailaEuskararen aldeko joera% 94,5% 22,2
Joera nabarmenik ez% 5,4% 18,5% 4,3
Erdararen aldeko joera
% 59,3% 95,6
Gaztearen gaitasunaOso ongi% 67,2% 44,4% 8,7
Nahiko ongi% 27,3% 33,3% 30,4
Zerbait% 5,5% 22,2% 60,8


Hirugarren taulan, Kuadrillategiren aurretik euskararen aldeko joera erakusten zuten gazteen profila azaltzen da. Ikus daitekeenez, Kuadrillategi egitasmoaren aurretik euskararen aldeko joera erakusten zuten gazte gehienek euskaraz "oso ongi" edo "nahiko ongi" hitz egiten zuten. Oso portzentaje txiki batek baino ez zuen euskaraz "zerbait" hitz egiten. Era berean, gutxienez "nahiko euskalduna" zen koadrilan zebiltzan gazteak, eta ia koadrila guztietan euskararen aldeko joera nagusitzen zen. Hortaz, Kuadrillategiren aurretik euskararen aldeko joera erakusten zuten gazteek: a) gutxienez "nahiko ongi" hitz egiten zuten euskaraz; b) gutxienez "nahiko euskalduna" zen koadrila batean ziharduten; eta c) euskararen aldeko joera erakusten zuen koadrila batean ziharduten.


Laugarren taulan, berriz, bukaeran euskararen aldeko joera erakustea lortu duten gazteen profila ikus dezakegu, hau da, hizkuntza-ohitura aldatzeko prozesua gauzatzea lortu duten gazteen profila. Horiek guztiek ziharduten gutxienez "nahiko euskalduna" zen koadrila batean, eta denak moldatzen ziren gutxienez “nahiko ongi” euskaraz. Badirudi, beraz, euskararen aldeko joera erakusteko, zeresan handia duela koadrilaren gaitasun-mailak, eta horren baitan egon daitezkeela, hizkuntza-ohitura aldatzeko prozesua abiatzeko orduan, gazteak topa ditzakeen mugak. Gazteak euskararen aldeko joera erakuts dezan, euskaraz gutxienez “nahiko ongi” moldatu behar du, eta gutxienez “nahiko euskalduna” den koadrilan ibili behar du. Koadrilaren erabilera-mailari dagokionez, berriz, zazpigarren taulan ikus dezakegu euskararen aldeko joera erakusten duten ia gazte guztiek euskararen aldeko joera erakusten zuen koadrila batean zihardutela. Koadrilaren erabilera-mailak ere zeresan handia duela ematen du, beraz. Zortzigarren taulan, ordea, ikus dezakegu euskararen aldeko joera erakustea lortu duten gazteen hiru laurdenek ez zihardutela egitasmoaren hasieran euskararen aldeko joera erakusten zuen koadrila batean. Hona hemen egitasmoaren lorpenetako bat: hainbat gaztek, Kuadrillategi egitasmoaren aurretik euskararen aldeko joera erakusten ez zuen koadrila batean jardun arren, lortu duela euskararen aldeko joera erakustea; betiere euskaraz gutxienez “nahiko ongi” moldatzen zelarik eta lagunartea “nahiko euskalduna” zuelarik.

(4. taula)


Erabilera hobetu duten gazteen profilaBukaeran aitortu duena "Euskararen aldeko joera" (11 gazte)Bukaeran aitortu duena "Joera nabarmenik ez" (20 gazte)
Koadrilaren gaitasun mailaGuztiz euskalduna% 18,1
Nahiko euskalduna% 81,8% 20
Tarteko egoeran
% 30
Nahiko erdalduna
% 50
Koadrilaren erabilera mailaEuskararen aldeko joera% 18,1
Joera nabarmenik ez% 54,5
Erdararen aldeko joera% 27,2% 100
Gaztearen gaitasunaOso ongi% 63,6% 10
Nahiko ongi% 36,3% 25
Zerbait%
% 65


Ikus dezakegu, bestalde, bukaeran joera nabarmenik ez erakustea lortu duten gazteen profilak bat egiten duela Kuadrillategiren aurretik erdararen aldeko joera erakusten zuten gazteen profilarekin. Esku-hartzeak, zalantzarik gabe, lortu du erdararen aldeko joera erakusten zuten gazteengan hizkuntza-ohitura aldatzeko prozesua abiatzea. Ikuskizun dugu, hala ere, inoiz euskararen aldeko joera erakutsiko ote duten, behin euskaraz "nahiko ongi" hitz egitea lortzen dutenean eta koadrila gutxienez "nahiko euskalduna" izatea lortzen dutenean. Hizkuntza-ohitura aldatzeko prozesua, behinik behin, abiatuta dago.

Bikoteen erabilerari buruzko emaitzak

Bi ikasturteren buruan, nabarmen egin du gora euskararen aldeko joera erakusten zuten bikoteen kopuruak, baita joera nabarmenik erakusten ez zuten bikoteen kopuruak ere. Kuadrillategiren aurretik erdararen aldeko joera erakusten zuten bikoteei dagokienez, begi-bistakoa da kopuruaren murrizketa.

