Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Joshua A. Fishman-en RLS edo HINBE (III)
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Kontuz ibiltzeko eskatzen digu Fishmanek: hizkuntza indarberritzeko orduan lekuan lekuko egoera aztertzeko zehatz-mehatz eta, hori egindakoan, kasuan kasuko irtenbideak planteatzeko. Urrestillako egoera, Astigarragakoa eta Aietekoa diferenteak direla, eta batean zoragarria izan litekeen neurria itxuragabea eta arras kaltegarria gerta litekeela bestean. Ez dugu planteamendu globaletan iparra galdu behar: ez dago batere argi, zenbat eta euskararen aldeko planteamendu ausartagoa, zabal-sakonagoa egin hainbat eta soluzio-bide zuzenetik hurbilago gabiltzanik. Hortxe dago gakoa: ditugun indar apurrak ditugu, eta horiekin egin behar dugu apustu. > **Zer da RLS edo Reversing Language Shift? HINBEren aurkezpena.** > > > Has gaitezen errazenetik. Jatorrizko terminologiatik, alegia. *Reversing* hori gauza bat *atzekoz aurrera jartzea* baldin bada, erantzun erraza dauka goiko galderak. *Language Shift* edo *mintzaldatzea*ri buelta ematea: horixe da RLS. Hots, LSren kontrarioa da RLS, norabidez eta intentzioz. “Tortilari buelta ematea” askotxo esatea izango da, gure erdal giroan beste konnotaziorik ere bai baitu esapide horrek, baina hain-hain urruti dabilenik ere ezin esan. > > Nola esan, euskaraz, *Reversing Language Shift*? Nik neronek, hoberik ezean, *Hizkuntza indarberritzea* esan izan dut eta, orain ere, horren aldekoa naiz. Hasiera batean *indarberritu* ordez *biziberritu* hobe ez ote zen pentsatzen nuen. Gerora, ordea, atzera egin izan dut: bizi berria ematea, badirudi hildakoari edo jaio gabe dagoenari egiten zaiola. Euskara hilik dago, egia da hori, behinola euskaraz egin ohi zen hainbat eskualdetan. Jardun-esparru batzuetan, gainera, apenas jaio ere egin den: goi-mailako gizarte-instantzietan idatzizko jarduna noiz, nagusiki edo parte on batean behintzat, euskaraz bideratu izan da? Alde bi horietatik ondo legoke, beraz, *biziberritzea*z hitz egitea. Euskara ez da hizkuntza hila, ordea. Ez da inoiz latinaren edo hebraieraren parekoa izan. Orain ere ez da latinaren parekoa. *Langues vivantes*-en alorrekoa da euskara, eskubide osoz eta itxaropen ozenez. Bizi-indar nabarmena du, latinak ez bezala, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako eskualde jakinetan. Sukalde-zokoan eta han-hemengo taberna-zuloetan ez ezik jardun-esparru askotxotan ere sarturik dago, gainera, neurri mugatuan bada ere. Hori guztia kontuan izanik, eta batez ere Fishmanek euskal arnasguneak (euskara bizienik dagoen leku-esparruak) gogoan dituela kontuan izanik, *indarberritze* terminoa egokiagoa iruditzen zait. Hitza bera ez da, bestalde, sortu berria: XIX. mendetik hona idatzizko jardunean dokumentaturik dago, eta Luis Mitxelenak berak hizkuntzarekiko ikusmolde soziolinguistiko horretan erabilia dauka. Azken oharra: **RLS** akronimoaren euskal ordaina **HINBE** da: **H**izkuntza **IN**dar**BE**rritzea. Gatozen hortaz, berriro, HINBEren esanahira. > > Gero eta larriago dabilen hizkuntza ahulak hiztun gehiago izan ditzala, eta hiztun horiek gero eta jardungune, harreman-sare eta situazio ugariagotan egin dezatela beren hizkuntza ahul horretan: hori da RLSren jomuga, neurri on batean. Horrela esanda, RLSren azken helburua ez dabil batere urruti hizkuntz normalkuntzaren orain dela 30 bat urtetik honako formulazio maximotik: Aturritik Ebrora guztiok euskaldun izatea, eta (kanpora ateratzen ez garen edo kanpokoekin jarduten ez dugun bitartean) euskaldun guztiok euskaraz jardutea, *huntaz edo hartaz*. Hori baino amets handiagorik nekez egin dezake, bihotz oneko eta gihar biziko euskaltzaleak. Hori ere ez da osorik egia, jakina: beti aterako zaizu norbait, izan ere, Harotik aurrera ere, Burgos aldera bitartean, euskaraz egiten zela lehen eta beraz... gogoratuko dizunik, edo lehen-lehen Garonan genituela mugak, eta ez Aturrin, matizatuko dizunik. Baina tira: esanak esan, Aturrik eta Ebrok markatu ohi dute normalean (noiztik?) hizkuntz normalkuntzaren alderik aldeko amets-gura maximoa. Zazpi Euskal herrien batasun-asmo etnokulturalak zer unetan, eta nola, formulazio territorial politiko-administratiboa hartu zuen, zergatik eta zer neurritan, behar bezala aztertzeke dago: ez litzateke lan makala, inork geolinguistikazko asmo-aldatze edo zabalkuntza semantiko horren nondik norako azalpen zehatza prestatuko baligu. Lurralde-hedadurari dagokionez gainera, espazio soziofuntzionalari dagozkionetan ere “azken helburu” jakinak izan ohi ditu hizkuntza normalkuntzaren formulazio maximo horrek: euskal unibertsitatea (klaseak, guztiak edo gehien-gehienak) euskaraz, ikerketa-lanak euskaraz, Donostiako zinemaldia nagusiki euskaraz, Legebiltzarrean eta Batzar Nagusietan euskaraz, Aurrezki Kutxetako gestio-alor eta aginte-esparruetan