![]() |
Egin klik hemen INPRIMATZEKO |
Asier Larrinaga Larrazabal - EITB / Hizkuntza / 2004-06-25 / 07:01
Albistegietan, ia eguneroko kontua da inkesten berri ematea, KPIren gorabeheren berri, eta abar. Sarritan ehunekoetan ematen dira datuak. Honako idatzitxo hau kasu horietarako argibideak emateko asmoz egin dugu.
Ehunekoak mugagabean deklinatu behar dira, beste zenbaki guztiak bezala:
Mugatuan, kasu batean bakarrik emango da: aurretik aipatutako kopuruaren osagarri denean.
Langabezia tasak, kontsumorako prezioen indizeak eta abarrek gorabeherak izaten dituzte. Kontuan hartu euskaraz, gauza bat zenbat hazi den galdetzen dugula ez zenbatean hazi den. Beraz
Normalagoa da aditza pluralean jartzea: mendebaldeko hiztunentzat naturalagoa da, eta erabilera zabalagoa dauka.
Gainera, plurala erabilita, askotan errazagoa da testuaren koherentziari eustea.
Kontuan hartu askotan, ehunekoetan galdu beharrean, proportzioak emateko modu argiagoak ere badaudela:
(ASIER LARRINAGA LARRAZABAL Euskal Telebistako Euskara Sailaren burua da)
![]() | Inprimatu |
Joxe Ramon Zubimendi / 2004-06-25 / 12:49
Agur!
Irakurri berria dut zuen zerbitzuan ehunekoen erabilerari buruzko ekarpen bat. Esan beharra dago Euskaltzaindiak ez duela ezer berezirik arautu gai horri buruz. Hortaz, eta erabiltzaileen zalantzak argitzen lagundu nahirik, mezu honi atxikita bidaltzen dizuet dokumentu bat: hain zuzen ere, nik neuk egindako "Ortotipografia" izeneko lanaren zati bat. Lan hori Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saileko EIMA programaren estilo-libururako egina, adostua eta bere horretan finkatua da, eta Euskaltzaindiko Jagon sailaren oniritzia duena. Espero dut dokumentu horren edukia lagungarri gertatuko zaiela euskalgintzako profesionalei.
Ez adiorik.
(JOXE RAMON ZUBIMENDI Euskaltzaindiaren JAGONET zerbitzuaren arduraduna da)
BAT
Ehunekoa digitoz idazten da, % sinboloaren eskuin aldean kopuru zehatza emanez eta bien artean hutsune bat utziz.
| % 7 | % 15 | % 82 | % 7,3 | % 11,45 |
BI
% sinboloaren euskal izena ehuneko da. Hortaz, ehunetik, ehunetarik eta gisako hitzak letraz letra baizik ezin dira idatzi; ez baita kasu bera.
HIRU
Ehunekoa deklinatzeko, % sinboloaren eskuinean digitoz adierazitako zenbakia deklinatu behar da, kasuan kasuko atzizkia erantsiz marratxorik gabe.
LAU
Ehunekoa zenbat hitzaren ereduan deklinatzen da eta, beraz, mugagabean jokatzen da; salbu eta, aurretik emandako ehuneko kopuru(ar)en osagarri delako, mugatu singularrean jokatzen den kasuan.
BOST
Ehunekoak singularrean egiten du aditzaren komunztadura.
Oharra:
Testuinguru bereziren batean, pluraleko erreferenteak berera ekar dezake komunztadura.
SEI
Ehunekoa dagokion hitzaren ondoren idatzi behar da % sinboloa.
Eta ez
Baina zuzenak dira honelakoak: