Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Gazteak eta euskara Lasarte-Orian
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Artikulu honetan, Lasarte-Oriako (Gipuzkoa) 13-24 urte bitarteko gazteek euskararekin dituzten jokaerak aztertzen dira eta alderatu egiten dira orain 10 urte herri berean eta gai beraren inguruan egin zen datu bilketarekin. Hizkuntzazko jokaeran eragiten duten hainbat aldagairen berri ematen da. Bereziki senitartekoen eremuari dagokiona aztertzen da, “amaren” hizkuntzazko zeregina nabarmenduz guztien artetik. “Euskaldun” eta “Ama hizkuntza” kontzeptuez ere hausnarketa metodologiko batzuk egiten dira. > **Sarrera** > > > Hamar urte pasa dira, 1992. urtean Jose Mari Iraola lasartearrak “Euskara eta gazteak Lasarte-Orian” ikerlan bikaina egin zuenez geroztik. Zertan aldatu dira kontuak bitarte horretan? Horri erantzun nahian egin dugu aurten izen bereko ikerlana. Funtsean orduko galdera eta diseinu berari eutsi diogu oraingoan ere, datuak ahalik eta gehien alderatu ahal izateko. > > Ikerlana galdesortaren bidez egin da 2002ko apirilean, Lasarte-Oriako 13 eta 24 urte bitarteko 167 lagunen lagina hartuta. Lagin honen konfiantza-tartea %95,5ekoa izan da eta errore-tartea %7koa. > > Lasarte-Oriako Udalak Euskarako Batzordearen bidez lana argitaratu berri du eskuko edizio pedagogiko txukunean. Datu zehatzen egarri denak, beraz, bertan ditu xehetasun guztiak. Ez dugu, ondorioz, artikulu hau datuz eta taulaz beteko. Daturik esanguratsuenak baino ez ditugu hemen eskainiko eta, irakurlearen atsegina gogoan dugula, ahal den guztietan bederen, estilo literarioari eutsiko diogu. > > > **Zertan aldatu da hizkuntzazko egoera?** > > > Bereziki hizkuntzazko gaitasunari lotutako alderdiak aldatu dira nabarmen euskararen alde, ahozko trebetasunetan bezala idatzizkoetan ere. Ikus dezagun laburbildurik zein den egun Lasarte-Oriako gazteen artean dagoen hizkuntzazko egoera komunikazio trebetasunei dagokienez: > > - %80,8k “nahiko ongi” edo “oso ongi” ulertzen du euskara. > > - %78,4k “nahiko ongi” edo “oso ongi” irakurtzen du euskara. > > - %70,6k “nahiko ongi” edo “oso ongi” idazten du euskaraz. > > - %63,4k “nahiko ongi” edo “oso ongi” hitz egiten du euskaraz. Aipatu beharra dago, hala ere, bereziki hazi, “nahiko ongi” hitz egiten dutenen kategoria hazi dela: %13,3tik %30,5era. “Oso ongi” hitz egiten dutenen kategoria, ordea, gutxi-gutxi aldatu da: %29,7tik %32,9ra. > > Datuak ez dira, egia esan, nolanahikoak eta zergatiak bilatuko baditugu begirada haur heziketa eta derrigorrezko hezkuntza sistemara zuzendu beharra daukagu, esparru bi horietan euskarazko ereduek izan duten hazkundea ikaragarrizkoa izan baita. Ikus itzazue ondorengo datuak esaten ari garenaren erakusgarri: > > - Euskara 0-3 urte bitartean jaso dutenen kopurua %26,2tik %51,5era pasa da hamar urteotan. > > - Lehen Hezkuntza D ereduan egin dutenen kopurua %16,4tik %44,3ra pasa da. B ereduan ibili direnen kopurua %3,6tik %35,9ra pasa da. > > Euskarazko gaitasunak aurrera egin ahala berez aldatu da euskaldunen dentsitatea <a name="ref1" href="#1">(1)</a> harreman-sareetan. Gure ikerlanak *etxea* eta *lagunartea* harreman-sareak baino ez ditu nolabaiteko xehetasunez aztertu. Horiei buruzko datuek, berriz, erakusten digute zer nolako hazkundea eman den euskaldunen kopuruari dagokionez. Ikus bestela: > > - Etxeetan anai-arreba euskaldunen kopurua %47,7koa zen 1992an eta %67,6koa da 2002an. > > - Lagunarteetan kide guztiak euskaldun dituztela aitortzen dutenen kopurua %16,4koa zen 1992an eta %55,1koa da 2002an. > > Honaino, hortaz, aldaketarik esanguratsuenak. Gainerako hizkuntzazko ezaugarrietan daturik aipagarriena aldaketa eza da, hain zuzen ere. > > Esaterako, begiratzen badugu gazteek nola hautematen zuten eta duten euskararen egoera, bai unean bertan bai etorkizunean, datu berdintsuak