Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Irakaskuntza arlotik ere txostena aurkeztu dute Europan
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioak bere txostena aurkeztu zion atzo Europako Kontseiluaren Hizkuntza Gutxituen Itunaren jarraipenerako batzordeari. Batzorde honetako kideak aurreko astelehenetik Euskal Herrian dira, euskarari dagokionez, Espainiak Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna dela-eta hartutako konpromisoak betetzen al dituen aztertzeko. Atzo aurkeztutako txostena erabili.com-en daukazu. > **Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioa zer da?** > > > Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioa-aeie europar elkartea da eta euskara eta euskal kultura ardatz dituen hezkuntza integrala lantzen ikastolei laguntzea eta kalitate oneko euskal eskola sustatzea ditu helburu, bere lurralde federazioen bidez. Horrenbestez, Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioaren prozesu nagusiak ondokoak dira: > > 1. I+G: IKASTOLA eredua definitu, ikertu eta garatu, IKASTOLA eredua zaintzeko eta indartzeko. > > 2. HEZKUNTZA: Ikastolei prestakuntza, aholkularitza, ebaluazioa, ikasmaterialak eta I+G proiektu bereziak eskaini. > > 3. EGONKORTASUNA: Ikastolen egonkortasun komuna kudeatu. > > 4. ERAKETA: Ikastolen Konfederazioa eratu eta dinamizatu. > > 5. KOMUNIKAZIOA: Ikastolen kanpo harreman kolektiboak planifikatu eta garatu. > > 6. ENPRESA: Konfederazioa enpresa modura antolatu eta kudeatu. > > > Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioaren eremua Europar Batasuneko estatu-lurralde oro da une honetan, baina etorkizunean Europar Batasunetik kanpoko beste estatu-lurraldeetara ere zabal daiteke. > > Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioko kideak honakoak dira: > > 1. ARABAKO IKASTOLEN FEDERAKUNDEA, ELK. KOOP. Egoitza soziala Araban duena, Gasteizeko Gaztela atariko 101 zenbakian. > > 2. BIZKAIKO IKASTOLEN ELKARTEA, ELK. KOOP. Egoitza soziala Bizkaian duena, Bilboko Mazarredo Zumardiko 63ko zenbakian. > > 3. GIPUZKOAKO IKASTOLEN ELKARTEA, 2. mailako KOOP. Egoitza soziala Gipuzkoan duena, Anoeta Pasealekuko 22. zenbakian. > > 4. NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA, ELK. KOOP. Egoitza soziala Nafarroan duena, Iruńeko San Anton kaleko 3. zenbakiko 1. solairuan. > > 5. SEASKA ELKARTEA, Egoitza soziala Baionako Pontots Bidean duena. > > Guztira 103 ikastola eta 41.812 ikasle biltzen dira Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioan, euskal lurralde eta eskualde guztiak hartuz. > > > **Gutunaren aplikazioa aztertzeko prozedurari buruzko oharrak** > > > **Gutunaren 7. artikuluak** (helburuak eta printzipioak) zera jasotzen du: > > <center><table cellpadding="30" class="taula"><tr><td><i>“b) Eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntza bakoitzak hartzen duen geografia-eremua errespetatzea; hala, beraz, administrazio-banaketak, lehendik hor zeudenak nahiz berriak, ez dira oztopo izango eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntza hori sustatzeko”</i></td></tr></table></center> > > Era berean, gutunaren aplikazioa aztertzeko segitu beharreko urratsei buruz, besteak beste, **Gutunaren IV. zatiaren** (Gutunaren aplikazioa) **15. artikuluak** zera dio: > > <center><table cellpadding="30" class="taula"><tr><td><i>“Jarraitutako politikari buruzko txostena aurkeztuko diote aldeek, aldian-aldian, Europako Kontseiluko idazkari nagusiari, Ministroen Kontseiluak