(5. taula)


JOERAHASIERANBUKAERAN
Euskararen aldeko joera153 bikote: % 56,2182 bikote: % 66,9
Joera nabarmenik ez49 bikote: % 18,078 bikote: % 28,6
Erdararen aldeko joera70 bikote: % 25,712 bikote: % 4,4
Guztira272 bikote: % 100272 bikote: % 100


Kuadrillategi egitasmoaren aurretik, 153 bikotek zuten euskararen aldeko joera. Hortaz, 119 bikotek baino ezin zuten hobetu beren erabilera. Erabilera hobe zezaketen bikoteen % 74,7k (89 bikote) lortu dute erabilera hobetzea: % 31k (37 bikote) lortu dute euskararen aldeko joera finkatzea, hau da, hizkuntza-ohitura aldatzeko prozesua erabat gauzatzea; eta % 43,5ek (52 bikote) hizkuntza-ohitura aldatzeko prozesua abiatzea, euskararen aldeko hizkuntzazko jokaera finkatzea lortu ez badute ere. Horiek horrela, bikoteen erabilerari dagokionez ere, beldurrik gabe esan dezakegu egitasmoa eraginkorra izan dela.

Kuadrillategiren aurretik, 153 bikotek zuten euskararen aldeko joera. Hortaz, 119 bikotek hobe zezaketen erabilera. Horietatik, 89 bikotek (% 74,7) hobetu dute erabilera: 37 bikotek (% 31) euskararen aldeko joera finkatu dute, eta 52 bikotek (% 43,5) erdararen aldeko joera utzi eta hizkuntza-ohitura aldatzeko prozesua abiatu dute, euskararen aldeko joera finkatzea lortu ez duten arren.

Hortaz, bi hazkunde ditugu aipagarri: lehenengoa euskararen aldeko joera duten bikoteen multzoan gertatu da, eta bigarrena joera nabarmenik erakusten ez duten bikoteen multzoan.


6. taulaBikoteen erabilera bukaeran
Euskararen aldeko joeraJoera nabarmenik ezErdararen aldeko joeraGuztira
Bikoteen erabilera hasieranEuskararen aldeko joera145 bikote: % 94,77 bikote: % 4,51 bikote: %0,6153 bikote: % 100
Joera nabarmenik ez25 bikote: % 5119 bikote: % 38,75 bikote: % 10,249 bikote: % 100
Erdararen aldeko joera12 bikote: % 17,152 bikote: % 74,26 bikote: % 8,570 bikote: % 100
Guztira182 bikote: % 66,978 bikote: % 28,612 bikote: % 4,4272 bikote: % 100


Oraingoan ere badira aintzat hartu beharreko hainbat kontu.

Kuadrillategi egitasmoaren aurretik euskararen aldeko joera erakusten zuten ia bikote guztiek ziharduten gutxienez "nahiko euskalduna" zen koadrila batean. Gehiengo handi batek euskararen aldeko joera erakusten zuen koadrila batean ziharduen. Joera nabarmenik erakusten ez zuten bikoteen kasuan, aldiz, gehiengoak ere gutxienez "nahiko euskalduna" zen koadrila batean ziharduen, baina heren bakar batek baino ez ziharduen euskararen aldeko joera erakusten zuen koadrila batean, eta bikote gehienek erdararen aldeko joera erakusten zuen koadrila batean ziharduten. Bi taldeen arteko alderik nabarmenena koadrilaren erabilera-mailan gertatu da. Horregatik uste dugu, gutxieneko gaitasuna edukita, bikoteen erabilera baldintzatzen duen alderdi garrantzitsuenetako bat koadrilaren erabilera-maila dela.

(7. taula)


Bikoteen profila erabileraren araberaEuskararen aldeko joera erakusten duen bikotearen profila (152 bikote)Joera nabarmenik erakusten ez duen bikotearen profila (50 bikote)Erdararen aldeko joera erakusten duen bikotearen profila (70 bikote)
Koadrilaren gaitasun mailaGuztiz euskalduna% 30,7% 6,1
Nahiko euskalduna% 69,2% 83,6% 45,7
Tarteko egoeran
% 4,1% 14,2
Nahiko erdalduna
% 6,1% 40
Koadrilaren erabilera mailaEuskararen aldeko joera% 94,1% 30,6% 1,4
Biak berdin% 3,9% 14,3% 4,2
Erdararen aldeko joera% 1,9% 54,1% 94,2
Bikotearen gaitasunaGuztiz euskakduna% 38,6% 24,4% 8,5
Nahiko euskalduna% 48,8% 43,4% 25,7
Tarteko egoeran% 12,4% 26,6% 40
Nahiko erdalduna
% 6% 25,7


Erabilera hobetu duten bikoteen kasuan, profila aldatu egiten da. Euskararen aldeko joera finkatzea lortu duten bikoteen laurden batek “tarteko egoeran” zegoen edo “nahiko erdalduna” zen koadrila batean ziharduen, eta bikoteen erdiek baino gehiagok erdararen aldeko joera erakusten zuen koadrila batean ziharduten, betiere Kuadrillategiren aurretik.