jaso ditugu. Ez dira orain negatiboagoak edo positiboagoak orain hamar urte baino. > > Hizkuntza politikari buruz, beren iritziak orduan eta orain antzekoak dira. Salbuespen bakarra, baina esanguratsua, aipatu beharra dago, ordea. “Euskal Herrian jende guztiak euskaraz hitz egin beharko lukeela” dioen iritziari buruz galdetuta, gazteetatik %57,5 “ados” edo “oso ados” zegoen 1992an, baina hamar urteren bueltan %38,4ra jaitsi dira iritzi horretakoak. Nolabait esatearren, euskararen erabilera gizarteratzeari buruzko motibazioa epeldu egin da. Gainerako iritziekin, hala nola, “Euskal Herrian jende guztiak euskaraz jakin beharko lukeela” dioenarekin aldekotasun beretsua erakusten dute gaur egun eta orain hamar urte. > > Euskararen erabilerak berak ere ez du gehiegitxo aurrera egin ez lagunarteko lagun euskaldunekin, ez anai-arrebekin, ez gurasoekin ere. Zenbakietan hazkunde txiki bat ikusten da, baina ez gaude ziur honek esanahi soziologikorik duen ala ez. Hemen kontu metodologikoek zeresan handia daukatenez gero, ohar bat eskainiko diogu kontu honi artikuluaren bukaera aldean. Bien bitartean, eta zuhurtasun handia eskatuta ere, hona hemen datuok: > > - Amarekin euskaraz “beti” edo “gehienetan” egiten zutenen kopurua % 14,9koa zen 1992an eta % 18,6koa da egun. > > - Aitarekin euskaraz “beti” edo “gehienetan” egiten zutenen kopurua % 11,3koa zen 1992an eta % 14,4koa da egun. > > - Anai-arrebekin euskaraz “beti” edo “gehienetan” egiten zutenen kopurua % 13,3koa zen 1992an eta % 19,2koa da egun. > > - Lagun euskaldunekin euskaraz “beti” edo “gehienetan” egiten zutenen kopurua % 23,5koa zen 1992an eta % 30koa da egun. > > > Lagunarteetan eta anai-arreben artean euskaldunen kopurua nabarmen hazi dela esana genuen lehen eta eskola sistemaren eraginez gertatu dela gehitzen genuen. Atzekoz aurrera, gurasoen artean ez da euskaldunen kopurua zabaldu. Ama erreferentzia nagusitzat harturik, ikus dezakegu nola ama euskaldunen kopurua 1992an %27,2koa zen eta 2002an %26,4koa den. Berdina, beraz. Guk hemendik honako hipotesi hau ateratzen dugu: hizkuntzazko gaitasuna eskolari lotuta agertzen zaigun moduan hizkuntzazko erabilera talde informaleei atxikirik dagoela ematen du. Hori dela eta, familietan ez ama euskaldunen kopurua ez ama horien euskararen erabilera nabarmen aldatu ez denez gero, kalean erabiltzen den euskara ere ez da nabarmen aldatu. > > Hipotesi honetan gehiago sakondu beharra daukagu. Hortik tiraka kontu interesgarri ugari atera dezakegulakoan gaude. Hurrengo lerroetan helduko diogu horri. > > > **Zer gertatzen da erabilerarekin?** > > > Gaitasunak zerikusi handia dauka. Hala, euskaraz arazorik gabe hitz egiten dutenek, alegia gure galderari “oso ongi” erantzun diotenek, lagun euskaldunekin euskaraz aritzeko joera nabarmena erakusten dute. Hala da, behinik behin kasuen %69,1ean, kasu horretan “beti” edo “gehienetan” egiten baitute. Nahikoa da, hala ere, gaitasunaren eskalan maila bat jaistea, hots, gure galderari “nahiko ongi” hitz egiten dutela erantzun diotenak gogoan hartzea, konturatzeko euskararen erabilera izugarri jaisten dela. Datua honakoa da: kasuen %21,5ek soilik egiten du normalean euskaraz lagunekin. > > Gaitasunak bezala, beste faktore batek ere zerikusi ikaragarria dauka, euskara noiz eta norengandik jaso den, alegia. Bi multzo bereiz daitezke hemen: batetik, etxean amarengandik jaso dutenena eta, bestetik, haur eskolan ikasi dutenena. Oso hizkuntzazko jokaera ezberdina agertzen dute batzuek eta besteek. Hala, euskara etxean amaregandik jaso dutenek egun kalean lagun euskaldunekin euskaraz egiteko joera handia erakusten dute, hots, %78,6k erabili ohi du euskara lagunekin. Aurrekoek bezala, bigarren multzokoek ere euskara oso goiz bereganatu zuten: 0-3 urte bitartean, baina ez amarengandik haiek bezala, irakasleengandik baizik. Azken hauen hizkuntzazko jokaera