euskaraz, eta abar. > > Hizkuntz normalkuntzaren planteamendua ez da, bestalde, orain dela hogeita hamar bat urte sortu. Ez bere formulazio maximo horretan eta ez tarte-bitarteko mila konpromiso-moduetan. Aspaldiko egitasmo jakin baten azken (azkenaurreko?) formulazioa baizik ez da, hartara bagoaz, hizkuntz normalkuntzarena. Norbaitek pentsatu ere egin dezake, terminologia kontua dela guztia: *Conservar y propagar el vascuence* esaten zutela orain dela 120 urte inguruko euskaltzaleek, *Restauración de la lengua* esatea zela moda Eleizalderen, Azkueren eta Urkixoren garaian, *Recuperación de la lengua* etorri zela gero, *euskararen berreskurapena* esan geniola horri euskaraz, *normalización lingüística* edo *hizkuntz normalkuntza* ikasi genuela handik gutxira eta orain, ingelesarekin ere pitin bat ohitzen hasi garen (eta distintzio-puntua ematen digun) honetan, *Reversing Language Shift* esaten dugula ahoa betean. Total, gauza bera esateko. > > Gauza bera? Bai eta ez. Zertan bai eta zertan ez? Ea argitzen asmatzen dugun. Horretan laguntza txikia emango digu Fishmanek, berak ez baititu gure azken (hots, Euskal Herriko) 120 urteotako katramila ideologikoak, aukera terminologikoak eta eztabaida intelektualak bertatik bertara ezagutzen. Saia gaitezen, halere, dakigunetik abiatuz konparazio- eta bereizketa-guneak argitzen. > > > <br> > **Zertan da RLS betiko kontua?** > > > Fishmanen beraren definizio edo, hobe, azalpen partzialak hartuko ditugu oinarri, era batera edo bestera gure artean ere behin eta berriro azaldu, ikusiabartu edo deitoratu izan diren kontuak argitzeko. Datozen bezala emango ditugu, kontenplazio handiagorik gabe. > > > <br> > <u><i>“Eutsi goiari”</i>, edo dagoena mantentzea</u>. > > > Enborraren barrenaldeko giharra garrantzitsuago dela dio Fishmanek, habeak etxeari eutsiko badio, pipiak jandako kanpoaldea baino. <i>Intimacy, family, community, identity and affiliation are the essences of ethnocultural creativity and continuity (RLS, 5). It is identity, rather than power, and Gemeinschaft (intimate community) rather than Gesellschaft (impersonal society), that Xish must fundamentally and studiously pursue at the outset (RLS,6)</i>. Gurera etorriz: euskarazko etxea eta lagunartea, herria eta bizimodua direla, lehenik eta behin, euskalgintzaren eta herri-izatearen muin-muinean daudenak. Oraingo euskaltzaleok, egia esan, ahaztu samarrik dauzkagu sukalde-giroko biziera eta sentiera moldeok. Bestelako ametsak eta xedeak darabiltzagu buruan, euskararen hil ala biziko erronka interneten izango dugun presentziaren arabera ikusten hasi-edo garen honetan. Menderik mendeko euskaltzaleek bertako ikusmoldeetan, uste-sinesmen eta beldur-pozetan, lanbide arrunt eta bizibide jatorrean, ikusi uste izan dute, ordea, euskararen eta euskal nortasunaren (hots: euskaltasunaren) helduleku eta salbabide nagusia (batzuen ustez, bakarra). Orain atzendua badaukagu ere jatortasun etnokultural ukitugabearen kontzeptua, ez dago dudarik Fishmanek berriro mahai gainera ekartzen digun elementu hori euskalgintzaren oinarririk sendo, ezagun eta iraunkorrena izan dela, menderik mendeko bere formulazio eguneratuetan. Eta garbi esaten digu zergatik: <i>It is not enough (...) to be like everyone else, but in Xish (then Xish, would be culturally redundant)</i>. Prozesu isoentalpikoak eta Pitagorasen teorema euskaraz esplikatzea baldin bada kontu guztia, argazki-makina erosten dudanean instrukzioak euskaraz (ere) etortzea edo Far Westeko filmak euskaraz ikusi ahal izatea, merezi al du hain saio nekeza egitea? Posible al da, gainera, <i>to be like everyone, but in Basque?</i> Ikusi ere ikusten dugu, Pitagorasen teorema ikasi duten ikasleak, horregatik behintzat, ez direla beraien artean euskal eskolarik inoiz jaso gabeko beren gurasoak baino ugariago eta gozoago mintzo euskaraz. Far Westeko filmak ez dira beti-beti euskara egokienera itzuliak izango, baina itzulpenaren kalitateaz aparteko “beste zerbait” da pelikula supraetniko horietatik *Goenkale*ra dagoen tartea, batean *zapping* egitera bultzatzen gaituena eta bestean, hainbat euskaldun zahar eta gazte, egunero-egunero pantaila aurrean atrapaturik mantentzen dituena. Oker gabiltza, lanbidezko euskaltzaleok inor baino okerrago agian, “eso mismo, pero en euskera” bideratzen eta bultzatzen saiatzen garenean. Hortik sortzen den produktuak ez dio, gehiegitan, bere buruari eusten. Eta eutsi ezinaren iturburua ez da beti, batzuetan hala bada ere, masa kritikoaren (hots, masa kritikorik ezaren) problema. Gure aurreko euskaltzaleak (Iturralde-Suit, Zaldubi-Adema, Bustintza eta Altube ditut orain gogoan, baina beste hainbat ere hor genituzke) oso konforme sentituko ziratekeen, bizi izatera, Fishmanen argudio-bide horrekin. > > Hizkuntza eta kultura, kultura eta hizkuntza, elkarren eskutik doazela eta burugabe samarra