(8. taula)


Erabilera hobetu duten bikoteen profilaBukaeran aitortu duena "Euskararen aldeko joera" (37 bikote)Bukaeran aitortu duena "Joera nabarmenik ez" (52 bikote)
Koadrilaren gaitasun mailaGuztiz euskalduna% 5,4
Nahiko euskalduna% 70,2% 42,3
Tarteko egoeran% 16,2% 11,5
Nahiko erdalduna%8,1% 46,2
Koadrilaren erabilera mailaEuskararen aldeko joera% 24,3
Biak berdin% 24,3
Erdararen aldeko joera% 51,3% 100
Bikotearen gaitasunaGuztiz euskalduna% 27% 23
Nahiko euskalduna% 45,9% 23
Tarteko egoeran% 21,6% 40,4
Nahiko erdalduna% 5,4% 26,9


Hona hemen egitasmoaren beste lorpen bat: Kuadrillategi egitasmoaren aurretik lagunarteko giro desegokian ziharduten bikoteek bukaeran euskararen aldeko joera erakustea lortu dute, ziurrenik lagunarteko giroa ere euskaldundu delako. Izan ere, bukaeran euskararen aldeko joera erakustea lortu duten bikoteen %92k erabilera-maila hobetu duen koadrila batean ziharduen, eta %51,4k gaitasun-maila hobetu duen koadrila batean.

Joera nabarmenik ez erakustea lortu duten bikoteen profilak, bestalde, bat egiten du Kuadrillategiren aurretik erdararen aldeko joera erakusten zuten bikoteen profilarekin. Esku-hartzeak, zalantzarik gabe, lortu du erdararen aldeko joera erakusten zuten bikoteetan hizkuntza-ohitura aldatzeko prozesua abiatzea. Ikuskizun dugu, ordea, bikote horiek inoiz lortuko ote duten euskararen aldeko joera, behin gutxienezko euskara-maila lortzen dutenean eta koadrilak ere maila egokiko gaitasuna eta erabilera lortzen dituenean.

Koadrilen erabilerari buruzko emaitzak

Kuadrillategi egitasmoaren aurretik, 9 koadrila genituen euskararen aldeko joera erakusten zutenak. Horietan, 160 bikote biltzen ziren. Bukaeran, berriz, 11 koadrila genituen, eta horietan 176 bikote biltzen ziren. Joera nabarmenik erakusten ez zuten koadrilei dagokienez, hasieran 2 koadrila genituen, guztira 16 bikote biltzen zituztela; bukaeran, aldiz, 4 koadrila, 79 bikote biltzen zituztela.

(9. taula)


JOERAHASIERANBUKAERAN
Euskararen aldeko joera9 koadrila/ 160 bikote: %58,811 koadrila/ 176 bikote: % 64,7
Joera nabarmenik ez2 koadrila/ 16 bikote: %5,84 koadrila/ 79 bikote: %29
Erdararen aldeko joera5 koadrila/ 96 bikote: %35,21 koadrila/ 17 bikote: % 6,2
Guztira16 koadrila/ 272 bikote: % 10016 koadrila/ 272 bikote: % 100


Erabilera-maila hobe zezaketen 7 koadriletatik 6k lortu dute erabilera-maila hobetzea. Horietatik, bi koadrilak euskararen aldeko joera erakustea lortu dute bukaeran, eta gainerako laurek erdararen aldeko joera uztea. Oraingoan ere egitasmoa eraginkorra izan dela erakusten digute datuek.


10. taulaKoadrilaren erabilera maila bukaeran
Euskararen aldeko joeraJoera nabarmenik ezErdararen aldeko joeraGuztira
Koadrilaren erabilera maila hasieranEuskararen aldeko joera9 koadrila/ 160 bikote: % 100

9 koadrila/ 160 bikote: % 100
Joera nabarmenik ez2 koadrila/ 16 bikote: % 100

2 koadrila/ 16 bikote: %100
Erdararen aldeko joera
4 koadrila/ 79 bikote: % 82,21 koadrila/ 17 bikote: % 17,75 koadrila/ 96 bikote: %100
Guztira11 koadrila/ 176 bikote: % 64,74 koadrila/ 79 bikote: % 291 koadrila/ 17 bikote: % 6,216 koadrila/ 272 bikote: %100


Kuadrillategiren aurretik, 9 koadrila genituen euskararen aldeko joera erakusten zutenak; beraz, 7 koadrilak hobe zezaketen erabilera-maila. Zazpi koadrila horietan, 112 bikote biltzen ziren. Erabilera-maila hobe zezaketen 7 koadriletatik 6k lortu dute erabilera-maila hobetzea; hau da, koadrilaren erabilera-maila hobe zekiekeen bikoteen %84,4ri hobetu zaie koadrilaren erabilera-maila. Gogoan izan koadrilaren erabilera-mailak duen garrantzia gazteek zein bikoteek euskararen aldeko joera erakuts dezaten.

Gazteen gaitasunari buruzko emaitzak

Gaitasunari dagokionez, emaitzak apalagoak izan badira ere, datuek argi erakusten dute egitasmoan parte hartu duten gazteen portzentaje esanguratsu batek hobetu duela bere gaitasuna. Hori horrela, esan dezakegu gaitasunaren hobetzeari begira ere egitasmoa eraginkorra gertatu dela.