oso ezberdina da aurrekoekin alderatuta, hau da: %20,4k baino ez du euskara ohituraz erabiltzen bere lagunekin. > > Etxea eta eskola, gaitasuna eta erabilera. Lau aldagai horiekk jorratu ditugu aurrekoan, baina nahi genuke elkarrekin gehiago uztartu horien arteko barne-loturak are argixeago ikusteko. Hasteko tipologia bat egin dugu, gogoan harturik gazteak zein gizarte-eremutan euskaldundu diren. Batetik, etxeko erreferentea ama eta haren euskarazko gaitasuna hartu dugu. Bestetik, eskolari dagokionez, lehen hezkuntza egitean aukeratutako hizkuntza eredua. Honako lau esparru hauek aukeratu ditugu: > > 1. Ama eta eskola: > > - a. Ama oso ongi mintzatzen da euskaraz eta eskolatzea D ereduan. > > - b. Ama nahiko ongi mintzatzen da euskaraz eta eskolatzea D ereduan. > > 2. Ama soilik: > > - a. Ama oso ongi mintzatzen da euskaraz eta eskolatzea B ereduan. > > - b. Ama oso ongi mintzatzen da euskaraz eta eskolatzea A ereduan. > > 3. Eskola soilik: > > - a. Ama erdalduna eta eskolatzea D ereduan. > > 4. Ez bata ez bestea taxuz: > > - a. Ama erdalduna eta eskolatzea A edo B ereduan. > > - b. Ama nahiko ongi mintzatzen da euskaraz eta eskolatzea A edo B ereduan. > > > Ikus ditzagun lehenengo datuak hurrengo taulan: > > > <center><table class="taula" border="3" cellpadding="4"><tr><th>Aldagaiak</th><th bgcolor="#FFCC33">Gazte guztiak</th><th>Euskarazko oso gaitasun ona</th></tr><tr><td>Ama eta eskola</td><td align="center" bgcolor="#FFCC33">%20,3</td><td align="center">%97,0</td></tr><tr><td>Ama soilik</td><td align="center" bgcolor="#FFCC33">%04,8</td><td align="center">%50,0</td></tr><tr><td>Eskola soilik </td><td align="center" bgcolor="#FFCC33">%24,0</td><td align="center">%30,0</td></tr><tr><td>Ez bata ez bestea taxuz </td><td align="center" bgcolor="#FFCC33">%50,9</td><td align="center">%07,1</td></tr><tr><td>Guztira</td><td align="center" bgcolor="#FFCC33">%100</td><td align="center"><br></td></tr></table></center> > > > Gazte guztietatik erdiek (%50,9k) ez dute izan gizarte-eremu egokirik euskarari dagokionez. Testuinguru horietan hazitako gazteek apenas eskuratzen duten euskaraz mintzatzeko oso gaitasun onik. > > Kopuru txiki batek (%20,3k), ordea, izan ditu gizarte- testuinguru egokiak, hala etxean nola eskolan. Hemen hazitako ia gazte guztiek (%97k) egiten dute oso ongi euskaraz. > > Tarteko egoeretan ditugu gainerako %28,8ak. Horiek etxeko egoera bai baina eskola ez, edota alderantzizko egoeretan daude, hau da: bietatik testuinguru bakarra bizi izan dute. Euskaraz nola egiten duten ikusirik, berehala ohartzen gara tarteko puntuazioetara jaisten direla. Hala ere, ama soilik izatea edo eskola soilik izatea alderatuz gero, badirudi amaren eragina eskolarena baino altuxeagoa dela. > > Ikusi nahi izan dugu nolakoa den hizkuntza bilakaera gizarte-eremu batean, hasieratik hizkuntzazko jokaeraraino iritsi bitartean. Hala, honelako urratsak egin ditugu: > > 1. Gizarte-eremu batean hazitakoak 100 badira, horietatik zenbatek eskuratu du euskaraz mintzatzeko oso gaitasun ona? > > 2. Eta euskaraz mintzatzeko oso gaitasun ona eskuratu duten horietatik zenbatek erabili ohi du euskara lagun euskaldunekin? > > > <center><table class="taula" border="3" cellpadding="4"><tr><th colspan="4"> Gizarte-eremuaren, gaitasunaren eta erabileraren arteko kateamendua</th></tr><tr><th>Aldagaiak</th><th>Gizarte-eremu batean hazitakoak</th><th>Euskarazko oso gaitasun ona</th><th>Euskara erabili ohi du </th></tr><tr><td>Ama eta eskola</td><td align="center">100</td><td align="center">%97,0</td><td align="center">%76,4</td></tr><tr><td>Ama soilik</td><td align="center">100</td><td align="center">%50,0</td><td align="center">%25,0</td></tr><tr><td>Eskola soilik</td><td align="center">100</td><td align="center">%30,0</td><td align="center">%20,0</td></tr><tr><td>Ez bata ez bestea taxuz</td><td