dela hizkuntza ahula, bere huts-hutsean, aurrera atera nahi izatea. Hori da Fishmanek baieztatzen diguna. Bere hitzetan esateko <i>The destruction of languages is an abstraction which is concretely mirrored in the concomitant destruction of intimacy, family and community, (...) the destruction of local life by mass-market hype and fad, of the weak by the strong, of the unique and traditional by the uniformizing, purportedly “stylish” and purposely ephemeral (RLS,4)</i>. Hurbileko itzulpen-saioaz: <i>hizkuntzen galera</i> gauzak esateko modua dela. Galera horren azpian besterik ere badagoela: aurrez aurreko etxe-giro bat, lagunarte bat eta bertakoa izate-modu bat hautsi eta galtzea; luze-zabaleko merkataritzak (beti aparteko eskaintza hutsalean ari delarik) urteen joanak jatortasun-zigiluz etxekotu zuen bizimodu arrunta birrindu eta desegitea. Etxean seme-alabekin egoteko, eta familiartekoekin egun seinalatuetan egiten genituen jai-ospakizunei eusteko, horretarako ere astirik hartzen ez dugunean, goizetik arratsera orain arte euskaraz bizi izan diren herri, herritxo eta baserri inguruetan etxe adosatuak eta txaletak egiten ditugunean bata bestearen ondoan, herrietako denda txikiak itxi eta inguruan supermerkatu handiak zabaltzen direnean (errotulu elebidun eta guzti, hori bai), seme-alabak aste-bukaeretan denbora pasako edo kirol kontuetarako instalazio masifikatuetara bidaltzen ditugunean, bikotekideak eta biok lagun batzuek utzitako bideo-film hori lasai ikusi ahal izan dezagun... konturatzen al gara habitat hurbila eta egunerokotasuna, kultura eta hizkuntza zein elkarri itsatsiak doazen? Astelehen goizean seme-alabak D ereduko eskolara bidali eta dikotiledoneoak euskaraz ikasaraziz uste al dugu etxeko eta lagunarteko, auzoko eta herriko giro-aldaketa soziokulturalari “buelta” emango diogula? Erantzuna laster emango dit zuetako edozeinek: "Baina zuk zer nahi duzu, Mikel: gure aitona-amonen garaian bezala bizi? Ba guk ez!". > > > <br> > <u>“Euskaldun izango bagara, euskarari eutsi behar diogu”</u>. > > > Ezetz, ez naizela aitona-amonen ohitura soziokultural “jator” haietara itzultzeaz hitz-erdirik esaten ari. Ez dela hori kontua. Beste zerbaitez ari zaigula Fishman. <i>Any community’s ability to maximize self-regulation of culture change and the regulation of culture contact, is invariably different when the historically associated language is present than when it is absent (RLS, 17)</i>. Edozein gizataldek, bere bizi-denbora mugatuan ere, *culture change* delakoa berta-bertatik ezagutzen du. Gizarte-modu eta gizaldi batzuetan astiroago gertatu/-tzen da kulturberritze hori, eta beste batzuetan (hemen, Euskal Herrian, eta orain, azken mendean) azkarrago. Aldaketa hori ez da zorizkoa, ordea. Instantzia eta gizatalde batzuek eskuarte zabalagoa dute beren *culture change* hori gidatzen, arautzen, autorregulatzen; eta beste instantzia batzuek, aldiz (gurea bezalako hiztun-herriek, konkretuki), ahulagoa, askozaz ahulagoa. Berriro Fishmanen hitzetan esateko, <i>Weakened and endangered languages pertain to cultures that no longer significantly regulate the daily lives of their members (RLS, 8)</i>. Guztiok izan nahi dugu moderno, baina modernotasunerako bidean “geu izatea” galdu gabe. Geronek gidatu nahi dugu, horretarako, kulturberritzearen etengabeko ibilaldi hori. Soziokulturazko autorregulazio-ahalmena itxuratxarki galtzen duen agregatu etnokulturalak nola bere buruari eutsiko dio? Autorregulazio soziokulturalerako palankak eta bolantea galdu dituen ibilgailua nola gidatuko duzu, bazterra jo gabe? Lemazainik gabeko ontzia nola nahi duzu begiz jotako portura onik iristea? Bere buruari bizi-iraupena opa dion hiztun-herri edo soziokulturazko kolektibitate orok autorregulazio-ahalmen bat (era batekoa edo bestekoa, handiagoa edo txikiagoa, baina neurri batekoa nolanahi ere) beharko du eskueran. Hori gabe ezin segurtatu ahal izango ditu euskarazko arnasguneak, jardun-esparruak eta harreman-sareak. Horiek falta zaizkion neurrian, eguneroko mintzajardunean nekez bere buruari eutsi ahal izango dio gero eta ahulagoa den hizkuntza horrek. > > Eta alderantziz ere bai, atal honen hasieran Fishmani irakurri diogunez: bere ohiko hizkuntza galtzen duenean hiztun-herri batek, soziokulturazko autorregulazio-ahalmenari bere betean eusteko gaitasuna ere goitik behera aldatzen zaio. Horrexegatik da hain garrantzitsua, alde bietako fenomenoaren aurrean gaudela ondo konprenditzea. Adibide xinple baten bila ari naizelarik, orain ehun urteko euskaltzaleen eta apaiz-jendearen arteko kontuak (jendeak uste duen gozotasun hartatik ezer gutxi zutenak) ekartzen dizkit fenomeno horrek gogora. Orduko apaizak (hiri eta herri nagusietakoak bederen) suabe-suabe esanda ez zeuden euskara aldetik, pulpitotik hitz egiteko, eta zer esanik ez, sermoiak euskaraz idazteko, beren