ezarriko duen eran, eta Gutun honetako II. zatiarekin bat. Aldeek III. zatiko xedapenetik bere egin dituztenak aplikatzeko hartu dituzten neurriei buruzkoa izango da txosten hori. Alde bakoitzak Gutuna berarentzat indarrean sartu ondoko lehenengo urtean aurkeztu behar du, beste txostenak, berriz, lehenengoa aurkeztu ondoren, hiru urtean behin aurkeztu behar dira”</i></td></tr></table></center> > > Halaber, **16. artikuluaren** (Txostenen azterketa) **1. puntuak** zera dio: > > <br><br><center><table cellpadding="30" class="taula"><tr><td><i>“15. artikuluan xedatutakoa betez Europako Kontseiluko idazkari nagusiari aurkeztuko zaizkion txostenak 17. artikuluan xedatutakoari jarraiki osatutako adituen batzordeak aztertuko ditu”</i></td></tr></table></center> > > - Gauzak horrela, gutunaren aplikazioa aztertzeko orduan Europako Kontseiluak gutxiengo baten hizkuntza gutxiagotua den euskararen geografia-eremua bere osotasunean ez errespetatzea, lehenagotik datorren administrazio-banaketari (Frantzia eta Espainia), geroztik sortu berri direnak (Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako Foru Komunitatea) kontuan hartuta aritzeari ez deritzogu egokia denik. Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioaren aburuz, euskararen lurralde osoan, euskarak bizi duen egoera jasoko duen txostena egin eta aztertu beharko litzateke. > > Izan ere, lurralde bakoitzean euskararen egoera (geografia-eremu batean euskararen berreskuratze zantzuak antzeman daitezke –EAEn esate baterako–, beste batzuetan –Nafarroan eta Iparraldean maila desberdinean–, ostera, besteak beste, administrazioen eta Estatuen utzikeria eta kontrako joerak tartean direla, atzera egiten segitzen du euskarak), indarberritze ahalegina (lurralde batzuetan indarberritzea ezik beste era bateko neurriak hartzen ari dira euskararen berreskuratzea oztopatzeko), e.a. desberdinak izan arren, lurralde guztiei dagozkien elementu komunak badaude egon, hala nola: > > - Eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzak ez dira maila berean aitortzen. Espainiar Estatuan eremu urriko zenbait hizkuntza erkidego jakinetara mugatzen dira. Beraz, batetik, Estatuan diren hizkuntza guztiak ez ditu onartzen, bestetik, Konstituzioan gaztelania ezagutzeko eta erabiltzeko obligazioa ezartzen du (erkidegoetan aitormena daukaten eremu urriko hizkuntzei buruz aritzean, hizkuntza horiek ezagutzeko eskubideaz dihardu; beraz, hizkuntzei buruz bi maila ezartzen ditu), azkenik, onarpena duten Erkidegoetako hizkuntzak, lur-eremu horietan nola baita horietatik harago, kultur aberastasun gisa bada ere, sustatzeko urratsik ez du egin. Frantziar estatuan, euskara eta bera bezalako hizkuntzentzat gauzak makurrago daude, izan ere, onarpenik eza baita Frantziar Estatuak, besteak beste, frantsesa indartzearren, darabilen jokabidearen oinarria. > > - Euskararen lur-eremuan euskarak status juridiko bera ez izatea (Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan ofizialkidea, Iparraldean ofizialtasunik eza), hiztunei hizkuntza eskubide berberak ez onartzea (Euskal Autonomia Erkidegoan eskubideak aitortzen zaizkie, baina, Osasun zerbitzuetan –adibide bat jartzearren– edota Estatuaren menpeko administrazio periferikoan eta handik ondorioztatutako zerbitzuetan hizkuntza eskubide horiek baliatzea ezinezkoa da –Justizian, esate baterako-), Nafarroan non guneen arabera hiztunek eskubide urri batzuk izatetik euskara zein euskaraz ikasteko ere eskubiderik aitortzen ez zaien, edo