align="center">100</td><td align="center">%07,1</td><td align="center">%02,4</td></tr></table></center> > > > Aurreko taulako zutabeen artean kenketa eginez gero, ikus dezakegu zenbatekoa den euskarak urrats bakoitzean jasaten duen galera. Ikus dezagun bada: > > > <center><table class="taula" border="3" cellpadding="4"><tr><th colspan="4"> Euskararen galera urrats bakoitzean</th></tr><tr><th>Aldagaiak</th><th>Gizarte-eremutik gaitasunera</th><th>Gaitasunetik erabilerara</th><th>Gizarte-eremutik erabilerara </th></tr><tr><td>Ama eta eskola</td><td align="center">%03,00</td><td align="center">%20,06</td><td align="center">%23,6</td></tr><tr><td>Ama soilik</td><td align="center">%50,00</td><td align="center">%25,00</td><td align="center">%75,0</td></tr><tr><td>Eskola soilik</td><td align="center">%70,00</td><td align="center">%20,00</td><td align="center">%80,0</td></tr><tr><td>Ez bata ez bestea taxuz</td><td align="center">%92,09</td><td align="center">%04,71</td><td align="center">%97,6</td></tr></table></center> > > > Zalantzarik gabe galerarik gutxien duen ibilbidea, amaren eta eskolaren uztarketatik datorkiguna da. Hala ere, gogoan hartu beharreko gertaera da gaitasunetik erabilerara dagoen 20 puntuko galera. > > Hizkuntzaz jabetzeko gizarte-eremu bakarra amarena denean, galera, erabileraren ikuspegitik azterturik, handia da: 75 puntukoa. Antzekoa da (80 puntukoa) eremu bakarra eskolarena denean. Eta oso urruti ere ez dabil eremu bakar bat bera ere egokia ez denean, galera 97 puntukoa baita. > > Ohar gaitezen, gaitasunera bitarteko jauzian gertatzen dela galerarik handiena, batez ere “ama eta eskola” eremuan ez beste guztietan. Eta, gero, hemendik erabilerara bitarteko jauzian, berdindu egiten direla galerak, “ez bata ez bestea” eremuetan salbu. > > Beraz, badirudi, joera nagusi gisa, euskaraz egiteko gaitasun ona duten lagunak sortzea kostatzen dela gehien, bereziki “ama eta eskola” eremuak ez besteeetan. Baina, behin gaitasun onaren jabe izandakoan, datozen gizarte-eremutik datozela ere, jokaera berdintsua erakusten dute gazteek euskara erabiltzean. > > Eremu informal eta afektiboa irudikatzen digu “ama” kategoriak. Eskolak, berriz, eremu formal eta neutroa. Bien arteko osagarritasunetik datozkigu emaitzarik onenak, hala gaitasunean nola erabileran. Eskolan azken hamar urteotan eman diren aldaketak aipatu izan ditugu lehen atalean, eta aurrerantzean ere askoz ere gehiago ibil daiteke bide honetan zehar. Hazkundea, hala ere, kopurutan izan daitekeela uste dugu, baina ez horrenbeste kalitatean, kalitatea, beti ere, kaleko hizkuntzazko jokaeraren terminoetan neurtuta. Baina, kezka handia sortzen digu horren funtsezko osagarria den etxeak. Datuek garbi erakutsi digutenez, erabileraren zabalkundeak hemen du iturririk onenetakoa. Zoritxarrez, ordea, ez da familia euskaldunen kopurua handitu, eta ez, bereziki, ama euskaldunen kopurua. Geldirik gaude. Zer gertatuko da aurrerantzean atal honetan? Nola zabalarazi eremu hau? Ez dira nolanahiko galderak; bai, ordea, funtsezkoak. > > Zergatik aipatzen dugu behin eta berriro “ama”, etxeko gizarte-eremuaz hitz egiterakoan? Gure datuen arabera, amaren eragina aitarena baino askoz ere handiagoa delako seme-alaben hizkuntzazko gaitasunean zein hizkuntzazko jokaeran. Hurrengo taulan garbi asko ikus daiteke gurasoen hizkuntzazko gaitasunak nola eragiten duen seme-alaben hizkuntzazko jokaeran: > > > <center><table class="taula" border="3" cellpadding="4"><tr><th colspan="5">Gurasoen hizkuntzazko gaitasuna eta seme-alaben hizkuntzazko jokaera lagunekin</th></tr><tr><th>Aldagaiak</th><th bgcolor="#FFCC33">Unibertso osoa</th><th>Euskara darabil</th><th>Gaztelania darabil</th><th>Guztira</th></tr><tr><td>Guraso euskaldunak</td><td align="center" bgcolor="#FFCC33">%17,4</td><td align="center">%72,4</td><td align="center">%27,6</td><td