Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Arriskua: euskara justiziaren arloan
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Orain dela gutxi Kataluniako Parlament-ek lege proposamen bat onartu du Madrileko Kongresura pasatzeko; proposamen horretan, indarrean dagoen Botere Judizialaren Lege Organikoaren aldaketa egiteko eskatu zen, gaztelania eta berezko hizkuntza duten Autonomia Erkidegoetako hizkuntzak "esparru juridikoan" maila berekoak izan daitezen. Hori aurrera joango balitz, Justizia arloko langileek, epaileek eta magistratuek barne, Euskadin, Katalunian edo Galizian lanpostu bat erdiesteko, gaztelaniaz gain bertako hizkuntza jakin beharko lukete. > Hori dela eta, 2004ko ekainaren 27an Botere Judizialaren Kontseilu Orokorraren partaide den Juan Pablo Gonzalez jaunak oso adierazpen esanguratsuak egin zituen. Haren iritziz, lege proposamen horrek arrisku bizian jarriko luke gure artean daukagun justizia maila. Gonzalezen esanetan: «Hau Euskal Herriko eta Kataluniako alderdi abertzaleen aspaldiko asmoa da». Nonbait, gizon honek ez du Espainiako Konstituzioa ezagutzen edo onartzen; Konstituzioak, bere Aitzin Tituluan, besteak beste, hirugarren artikuluan, hain zuzen ere, «Gaztelania da Espainiako Estatuaren hizkuntza ofiziala» aitortu ondoren, zera esaten du: «Espainiako beste hizkuntzak ere ofizialak izango dira haiei dagozkien Erkidego Autonomoetan, berauen Estatutuei dagozkien eran». Eta aurreraxeago hurrengo hau: «Espainiako hizkuntza mota ezberdinen aberastasuna kultur ondare bat da, eta hura babestu beharrekoa eta begirunez zaintzekoa izango da». Beraz, nahiz eta hau izenpetzen duena Konstituzio horren oso zale ez izan, Madrilen bizi direnei eta, nonbait, konstituziozale porrokatuak diren horiei, bertan dagoena gogorarazi behar die. Horregatik, eta «Jainkoari erreguz, eta lanari mailuz» euskal atsotitzak esaten duen bezala egin behar badugu, ez da aski Konstituzio sakratu horrek dioenaren aurrean liluratuta gelditzea, besterik gabe; indarrean jartzen saiatu behar dugu. Beraz, katalanek egin dutena oso bidezko eta egokia iruditu zait. > > Gonzalez jaunak egindako adierazpenetatik ondorio batzuk atera daitezke. Lehenengo eta behin, gizon honek funtzionarioez duen ideia honako hau omen da: funtzionarioa ez da diru publikoarekin, hots, herritarren diruarekin, ordaindutako langilea eta, beraz, ez du herritarren zerbitzuan egon behar; funtzionarioa bera da bere lanpostuaren jaun eta jabe, eta, ondorioz, herritarrek berek egokitu behar dute haren egoerara, haren eskakizunetara, hizkuntzara barne. Horregatik, nahiz eta lehen aipatutako goi mailako eta ia sakratua (ukiezina, alegia) den testuak esandakoak esan, euskararen (eta beste hizkuntza horien) ofizialtasuna ahuntzaren gauerdiko eztula baino ez da, arlo honetan, behintzat. Nik uste nuen funtzionario izatearen kontzeptu hori erabat gaindituta zegoela, eta frankismoarekin pasatutako zerbait zela; baina, dirudienez, oraindik indarrean jarraitzen du zenbaitengan. > > Atera dudan beste ondorio bat zera da, korporatibismoarena. Gonzalez jauna hurrengoak kezkatzen du: Kataluniako Parlament-en eskaera indarrean jarriko balitz epaileak nola erreklutatuko liratekeen eta epaileen kidegoak bere egitura nazionala galtzearen ondorioz sortutako egoera nolakoa izango litzatekeen pentsatzeak. Eta hori guztia esaten ari da, lanpostu bat erdiesteko beste hizkuntza bat jakitea eskatzen delako. Gaur egun erdi mailako lanpostu asko eta asko lortzeko ingelesa edo alemana, normaltasun osoz eta inoren espanturik gabe eskatzen den honetan, Euskadin funtzionarioari (eta ez nolanahiko funtzionarioari, baizik eta egunero eta ia egun guztian herritarrekin egon behar duen horri) ez zaio euskara eskatu behar. Bestalde, indarrean dagoen egituraren arabera, horietako edozein funtzionariok eskubidea dauka gaur hemen eta bihar han lanpostu bat eskuratzeko, bere komenientziaren arabera, bertako egoerara egokitzeko inolako esfortzurik egin gabe, ez hizkuntza aldetik, ez eta bertako legedi aldetik ere, (gure kasuan Foru Zuzenbidea); ez dakit zer ondorio ekar lezakeen hori zuzentzeko eskatzeak. > > Juan Pablo Gonzalez jaunaren hitzak dira hurrengoak ere: «Espainiako epaimahaien independentzia bermatzen duen Botere Judizialaren batasunaren printzipioarentzat arrisku sakona izango litzateke hau». Baldin eta independentzia hori hizkuntzarekin lotuta badago, justizia ederra daukagu, bere lankideak toki ederrean uzten baititu. Nire iritziz, justiziak, benetako justiziak, noski, beste parametro batzuetan oinarrituta egon beharko luke. Gainera, bide horretan aurrera egingo bagenu, zenbait herritan, Suitzan edo Belgikan, esaterako, epaimahaien independentziarik ez dagoela ondorioztatu beharko litzateke. Eta, zinez, nahiko nuke izatea herri horietako justizia mailaren parekoa hemen, gure artean. Azkenik, honako adierazpen hauek irakurri ondoren «Ez dugu geure burua engainatu behar», «Inozoa baino ez denak pentsa dezake soilik honen bitartez hiritarren eskubideen babesa edo eraginkortasuna bilatu nahi dela», «Hitz batez, honelako proposamenekin Zuzenbide Estatuaren oinarrizko elementua den Botere Judiziala birrintzea eta ideologikoki eta politikoki manipulagarria den beste bat eraikitzea nahi da», norbaitek pentsa dezake eskubide berberarekin alderantzizkoa, hots, orain dagoen egiturarekin botere zentraletatik errazago manipulatzeko zerbait, eduki nahi dela (eta hori benetan ezagutu dugun zerbait da, behintzat Francoren garaian, besteak ez aipatzeagatik). Eta Zuzenbide Estatuaren oinarriaren birrintzeari dagokionez, berriz, gogoratu baino ez dugu egin behar honen funtsik sendoena hiritarrenganako errespetua dela, hiritar guztienganakoa, hain zuzen, eskubide demokratikoak sakontzea eta horren guztiaren arabera aritzea. Badago nahiko lan, alajaina!<b> > > > <br> > (LUIS BANDRES UNANUE Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle da) > > > <br> > Luis Bandresek <i>erabili.com</i>-en argitaratutako artikuluak</b> (irakurtzeko gainean sakatu) > > - "Mataiotes Mataioteton...":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1160585560 > > - "Estella-Lizarra?":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1140812414 > > > - "Bakean eta gerran: justizia eta euskara":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1134260636 > > > - "Arriskua: euskara justiziaren arloan":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1089277751 > > - "Zer gara gu, nor gara gu...?":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1073265119 > > > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1089277751/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com