momenturik onenean. Interes handi-handirik ere, apenas euskararekin zeukaten. Jendea kristau-ohituretan sendo mantentzea, eliza amaren aginduak ondo betearaztea eta herritarrak bekatu-bidetik urrun mantentzea, hori zuten beren xede jakin nagusia. Euskaltzaleak, berriz, tripa jaten: apaiz-jende horrek (erdi- eta goi-mailakoak bereziki) zergatik ez zuen euskararen alde ausartago jokatzen? Laster hartu zioten ordea tamaina, euskara galtzea eta ohiko kristau-fedea epeltzea elkarren eskutik zetozela ikusi zutenean. Modernizazioak berekin zekarren *culture change* horren ondorio argienetako bat ohiko kristau-izaera epeldu eta bizibide laikoagoak indartzea zela ikusten hasi ziren batzuek eta besteak egunetik egunera nabarmenago. Euskaraz bizi izaten jarraitzen zutenek beteago eusten zioten etnokultura jatorrari (eta, horren barruan, ohiko kristau-bideari). *Culture change* horri irmoago eusten zioten beraz, beren lehengo uste-sinesmen eta jokabideen ildotik. Kultur aldakuntzari (euskara lagun) indartsu euste horrek, jakina, mesede egiten zion apaiz-jendeari bere lanbidean. Horra, beraz, apaizak eta euskaltzaleak (biak motibo diferenteagatik) uztarri berean lotuta. Euskaltzaleak apaizari: “eutsi biezaio berorrek euskarari pulpituan eta eliz esparruan, jendea mintzaldatzen ez den artean kristau-fedea ere indartsuago egongo da-eta”. Apaizak euskaltzaleari: “eutsi egiok kristau-fedeari, bere zera guztiekin ere eliza bezalako aterpe instituzionalik ez duk euskararentzat erraz aurkituko-eta”. > > Kultura batean txertaturik bizi da hizkuntza, eta kultura hori gabe ezer gutxitarako da hizkuntza bera. Eta, alderantziz, euskara galtzen den lekuan iraupen ahula du ohiko euskal kulturak ere: <i>“cultura vasca, escritores vascos, cine vasco”</i> eta nahi duzuna sortuko da, baina hori ez da jadanik euskaltasunaren harrobitik ateratako harlandua. Beste zerbait da hori, errespetu guztiarekin esanik. > > > <br> > <u>RLSzaleen betiko negarra: “ahal bagenu, gure esku balego, halakoren pareko bagina!”</u>. > > > Fishmanen diagnostikora goaz berriro ere: <i>Adherents of RLS are likely to be fewer in number and with less access to the media, the schools, the church, the government and the various other opinion-forming institutions of society (RLS, 14-15)</i>. Hemen ere balirudike, euskaldunok hainbat Aldundi eta Udal, Jaurlaritza eta Legebiltzar, Telebista eta Irrati izanik eskueran (neurri batean edo bestean, baina eskueran), oker dabilela Fishman (euskaldunoi dagokigunez oker; ez, noski, mundu zabaleko beste hainbat hiztun-herriri dagokionean) bere azalpen horrekin. Ez dut uste, ordea, guri dagokigun heinean ere hain oker dabilenik. Goi-mailako instituzioak askotxo dira (ez soil-soilik “betiko” gure euskal eskola, euskal telebista eta euskal literatura). Eta askotxo diren horietatik gehienak, baita indartsuenak ere, erdal munduaren baitakoak dira edo, gutxienez, haren arauz jardun ohi dute nagusiki. Eusko Legebiltzarra sortu zenetik, zenbatean eta zertaz hitz egiten da euskaraz?; dokumentazioa sortzen, bideratzen eta lantzen da euskaraz? Horra, hor ere, doktorego-tesi ederra egiteko gaia. Eta zer esango dugu Jaurlaritzako (are Hezkuntza Saileko) eta (dakigun neurrian) Aldundietako mintzabideaz eta idazpideaz? Jendaurreko azalpen formalei eta erdi- edo goi-mailako dokumentu idatziei dagokionez erdara izan ohi da, hamarretik bederatzitan baino gehiagotan, jaun eta jabe. Eta zer esango dugu komunikabideez? Notizia inportanteak euskaraz jasotzen al ditugu goizean goiz, irratitik edo periodikotik? Eta, hala den kasuetan ere, non daude komunikabide horien hizkuntza (eta eduki) aldetiko iturburuak? Ez gaitezen, beraz, engaina: gutxi (arras gutxi) eta ahul (hauteskundeen eta beste zenbait parametro soziologikoren arabera maizegi baieztatu ohi den baino ondotxoz ahulago) izateak bere ondorioak ditu. Hori ere gogoratu egiten digu Fishmanek. Zertarako? Geure ahulaz lotsarazi eta ezertan saiatzeko gogoa kentzeko? Ez, inola ere. Hona zergatik eta zertarako: <i>The strongest adherents of inappropiate goals are likely to be some of the pro-RLSers themselves. It may be hard for true and complete believers to settle for less than the full demographic and functional pie (RLS,13)</i>. Euskarari eta euskal kulturari etorkizunik oparoena desio diogunok, geurok garela alegia, sarritan, hizkuntza indarberritzeko orduan bide okerretik jotzeko arriskurik handiena dugunak. RLS arrazoizkoa antolatzerakoan kontua ez baita nork euskararen aldeko jarrera sendoena, anbiziosoena, begi-luzeena, ausartena eta konprometituena proposatzen duen, euskara benetan indartzeko biderik egokiena nork definitzen duen baizik. > > Ez dago batere argi, zenbat eta euskararen aldeko planteamendu ausartagoa, zabal- sakonagoa egin hainbat eta soluzio-bide zuzenetik hurbilago gabiltzanik. Hortxe dago gakoa: ditugun indar apurrak ditugu, eta horiekin egin behar dugu apustu. Alferrik da garenak baino gehiago bagina, indartsuago bagina, euskaldun-jendeak erdaraz baino euskaraz hobeto hitz egiten, irakurtzen eta idazten baleki,... zer egingo genukeen edo egin behar genukeen deitoratzen jardutea. *Balitz*ek eta *balego*k ez dute jaten ematen. Alferrikakoak ez ezik, kaltegarriak ere izan litezke ameskeriazko ihesbide horiek. Kontuz ibiltzeko eskatzen digu Fishmanek: hizkuntza indarberritzeko orduan lekuan lekuko egoera aztertzeko zehatz-mehatz eta, hori egindakoan, kasuan kasuko irtenbideak planteatzeko. Urrestillako egoera, Astigarragakoa eta Aietekoa diferenteak direla, eta batean zoragarria izan litekeen neurria itxuragabea eta arras kaltegarria gerta litekeela bestean. Eta Donostiako kalean? Eta Gasteizen? Eta...? <i>Much language policy is discussed in terms of the nationwide level only; however, that is not only or even necessarily the optimal level for RLS and for language status planning more generally. Indeed, the more disadvantaged a particular language is the less productive (and the less feasible) macro-level (nationwide, regionwide) policies may actually be. Under such circumstances, more pinpointed goals must be focused upon first, goals that are oriented toward much smaller societal units such as families, clubs or neighborhoods, or to speaking (rather than writing), or to schools (rather than business), or to kindergarten (rather than high schools), etc. (RLS, 12)</i>. “Euskarak hau behar du, Euskal herriak hori behar du” esaka dabilena ez dabilela beti, berak hala uste badu ere, bide zuzenetik. Zenbat eta hizkuntza (eta hiztun-herri) jakina osasunez ahulago egon, hainbat eta traketsagoak gerta daitezkeela alderik aldeko formulazio global horiek. Fishmanen ohar-azalpen horiek ere ondo datozkigu hortaz, behin baino gehiagotan izan ohi baitugu iparra galtzeko arriskua. Lekuan lekuko neurriak hartzearen aldeko aholku horiek ez dira, ordea, guztiarekin ere erabat arrotz eta inoiz entzun gabeak gure artean. Dudarik lukeenak aski luke Altuberen *La Vida del Euskera* eta *Más sobre la Vida del Euskera* irakurtzea. Argi ikusiko du, halako iturrietara jotzen duenak, Fishmanen filosofia soziolinguistiko hori tradizio historiko luze samarrean txertatzen dela gurean, eta tradizio horrek punta-puntako ordezkariak dituela gure aurreko euskaltzaleen artean. Lotsa apur bat ere behar genuke, lanbidez eta ogibidez euskalgintzan urteak daramatzagunok, geure aurrekoen esan-eginak hain erabateko deskuiduan edukitzeaz. Besterik da ordea hori, eta gatozen berriro harira. > > > <br> > <b>Zertan da HINBE hori “berria”, aurreko konstruktuak ez bezalakoa?</b> > > > Terminologiaz aparte, edukizko berritasunik ere badakar HINBEren formulazioak berekin. > > <br> > <u>Hizkuntzaren soziologia <b>soziologia</b> da (ez hizkuntzalaritza), behi-esnea <b>esnea</b> den bezala (ez behia)</u>. > > > Soziologiarekin lotuago ageri da, hizkuntzalaritzarekin baino, HINBE eta, oro har, Fishmanen jarduera akademiko-intelektual osoa. Mila aldiz interesatuago dago bere azterbidea, gurera etorriz, nork norekin noiz-nola euskaraz egiten duen, Urrestillako Joantxoren semeak ikastolan *eskribitu* edo *idatzi* esaten duen baino. Gure artean, hizkuntz normalkuntzaren planteamendu askotan, leku zabala (printzipala ere bai askotan) hartu ohi zuen *corpus planning* delakoak: hizkuntzaren ortografia bateratzeak, euskara batua sortzeak, eginkizun berrietarako (unibertsitaterako, komunikabideetarako, enpresa- eta administrazio-mundurako) terminologia berria sortzeak eta abar. Fishmanek ez du ezer horren guztiaren kontra: liburu eta artikulu osoak dedikatu dizkio corpus-plangintzaren gaiari, horretaz ere argibide zorrotzak (guretzat ere bereziki egokiak) plazaratuz. Odolusten ari denari torniketea ezarri behar zaiola, ordea, lehenbailehen eta ez hamaiketako ederra eskaini: hori dio Fishmanek. Hortik hasi behar dela esaten du berak, istripu larria izan duen horrek buruko minik ere ba ote daukan aztertzen hasi (eta bitartean odolusten utzi) aurretik. Corpus-plangintza horri bigarren mailako (kasik hirugarren edo n-garren mailako) garrantzia aitortzen dio berak, ahul eta larri dagoen hizkuntza (eta bere etnokultura) indarberritzen saiatzeko orduan. Gakoa ez dagoela batez ere hor (nahiz eta hori ere garrantzitsua izan) esaten digu Fishmanek. Bere HINBEren konstruktuan ondo asko nabari da enfasi-aldaketa hori. Are gehiago: hizkuntzaren “tripak” miratzen hasten denean ere, interes-maila bertsua aitortzen die hizkuntz eredu standard batuari eta hizkuntza horren aldaera ezberdinei (dialektoei, soziolektoei eta gainerako mintzaera-moldeei). Eta ez hori bakarrik: hizkuntza idatziaren ondoan, eta askotan horren aurretik, berba-egikera edo hitzezko jarduna aztertzen eta aipatzen du berak. Badago