align="center">%100</td></tr><tr><td>Ama besterik ez euskalduna</td><td align="center" bgcolor="#FFCC33">%09,0</td><td align="center">%78,6</td><td align="center">%21,4</td><td align="center">%100</td></tr><tr><td>Aita besterik ez euskalduna</td><td align="center" bgcolor="#FFCC33">%07,2</td><td align="center">%25,0</td><td align="center">%75,0</td><td align="center">%100</td></tr><tr><td>Guraso erdaldunak</td><td align="center" bgcolor="#FFCC33">%65,3</td><td align="center">%12,8</td><td align="center">%87,2</td><td align="center">%100</td></tr><tr><td>Bestelakoak</td><td align="center" bgcolor="#FFCC33">%01,1</td><td align="center"><br></td><td align="center"><br></td><td align="center"><br></td></tr><tr><td>Guztira</td><td align="center" bgcolor="#FFCC33">%100</td><td align="center"><br></td><td align="center"><br></td><td align="center"><br></td></tr></table></center> > > > Azpimarratzekoa da bikote mistoen kasua, hari eskerrak bereiz baitezakegu ondoen hizkuntzaren transmisioan amak eta aitak jokatzen duten egitekoa. Hala, ama soilik euskalduna denean, haren seme-alabek bikote euskaldunen seme-alaben kaleko hizkuntzazko jokaera berdintsua erakusten dute. Aita soilik euskalduna denean, berriz, haren seme-alabak bikote erdaldunen seme-alaben kaleko hizkuntzazko jokaerarekin parekatzen dira. > > Hortaz, amaren zeregina horren handia izanik, sexuaren araberako hizkuntzazko ezaugarriek zerikusi handia izan dezakete euskararen biziberritzea etxetik bertatik abiatuko bada. Gure ikerketak 24 urtetan jarri zuen muga. Horraino besterik ez dakigu. Adin horretatik aita edo ama izateraino oraindik beste 10 urte inguruko tartea egon liteke, egungo joera soziologikoei erreparatuz gero. Batek daki zer gerta litekeen tarte luze horretan. Guk, bederen, ikus dezagun oraingo joerek zer adierazten duten. > > Hala, ikusten dugu emakumezkoek gizonezkoek baino hizkuntzazko gaitasun altuagoa eskuratzen dutela. Emakumezkoen %40,2 euskaraz “oso ongi” hitz egiteko gauza da, gizonezkoen %25en aldean. Baldin eta seme-alaben hizkuntzazko jokaeraren erroak finkatzeko amaren figura garrantzizkoena bada, orduan aipatu berri dugun datua oso baikorra da etorkizunari begira, emakume ugari baitago euskaraz aritzeko gaitasun onarekin. > > Hortaz, euskaraz ongi aritzeko adinako gaitasuna eskuratu dutenen artetik emakumezkoen proportzioa gizonezkoena halako bi da. Baina puntu honetara iritsiz gero, berdin eusten al diote euskara erabiltzeari? Ez; orain proportzioak aldatu egiten dira. Multzo honetako gizonezkoen %80k eusten dio euskarari normalean lagunekin ordea, emakumezkoen %62,9k egiten dun. Datu horrek epeltzen du aurrekoari zerion baikortasuna. Oso garrantzitsuak izango dira ikasketa garaia bukatu ondorengo urteak. Lanak eta helduen munduak hartuko dio txanda eskolari eta gazte giroari. Eta mundu hura eskolakoa baino dexente erdaldunagoa da. Zenbat jende geldituko da bidean? Zenbat emakume iritsiko da amatasun garaira euskarazko gaitasun ona duela? Hori da gakoetako bat. > > > **Hausnarketa metodologikoak** > > > Lehenengo hausnarketa *euskaldun* kontzeptuari dagokio. Sentimendua alde batera utzirik, zer nolako hizkuntzazko gaitasuna hartu behar dugu kontuan pertsona bat euskalduntzat hartzeko? Han eta hemen, ikerlan ia guztietan, euskaraz “oso ongi” eta “nahiko ongi” mintzatzeko gauza direnak jotzen dira euskalduntzat. Hori ez zaigu bidezko iruditzen. Guk datuetan ikusi dugu bi multzo horiek ez dutela kategoria bakar bat osatzen, bi baizik. Hurrengo taulan ikus daitekeenez, adierazle garrantzitsu guztietan bi jokaera oso bestelakoak erakusten dituzte batzuek eta besteek. Horregatik, gure ustez, “oso ongi” hitz egiten dutenek soilik burutu dute euskalduntze prozesua, beti ere gaitasuna gogoan dugula, eta horiei soilik dagokie zinez *euskaldun* kontzeptua. “Nahiko ongi” hitz egiten dutenek burutu