(11. taula)


GAITASUNAHASIERANBUKAERAN
Oso ongi51 gazte: % 48,554 gazte: %51,4
Nahiko ongi31 gazte: %29,544 gazte: % 41,9
Zerbait23 gazte: % 21,97 gazte: %6,6
Guztira105 gazte: % 100105 gazte: % 100


Kuadrillategi egitasmoaren aurretik, 51 gaztek hitz egiten zuten euskaraz oso ongi; hortaz, 54 gaztek baino ezin zuten gaitasuna hobetu. Gaitasuna hobe zezaketen gazteen % 37k hobetu dute beren gaitasuna Kuadrillategi amaitzean. Hortaz, gaitasunari dagokionez, esan dezakegu izan dela hazkunde adierazgarririk. Edonola ere, multzoak banaka aztertuz gero, ez dirudi multzo guztietan hazkunde esanguratsurik izan denik. Hasieran euskaraz "oso ongi" hitz egiten zuten gazteen multzoan, adibidez, hazkundea txikia izan da; "nahiko ongi" hitz egiten zuten gazteen multzoan, aldiz, hazkundea esanguratsua izan da..

Kuadrillategiren aurretik, 51 lagunek hitz egiten zuten euskaraz "oso ongi" ; hortaz, 54 lagunek baizik ezin zuten hobetu beren euskara gaitasuna. Horietatik, 20 lagunek (hau da, % 37k) hobetu dute beren euskara gaitasuna. Hazkunderik aipagarriena, zalantzarik gabe, hasieran "zerbait" hitz egiten zuten gazteen multzoan gertatu da, multzo hori osatzen zuten gazteen %73,9k aitortu baitute bukaeran "nahiko ongi" hitz egiten zutela. Izan da, hasieran "nahiko ongi" hitz eginda, bukaeran "oso ongi" hitz egiten zuela aitortu duenik, baina, aurretik esan bezala, ez da adierazgarri gertatu. Hasieran "nahiko ongi" hitz egiten zuten gazteen %9,7k baino ez dute aitortu bukaeran "oso ong" hitz egiten zutela.

Guztiz baikorrak ditugu datu hauek, bukaeran euskaraz "nahiko ongi" hitz egitea lortu dutenek urrats handia egin dutelako inoiz euskararen aldeko joera erakuts dezaten.


12. taulaGazteen gaitasuna bukaeran
Oso ongiNahiko ongiZerbaitGuztira
Gazteen gaitasuna hasieranOso ongi51 gazte: % 100

51 gazte: % 100
Nahiko ongi3 gazte: % 9,727 gazte: % 87,11 gazte: % 3,231 gazte: % 100
Zerbait
17 gazte: % 73,96 gazte: % 26,123 gazte: % 100
Guztira54 gazte: %51,444 gazte: % 41,97 gazte: % 6,7105 gazte: % 100

Bikoteen gaitasunari buruzko emaitzak

Modu nabarmenean handitu da "nahiko euskaldunak" ziren bikoteen kopurua. Guztiz euskaldunak ziren bikoteen kopuruak ere gora egin du, baina ezin esan modu adierazgarrian egin duenik. “Tarteko egoeran” zeuden eta, batez ere, "nahiko erdaldunak" ziren bikoteen kopuruak, ostera, nabarmen egin du behera..

(13. taula)


GAITASUNAHASIERANBUKAERAN
Guztiz euskalduna77 bikote: % 28,387 bikote: %31,9
Nahiko euskalduna114 bikote: %41,9147 bikote: % 54
Tarteko egoeran60 bikote: % 2235 bikote: % 12,8
Nahiko erdalduna21 bikote: % 7,73 bikote: % 1,1
Guztira272 bikote: % 100272 bikote: % 100


Kuadrillategi egitasmoaren aurretik, 77 bikote genituen guztiz euskaldunak; hortaz, 195 bikotek baino ezin zuten gaitasuna hobetu. Gaitasuna hobe zezaketen bikoteen % 31,7k (62 bikote) hobetu dute beren gaitasuna Kuadrillategi amaitzean: % 5,1ak lortu du guztiz euskalduna izatea (10 bikote), % 22,5ak lortu du nahiko euskalduna izatea (44 bikote), eta % 4,1ak lortu du tarteko egoeran egotea (8 bikote). Hortaz, esan dezakegu, gaitasunari dagokionez, izan dela hazkunde adierazgarririk. Edonola ere, multzoak banaka aztertuz gero, ez dirudi multzo guztietan hazkunde esanguratsurik izan denik. Hasieran "guztiz euskaldunak" ziren bikoteen multzoan, adibidez, hazkundea txikia izan da; "nahiko euskaldunak"ziren bikoteen multzoan, aldiz, hazkundea esanguratsua izan da.

Gaitasuna hobetu duten bikoteen % 83,8k (52 bikote) kategoria bakar bat egin du gora, eta % 16k (10 bikote) bi kategoria. Badirudi, beraz, urratsak kategoria batetik hurrengora egiten direla nagusiki, maila txikienetan urratsa bi kategoriakoa izan badaiteke ere.

Oraingoan ere datuak baikortzat jotzen ditugu, zeren, bi ikasturteren buruan, astero bizpahiru orduz euskara hutsez jardun eta gero, hainbat eta hainbat bikotek hobetu baitu bere erabilera, eta, gazteen kasuan esan bezala, bikoteekin ere gertatzen baitzaigu askok lortu dutela bukaeran "nahiko euskalduna" izatea eta, horrela, urrats handia egitea inoiz euskararen aldeko joera erakusteko.


