Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Joshua A. Fishman-en RLS edo HINBE (II)
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Zergatik gertatzen da (edota gertatu da) nagusiki euskaraz bizi izatetik, nagusiki erdaraz bizi izatera pasatzea? > <b>Zergatik (eta non) gertatzen da <i>mintzaldatzea</i> edo <i>language shift</i> delakoa?</b> > > > Zergatikakoak azaldu aurretik, ohar moduko bat egiten du Fishmanek, bere pentsamoldearen aski adierazgarria. Arriskupean dagoen hizkuntza (eta, oro har, hizkuntza hori oinarri, lanabes eta boz-eramaile duen hiztun-herria) hiltzeko arriskuan dagoen eri batekin aldera liteke. Gaixorik dauden pertsonekin konpara litezke hizkuntza ahulak. Konparazioa ez da erabatekoa, batez besteko bizi-iraupena aski mugatua baita gizakion artean (ehun urtetik behera bizi gara gehien-gehienok, eta 200 urtera ez da inor iristen). Hizkuntzen eta hiztun-herrien kasuan, aldiz, ez dago horrelako bizi-itxaropen “standard”-ik, ez behintzat erabateko goi-mugarik. Hizkuntzen eta hiztun-herrien osasuna eta bizirik irauteko itxarobidea ez dago, inola ere, beren adinaren baitan. Esperantoa litzateke, bestela, munduko hizkuntza osasuntsuenetako bat... Adinaren alde horretatik nekez konpara litezke, beraz, hilzorian dagoen pertsona eta hilzorian dagoen hizkuntza. > > Gainerakoan egin liteke, ordea, bataren (hizkuntza ahularen) eta bestearen (pertsona eriaren) arteko konparazioa egitea. Alderatze horretaz baliatuz, zera esaten du Fishmanek: gaixotasunak eta gaixotasunak (larriak eta arinak, edo ez hain larriak) daudela, egon. Era berean, sendabideak ere paliatiboak direla batzuk (oinazea kentzen edo molestia arintzen dutenak, nahiz gaixotasunak bere horretan segi edo okerrera egin), eta amelioratiboak, hobera egitekoak alegia, besteak (gaixotasunari aurrez aurre erantzun eta, asko edo gutxi, osasuna hobetzen dutenak). RLSren kontuan ari denak garbi bereizi behar ditu bi horiek, bai LSren deskribapenean eta bai sendabideen lehentasun-zerrenda prestatzerakoan. Pulmonia duenari eta sudurreko muki-jarioa daukanari ezin diezu trataera bera eman. > > Argi ibiltzeko abisua eman ondoren, LS edo luze-zabaleko mintzaldatzea zergatik gertatzen den azaltzeko honako elementu hauek aipatzen ditu berak: > > > <br> > **Hizkuntza ahula erabiltzeko (eta, are, defendatzeko) debekua.** > > > Nork bere seme-alabak bere ohituraren, bere jokabide-arau, balore eta kultur hobespenen arabera hazi eta hezi ezina, hori da debekuak berez dakarrena. Indartsuak inoiz edo behin (guri ez zaigu horren oroitzapenik falta) ezartzen duen debeku hori gizalegearen kontrako gauza da. Beste zerbaiten adierazgarri ere bada hori. Gutxiengoari horrelakorik egiteko prest eta gogotsu dagoen gehiengoaren baitan gauzak batere ondo ez dauden seinale da hori, demokraziazko jardunbideen eta gizabidezko sentieren aldetik. Aurpegia eman behar zaio bidegabekeria horri, litekeen erarik onenean: pertsuasio moralez eta, ahal denean, beraien modura bidegabekeriaren bat sufritzen duten bestelako giza taldeekin elkar hartuz. Ez da lan erraza, baina luzarora etekinik eman ohi du normalean: debeku-bideak nekez iraun dezake etengabe. Gure gurasoek debeku-garai latzak ezagutu zituzten zinez: aiton-amonei hilerrietan jarritako oroitarriak kenaraztera iritsi zen garai hartako agintari-jendea. Nire edadeko lagunik badut, bestalde, ikastolara joan zenik eta inspektorea-edo zetorrenean ikastetxera (legez kanpokora, noski), bere ikaskideekin armairuetan edo ohe-azpietan gorde behar izaten zuenik. Joan dira, ordea, garai haiek. Ez da hori, hamarretik bederatzitan (eta dokumentu-oinarri argiz ezagutzen