Iparraldean non Frantziar Estatuak Gutunak printzipioetan (7. artikulua) jasotako c), d), f), g) edo i) atalak (beste batzuen artean) betetzen ez dituen. > > > **Espainiar Estatuak aurkeztutako txostenari buruzko ohar nagusiak** > > > Txostenari buruz hiru ohar nagusi egin nahiko genituzke: > > 1. Espainiar Gobernuak aurkeztutako "txostenak":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/dokumentuak/2004/EspainiakoErresumarenTxostena.pdf > , Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna dela-eta, hartutako konpromisoak betetzeko zein urrats egin duen ez du argitu. Zenbait lege eta arau aipatzen ditu (hori bai), horietatik indarrean daudenak, zuzendu edo indargabetu direnak ez du, ostera, argitzen. > > 2. Edukiari dagokionez ere zein eragin duten ez du argitzen. Puntu hau garrantzi handikoa da, besteak beste, Estatuak eskuduntza esklusiboak dituen eremuetan (Administrazioari dagokionez, Gutunaren 9. eta 10. artikuluan jasotakoak dira kontuan hartu beharrekoak) edota Estatu mailako komunikabideak izanda Erkidegoetan emititzen duten irrati eta telebista zerbitzu publikoei buruz ari denean (11. artikulua) edota Estatutik antolatzen diren Kultur Jarduerak edo ekipamenduei buruz aritzean -12. artikulua <a name="ref1" href="#1">(1)</a>- edota ekonomia (askotariko enpresek erregistro publikoetan eremu urriko hizkuntzak baliatzeko dituzten oztopo eta zailtasunak azpimarratzekoak dira) eta gizarte bizitzari buruz (13. artikulua). Beraz, gure iritziz Espainiar Estatuak aurkeztu duen "txostenak":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/dokumentuak/2004/EspainiakoErresumarenTxostena.pdf > ez du Gutunaren 15. artikuluan jasotakoa betetzen: <i>“Jarraitutako politikari buruzko txostena aurkeztuko diote aldeek, aldian-aldian, Europako Kontseiluko idazkari nagusiari, Ministroen Kontseiluak ezarriko duen eran, eta Gutun Honetako II. Zatiarekin bat. <u>Aldeek III. zatiko xedapenetatik bere egin dituztenak aplikatzeko hartu dituzten neurriei buruzko izango da txosten hori</u>”</i> (azpimarra guk egina da). > > 3. Halaber, "deskargu txostena":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/dokumentuak/2004/EspainiakoErresumarenTxostena.pdf > idatzita dagoen eran, Espainiar Estatuak hartutako konpromisoak betetzea Erkidegoen, aldian-aldian daukaten borondatearen arabera, esku uzten du, bere erantzukizuna saihestuz eta eskuak garbituz. Baieztapena kontraesankorra da bi arrazoirengatik; batetik, nazioarteko ordezkaritza Administrazio Zentralaren eskuduntza da, Erkidegoek ez dute ordezkaritza ofizialik Europan, beraz, Erkidegoek Estatuaren bitartez hartu dituzten eskakizunak eta betebeharrak nola hauetatik datozkeenen esanahia Estatuak jakinarazi behar die. > > > (Espainiako Konstituzioaren 149.3 artikulua. Espainiar Estatuak, Gutunak 6. artikuluan –Informazioa– jasotakoa betetzeko urratsik ez du egin); bestetik, Erkidego batek aitortutako konpromisoak ez betetzeak (Nafarroako Gobernuak betetzen ez dituela aski garbia eta ezaguna da. Halaber, Estatuak Gutunaren 7. artikuluaren 2. puntuan <a name="ref2" href="#2">(2)</a> jasotakoak Nafarroan betearazteko inolako urratsik ez du egin) Estatuak hartutako konpromisoak ez betetzea dakar, ezinbestean. Ezen, Nazioarteko ordezkaritza Estatuarena bada, berarena da, finean, hartutakoak abian jartzearen nola baita betetzearen erantzukizuna. > > > **Irakaskuntza (8. artikulua) atalari berariaz egiten zaizkion oharrak** > > > Espainiak Gutunaren zioz hartu dituen konpromisoak Gutunaren 1, a i, b i, c i, d i, e iii, f i, g, h, i eta 2 idatz-zatietan jasotakoak dira (BOE, 222, 2001-09-15). Gauzak horrela: > > 1. Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dagoen A ereduak (gaztelania eta jakintza arlo guztiak, euskara salbu, gaztelaniaz garatzen duena), 1982ko Legean (euskararen normalizazioari buruzkoa) ezarritako helburuak ez ditu betetzen, hargatik, ofizialkide diren bi hizkuntzak nahikotasunez eta egokitasunez baliatzeko aukerak eskaintzen ez dituelako kezka agertu nahi dugu. Halaber, euskarazko ereduetan (B eta D) matrikulatzen diren haurren kopuruak gora egin arren (haur hezkuntzan eta lehen hezkuntzan), goiko kurtsoetan (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan zein Batxilergoan) euskaraz ikasten segitzeko dituzten zailtasunengatik ere kezka azaldu nahi dugu ( Gutunaren c i idatz-zatia). > > 2. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoan, Lanbide Heziketan euskararen eta euskarazko irakaskuntzaren presentzia urria are kezkagarriagoa da. Egun, dagoen eskariari ez zaio erantzuten ari, euskaraz ikasten segitzeko zailtasunak daude eta Lanbide Heziketan eskaintzen diren modulu gehien-gehienak gaztelaniaz eskaintzen dira soil-soilik, materialak falta dira eta irakasleen prestakuntzarako egin diren urratsak oso urriak izan dira. Euskara bezalako eremu urriko hizkuntza espazio sozio-ekonomikora eraman ahal izateko puntu hau garrantzi handikoa da (Gutunaren d i idatz-zatia) > > 3. Unibertsitateetan, euskaraz ikasketak burutzeko dagoen eskaintza ez da erabatekoa, bada, orain arte noranzko horretan pausoak eman diren arren, are ahalegin handiagoa egin behar dela iruditzen zaigu, irakasleak prestatuz, materialak sortuz, e.a. (Gutunaren e i idatz-zatia). > > 4. Helduen heziketari dagokionez, euskaraz ez dakiten edo jakin arren hobetzen segitu nahi duten pertsona helduei euskara ikasteko aukera eskaintzen zaien arren (ez da doakoa), oinarrizko titulua eskuratu nahian Helduen Heziketa Iraunkorrean (HHI) ari diren pertsona helduei (etorkinak barne direla) ez zaie eremu urriko hizkuntzan ikastea bermatzen (Gutunaren f i idatz-zatia). > > > 5. Euskal Autonomia Erkidegoari buruz azaldu ditugun kezkak are gehiago indartzen dira Nafarroari buruz ari garenean. Gurasoek haien seme-alabek euskaraz hezi daitezen egiten duten eskariari oztopoak jartzen dizkio Nafarroako Gobernuak, Eremu mistoan nola baita Eremu ez-euskaldunean euskarazko irakaskuntza trabatzen eta halakoetan ari direnei etengabeko oztopoak jartzen dizkie (gaztelaniazko irakaskuntzak bete behar izaten ez dituen ikasle-kopuruak ezarriz, halakoetan ari direnei laguntzak ukatuz, legeztatzeko arazoak jarriz, e.a.), euskaraz ikasteko aukerak oso urriak eta murriztuak dira Nafarroako Unibertsitateetan, irakaskuntza ertaina nola lanbide-heziketa euskaraz garatzeko gaindiezinezko oztopoak jarri ditu, e.a. Beraz, Euskal Autonomia Erkidegoan arazoak nahikoa azkar bideratzeko urratsak egin daitezkeen arren, Nafarroako Administrazioak Gutunean jasotakoei entzungor egiten die eta eremu urriko hizkuntza hedatu ez dadin planifikazioa egiten eta erabakiak hartzen dihardu. > > Eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzek adierazten duten historia eta kultura irakasten dela bermatzeari (Gutunaren 8. g) nola baita mugaz haraindiko elkartrukeak bideratzeri buruz (Gutunaren 14. artikulua), berriz: > > - Espainiako estatuak berretsi dituen artikulu horietan oinarrituz, bidezkoa