Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Europako Konstituzioa euskaraz
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Hizkuntzak direla eta, asmo berriekin etorri ei da sozialisten gobernua. Nonbait, baten batek irakurri omen du Espainiako Konstituzioaren testua (menturaz, hogeita bost urte geroago hark zer dioen jakiteko), eta euskara, katalana eta galegoa Europako bidean jartzeko prest dago Espainiako agintaritza. > Berehala nabarmendu dira bateko eta besteko iritziak. Euskarazko testuarena lehen-lehena, gero euskara erabil ahal izatea Bruselako administrazio eta bestelakoen aurrean. A zer mauka! Pentsatuko du euskal irakurleak, gobernurik gobernu, tupustean eta batere atsedenik gabe, gaztelaniaz besteko hizkuntza gaurik beltzenetik Europako hizkeren eguzki distiratsura igaro ondoren. > > Hala ere, hobe luke irakurle horrek betaurreko sendo beltzak jantziko balitu, arin entzun baitira osterantzeko ahotsak, ezerezean utzi dutena esperantza gogorra zena. Frantziak zirtolari atera du bere burua eta horra, bertan behera, euskaldunen gurari bizia. > > Eta orain zer?, galde dezake beste norbaitek, gauzak larregi nahaspilatu gabe. Gobernuak, ekin eta ekin, gutxieneko eskaintza egin du: besterik ezean, Europako Konstituzioa euskaraz emango da. Iraina, burla, laidoa... zer ez dugun entzun hainbaten aho-mihietan! Ileak laztu gabe, badira horri ere gehiegi irizten diotenak. Batzuen eta bestetzuen artean, hala ere, euskara bera, bata (hizkuntza erabilgarria izan Europako erakundeetan) zein bestea (euskarazko testua izatea) gal ditzakeena. > > Hona, beraz, nire hau, hain zuzen ere, Europako Konstituzioa euskaraz eman dadin beren beregi eskatzeko. Berori bakarrik... nahikoa ez, argi. Berori ere ez... guztiz galgarri eta itsugarri. > > Ez dut nik hemen defendituko euskarazko testuaren premia, begi-bistakoa baita edonorentzat. Ez eta itsu-itsuan nire arreta ipiniko euskarazko hitz soiletan, horiekin euskaldunon nahia eta gogoak asebeterik daudelakoan. Ez da hurrik eman ere, Europan izan behar ditugun eskubide eta eskakizunen aldetik. Bai, berriro diot, Europan euskaldunok ezinbesteko dugun etorkizunaren asmoetatik. > > Badakit, halako batean, ozen aldarrikatuko didatela askok izarraren kontua. Beste izarra eskuratu eta arazoa bideratuta. Sinpleegi irizten diot horri, oraingoz bederen, eta egingarria ere ez, horretarako bidea aldez aurretik atondu behar baita. Horretan, zalantzarik ez, gure politikarien zeregina, luze-zabal jokatzekoa. Hauteskunde garaian haiek beroaldi nabarmenak erakusten dituzte, gu guztiok euren egitasmoetan barruratu nahian. On-gaitzak baino, bikain hutsak dira, haien ustez, euren alderdiek eskaintzen dituztenak. Eurak bezain bero, ni hotz eta zuhur. Beharbada, herriak dioenez, horiei ere berunarena kendu behar. > > Atontze horretan ikusten dut Europako Konstituzioaren euskarazko testua. Besteak beste, horrek emango digulako hasierako aukera, ofizialtasun baten bidez murritza bada ere hori Ipar eta Hegoaldeko euskal hiztunek testu erkidea izateko, hain zuzen ere, muga batzuen gainetik gure elkarbizitza arautu behar duen testu nagusia. Hasian hasi, testu hori ere garabidea da euskararentzat, bertara batuko baitira etorkizuneko Europan aginduzko izango diren hainbat erakunde eta joko erregelak, Euskal Herri osora zabalduko direnak. > > Azken horrek ematen dit aukera, eman ere, herrialde euskaldun guztiak bil ditzakeen testu baten eskabidea egiteko, garrantzitsua eta pisuzkoa ikusten baitut halakoa, norberekeria guztien (gobernuena berdin norbanakoena) gainetik. > > Bada hirugarrenik ere autu honetan. Izatez, aspaldikoa baino, oraintsukoa dugu euskararen trebakuntza horrelako zereginetan. Nolanahi ere, irradan doanaren antza hartu du euskarak eremu juridiko-administratiboan. Horrexegatik litzateke honako hau zeharo esanguratsua, orain arteko aurrerakuntzak (lexiko, joskera, diskurtso motak) eta abar artez eta egoki ehotzeko testuaren barruan. Ez lituzke behar, hortaz, Europako Konstituzioaren testuak itsumustuan eta enkarguz egindako lanaren itxura eta trazak. Bai, ostera, adostasunaren eta askoren ekarria bildu beharrekoa, hizkuntzaren gobernua duen Euskal Akademiaren babespean, huraxe baita, ofizialtasun bakarrekoa euskal herrialde guztietan. Espainiako Konstituzioa euskaratu zuen hark hogeita bost urte lehenago. Testu berak harrezkero izan dituen aldarazpenak ere euskaraz moldatu ditu berrikitan, Espainiako Senatuaren aginduz. > > Bestela, ohi denez, zatiketa eta banaketa dugu arrisku, bakoitza bere aldetik ibiltzeko tenore banatzaile eta trauskila. Bestelako tenorea ere eskatu behar, lehen esan legez, letra soiletan ez geratzeko, letra bera, inoiz esan ohi denez, letra hila baita, inon ez bada aplikagarria. Eta inongotasun hori, bistan da, Europako esparruak izan behar du, bere zirrikitu eta zokondo guztiekin. > > Hona, beraz, egitekorik beharrenak: Euskara, Europako Konstituzioaren hizkuntza; eta euskaldunok zin-zinezko europar herritarrak, paperez ez ezik, hizkuntza eskubideez ere bai. > > <br> > **(ANDRES URRUTIA BADIOLA notarioa, euskaltzaina eta Deustuko Unibertsitatearen irakaslea da)** > > - Estrainekoz Berrian argitaratua, 2004-06-09an. > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1086785883/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com