dugun heinean) euskararen galbidearen motibo nagusia. Eskoletako eraztunaren kontua, aldiz, ondotxoz gauza sakonagoa eta, itxura guztien arabera, hedatuagoa izana da. Hori ere doktorego-tesi baten eskean dago, ordea, orroa bizian. > > > <br> > **Physical and demographic dislocation (hizkuntza ahula lekuz eta demografiaz eten-urratzea). ** > > > <u>Eten-urratze edo dislokazio fisikoa</u> > > Hiru motibo nagusi ematen ditu berak dislokazioaren kausa fisikoak azaltzean: gosetea, katastrofe naturalak eta gizakiaren txikiziozko interbentzioa. > > Ikus ditzagun hirurak, labur-labur izango bada ere: > > > - a) jendea (hiztun-herria, osorik edo zati ohargarri batean) goseak hiltzea: oso nabarmenak dira, alde horretatik, Irlandak mila urte luzez (erraz esaten da!) izandako gosete kronikoak; > > - b) katastrofe naturalak (uholdeak, lurrikarak, tenperatura-aldaketa gogorrak, izurriteak...); > > - c) beste norbaitek (beste herri batek edo, hainbatetaraino gabe, beste norbaitzuk) eragindako txikizioak (gerrak eta gerraondokoak, genozidioa, “scorched earth” edo “tierra quemada”-ko inbasio-politikak, esklaboak ehizatzeko espedizioak, populazio edo herrialde osoak botatzeko neurriak (sarri askotan, eufemismoz-edo, “reasentamiento / resettlment”, “transfer” edo “exchange / intercambio” izendatu ohi direnak, hiztun-herria bizi den lurra exhausto uztea, mehatze- eta oihan-esplotazio neurrigabea eta, orainagokoetan, airea, ura, lurra, fruitu-landareak, animaliak eta are gizakiak berak pozointzea. > > (Fishmanek dioenez USAn, SESBen, Brasilen, Australian, Ginea Berrian... ez da horrelako gertakarien adibiderik falta). > > > <u>Eten-urratze edo dislokazio demografikoa</u> > > Dislokazio fisikoaren (hiru faktore horien) ondo-ondoan dislokazio demografikoa dago. Hau ere garrantzi handikoa da, LS edo luze-zabaleko mintzaldatzea zergatik gertatzen den esploratzean. Bere kulturan txertaturiko hizkuntza batek (bien sorburu, erabiltzaile eta emaitza den konstelazio etnokultural batek) belaunez belaun bizirik irauteko duen arriskurik handienetakoa demografiaren alorrean egon ohi da. Bere hizkuntza egiten den herritik zeharo beste bat egiten den herrialde batera joaten bada jendea (bere gogoz eta hartara beharturik), edota berea ez den hizkuntza bat egiten duen jendea etortzen bazaio herrira, samaldan etorri ere, bere hizkuntza galtzeko arriskua begien bistakoa da. Bada hirugarren arrisku-bide bat ere, oraindainoko bibliografia teknikoan gutxitan aipatu izan dena <a name="ref2" href="#2">(2)</a> baina, gure oraingo ohiturak ezagututa, gogoan izatea komeni dena: ez beraiek kanpora emigratu eta ez kanpotarrak beraiengana etorri, baizik eta soil-soilik... seme-alabarik ez egin edo oso gutxi egin. Horrek ere dislokazio demografikoa dakar, handik hurrengo belaunaldira. Gure koordenatuetara bilduz, nola iraungo du euskarak, euskaldunok seme-alabarik egiten ez badugu (edo oso gutxi egiten badugu, Europako jaiotza-indizeen azken puntan omen gaude-eta)? > > Dislokazio demografikoak ez dira halere goiko hiru prozedura horietara (emigraziora, inmigraziora, haur gutxi sortzera) mugatzen. Bada laugarren prozedura demografikoa bat ere, oso-oso kontuan hartzekoa: urbanizazioa. Ordura arte baserri-giroan (edota, artzain-jendearen kasuan, etengabeko harat-honatean) bizi izandako populazioa (baserritar-jendea, gure artean esan ohi zenez) urbanizatzen denean (bizi izatera “kalera” jaisten denean, orain dela gutxi arte esan ohi zen moduan), bizilekuaren aldaketa horrek ondorio nabarmenak izan ohi ditu jende-multzo horren ohituretan. Eten eta urratu egiten dira ordura arteko beren ohiturak. Dislokazio hori