14. taulaBikoteen gaitasuna bukaeran
Guztiz euskaldunaNahiko euskaldunaTarteko egoeranNahiko erdaldunaGuztira
Bikoteen gaitasuna hasieranGuztiz euskalduna77 bikote: % 100


77 bikote: % 100
Nahiko euskalduna10 bikote: % 8,7103 bikote: % 90,31 bikote: % 0,8
114 bikote: % 100
Tarteko egoeran
34 bikote: % 56,626 bikote: % 43,3
60 bikote: % 100
Nahiko erdalduna
10 bikote: % 47,68 bikote: % 38,13 bikote: %14,221 bikote: % 100
Guztira87 bikote: %31,9147 bikote: % 5435 bikote: % 12,83 bikote: %1,1272 bikote: % 100

Koadrilen gaitasunari buruzko emaitzak

Kuadrillategi egitasmoaren aurretik, 5 koadrila genituen guztiz euskaldunak; bukaeran, berriz, 8 koadrila. Hurrenez hurren, 50 eta 101 bikote biltzen zituzten. Gainerako kategorietan kokatzen ziren koadrilen kopuruak behera egin du, baita horietan biltzen ziren bikoteen kopuruak ere. Horiek horrela, esan dezakegu egitasmoa eraginkorra suertatu dela koadrilen gaitasun-maila hobetzeko.

(15. taula)


GAITASUNAHASIERANBUKAERAN
Guztiz euskalduna5 koadrila/ 50 bikote: % 18,38 koadrila/ 101 bikote: % 37,1
Nahiko euskalduna8 koadrila/ 179 bikote: % 65,86 koadrila/ 141 bikote: % 51,8
Tarteko egoeran1 koadrila/ 12 bikote: % 4,42 koadrila/ 30 bikote: % 11
Nahiko erdalduna2 koadrila/ 31 bikote: % 11,4
Guztira16 koadrila/ 272 bikote: % 10016 koadrila/ 272 bikote: % 100


Gaitasun-maila hobe zezaketen 11 koadriletatik, 5 koadrilak lortu dute gaitasun-maila hobetzea. Horietatik, hiru koadrilak "guztiz euskalduna" izatea lortu dute bukaeran, beste batek "nahiko euskalduna" izatea, eta bosgarrenak "tarteko egoeran" egotea.

Kuadrillategiren aurretik, 5 koadrila genituen "guztiz euskaldunak" zirenak; beraz, 11 koadrilak hobe zezaketen gaitasun-maila. Hamaika koadrila horietan, 222 bikote biltzen ziren. Gaitasun-maila hobe zezaketen 11 koadriletatik 5ek lortu dute gaitasun-maila hobetzea; hau da, koadrilaren gaitasun-maila hobe zekiekeen bikoteen % 36,9ri hobetu zaie koadrilaren gaitasun-maila. Gogoan izan koadrilaren gaitasun-mailak duen garrantzia gazteek zein bikoteek euskararen aldeko joera erakuts dezaten. Koadrila horiek urrats handia egin dute.


16. taulaKoadrilen gaitasuna bukaeran
Guztiz euskaldunaNahiko euskaldunaTarteko egoeranGuztira
Koadrilen gaitasuna hasieranGuztiz euskalduna5 koadrila/ 50 bikote

5 koadrila/ 50 bikote
Nahiko euskalduna3 koadrila/ 51 bikote5 koadrila/ 128 bikote
8 koadrila/ 179 bikote
Tarteko egoeran

1 koadrila/ 12 bikote1 koadrila/ 12 bikote
Nahiko erdalduna
1 koadrila/ 13 bikote 1 koadrila/ 18 bikote2 koadrila/ 31 bikote
Guztira8 koadrila/ 101 bikote6 koadrila/ 141 bikote2 koadrila/ 30 bikote16 koadrila/ 272 bikote


Gaitasunean nahiz erabileran antzeman daitezkeen eraginak

Gure ikerketaren jarduna ez da esku-hartzearen arrakasta-maila neurtzera mugatu. Gure ustez esku-hartzean eragina zuten hainbat aldagai ere aztertu nahi izan dugu, Kuadrillategi egitasmoaren aukerak eta mugak ezagutzeko asmoz. Ikerlan honi esker, orain bi urte baino hobeto ezagutzen dugu Kuadrillategi egitasmoa, baita hizkuntza-ohitura aldatzeko prozesua baldintza dezaketen aldagaien eragina ere. Aztertu ditugun aldagaiak honako hauek izan dira: euskara gaitasuna (gazteena, bikoteena zein lagunarteena); lagunarteko euskararen erabilera (gazteena, bikoteena zein lagunarteena); eta hizkuntzaganako atxikimendua (gazteena zein bikoteena). Azterketaren ondorioak zerrendatu aurretik, dena dela, bada irakurleak gogoan hartu beharreko kontu bat. Izan ere, gure unibertsoa osatzen duten gazteak, kasu bakan batzuk salbu, D eredukoak dira denak, eta astero bizpahiru orduz lagunekin euskara hutsez egiteko prest azaldu direnak. Hortaz, zuhurtasunez irakurri behar dira ondorioak, nekez orokor baitaitezke. Oharra emanda, orain bai, ekin diezaiogun aldagaien azterketari.

Gaztearen erabilera baldintzatzen duten aldagaiak

Euskararen erabileran gora egin ahala: gazteek lagunartean giro euskaldunagoa dute, euskararenganako atxikimendu handiagoa aitortzen dute, eta lagunartean gehiago erabiltzen dute euskara.