izango zen Euskal Herri osorako edota Pirinioen alde bietan dagoen Euskararen Herrirako, bere historia eta kultura jasoko duen euskal curriculum oinarrizkoa eta komuna bermatzeko Espainiako estatuak xedapenak ematea, baina ez da horrelakorik gertatu. Espainiako estatuak ez du ahaleginik egin alde horretatik ez Frantziako estatuarekin, ez Nafarroako Foru Komunitatearekin ez eta Euskal Autonomia Erkidegokoarekin ildo horretatik akordioak egin daitezen. Horrek ez du saihesten, aldi berean, Erkidegoek gai honi dagokionez dituzten ardurak. > > > **Mugaz haraindiko elkartrukeak direla-eta, oharrak** > > > Gutunaren 14. a eta b idatz-zatiak (biak Espainiak berretsiak) mugaz haraindiko elkartrukeak ahalbidetzeko heldulekuak eskaintzen ditu. Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioarentzat, euskal lurralde orotan ari denez gero, puntu hau ere garrantzi handikoa da. Alabaina, hiru ohar egin nahiko genituzke: > > 1. Espainiar Estatuak ez du Frantziar estatuarekin euskara eta katalana bezalako hizkuntzak sustatzeko, indartzeko eta hedatzeko inolako hitzarmenik edo akordiorik izenpetu. > > 2. Indarrean dauden hitzarmenak Euskadi-Akitania eta Akitania-Nafarroaren artekoak dira soil-soilik. Beraz, euskararen lurralde osoa kontuan hartzen duen egitura komunik ez dago, besteak beste, garai batean sortutakoa Nafarroako Gobernuak bazterrean laga zuelako. > > 3. Aurrekoak gogoan, kultura, hezkuntza, informazioa, lanbide-heziketa eta heziketa iraunkorra bezalako eremuetan euskararen lurraldean ari diren administrazioen arteko egitasmo planifikatu eta komunik ez dago, zenbait esparrutan egitasmo bakan batzuk lankidetzan garatzen dira, alabaina, burutzen diren egitasmoek ez dute Gutunean aurreikusitakoak inolaz ere betetzen. Lehenago aipatu hitzarmenen zioz zenbait dirulaguntza deialdi egiten dira, alabaina, euskararen eremu osoa hartzen duen egitasmorik ezin aurkez daiteke eta gizarte ekimenaren esku geratzen da, hein handi batean, Gutunean jasotzen diren zenbat idatz-zati hala-moduz betetzea. > > > **Aurrera begira zenbait proposamen** > > > Hauxe proposazen dugu: > > 1. Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunaren 7. artikuluan jasotako printzipioak eta irizpideak kontuan, euskararen lurralde geografikoan euskarak bizi duen egoera eta Frantziak eta Espainiak Gutuna betetzeko hartu dituzten konpromisoak betetzeko egin dituzten edota egingo dituzten urrats zehatzak jasotzen dituen txostena egitea proposatzen da. Estatu bakoitzak bere aldetik eginen balitu, euskarak hartzen duen geografia-eremua kontuan, kontrasteak egin daitezen proposatzen da. > > 2. Europako Kontseiluari eskatzen zaio galdegin diezaion Espainiar Estatuari menpeko dituen administrazio eta zerbitzuetan Gutunean hartu zituen konpromisoak bete ditzan. Halaber, Estatuko partaide diren Erkidegoei Gutunean jasotako eskubideak eta betebeharrak betetzeko zein urrats zehatz eginen dituzten zehazteko eskaria egin dakien eskatzen dugu. Testuinguru horretan, ahalik lasterren, Nafarroako administrazioak Estatuak hartutako konpromisoak bete ditzan eginen dituen ekimenak zehatz ditzan eskatzen zaio. > > 3. Era berean, besteak beste, Gutunaren 8. artikuluan (Irakaskuntza) jasotzen direnak ahalik lasterren bete daitezen, Estatuak nola baita Euskal Autonomia Erkidegoak zein Nafarroako Foru Komunitateak zein urrats eginen dituzten, zein epetan eta nolako bitartekoekin zehatz dezaten proposatzen da. > > 4. Gutunaren hitzaurrean aipatzen den Europako