jan-edanean gertatzen da, janzteko moduan, mundu-ikuskera osoan eta, askotan, baita eguneroko berbetan ere. Dislokazio soziokultural sakona ekarri ohi du, sarritan, baserritik kalera bizi izatera jaiste horrek. Beretzat ordura arte arrotzak ziren jende-moduekin tratatu beharko du aurrerantzean, batean ez bada bestean, kalera aldatu den baserritarrak: bere auzo berrian, lanean, eskolan, erosketak egitean, garraio-bideetan, entretenimendu berrietan eta zeremonia publikoetan; eta, horrekin batera, lehen baino komunikazio trinkoagoa, ugariagoa izango du (baserrian jende gutxiago zuen hitz egiteko, ia beti jende bera eta zertaz hitz egina ere mugatuagoa zuen). Eta horrek guztiak, azken buruan, ondorio jakina dakar: herri-jakintzaren baitako, eta bere ordura arteko hizkuntzan sortutako, mezuen etengabeko gutxitzea eta ahultzea. Gurera etorriz: gero eta gutxiagotan euskaraz egin, eta gero eta gutxiagotan hain “berezkoak” ziren gaiez. Jatortasun etnokulturalaren gainbehera etengabea, horixe gertatu eta gertatzen da sarri asko baserritik kalera bizi izatera etorritako euskaldun horien mintzajardunean. Hiriburuan edo eskualdeko herriburuan (hots, kalegiro berri horretan) nagusi den *lingua franca* (gaztelania gurean, iparraldean frantsesa): horixe da, hain zuzen, euskarazko mintzajarduna galdu ahala haren kontura indartuz, bizkortuz eta zabalduz doana. Erdara horrek, hasieran kalera etorritako horientzat arrotza den gaztelania edo frantses horrek, eskolan eta kalean ez ezik etxean ere gero eta leku zabalagoa irabazi ohi du, haurren eta gazte-jendearen (hots, seme-alaben) artean bereziki. > > Bizimoduaren antolamendu fisikoak (non bizi, zertatik, ingurumeneko klima eta landaretza...) eta kokaleku demografikoak (baserri-giroan edo kalean, euskal giro jatorrean edo erdal giro nahasian... bizi izateak) ondorio kultural nabari-nabariak ditu: kulturalak eta, beraz, *language-in-culture* alorrekoak ere bai, bere osoan (aurrerago saiatuko gara, *language-in-culture* hori zer ote den azaltzen). Dislokazio fisikoak eta demografikoak kulturaren (eta, beraz, *language-in-culture* delako horren) dislokazioa dakar berehala: hori dakar berez edota, gutxienez, horretara bultzatzen du batak zein besteak. > > Hizkuntza ahula indarberritu edo biziberritu nahi dutenek (euskaltzaleok, gure artean) oso gogoan izan behar dute (dugu) oinarri fisiko eta demografiko hori. “Gure kultura jatorra” aldarrikatu eta aurrera atera nahi izateak ez du ezer askotarako balio, helduleku fisiko eta demografikorik ez badago edo, hor nonbait egonik ere, aintzakotzat hartzen ez badugu. Berriro gurera etorriz, galdera hauetatik abiatu behar dugu lekuan lekuko dislokazio fisiko-demografikoen zabala eta sakona neurtzerakoan: non bizi dira leku (auzo, herri, eskualde) horretako euskaldunak? Elkarren ondoan edo luze-zabal barreiaturik bizi dira? Beren bizi-eremu horietan noraino dira euskaldunak demolinguistikoki nagusi, eta noraino ez? Bizi diren auzo eta herrietan, zenbateraino dituzte eskueran euskarazko zerbitzuak (haurtzaindegia edo haur-eskola, hortik aurrerako eskola, elizkizunak, jolas-lekuak, kirol-taldeak edo kirol-ekintzak, tabernak eta kultur etxeak, liburutegiak, teatroak eta zinema-lekuak)? Eta hori adinez adin, haurretatik hasi eta aiton-amonenganaino. Sakabanatze edo dispertsio fisikoaren kaltea konpon liteke gaur egun, teknologia lagun (telefonoa, telebista, e-maila...), neurri batean. Baina ez gaitezen engaina: ama-hizkuntzaren belaunez belauneko transmisioa segurtatu eta mantendu nahi badugu (eta hori gabe alferrik dira gainerako gure saio guztiak), hoberen-hoberena inolako dispertsio edo