gabea dute oraindik prozesua, tarteko egoera batean daude eta, gertu egon arren, ezin dira nahastu *euskaldun* kategoriakoekin. > > > <center><table class="taula" border="3" cellpadding="4"><tr><th colspan="4"><i>Euskalduna</i> versus <i>Nahiko ongi mintzo dena</i></th></tr><tr><th>Aldagaia</th><th>Balorea</th><th>Euskaraz oso ongi mintzatu </th><th>Euskaraz nahiko ongi mintzatu </th></tr><tr><td>euskarazko alfabetatzea</td><td align="center">Oso ongi</td><td align="center">%83,6</td><td align="center">%21,6</td></tr><tr><td>Amaren euskarazko gaitasuna</td><td align="center">Oso ongi</td><td align="center">%52,7</td><td align="center">%09,6</td></tr><tr><td>Kuadrillako lagunen euskarazko gaitasuna</td><td align="center">Denek dakite</td><td align="center">%76,4</td><td align="center">%54,9</td></tr><tr><td colspan="4"><br></td></tr><tr><td>Barne hizkuntza</td><td align="center">Beti euskaraz</td><td align="center">%40,0</td><td align="center">%02,0</td></tr><tr><td>Amarekiko hizkuntza</td><td align="center">Beti euskaraz</td><td align="center">%41,8</td><td align="center">%03,9</td></tr><tr><td>Lagun euskaldunekiko hizkuntza</td><td align="center">Beti euskaraz</td><td align="center">%52,7</td><td align="center">%07,8</td></tr><tr><td colspan="4"><br></td></tr><tr><td>Hizkuntza kutuna</td><td align="center">Euskara</td><td align="center">%58,2</td><td align="center">%09,8</td></tr><tr><td>Nazio identitatea</td><td align="center">Euskalduna soilik</td><td align="center">%49,1</td><td align="center">%17,6</td></tr><tr><td>Iritzia: euskalduna izateko euskara jakin beharra </td><td align="center">Handia</td><td align="center">%70,9</td><td align="center">%35,3</td></tr><tr><td>Iritzia: denok euskara jakin beharra </td><td align="center">Guztiz ados</td><td align="center">%45,5</td><td align="center">%23,5</td></tr><tr><td>Iritzia: denok euskaraz hitz egin beharra </td><td align="center">Guztiz ados</td><td align="center">%30,9</td><td align="center">%09,8</td></tr><tr><td>Hautematea: euskararen egoera </td><td align="center">Oso ona</td><td align="center">%01,8</td><td align="center">%03,9</td></tr></table></center> > > > > Bigarren hausnarketa metodologikoak “ama hizkuntza” kontzeptura garamatza. Hainbat ikerlanetan, kontzeptu hau erabiltzerakoan, hizkuntza jaso deneko adinari begiratzen diote funtsean, alde batera utzirik zein eremutan eta norengandik jaso den. Hala, “ama hizkuntza” kontzeptua “hizkuntza 0-3 urte bitartean jaso izana” kontzeptuaren pareko hartzen da. Hori ez zaigu bidezko iruditzen. Adinari begiratu behar bazaio ere, are garrantzizkoagoa da ea amarengandik jaso duen, eta beraz, bere lehenengo hizkuntza ote den, begiratzea. Guk bi kategoria bereiztu ditugu: “ama hizkuntza”, norberaren ama euskalduna dela adierazteko, batetik, eta “bigarren hizkuntza: 0-3 urte bitartean jasoa”, euskara lehenengoz haur eskolan ikasi dutela adierazteko, bestetik. Hurrengo taulan ikus daitekeenez, batzuen eta besteen hizkuntzazko adierazleak oso bestelakoak dira eta, hortaz, ongi bereiztea komeni dela azpimarratu nahi dugu: > > > <center><table class="taula" border="3" cellpadding="4"><tr><th colspan="4"><i>Ama hizkuntza</i> versus <i>Bigarren hizkuntza: 0-3</i></th></tr><tr><th>Aldagaia</th><th>Balorea</th><th>Euskara ama hizkuntza</th><th>Euskara 2. hizkuntza: 0-3 urte </th></tr><tr><td>euskarazko gaitasuna</td><td align="center">Oso ongi</td><td align="center">%88,1</td><td align="center">%29,5</td></tr><tr><td>euskarazko alfabetatzea</td><td align="center">Oso ongi</td><td align="center">%78,6</td><td align="center">%36,4</td></tr><tr><td>Amaren euskarazko gaitasuna</td><td align="center">Oso ongi</td><td align="center">%78,6</td><td align="center">%00,0</td></tr><tr><td>kuadrillako lagunen euskarazko gaitasuna</td><td align="center">Denek dakite</td><td align="center">%69,0</td><td