Kontseiluaren helburua <i>“kide guztien arteko batasun sendoagoa lortzea dela, batez ere kideen ondare komuna osatzen duten idealak eta printzipioak babestu eta sustatzearren “ eta ”kontuan harturik Europako eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntza historikoen (…) babesak Europako ohitura eta kultur aberastasuna mantendu eta garatzen laguntzen duela “</i>, bidezkoa litzateke, eremu urriko hizkuntzen eta kultur ezaugarrien erreferentziak estatuen curriculum ofizialetan isla izatea. Era horretara Estatuen eta eremu urriko lurraldeen arteko harremana elkarrekikotasunean oinarrituko litzateke eta ez menpekotasunean. > > 5. Mugaz haraindiko elkartrukeei eta lankidetzari buruz, Frantziar zein Espainiako estatuek, tokiko administrazioarekin lankidetzan, eremu urriko hizkuntzak sustatzeko eta indarberritzeko egitasmo osatua, planifikatua eta bitartekoekin hornitua presta dezaten eskaria egin dakien proposatzen da. Era berean, indarrean diren bestelako lankidetza hitzarmenak euskararen lurralde osoa aintzat hartuta egitura daitezen proposatzen da. > > 6. Gutuna izenpetu duten Estatuek, eremu urriko hizkuntzen lur eremutik harago, kultur aniztasuna eta hizkuntza aniztasuna kontuan, kultur zein bestelako adierazpenak antola ditzaten proposatzen da. Halaber, 12. artikuluaren 3. puntua betetzeko, Estatuek nazioartean egun abian dituzten ekimenak osatzeko eskaria luzatzeko proposamena egiten da. > > > Euskal Herrian, 2004ko maiatzaren 26an > > > <br> > **(EUSKAL HERRIKO IKASTOLEN KONFEDERAZIOA)** > > > **Oin-oharrak:** > > > <a name="1" href="#ref1">(1)</a> Besteak beste, 12.3 puntuak (<i>“Aldeek konpromisoa hartu dute leku egokia emateko, beren atzerriko kultur politikan, eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzei eta horiek islatzen duten kulturari”</i>) buruz, gaztelaniaren alde egindako ahaleginak ezagutzen ditugu, alta, euskara bezalako hizkuntzak nazioartean hedatzeko ez dugu ezer egin izanaren berri. > > <a name="2" href="#ref2">(2)</a> <i>“Aldeek konpromisoa hartu dute ezabatzeko, oraindik egin ez badute, eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntza bat erabiltzeko egon daitezkeen bereizketa, bazterkeria, murriztapen edo lehentasun justifikatu gabe oro”</i>. > > > <br> > **Ildo bereko artikuluak** (irakurtzeko gainean sakatu) > > - "Hizkuntza Gutxituen Europako Ituna eta euskara":http://www.erabili.com/zer_berri/galdezka/1065785406 > > - "Euskara Nafarroan: agintarien makilkada guztien zahagia":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1075852096 > > - "Nafarroa: euskara eta neurosia":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1075986447 > > - "Euskara Nafarroan: EBLUL Europako Bulegoaren txostena":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1075471888 > > - "Elebakar kaskagogorrak":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1076431350 > > - "Behatokiak euskal hiztunei eginiko erasoak salatu ditu Europan":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1076952426 > > - "Justizia Administrazioa salaketapean":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1080946323 > > > <br> > **Dokumentu interesgarriak** (irakurtzeko gainean sakatu) > > > - "Espainiako gobernuak aurkeztutako txostena":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/dokumentuak/2004/EspainiakoErresumarenTxostena.pdf > > > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1085577800/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com