sakabanatze fisikorik ez izatea da. Euskaldunak euskaldunekin euskal-giro sendoan bizi diren lekuetan, belaunez belauneko transmisioak “normal” funtzionatzen du. Berez bezala ikasten dute halako lekuetan, hizkuntz plangintzarik eta inolako interbentzio “xelebre”-rik gabe ere, haur txikiek bertako hizkuntzan hitz egiten (eta gero, eskola eta abar lagun, irakurtzen, idazten...). > > Hizkuntza ahula indarberritu nahi duen erakunde, elkarte edo mugimendu orok berariaz ahalegindu behar du, hortaz, bere jendearentzako “arnasgune” horiek bilatzen eta mantentzen. Urrestillako Joantxok erraza dauka (gaur-gaurkoz): bere seme-alabek herriko plazara, tabernara edo frontoira jaitsi orduko (baita Azpeitira jaisten badira ere, instant batean) euskal giro sendoa (termino konparatiboetan, inon baino sendoagoa) aurkituko dute: hori da <i>physical breathing space, demographically concentrated space where Xish</i> (gurean euskara) <i>can be on its own turf, predominant and unharassed</i> (RLS, 58). Euskaraz nola esan hori?: euskarazko arnasgunea, demografi aldetik euskara “bere kabian” sentitzen den bilgunea, inork xaxatu eta eraso gabe “etxeko jaun” sentitzen den eremua. Erdaldunen begientzat “gauza arraroak” dira, edo izan litezke, arnasgune horiek. Anormalak edo atipikoak gerta litezke, habian ez daudenentzat. Bertakoentzat ordea, eta euskaldungo osoari begira, leku-eremu horiek euskarazko bizibide jatorraren oasiak-edo bihur daitezke, kulturazko autorregulazio-ahalmen handiko guneak. Gurea bezalako hizkuntza ahulek hain sarri sufritu behar izaten duten dislokazio fisikoari aurre egiteko bide bat dira, dudarik gabe, *breathing space* edo arnasgune horiek. > > Normalkuntza-asmo fisiko horrek *ghettoak* sortzera eraman behar al gaitu? Apenas: ez da hori Fishmanen intentzioa; eta, hala izanda ere, *nekez* horrelakorik eskuratuko litzateke XXI. mendean. Euskaldunen bizimoduak erdal eraginaren pean jarraituko du arnasguneotan, parterik handienean: erdaldunekin harremanetan segitu beharko du Joantxok, bizi den artean (zer esanik ez Astigarragako Patxik, Aieteko Mirenek eta Donostiako Lurdesek); erdal hizkuntzak (gaztelania edo frantsesa, eta beste neurri batean ingelesa) izango dira aurrerantzean ere bere gizartean, ekonomian, kulturan eta luze-zabaleko hedabideetan nagusi. Administrazioan ere hor izango ditu Joantxok (zer esanik ez Patxik, Mirenek eta Lurdesek) kanpoko (eta, neurri ohargarrian, goragoko) beste esfera horiek, erdararen itzalpean. Hor ez dago, beraz, *ghetto*-arriskurik. > > Arnasguneen eta, oro har, demografiaz trinko diren euskal eremuen normalkuntza fisikoak, ezer esan nahi badu, zera esan nahi du: gutxien-gutxieneko oreka-modu bat lortzea ingurumen eta jardungune batzuetan euskara-erdaren artean, hesi-moduko bat mantentzea. Eguneroko bizibide arruntean oinarri-oinarrizkoak diren esparru bakar batzuetan bederen euskarak nagusi izaten jarraitu ahal izatea, euskaldun-jendeak bere solaskide arruntekin etxean eta auzoan, kalean eta dendan, elizan eta kirolgunean euskaraz jardutea, leku horietan “berez” hala egin ohi delako. Eta horren bidez, jakina, euskarak herri-jakintzaren eta kultur ondarearen funtsezko osagai batzuen adierazpide, ikur-sinbolo eta bidelagun izaten jarraitu ahal izatea. > > Esan beharrik ez dagoena esaten ari garela dirudi: bizi izateko airea behar den bezala, bere arnasguneak behar dituela hizkuntza orok belaunez belaun, era normal-arruntean, transmitituko bada. Zenbat eta arnasgune hori zabalagoa izan espazioz, eta erabileraz aberatsagoa, hainbat eta hobe. Indar eta botere desberdineko *language-in-culture* direlakoak elkarrekin trabatzen direnean, dotore esateko elkarrekin *interaktuatzen* dutenean, gertatzen da *LS, Language Shift* edo mintzaldatzea. Elkar-trabatze horren ondorioz indartsuenak dislokatu egiten du ahulena, bai fisikoki eta bai demografia aldetik. > > > <br> > **Dislokazio soziala: giza arteko eten-urratzea.