align="center">%59,1</td></tr><tr><td colspan="4"><br></td></tr><tr><td>Barne hizkuntza</td><td align="center">Beti euskaraz</td><td align="center">%47,6</td><td align="center">%04,5</td></tr><tr><td>Amarekiko hizkuntza</td><td align="center">Beti euskaraz</td><td align="center">%59,5</td><td align="center">%00,0</td></tr><tr><td>Lagun euskaldunekiko hizkuntza </td><td align="center">Beti euskaraz</td><td align="center">%54,8</td><td align="center">%15,9</td></tr><tr><td colspan="4"><br></td></tr><tr><td>Hizkuntza kutuna</td><td align="center">Euskara</td><td align="center">%71,4</td><td align="center">%09,1</td></tr><tr><td>Nazio identitatea</td><td align="center">Euskalduna soilik</td><td align="center">%52,4</td><td align="center">%20,5</td></tr><tr><td>Iritzia: euskalduna izateko euskara jakin beharra</td><td align="center">Handia</td><td align="center">%81,0</td><td align="center">%40,9</td></tr><tr><td>Iritzia: denok euskara jakin beharra </td><td align="center">Guztiz ados</td><td align="center">%50,0</td><td align="center">%27,3</td></tr><tr><td>Iritzia: denok euskara hitz egin beharra </td><td align="center">Guztiz ados</td><td align="center">%33,3</td><td align="center">%13,6</td></tr><tr><td>Hautematea: euskararen egoera </td><td align="center">Oso ona</td><td align="center">%02,4</td><td align="center">%06,8</td></tr></table></center> > > > Azkeneko hausnarketa, datuen interpretazio soziologikoaren ingurukoa da. 1992ko neurketatik 2002kora 6,5 puntuko aldea dago, esate baterako,*gazteen lagunarteko euskarazko erabilera* aldagaian. Matematikaren ikuspegitik ez dago zalantzarik baieztatzeko batetik bestera hazkundea egon dela. Baina soziologiaren ikuspegitik? Horrelako hazkunde matematikoak gizarte gertakizun berriaren aurrean gaudela adierazten al du? Zenbateko hazkunde matematikoa behar genuke gertakizun soziologiko berriaz hitz egiteko? Ez dira, inondik inora ere, erantzuten errazak galdera hauek. Guk gure ikerbidean zuhurtasun handiz jokatu dugu eta 15 puntuko hazkunde matematikoaren muga gainditu beharra eskatu dugu aldaketa soziologiko batez hitz egiteko. Ez da inongo arrazoi zehatzik 15 izateko; 14 edo 16 ere izan zitezkeen. Gure intuizioaren araberako mugatzea besterik ez da. Hala ere, badugu motibo mamitsurik zuhurtasuna justifikatzeko. > > Bost tipologiatan banatuta, bina lagun aukeratu genituenen zoriz, behin datuen elaborazioa bukatu eta gero. Horiekin ikerketa berezi bat egin genuen. Telefono mugikorra eskaini genien eta astebeteko epean gure 30 dei jaso zituzten eguneko ordu ezberdinetan eta, beti ere, ustekabean. Deia jasotzeko unean zein hizkuntzatan, norekin eta zein hizkuntzazko trebetasuna erabiliz (hitz eginez, pentsatuz, irakurriz...) ari ziren idatzi behar zuten eta guri helarazi telefono-mezu bidez. Modu horretan jasotako hizkuntzazko jokaerari buruzko informazioa galdetegian emandako erantzunekin aldera genezake, bien arteko koherentzia maila aztertzeko. Emaitzarik esanguratsuenak ondorengo tauletan ikus ditzakegu: > > > <center><table class="taula" border="3" cellpadding="4"><tr><th colspan="4"><i>Euskaraz egiten al duzu lagun euskaldunekin?</i></th></tr><tr><th>Tipologia</th><th>Kasua</th><th>Galdeketan esanikoa</th><th>Ikerbide berezian jasotakoa <a name="ref2" href="#2">(2)</a> </th></tr><tr><td align="center" rowspan="2">1</td><td align="center">01</td><td align="center">Euskaraz erdaraz baino gehiago</td><td align="center">%90,0 euskaraz</td></tr><td align="center">02</td><td align="center">Beti euskaraz</td><td align="center">%80,0</td><tr><td align="center" rowspan="2">2</td><td align="center">03</td><td align="center">Inoiz ez euskaraz</td><td align="center">%83,3</td></tr><td align="center">04</td><td align="center">Bietan berdin</td><td align="center">%100</td><tr><td align="center" rowspan="2">3</td><td