17. taulaEuskararen aldeko joeraJoera nabarmenik ezErdararen aldeko joera
Euskara gaitasunaOso ongi (51 gazte)% 72,5% 23,5% 3,9
Nahiko ongi (31 gazte)% 48,3% 29% 22,5
Zerbait (23 gazte)% 13% 26% 60,8
Hizkuntzaganako atxikimenduaEuskara soilik (46 gazte)% 74% 19,6% 6,5
Euskara gehiago (38 gazte)% 44,8% 28,9% 26,4
Biak berdin (17 gazte)% 23,5% 23,5% 52,9
Erdara gehiago (4 gazte)% 25% 75
Erdara soilik


Koadrilaren gaitasun mailaGuztiz euskalduna (34 gazte)% 79,4% 14,7% 5,9
Nahiko euskalduna (42 gazte)% 59,5% 33,37,1
Tarteko egoeran (13 gazte)% 23% 30,7% 46,2
Nahiko erdalduna (16 gazte)
% 25% 75
Koadrilaren erabilera mailaEuskararen aldeko joera (58 gazte)% 89,6% 10,34
Biak berdin (9 gazte)% 33,3% 55,5% 11,1
Erdararen aldeko joera (38 gazte)
% 42,1% 57,8

Argi dago euskara gaitasunak harreman estua duela erabilerarekin; izan ere, gaztearen euskara gaitasuna zenbat eta handiagoa izan, orduan eta handiagoa da haren erabilera ere lagunartean.Azpimarratzekoa da, euskaraz "oso ongi" eta "nahiko ongi" hitz egiten duten gazteen multzoetan, proportziorik handiena euskararen aldeko joera erakusten duten gazteek osatzen dutela. Hala ere, euskaraz "oso ongi" mintzatzen direnak euskaldunagoak dira erabileran, euskararen aldeko joera erakusten duten gazteen proportzioa nabarmenki handiagoa delako.

Gazte gehientsuek euskararenganako atxikimendu handia aitortzen dute: euskara baino ez dute hizkuntza kuttuna, edo euskara erdara baino kuttunagoa dute. Hala ere, bi maila horien arteko aldeak nabarmenak dira euskararen erabilerari dagokionez. Hizkuntza kuttuna euskara soilik duten gazteen multzoa euskaldunagoa da erabileran, euskara erdara baino kuttunagoa duten gazteen multzoa baino. Euskararenganako atxikimenduan gora egin ahala, euskararen aldeko joera erakusten duten gazteen proportzioak ere gora egiten du.

Guztiz erabakigarria da, antza, koadrilaren gaitasun-maila. Izan ere, koadrilaren gaitasun-maila zenbat eta handiagoa izan, orduan eta euskararen erabilera handiagoa egiten dute gazteek lagunartean. Guztiz euskaldunak eta nahiko euskaldunak diren koadrilen artean, aldea esanguratsua da. Nahiko erdaldunak diren koadrilen multzoan, bestalde, ez da euskararen aldeko joera erakusten duen gazterik.

Hemen ere beste hainbeste esan dezakegu. Koadrilaren erabilera-mailak erabat baldintzatzen du gaztearen erabilera. Koadrilaren erabilera-maila zenbat eta handiagoa izan, orduan eta handiagoa da euskararen aldeko joera erakusten duten gazteen proportzioa ere. Nabarmena da euskararen aldeko joera erakusten dutenen eta jokaera nabarmenik erakusten ez dutenen koadrila-multzoen arteko aldea. Lehen multzoan, euskararen aldeko joera erakusten duten gazteen proportzioa handiagoa da, argi asko. Erdararen aldeko joera erakusten duten koadrilen multzoan, aldiz, ez da euskararen aldeko joera erakusten duen gazterik.

Bikotearen erabilera baldintzatzen duten aldagaiak

Euskararen erabileran gora egin ahala, giro euskaldunagoa dute gazteek lagunartean, euskararenganako atxikimendu handiagoa aitortzen dute, eta lagunartean gehiago erabiltzen dute euskara.


18. taulaEuskararen aldeko joeraJoera nabarmenik ezErdararen aldeko joera
Euskara
gaitasuna
Guztiz euskalduna
(77 bikote)
% 76,6% 15,6% 7,8
Nahiko euskalduna
(114 bikote)
% 65,3% 18,8% 15,7
Tarteko egoeran
(60 bikote)
% 31,6% 21,6% 46,6
Nahiko erdalduna
(21 bikote)

% 14,3% 85,7
Hizkuntzaganako atxikimenduaEuskara soilik
(154 bikote)
% 70,5% 20,9% 8,5
Euskara gehiago
(59 bikote)
% 57,1% 22,4% 20,4
Biak berdin
(59 bikote)
% 25,7% 22,8% 51,4
Erdara gehiago


Erdara soilik


Koadrilaren
gaitasun maila
Guztiz euskalduna
(50 bikote)
% 94% 6
Nahiko euskalduna
(179 bikote)
% 59,2% 22,9 % 17,8
Tarteko egoeran
(12 bikote)

% 16,6% 83,3
Nahiko erdalduna
(31 bikote)