** > > > “Indar eta botere ezberdineko” <i>language-in-culture</i> direlakoez ari garenean, zera esan nahi du Fishmanek, besteak beste: etnolinguistikazko talde ahularen kideak (hamar duroko hitzik gabe: euskaldunok) askotan (ez ordea beti, eta ez ezinbestean) <i>socially disadvantaged</i> direla: batez bestean, beren inguruko jendeak baino eskola gutxiago jasoak, eta poltsikoa arinago dutenak. Jende-kopuruz, aginpide politikoz eta era askotako baliabideen kontrol-ahalmenez ahulagoak izatearen albo-ondorio modukoa omen da <i>socially (ere) disavantaged</i> izate hori. Hala dio berak. > > Azalpen hori ez dator bat, nire ustez, azken ehun urteotan bederen euskaldunok geure buruaz dugun ikuspegiarekin. Ez erabat, behintzat. Beraz, aurrera segi baino lehen egin dezagun alto. Fishmanentzat nor dira <i>members of ethnolinguistic groups</i> (berriro gurera etorriz, nor gara euskaldun: euskaraz dakigun eta egunero euskaraz bizi garen jendea, ala Euskadin/Euskal Herrian bizi garen jendea? Erantzuna bata ala bestea izan, bistan da Fishmanen baieztapen hori zuzenagoa edo okerragoa izan litekeela euskaldunoi dagokigunez. Bai eta katalanei dagokienez ere. Puntu horrekin ezin dugu orain aurrera egin, baina dudarik ez da argibide baliotsurik atera ahal izango genukeela hortik. Demagun, beraz, Fishmanen tipifikazio hori egia dela euskaldunontzat ere. Funtsaren funtsean ez dirudi gainera, ikuspegi etnolinguistiko arruntetik bederen, bere baieztapen hori hain burugabea denik. Ez, behintzat, eskolatze-kontuei dagokienez eta azken hogei urteok alde batera uzten badira. Oro har zuzen samarra ere izan liteke, muga-baldintza horien araberako gure euskaldun gehienak (benetan euskaraz bizi direnak) non eta zertatik (eta zer eskolarekin) bizi diren gogoan hartzen badugu. Esan dezagun, beraz, gutxiengo etnolinguistikoek, minoria etnolinguistikoek, <i>batez bestean</i> desabantaila soziala dutela berekin. Desabantaila horrek motibo jakinak ditu: kopuruz gutxiago izanik, politikoki ahulago eta gainerako baliabideen kontrol alorrean ere eskasago, ahuldade horrek berez bezala dakar desabantaila sozial hori. Berriro ere diogun, halere, deigarri gertatzen dela Fishmanen luze-zabaleko azalpen hori, gaur eguneko euskaldunok geure giza arteko ahalmenaz han-hemen agertzen ditugun uste-sinesmenen argitan. > > Goiko deskribapen hori aski zuzena gertatu ohi da, normalean, batetik eta bestetik iristen diren etorkinen kasuan (pentsa dezagun, adibidez, hemen bertan, urrutirago gabe, bizi diren magrehbiar, Saharaz hegoaldetiko afrikar, jugoslaviar ohi eta abarretan). Bistan da, ordea, azken 125 urteetan guregana iritsi izan den etorkin-uholde nagusia, espainiar jatorrikoa, aski dibertsifikatua izan dela sozialki: esku-langile arrunt ugarien ondoan hor zeuden Correoseko edo Renfeko langile soilak, irakasleak, erdi- eta goi-mailako funtzionarioak eta baita profesio liberaletako teknikoak ere. Berriro ere gure kasuaren berezia nabarmentzen du horrek, tipifikazio sozialaren aldetik. Fishman-en kasu standard horretara itzultzen bagara, ordea, zera ikusiko dugu: desabantaila-molde horretara ongi samar egokitzen direla bai kanpotik (eta nor bere kasa) datozen etorkinak (beren lehenengo urteetan bederen), eta bai <i>minoritized indigenous populations who have been peripheralized (some would say “colonized”) even while remaining