Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Nazioarteko egunak... ospatu?
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Albiste-testuetan uste baino sarriago errepikatzen dira esamoldeak, egiturak eta are esaldi osoak ere. Ez da harritzekoa, edukiak ere errepikatu egiten baitira. Halako edukietako bat nazioarteko egunak ditugu, urtean makina bat. Hainbeste izanda, komeni da nazioarteko egunen berri emateko esamolde eta egitura egokiak jakitea, osterantzean, akats berak egingo baititugu testuetan behin eta berriro. > Bihar, ekainak 5, *Ingurumenaren Nazioarteko Eguna* dugu. Arazo horren berri emateko eta izadiaren hondamendiaz ohartarazteko, hainbat ekitaldi eta ekintza izango dira. Ospatu, berriz, ez dugu ospatuko. > > > **Ospatu** > > > Aditz honek esan nahi du **pozteko** gertaera edo eguna gogoratzea, edo gertakari batengatik poza adieraztea. Esaterako, urtemugak, ezkontzak, garaipenak, gabonak... ospatu egiten dira. <table class="taula"><tr><td><br></td></tr></table> > > - **Ez** erabili honelakoetarako: > > - Azaroan abentura liburuei buruzko <i><b>batzarra *ospatu</b></i>ko da Gasteizen. > > - Gaur <i><b>*ospatu</b></i> da Michael Jacksonen <i><b>epaiketa</b></i> Kalifornian. > > - Europako Batzordeak <i><b>goi-bilera *ospatu</b></i> du Salonikan. > > > **Burutu** > > > «Ospatu» ez baina «burutu» sartzen badugu, parra. «Amaitu, buru eman, azkena eman» adierazten du, ez «egin». > > - **Okerrak** dira: > > - <i><b>Prentsaurrekoa *burutu</b></i>ko dute proiektuaren berri emateko. > > - <i><b>Eraso</b></i> larria <i><b>*burutu</b></i> dute bart Ramalan. > > - <i><b>Lasterketa</b></i> bikaina <i><b>*burutu</b></i> du etiopiarrak. > > - Operazio zabala <i><b>*burutzen ari dira</b></i> narkotrafikoaren aurka. > > > **Orduan, zelan esan?** > > > Sentitzen dugu, baina ez dago aukera handirik: «izan», «egin» edo «gertatu» / «jazo»... Edo, bestela, **aditza + izena** formula erabili beharrean, aditzetara jo: > > - epaiketa + egin <img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/1066948914gezia12.gif"> epaitu > > - erasoa + egin <img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/1066948914gezia12.gif"> eraso > > - lasterketa bikaina + egin <img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/1066948914gezia12.gif"> bikain korritu / jokatu > > > **Nazioarteko egunak** > > > Egutegiko hainbat egunek dute izendapen berezia. Horien berri emateko, honelako esapideak erabiltzen ditugu: > > - Tabakorik Gabeko Eguna da gaur munduan. > > - Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna izango da bihar. > > - Dantzaren Eguna dugu. > > > Gaixotasun edo gaitzen bat denean, ondo sartzen dira «aurkako» eta «kontrako» hitzak, baina ez dira nahitaezkoak. > > - Minbiziaren Aurkako Eguna. > > - Hiesaren Nazioarteko Eguna. > > - Drogaren Aurkako Eguna ( baina **ez** *Drogaren Eguna). > > Eta baztertu beharreko kontzeptuetan, honelako aditzak erabil daitezke: «gaitzetsi», «salatu», «borrokatu»... > > - Emakumeenganako Tratu Txarrak Gaitzesteko Eguna. > > - Ustelkeria Borrokatzeko Eguna = Ustelkeriaren Kontrako Eguna. > > > Zentzuz jokatzea da kontua. Izan ere, badira egun batzuk ospatzeko modukoak. > > - Euskararen Eguna ospatuko dugu bihar. > > - Gay eta lesbianek modu ikusgarrian ospatu dute euren eguna. > > > <br> > <b>(<a href="http://www.erabili.com/zer_berri/aurkibidea/egilea/larrinaga">ASIER LARRINAGA LARRAZABAL</a> Euskal Telebistako Euskara Sailaren burua da)</b> > > - Orain arte argitaratutako artikulu guztiak ikusteko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1084490076 > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1086103827/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com