% 9,6% 90,3
Koadrilaren
erabilera maila
Euskararen aldeko joera
(160 bikote)
% 90% 9,3% 0,6
Biak berdin
(16 bikote)
% 7,5% 43,7% 18,7
Erdararen aldeko joera
(96 bikote)
% 3,1% 28,1% 68,7

Nabarmena da euskarazko gaitasunak erabilerarekin duen harremana; izan ere, “guztiz euskaldunak” diren bikoteen hiru laurdenek erakusten dute euskararen aldeko joera. “Nahiko euskaldunak” diren bikoteen artean ere handia da euskararen aldeko joera erakusten duten bikoteen proportzioa, aurrekoa baino txikiagoa den arren. “Tarteko egoeran” dauden bikoteen artean eta “nahiko erdaldunak” diren bikoteen artean, erabat murrizten da euskararen aldeko joera erakusten duten bikoteen proportzioa, eta erdararen aldeko joera erakusten dutenen proportzioa nagusitzen da; batez ere, “nahiko erdaldunak” diren bikoteen multzoan, horietan ez baita euskararen aldeko joera duen bikote bakar bat ere. Hortaz, esan dezakegu, bikotearen gaitasunak gora egin ahala, bikotearen erabilerak ere gora egiten duela.

Harreman estua antzematen da hizkuntzaganako atxikimenduaren eta erabileraren artean; izan ere, bikotearen euskararenganako atxikimendua zenbat eta handiagoa izan, orduan eta handiagoa da euskararen erabilera ere bikotean. Kasu horretan, oso jokaera ezberdina erakusten dute hizkuntza kuttuna euskara soilik duten bikoteek eta euskara erdara baino kuttunago duten bikoteek. Lehenengoak euskaldunagoak dira erabileran, nabarmen.

Koadrilaren gaitasun-mailaren eta erabileraren artean ere harreman estua antzematen da. "Guztiz euskalduna" den koadrilan diharduten bikote gehienek euskararen aldeko joera erakusten dute. Jokaera hori erakusten duten bikoteen proportzioa erabat murrizten da "nahiko euskalduna" den koadrilan diharduten bikoteetan. Are murritzagoa "tarteko egoeran" dagoen edo "nahiko erdalduna" den koadrilan ibiliz gero. Koadrilaren gaitasunean gora egin ahala, euskararen aldeko joera erakusten duten bikoteen proportzioak ere gora egiten du.

Koadrilen erabilerak guztiz baldintzatzen du bikotearen erabilera. Datuak argigarriak dira oso. Euskararen aldeko joera erakusten duen koadrilan diharduten bikote gehienek euskararen aldeko joera erakusten dute. Proportzioa erabat murrizten da erdara euskara bezainbeste darabilen koadrilan diharduten bikoteetan. Koadrilaren erabilera maila zenbat eta handiagoa izan, bikoteen erabilera ere orduan eta handiagoa da.

Egitasmoan murgilduta eman den denboraren eragina

Gure lagina osatzen duten 105 lagunek bete behar izan dituzten baldintzen artean, gutxieneko asistentziarena dugu. Orain arte, 68 ordu baino gehiago eman dituzten gazteak eta bikoteak baino ez ditugu aintzat hartu, gutxieneko asistentzia betetzen zutelakoan. Halaxe al da, ordea? Gutxieneko asistentzia 68 ordutan al dago? Hala baldin bada, nola ulertu, egitasmoan 68 ordu baino gutxiago emanda, erabilera eta gaitasuna hobetu duten gazteak eta bikoteak izatea? Galdera horiei erantzuteko asmoz, erabilera eta gaitasuna hobetu duten gazte eta bikote guztiak hartu ditugu kontuan, baita esku-hartzean 68 ordu baino gutxiago eman dituztenak ere. Atal honen helburua da ikustea ea formulatu genuen gutxieneko asistentziaren hipotesia betetzen den. Ikus dezagun zer gertatu den erabilera hobetu duten gazteen eta bikoteen kasuan.

Erabilera hobetu duten gazteen kasuan.

Guztira, 36 gazte ditugu erabilera hobetu dutenak, 31 gaztek (% 86,1) 68 ordu baino gehiago eman dituzte esku-hartzean, eta 5ek baizik ez (% 13,8) 68 ordu baino gutxiago. Ikus daitekeenez, lehenengoen kopurua nabarmen da handiagoa. Edonola ere, bada datu adierazgarriagorik. Erabilera hobetu duten hogeita hamasei gazteen % 94,4k erabilera maila hobetu duen koadrilan ziharduten. Guk ezarritako gutxieneko asistentzia bete ez duten gazteen artean, berriz, portzentaia % 100ekoa da; beraz, gazte horiek guztiek erabilera maila hobetu duten koadriletan ziharduten. Badirudi, beraz, koadrilako kide-kopuru esanguratsu batek, baldintza guztiak beteta, koadrilari dakarkion erabileraren hazkundeak nahikoa indar duela esku-hartzean behar adina denbora eman ez duten gazteen erabileran ere eragiteko.

Gutxieneko asistentzia bete gabe erabilera hobetzea lortu duten gazteen artean, ordu gutxien eman dituen gazteak 30 ordu eman ditu. Hala ere, gutxieneko asistentzia bete gabe erabilera hobetzea lortu duten bikoteek, batez beste, 43 ordu eman dituzte esku-hartzean. Bukatzeko, gogoan izan gazte guztiek, salbuespenik gabe, erabilera-maila hobetu duen koadrila batean zihardutela.