in some of their traditional areas of residence (RLS, 59)</i>. Multzo horiek biek ere gainean daramate desabantaila sozialaren ezaugarri zenbait: eskolara gutxiago joanak dira, dirubide eskasagokoak, irakurtzen eta idazten gainerakoek baino erraztasun-maila apalagoa dute, pobre gehiago dago beraien artean eta bizitzeko erosotasun gutxiago dute oro har (hirugarren aldiz diot: deskribapen horrek eragozpen handiak ditu egungo euskaldunen batez besteko ezaugarriak ongi jasotzeko; ez nintzateke ausartuko, halere, zeharo okerra dela esaten). Ez dago dudarik, adibidez, orain dela ehun urteko Bizkai-Gipuzkoetan, bertako baserritar-jende euskaldun petoaren baitan, hori edo horren antzeko zerbait aski hurbiletik gertatu izan dela: ikus orduko hainbat azalpen, iraingarrienetik hasi eta mingotsera bitartean non eta zer aukeratu ugari dagoelarik). > > Horrelako tipifikazio sozial hori gertatzen denean, hizkuntza ahula bere etnokultura ahul-minorizatu horren ikur-sinbolo bihurtzen da. Hitz potolo horiekin, berriz, zera esan nahi dugu: kultura marjinal horri ikusten (egozten) zaizkion akatsak ikusten zaizkiola hizkuntzari berari ere. Garai bateko <i>hablar vascuence es muy cashero</i> hura gogoratzen al duzue zenbaitek? Euskara arlotekeria edo baxerritarkeria, ongi zibilizatu gabeko <i>cashero</i>-en kontua zen orduan: hori zen esaera horren oinarriko filosofian zegoena. Euskaraz egiten zuten horiek modernizatu gabe zeuden seinale. Oraindik ere, zenbaitentzat, horixe duzu euskara. Bai erdaldunentzat eta, kontuz gero, bai euskaldunentzat ere. Euskaltzaleek (eta, oro har, han-hemengo RLSzale guzti-guztiek) oso kontuan hartu behar dute gertaera hori. Euskaldun askotxo aterako baitzaie kontra, beren desabantaila horrekin nahikoa sufritu dutela esanez: sufrimendu horrekin ez dutela (batez ere seme-alabei dagokienez) aurrera segi nahi. Alferrik jardungo duzu halakoetan euskaldun garbi-huts horri oker dagoela, eta zuri kasu egiteko, esaten. Konponbide bakarra du arazo horrek: hezkuntza-aukera zabal iezaiozu euskaldun-jende horri (edo bere seme-alabei), bizibide erosoagoa eta hobeto ordaindutako lanpostuak eskura iezazkiezu, eta orduan ez dute beren euskara hori desabantaila sozialekin hain erraz uztartuko. Baina jakina: nola egin hori, gizarte-piramidean gora egiteko aukerabide gehienak erdararen kontrolpean badaude? > > Erantzuna, euskaldun gehienentzat, begien bistakoa da: erdaraz (ondo) egiten ikasi, eta kitto. Bizitzan aurrera egin nahi duten euskaldunek, goragoko gizarte-mailetara iritsi nahi dutenek, erdal itsasoan igeri egiten ikasi behar dute. Horretan ez dago salbuespenik. Are gehiago: beraiek izango dira lehenengoak saiatzen, beraien seme-alabek alde horretatik inolako eragozpenik izan ez dezaten (hots, erdaraz behar bezala jakin gabe gera ez daitezen). Jokabide horrek baditu, begien bistako ordainbideez gainera, kontrapartida nabarmenak ere. Batez ere hizkuntza ahularen eta bere hiztun-herriaren status sozialean. <i>Dependency interaction</i> sortzen da erdaldunen eta euskaldunen artean: menpetasunezko elkar-eragina. Erdaldunduenik dauden euskaldunak dira, prozedura horren ondorioz, erdal aginte-egituratik ordain-sari hoberenak jasotzen dituztenak. Hori da kontua, itsurik itsuenak ere azkar asko antzematen duena. Euskara hutsarekin jai duzula. Erdaraz ondo jakin behar duela euskaldunak, bizitzan aurrera (gizarte-mailan gora) egin nahi badu. Eta isuri horrek, jakina, etengabe erdal itsasora eramaten du euskaldun jendea: demografia aldetik, gizarte aldetik eta kultura aldetik. Boterearen eta baliabideen mailan erdaldun-euskaldunek ageri duten desoreka horrek (zeharo