Egin klik hemen INPRIMATZEKO


Joshua A. Fishman-en RLS edo HINBE (eta VI)

Mikel Zalbide / Hizkuntza / 2004-06-01 / 07:10


Euskal etnokulturaren etxea berregiten goiko puntatik baino, azpi-azpitik hasi behar dugula dio Fishmanek. Euskararentzat eguneroko bizigiro arrunta berreskuratu behar dugula ezer baino lehen, eta oso lan zaila da hori.



<b>Azken gogoeta: zer ekarri digu Fishmanek, bere <i>HINBE</i>rekin?</b>

Azken gogoeta: zer ekarri digu Fishmanek, bere HINBErekin?

Hona hemen Fishmanek egiten digun ekarria, laburbilduta:

Arrazoi al du Fishmanek? Hain goibel al dugu panorama? Zuek duzue hitza. Bere diagnostikoa arras okerra ez bada, nolanahi ere, horixe da gure geroa: Azpeitia eta Urolalde asko bagenitu, oso beste egoeran geundeke: Québec-ekotik hurbilago. Baina ez ditugu. Euskaldun-jendea (kopuruz minorian izateaz gainera: %20 inguru?) sakabanaturik (scattered) eta arin-arin banaturik dago han-hemen, erdaldunak kopuruz eta soziokulturaz nagusi diren ingurumenetan (Aiete modukoetan, zer esanik ez Donostian eta antzekoetan). Jende horri euskal ingurumena, euskarazko arnasgunea eskaintzea (Urrestillakoen parera inola ere iritsiko ez den arren) omen da garrantzitsuena. Oso lan zaila (garbi esaten du zergatik), baina funtsezkoa.

HINBE-saioen panorama soziolinguistikoa, hemen eta mundu zabalean, bere indarrik onenak burruka-leku okerrean gastatutako esperientziez estalia omen dago. Guk ere hala bukatuko ez badugu, on omen genuke gure saio osoaren grabitate-zentrua BAEN eskalaren 6., 5. eta 4. (bereziki 4.aren) mailetan ezartzea. Dotoreago eta erakargarriago, modernoago ere bai, omen da eskalaren 1., 2. eta 3. mailetan jardutea. Baina, gaitza barrurago sartua daukagunez, maila horietako euskalgintzak ezer gutxi egin omen dezake, berez, sakonago atxurtu gabe.

BAEN eskalaren 8 mailetan lan egitea egokia da berez, jakina: horren kontra ez dauka Fishmanek ezer. Gauza bat izan behar omen dugu ordea, gogoan, maila jakin bateko euskalgintzari ekiterakoan:

Bistan da intergenerational mother tongue transmission eta language maintenance ez direla gauza bera. Lehenengoa gabe ez dago bigarrenik, ordea. Hor dago muina.


(MIKEL ZALBIDE ELUSTONDO Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Euskara Zerbitzuaren burua da)


Ildo bereko artikuluak (irakurtzeko gainean sakatu)

Inprimatu



Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1086012647