beraz hemen, Arantzazuko paradigmatik gatozen belaunaldi osoarentzat, zertaz gogoeta egin eta zertan gure lehentasunak birmolda. > > > <br> > <u>“Neurriko trajea” da HINBE, ez “berezko” jomuga bakarra duen formulazioa</u>. > > > Euskararen normalizazioa, zer da zuretzat? Horra galdera xinplea egin, eta horra uste baino ezerosoago non harrapatzen zaitudan, euskaltzale jator hori. Seguru asko “garbi ikusten duzu” normalizazio horrek zer izan behar duen, baina agian ez dakizu bi hitzetan esaten. Eta, zuk ongi baldin badakizu ere, baietz zure inguruko asko (gehienak agian) indefinizio-egoera horretan egon. Egizu, bestela, proba. Zoaz ondoren lankideengana (baita irakasle baldin bazara, ikastetxeko euskara-mintegira ere). Azkenean, handik eta hemendik zirikatu dituzularik eskueran dituzun adiskide eta lankide horiek, litekeena da beraiengandik erantzun-modu hau jasotzea: “euskera gure artean espainola Espainian, frantsesa Frantzian edo ingelesa Ingalaterran edo Estados Unidos-en bezela izatea; horixe duk/n niretzat normalizazioa. Gainerakoa, kieroinopuedo”. Zuk ere ez al zenuke, irakurle horrek, horrelako zerbait firmatuko? Edota, gutxienez, sentituko? > > Gatozen, ordea, bihotzetik burura. Gauza bat baita barruak zer agintzen digun (sentimendu global, bertatik bertarako horiek errespetu guztiaz hartzea komeni da, geure izatearen barne-muinetara baikaramate askotan), eta beste bat arrazoi-bideaz kontuak ateratzen saiatzea. Demagun 5.000 hizkuntza diferente daudela munduan (2.000 eta 8.000 inguru arteko konputoak dabiltza hor zehar). Fagor etxea bere labadorak egiten eta mundu zabalean saltzen saiatzen denean, 5.000 hizkuntzatan atera behar al ditu bere prospektu teknikoak, eta 5.000 hizkuntzatako agente komertzialak kontratatu behar al ditu, “hizkuntza eta hiztun-herri bakoitza ingelesa Ingalaterran bezala izango den munduaren” alde dagoelako Fagorreko zuzendaritza edo bertako lankide-multzoa? Botikara joaten garenean bertan dauden milaka eta milaka sendagai horien guztien prospektua ingelesek Ingalaterran bezala, euskaraz exijitu eta lortu arte ez al gara normalduko? Gauza guztiak 5.000 aldiz errepikatuko diren Nazio Batuen Erakundearen batzarrak al ditugu gogoan? Horren bila al gabiltza benetan? Eta benetan espero al dugu, horrelakorik lortzea? Mundu-modu hori ez da, dakigularik, lehen ezagutu, eta ez dago inolako itxaropen-oinarririk etorkizunean ezagutzeko ere. Beti izan dira munduan, horregatik eta hargatik, hizkuntza handi-indartsuak (gutxi batzuk, azken 2.000 urteotan), hor nonbaiteko hizkuntza beregain prestuak eta, hedaduraz zein goi-mailako funtzio-esparruetarako sarbideari dagokionez, hizkuntza ahulak. Eta gero ere hala izango dira, kasurik onenean (kasurik okerrena esplikatu beharra al dago?). Hori horrela delarik, ahul eta gaixo dauden hizkuntzek eta hiztun-herriek (gehien-gehienak gara halakoak, ez gutxienak), bizirik aterako bagara geure neurriko trajea egin behar dugula esaten digu Fishmanek: espainolaren eta ingelesaren eredu horiek oso politak, oso erakargarriak gerta daitezkeela, baina ez geure burua engainatzeko. Hiztun-herri ahuletako kideok askoz gutxiago garela numeroz (eta hala izaten segituko dugula, onenean ere). Ez dugula (urrundik ere) handi-zabal horien pareko tradizio literariorik. Bertoko jende ikasiak ez duela (hamarretik bederatzitan, gutxienez), bere esparru profesional, jaso-formaletan euskaraz jarduteko ohiturarik, trebetasunik eta prestaera-biderik. Hizkuntzaren eredu bateratua, gure euskara batua, gaztea dela oraindik, hiztun gehienen mintzamolde-abanikoan erdizka-edo txertatua eta estilo-lanketaz, terminologia garapenez eta erreferentzia markoaz ondo asentatu gabe dagoena. Ditugun komunikabideek eta unibertsitateek, aginte-esparruek eta kontsumo-mekanismoek ematen dioten babesa (ez gehiago) ematen diotela euskarari eta euskal kulturari... eta hortik abiatuz egin behar ditugula gure hizkuntza eta kultura indarberritzeko planak, egitasmoak eta ebaluazio-saioak. Helburua Marten jartzeagatik ez garela urrutiago iritsiko gure abioneta honekin. Bere neurriko (bere irizpideko) itinerarioak markatu behar ditugula, etsipen hutseko zurrunbiloan sartu eta guztion buruak ito nahi ez baditugu. Entenditzen al da Fishmanen gomendioak, geure neurriko trajea egitekoak, funtsean zer dion? > > > <br> > <u>HINBE saioa, balio unibertsal positibo batean txertatzea</u>. > > > Hau izango da, akaso, gure euskaltzale-munduan esplikatzen zailena eta, halere, interesgarriena. > > Euskaltzaleok ohiturik gaude, halaxe emana baitatorkigu aurreko euskaltzale gehienen testigutza eta oinordekotza ere, gure jarduna eta egitasmo osoa erreakzio moduan ulertzen eta argudiatzen. Erreakzio soziopolitiko jakinarekin lotu izan da askotan, eta orain ere horrela egiten da normalean, euskaltzaleon artean, gure eginahal osoa. Euskal Herriari