erdararen aldeko balantza horrek) bere horretan jarraitzen badu, erdal gizarte eta kultura askoren besteak irensteko ahalmenak eta gogoak (<i>incorporative capacity eta incorporative ideology</i> direlakoek) bere horretan jarraitzen badute, behinolako euskaldunen transetnifikazioak eta translinguifikazioak aurrera segituko dute. Euskaldunek (eta, oro har, etnokultura ahul, arriskupeko gehienetako hiztunek) dilema latza daukate, askotan, aurrez aurre: beren betiko bizimolde jatorrari eutsi eta gizartean atzera gelditu (desabantailaz josiak, alegia, beraiek eta beren seme-alabak), edota erdal (kontrolpeko) itsaso zabalean murgildu, azken muturrean <i>cultural suicide (RLS, 60)</i> egin, eta beren sinesmen-ohitura-jokamolde jatorrak (denak ez bada gehienak) alde batera utzi, beraientzat eta beraien seme-alabentzat gizarte zabal “neutral”-ean aurrera (gora) egiteko aukerak zabalduz. > > Are gehiago: “zaharkiturik” gelditzen ari diren euskaldunak itsaso zabal-neutral horretara eramaten saiatzen diren erdaldunek, oso beste era batera ikusten dituzte gauzak. Askotan, euskaldunei *mesede* egiten ari direla pentsatzen dute: “gizagaixo” horiekiko bihozberak, errukiorrak, humanitarioak eta errealistak direla iruditzen zaie. Eta, jakina, horrekin batera dator beste hau ere. RLSzaleak (gurean: euskaltzaleok) bere jendearen (gurean: erdaraz erdizka-edo moldatzen diren euskaldun gizagaixoen) etsai direla (hots: garela) esango edo pentsatuko dute erdaldun “mesedegile” horiek. Jakinaren gainean edo konturatu gabe, RLSzaleek erdal itsaso zabalera oraindik egokitu ez diren gizatalde etnolinguistiko minoritarioak (erdaraz ia ez dakiten edo gaizki moldatzen diren euskaldun gizagaixoak) beren ezjakintasunean, pobrezian eta arlotekerian mantenarazi nahi dituztela (hots: nahi ditugula) iruditzen zaie erdaldun “ongile” horiei. Hori baino susmo gaiztoagorik duenik ere izango da, gainera, tartean. Apropos mantendu nahi ditugula euskaldun arlote gizagaixo horiek beren ezjakintasun horretan: haien kontura ondo asko bizi garela besteok (cf. Maeztu, 1900 inguruan). > > Bazterturik eta gizarte-hierarkian “behe”an egotearen errua “behe”koek beraiek eta beraien bozeramaileok, omen dugu funtsean: hala esan ohi du, aurrekoak gutxi bailiran, RLSren kontrario batek baino gehiagok. “Zeuok ari zarete, euskara gora eta euskara behera, gauzak okerrera eramaten”. Salaketa hori, askotan, beste honekin elkarturik etorri ohi da: “zuen hizkuntza horri ez zaio (ez diogu), ez aginte-esparrutik eta ez gainerako <i>fortunate establishment</i>etatik, inolako trabarik jarri. Atzeraka badoa ez da besteok atzerapen-bidean jartzen dugulako; “zuen jende horrek”, bere euskaratxo (eta, oro har, hizkuntzatxo) horretatik erdara nagusira salto egiten duen jendeak, besterik badiozue ere, bere gogo hutsez eta borondate osoz egiten du salto, ez inork (ez guk behintzat) hartaraturik. Erantzun argia ematen dio Fishmanek salakuntza horri: indartsu-osasuntsuen aldetik euskaldunoi eta euskaltzaleoi (orobat beste hiztun-herri txikietakoei) ematen zaizkizuen azalpen horiek ez dira egia: “Whether made in the USSR or in the USA, neither charge is true” (RLS; 60). > > <i>Dependency interaction</i> delakoak berekin dakarren dilema hori ez da txantxetakoa. Baina ez da gaindiezina ere, ongi bideratzen bada. Horretarako, berriz, gauza bat da (besteak beste) beharrezkoa: irtenbide xinplearen bila, uneoro bat ala beste aukeratuz, ez ibiltzea. Ez da egia, hasteko, erdarazko gizarte-moldeak goranzko <i>social mobility</i> garantizatzen duenik, beti eta nonahi. Ez dago batere garbi, gainera, gizartean aurrera egin ahal izateko euskara