Erabilera hobetu duten bikoteen kasuan.

Guztira, 140 bikote ditugu erabilera hobetu dutenak. Horietatik, 89 bikotek (% 63,5) 68 ordu baino gehiago eman dituzte esku-hartzean, eta 51 bikotek (% 36,4) 68 ordu baino gutxiago.

Ikus daitekeenez, esanguratsua da gutxieneko asistentzia bete gabe erabilera hobetu duten bikoteen portzentajea. Azter dezagun, bada, zer gertatzen den gutxieneko asistentzia bete ez duten bikote horietan.

Berrogeita hamaika bikote horietatik hogeita hamalautan, esku-hartzean 68 ordu baino gehiago eman dituen gazte bat biltzen da, hau da, bikoteen % 66,6 esku-hartzean 68 ordu baino gehiago eman duen gazte batek osatzen du. Era berean, bikoteen % 77,6tan, gaitasuna hobetu duen gazte bat biltzen da. Baina horiek ez dira datu aipagarri bakarrak. Bikote horien % 84,2k erabilera-maila hobetu duen koadrila batean ziharduen, eta gainerako % 15,7k euskararen aldeko joera erakusten zuen batean. Badirudi, beraz, koadrilako bikote-kopuru esanguratsu batek, baldintza guztiak beteta, koadrilaren erabilerari dakarkion hazkundeak nahikoa indarra duela esku-hartzean behar adina denbora eman ez duten bikoteen erabileran eragiteko.

Gutxieneko asistentzia bete gabe erabilera hobetzea lortu duten bikoteen artean, ordu gutxien eman duen bikoteak 6 ordu eman ditu. Hala ere, gutxieneko asistentzia bete gabe erabilera hobetzea lortu duten bikoteek, batez beste, 45 ordu eman dituzte esku-hartzean. Bestalde, bikoteen % 84,2k erabilera hobetu duen koadrila batean ziharduen, eta gainerako % 12k euskararen aldeko joera erakusten zuen koadrila batean.

Gaitasuna hobetu duten gazteen kasuan

Guztira, 21 gazte ditugu gaitasuna hobetu dutenak. Horietatik, 20 gaztek (% 95,2) 68 ordu baino gehiago eman dituzte esku-hartzean, eta bakar batek baizik ez (% 4,7) 68 ordu baino gutxiago. Ikus daitekeenez, lehenengoen kopurua nabarmen da handiagoa. Edonola ere, bada datu adierazgarriagorik. Gaitasuna hobetu duten hogeita bat gazteen % 80,9k erabilera maila hobetu duen koadrila batean ziharduen, eta % 9,5ek euskararen aldeko joera erakusten zuen batean. Gaitasunari dagokionez ere, datuak argigarriak ditugu erabat. Gazteen % 52,3k gaitasun maila hobetu duen koadrila batean ziharduen, eta % 19k guztiz euskalduna zen koadrila batean. Guk ezarritako gutxieneko asistentzia bete ez duen gazte horrek, aldiz, erabilera maila eta gaitasun maila hobetu duen koadrila batean ziharduen. Badirudi, beraz, esku-hartzean 68 ordu baino gutxiago emanda gaitasuna hobetu duten gazteen proportzioa ez dela esanguratsua. Edonola ere, gure ustez, haren koadrila-giroan gertatu diren aldaketei egotzi behar zaie lagun honek gaitasunean hobera egin izana.

Gaitasuna hobetu duten bikoteen kasuan.

Guztira, 101 bikote ditugu gaitasuna hobetu dutenak. Horietatik, 62 bikotek (% 61,3) 68 ordu baino gehiago eman dituzte esku-hartzean, eta 39 bikotek (% 38,6) 68 ordu baino gutxiago.

Ikus daitekeenez, gutxieneko asistentzia bete gabe erabilera hobetu duten bikoteen portzentaia esanguratsua da. Azter dezagun, bada, zer gertatzen den gutxieneko asistentzia bete ez duten bikote horietan.

Gutxieneko asistentzia bete gabe gaitasuna hobetzea lortu duten bikoteen artean, ordu gutxien eman duen bikoteak 27 ordu eman ditu. Hala ere, gutxieneko asistentzia bete gabe gaitasuna hobetzea lortu duten bikoteek, batez beste, 49 ordu eman dituzte esku-hartzean. Dena dela, bada datu argigarriagorik. Bikote horien % 76,2k gaitasuna hobetu duen koadrila batean ziharduen. Erabilerari dagokionez, bikoteen % 84,1ek erabilera hobetu duen koadrila batean ziharduen, eta % 6,9k hasieran nahiz bukaeran euskararen aldeko joera erakusten zuen batean. Badirudi, beraz, oraingoan ere berresten dela gure ustea, hots, koadrilako bikote-kopuru esanguratsu batek, baldintza guztiak beteta, koadrilaren erabilerari eta gaitasunari dakarkion hazkundeak nahikoa indarra duela esku-hartzean behar adina denbora eman ez duten bikoteen gaitasunean eragiteko.


(DIEGO EGIZABAL Kuadrillategi egitasmoaren zuzendaria da)

Ildo bereko artikuluak (irakurtzeko gainean sakatu)

Inprimatu



Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1091089170