bere “betiko” aginte-ahalmena murriztearekin (Foruak kentzearekin, burujabetza galtzearekin, Frankoren berrogeizaroarekin...) etorri da euskararen hondamena: euskara indarberrituko bada badakigu, beraz, zer tekla jotzea komeni den. Ikuspegi horrek begien bistako erakarmena du: indar- eta botere-ahalmen diferenteko konstelazio soziokultural biren talkan indartsuena nagusitzen ari denez, indar- eta botere-ahalmen zabalagoa eskura dezagun, talka horretan (hain) galtzaile ez ateratzeko. Botere-iturri nagusia politika-alorra denez gaur egun, lor dezagun behar adinbateko botere-ahalmena, gure ontziaren nondik norakoa guk geuk erabakitzeko. Eta non dago behar adinako botere-ahalmenaren maila kritikoa? Eztabaida etengabeak izan dira euskaltzaleon (eta, agian berezikiago, politika alorreko hainbat eragileren) artean, azken mende-laurdenean, egungo autonomia politikoaren gainean. Euskara indarberritzeko aski den ala ez: mila matiz eta ñabardurarekin horretara bildu izan dira, lautik hirutan, eztabaida eta gogoeta-saio horiek guztiak. > > Fishmanek ez dio elementu politiko-operatiboari ezer kentzen. Behin eta berriz aitortzen du, aitzitik, elementu horrek gizarte-bizitza osoan duen garrantzia eta eragina. Berak ez du uste, ordea, HINBEren formulazioa esparru horretara muga daitekeenik, ez eta elementu nagusia hor dagoenik ere: ez, behintzat, beti eta nonahi. Ez zaio iruditzen hizkuntza ahularen defentsa politikazko lanbide jakinetara lotu behar denik. Hori bezain argi, aldiz, honako beste hau: txiki-ahulen alde egotea aukera bat dela berez, eta hori oso kontuan hartu behar dela. Besterik ere esaten du, ordea, handik hurrengo lerroan: hautatu-behar hori ez dela txikiona bakarrik, guztiona baizik: bidegurutze unibertsala dela hori; hortik ez dagoela, beraz, eskapurik. Garbi esaten du berak, RLS liburuan eta beste hainbat lekutan, aukera ideologiko jakina dela txikien eta ahulen alde egotea: handien eta indartsuen alde jokatzea aukera ideologikoa den bezalaxe; ez gehiago eta ez gutxiago. Ikusmolde honek ere baditu bere ondorioak, aintzakotzat hartu nahi badugu behintzat, etxeko geure jardunerako. “Euskara guztiona da” eta antzeko sloganak plazaratzen ditugunean ondo samar dakigu, garbi jakin behar genuke behintzat, egia erdia dela hori. Batzuek euskararen aldeko aukera egiten dute (dugu), izan ere, eta besteek ez. Mila matiz eta ñabardura erantsi litezke hor ere, baina aukeraren gogorra nekez ezabatu ahal izango dute kontsidero horiek guztiek. Euskalgintza eta ideologia lanketa aparteko bi mundu direla esatea atsegin gertatuko zaigu agian, baina horrek ez du egungo bidegurutze horren izaera bestelakotzeko (are gutxiago ezabatzeko) indarrik. > > Eta jakina: bidegurutze horretan nork bere bidea aukeratu behar izaten du, gizalegez eta jakinaren gainean. Ez soziologiak eta ez gainerako zientziek dute, puntu horri dagokionean, bide egokia (edo, tranpa eginaz, egokixeagoa bederen) zein den erakusteko indarrik. Bada, ordea, alderik, bide bat ala beste aukeratzeko orduan. Soziokultura handien eta indartsuen aldeko apustua egin nahi dutenek ez daukate, normalean, buru-neke handirik hartu beharrik. Berez bezala doaz urak beren errotara. Ez daukate justifikatu beharrik zergatik erdal bide zabala aukeratzen duten, eta ez zaie iruditzen ideologiarekin loturiko ezertan ari direnik gehienei. Hala da, eta kito. Euskal bidexidorrari heltzen dionak, aldiz, argi izan beharko du hasieratik bide malkarrean gora jo beharko duela. Nekeza dela bide hori eta, askorentzat, konprenitzen zaila. Aski pertsona prestatua eta buru-argia izanik, euskaltzale aktiboa baldin bazara (lanbidez, aldarrikapenez edo bietara) “saltsa horietan” nola sartu zaren behin baino gehiagotan esplikatu beharko diezu ingurukoei: arrotzei ez ezik, baita etxeko hainbati ere. Arrisku bizia daukagu, halakoetan, gure jarduera guztia ideologia politiko itxi, atzerakoi, berez kaltegarri baten ondorioa delako susmoa zabaltzeko edo konfirmatzeko. Gure herri-gogoa, belaunaldi berriei euskaraz bizitzeko aukerak eskaini nahi izatea, ez da ordea formulazio politiko hutsa, berez eta ezinbestean. Ez da egia ideologiarekin zer ikusirik ez duenik; baina ez da egia, orobat, ideologia itxi, pre-enpaketatu baten jopu eta morroi garenik. Ez da hori kontua. Ikusi besterik ez dago, bestela, historian zehar (azken 150 urteotan, urrutirago gabe) izandako euskaltzaleen nomina. > > Eta hortxe ageri zaigu Fishman, guk (hemen: euskaltzaleok) ere poltsikoan zerbait onik badugula gogoratuz. Guztia ez dugula neutraltasun falta eta egoskogorkeria, kosta ahala kosta heldutako bideari eustera garamatzan jokabide tematia. Fishmanek zera dio, funtsaren funtsean: hizkuntza eta hiztun-herri txiki, ahulen alde ari garenok ez garela geure zilborrari begira ari, ondotxoz zabalagoko filosofia baten alde dihardugula baizik. Hizkuntza