align="center">05</td><td align="center">Euskaraz erdaraz baino gehiago</td><td align="center">%10,0</td></tr><td align="center">06</td><td align="center">Beti euskaraz</td><td align="center">%50,0</td><tr><td align="center" rowspan="2">4</td><td align="center">07</td><td align="center">Bietan berdin</td><td align="center">%00,0</td></tr><td align="center">08</td><td align="center">Bietan berdin</td><td align="center">%50,0</td><tr><td align="center" rowspan="2">5</td><td align="center">09</td><td align="center">Erdaraz euskaraz baino gehiago</td><td align="center">%16,7</td></tr><td align="center">10</td><td align="center">Inoiz ez euskaraz</td><td align="center">%00,0</td></table></center><br><br><center><table class="taula" border="3" cellpadding="4"><tr><th colspan="4"><i>Gogoeta egiteko zein hizkuntza erabiltzen duzu?</i></th></tr><tr><th>Tipologia</th><th>Kasua</th><th>Galdeketan esanikoa</th><th>Ikerbide berezian jasotakoa <a name="ref3" href="#3">(3)</a> </th></tr><tr><td align="center" rowspan="2">1</td><td align="center">01</td><td align="center">Beti euskaraz</td><td align="center">%83,3 euskaraz</td></tr><td align="center">02</td><td align="center">Beti euskaraz</td><td align="center">%83,3</td><tr><td align="center" rowspan="2">2</td><td align="center">03</td><td align="center">Inoiz ez euskaraz</td><td align="center">%00,0</td></tr><td align="center">04</td><td align="center">Beti euskaraz</td><td align="center">%100</td><tr><td align="center" rowspan="2">3</td><td align="center">05</td><td align="center">Bietan berdin</td><td align="center">%37,5</td></tr><td align="center">06</td><td align="center">Erdaraz euskaraz baino gehiago</td><td align="center">%83,3</td><tr><td align="center" rowspan="2">4</td><td align="center">07</td><td align="center">Inoiz ez euskaraz</td><td align="center">%00,0</td></tr><td align="center">08</td><td align="center">Bietan berdin</td><td align="center">%50,0</td><tr><td align="center" rowspan="2">5</td><td align="center">09</td><td align="center">Inoiz ez euskaraz</td><td align="center">%00,0</td></tr><td align="center">10</td><td align="center">Bietan berdin</td><td align="center">%00,0</td></table></center> > > > Belztuta agertu ditugu, gure ustez, koherentziazkotzat har daitezkeen emaitzak eta txuriz koherentzia gabekotzat joko genituzkeenak. Batetik, pozgarria da ikustea datuak nahikoa koherenteak direla kasu ugaritan, horrek datuen irmotasunaren berri ematen baitu. Baina, bestaldetik, ez dira gutxi koherentziarik gabe agertzen zaizkigunak ere. Horrek iritzi subjektiboen aldakortasunaren berri ematen digu. Beraz, datuak irmoak dira, baina, aldi berean, badute aldakortasun tasa ez txikia. Aldakortasun hori (zenbatekoa, ordea?) kontuan hartu behar da hazkunde matematikoaren irakurketa linealak saihesteko. Horrela, gure hasierako adibidea berriro hartuta gero, 6,5 puntuko hazkundea benetako fenomeno soziologiko baten adierazle baino, gehiago iritzien aldakortasun-tasaren barruko fenomenotzat hartuko genuke. > > > **(PELLO JAUREGI ETXANIZ Hezkuntza Zientzietan doktorea, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea eta Kuadrillategi Elkarteko kidea da.)** > > > **Oin-oharrak:** > > > <a name="1" href="#ref1">(1)</a> Zehazki besterik esaten ez dugun bitartean, guretzat “euskaldun” izango dira euskaraz “nahiko ongi” edo “oso ongi” mintzatzen direnak. > > <a name="2" href="#ref2">(2)</a> Datuok ehunekotan agertzen dira eta, adierazi, lagun euskaldunekin izan dituzten harremanetatik euskaraz zenbat izan diren adierazten dute. > > <a name="3" href="#ref3">(3)</a> Datuok ehunekotan agertzen dira eta, adierazi, lagun euskaldunekin izan dituzten harremanetatik euskaraz zenbat izan diren adierazten dute. > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1084877859/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com