Egin klik hemen INPRIMATZEKO


Nazioarteko egunak... ospatu?

Asier Larrinaga Larrazabal - EITB / Hizkuntza / 2004-06-04 / 07:03


Albiste-testuetan uste baino sarriago errepikatzen dira esamoldeak, egiturak eta are esaldi osoak ere. Ez da harritzekoa, edukiak ere errepikatu egiten baitira. Halako edukietako bat nazioarteko egunak ditugu, urtean makina bat. Hainbeste izanda, komeni da nazioarteko egunen berri emateko esamolde eta egitura egokiak jakitea, osterantzean, akats berak egingo baititugu testuetan behin eta berriro.



Bihar, ekainak 5, Ingurumenaren Nazioarteko Eguna dugu. Arazo horren berri emateko eta izadiaren hondamendiaz ohartarazteko, hainbat ekitaldi eta ekintza izango dira. Ospatu, berriz, ez dugu ospatuko.

Ospatu

Aditz honek esan nahi du pozteko gertaera edo eguna gogoratzea, edo gertakari batengatik poza adieraztea. Esaterako, urtemugak, ezkontzak, garaipenak, gabonak... ospatu egiten dira.

Burutu

«Ospatu» ez baina «burutu» sartzen badugu, parra. «Amaitu, buru eman, azkena eman» adierazten du, ez «egin».

Orduan, zelan esan?

Sentitzen dugu, baina ez dago aukera handirik: «izan», «egin» edo «gertatu» / «jazo»... Edo, bestela, aditza + izena formula erabili beharrean, aditzetara jo:

Nazioarteko egunak

Egutegiko hainbat egunek dute izendapen berezia. Horien berri emateko, honelako esapideak erabiltzen ditugu:

Gaixotasun edo gaitzen bat denean, ondo sartzen dira «aurkako» eta «kontrako» hitzak, baina ez dira nahitaezkoak.

Eta baztertu beharreko kontzeptuetan, honelako aditzak erabil daitezke: «gaitzetsi», «salatu», «borrokatu»...

Zentzuz jokatzea da kontua. Izan ere, badira egun batzuk ospatzeko modukoak.


(ASIER LARRINAGA LARRAZABAL Euskal Telebistako Euskara Sailaren burua da)

Inprimatu


Erantzunak


Galdera

Euxebe Portugal / 2004-06-04 / 08:51

Gauza guztiak eta ekintza guztiak ez dira burutzen -asko eta asko, gainera, ez dira inondik inora ospatzekoak- horrekin ados nago, baina "etiopiarrak lasterketa bikaina egin" badu "burutu" duelako izan da, ezta?


(EUXEBE PORTUGAL ZABALA itzultzailea da)


Ados

Txomin Peillen / 2004-06-05 / 11:22

Bi testuekin ados nago. Inoiz ez da ospatuko euskara zuzenaren eguna? ez eta beste hizkuntzena "burutu" eta ospatu eta horrelakoen ordezkoetan egin, izan, jazo, gertatu, bai, baina eman, gauzatu, ere darabilgu iparraldean, ez beti ezin da *ixtripu bat eman. Berrizarte.


(TXOMIN PEILLEN hizkuntzalaria eta euskaltzaina da)


Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1086103827