txiki, ahul, nahi-eta-ezineko hauek indartu nahian ari garenean kausa unibertsalaren alde ari garela (astakeriarik egiten ez badugu horretantxe ari gaitezkeela, behintzat) esaten digu irakasle handiak Bronxeko bere zokotik. Horra zer dioen bere RLSren 6. eta 7. orrialdeetan: > > <center><table cellpadding="30" class="taula"><tr><td><i>It is the twentieth and the twenty-first century that this book is about: about efforts to make the post-modern present and the future more meaningful and more comforting for ordinary folk, more creative and humanistically nurturing for all, rather then merely about giving late-comers and losers a leg up in the ongoing race toward new records in popular consumerism, cultural pap and governmental pomp. “Good problems” may be defined as problems whose solutions contribute to the solutions of related problems rather than to their exacerbation. Language shift is a by-product of unequal rates of social change and of growth in econotechnical power and, therefore, of self-regulation, i.e. the very same processes that also contribute to the widespread anomie and alienation that typify so much of modern life among the culturally dominant and the culturally recessive alike. Reversing language shift deals with a “good problem” because it is itself a potential contribution to overcoming some of the endemic sociocultural dislocation of modernity. In this sense, then, RLS is potentially a contribution to the solution of problems that are greater than the one that is first on its own agenda. Indeed, RLS is a contribution to many of the central problems that eat away at modern life, at modern man and at modern society.</i></td></tr></table></center> > > Gauza asko, eta sakonak, irakur daitezke Fishmanen RLS liburuan. Kostako da ordea, nire ustez, hori baino bizi-pozgarriagorik aurkitzea bere azalpen osoan. Laburbilduzko itzulpena egin dezagun, berriro ere. Ondoko puntuotara bil daiteke, Fishmanek ondoko lerroetan dioena: Euskara eta antzeko hizkuntzak indarberritzen saiatzea ez da, berez eta ezinbestean, lau nostalgikoren denbora-galtzea. Ondo egiten bada (hortxe dago gakoa), euskara eta euskal kultura indartzeaz gainera gizarte sanoagoa, orekatuagoa, egungo gizarte-molde berriak berekin dakartzan arrisku bati baino gehiagori konponbide hobea aurkituko diona, osatuko dugu HINBEren eskutik. Hizkuntzaren osasun-bila hasi garelarik, gizarte-osagile izatera ere irits gaitezke bide batez. Ez guk bakarrik, jakina, geure hutsean eta apalean: itxura gabeko barbaridadea litzateke hori. Egia da ordea, bere esanean, gizarte sanoagoa osatzen lagundu dezakegula. Eta gizarte sanoago hori nola lortuko da, eta zergatik? Jendeari bere bizi-inguruan erroak finkatzen lagunduz, handik harako masifikazio erraldoien anomiari bertatik bertarako erantzun hurbil, xume, gizatiarragoak eskaintzen lagunduz. Lekuan lekuko gizataldeen beharrei kasu egin behar horretarako, hori bai, nahi eta nahi ez “nazio mailako” planteamendu orokorretan katigaturik gelditu gabe. Auzogintza eta euskalgintza osoa jendearen behar primarioei, aurrez aurrekoei, egunerokoei, modernitateak berekin ekarri dituen dislokazio soziokultural endemikoei erantzuteko moduan antolatzea, hori da Fishmanek puntu honetan aldarrikatzen duena. Hori da beretzat RLS edo HINBE fina, osasuntsua, bizia bere alde ematea merezi duen enpeinua. Gizadiaren ongi-izatearekin loturik doan HINBE-saioa, beti izango da nonahi eta noiznahi defenditzen errazagoa, amorru bizizko erantzun motzean, gorrotozko indarkerian eta itsumenezko zalapartan oinarritzen dena baino. Ez dago gaizki esana, edozein hiztun-herriri begira. Bereziki aproposa iruditzen zait niri, bizi garen aldean eta aldian bizi garelarik. Betikoa gertatuko da, gero, asmoarekin eginik ere: asmatu egin behar nola. Lehenbailehen asmatu ere: gure etorkizuna da hor, beste inorena baino areago, kolokan dagoena. > > > > <br> > <b>(<a href="http://www.erabili.com/zer_berri/aurkibidea/egilea/zalbide">MIKEL ZALBIDE ELUSTONDO</a> Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Euskara Zerbitzuaren burua da)</b> > > - **erabili.com**-ek eta **Azpeitiko Euskara Patronatuak** bere esker ona adierazi nahi diete bai Mikel Zalbideri eta baita "HIZNET":http://www.asmoz.org/HIZNET/ Hizkutza Plangintza Ikastaroaren arduradunei ere, idazlan hau argitaratzeko baimena eta eskatutako laguntza guztia eman izanagatik.<b> > > - Orain arte argitaratutako atal guztiak irakurtzeko sakatu</b> "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1081896465 > > > <br> > **Ildo bereko artikuluak** (irakurtzeko gainean sakatu) > > > - "Ahuldutako Hizkuntza Indarberritzea: teoriak zer dio?":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1056974834 > > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1084211225/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com