abandonatu beharra dagoenik. Urrestillako Joantxoren kasuan, argi eta garbi dago kontua. Zer irabaziko luke Joantxok euskara alde batera uztearekin? Nahi izango balu ere ba ote luke modurik Urrestillan, eta are Azpeitian, erdara hutsez jarduteko? Erantzuna, gaur-gaurkoz, ezezkoa da garbi. Ez nuke beste horrenbeste esango, ordea, Astigarragako Patxiz; are gutxiago Aieteko Mirenez. Eta garbi kontrakoa esango nuke, pixka bat haserretuko bazait ere, Donostiako Lurdesez. Patxiren kasuan, etxekoekin eta etxeondoko ahaideekin (lehengusu, izeba-osaba...) euskaraz egiten du oraindik gehienetan. Ogia erostera joaten denean eta autoa tailerrera eramaten duenean ere bai: euskaraz egiten du orain ere plazako Bixentarekin eta Martuteneko Joxe Antoniorekin. Lagunekin txikiteoan, sagardotegian eta frontoian ere erdizka-edo euskaraz egiten du Patxik. Gainerakoan, halere, aski du erdara hutsarekin. Aieteko Mirenen kasuan, etxetik hasita, egoera gordinagoa da: semeei ere euskaraz egiten die gehienetan, baina ezkontideari bezala haiei ere lasai-lasai egin ahal izango lieke erdaraz. Hortik kanpora, ezer gutxi dauka gaurko Aietek Miren euskaraz jardutera bultza, zer esanik ez behartu, dezakeenik. Euskara ez da ezinbestekoa gaur egun, Astigarragako hainbat jardungune eta rol-harremanetan eta Aieteko gehienetan. Hainbatera iristen ez bada ere, hartara bidean-edo doaz gaur Donostia inguruko beste hainbat herri, auzo eta bizitegi. Oker banago zuzendu nazazue, mesedez. Ezinbestekoa ez izan arren mesedegarri ere bada ordea, euskara, Astigarragan eta beste herri-inguru horietan. Erroak eta lagunarte zabala, ezagupideak eta eguneroko tratua bertan izan nahi duenari mesede nabarmena egiten dio euskaraz jakiteak. Ikusia dugu, bestalde, language shift-en uholdeak itoak dituela, Donostiako kalean eta Aieten, bertako euskal arnasbide gehienak. Donostiarena aspaldi samarretik dator: ehun bat urteko kontua? Aiete ere ez da dagoeneko, duela berrogei urte bezala, euskal arnasgune jatorra. Urrestilla, aldiz, bai: hortxe dago “koska”. Astigarraga eta bere antzeko gehienak, azkenik, erdibidean-edo dabiltza: nora makurtuko ote dira azkenean? > > Gatozen ordea, berriro ere, <i>upward social mobility</i> eta <i>dependency interaction</i> direlakoetara: ikusi-edo egin dugu Joantxori ez liokeela, ez transetnifikazioak (euskal bizimodu eta ohitura, ikusmolde eta balio-sinesmen jatorrak alde batera utzi eta Prado del Reyko eredura buru-belarri aldatzeak) bere gizartean gora igotzen lagunduko. Ez eta translinguifikazioak ere (nagusiki euskaraz bizi izatetik, nagusiki erdaraz bizi izatera pasatzeak). Aldaketa horiek ez bailizkiokete mesedeak bakarrik ekarriko. Kalteak ere ekarri ohi dituzte aldaketa horiek. Zenbat euskaldun mutilzahar ez ote du ezagutzen Joantxok inguruko herrixka eta baserrietan, Patxik ere bai Hernaniko “peria”-ra etortzen direnen artean, ez zeruko eta ez lurreko gelditzen ari denik eta mozkorrari, beste zerbaiti ez bada, ematen dionik? Baserrirako andregairik bilatzen ez, bizi izatera kalera jaisteko desegoki (arlote?) sentitzen, bere “lekua” (gurasoek eskuratu zioten giza ingurumen hura) urtetik urtera galtzen ari dela ikusi eta, hoberik ezean, puta-etxerik etxe dabilenik? Bizimodu “normal” bat eramateko gero eta ezgaiago sentitzen diren euskaldun peto horiek, modernizazio-prozesu orok han (berdin du Jaka aldean, Zamoran edo Sorian) eta hemen dakarren eten-urratzeaz gainera, aparteko “peaje” bat ordaintzen ari dira. Asimilazio-bidean doazen populazioek gaixotasun-mota gehiago, eta larriagoak, agertu ohi dituzte. Buru-gaixotasunak ere bai: krimena eta indarkeria ugaritu egiten da, itxuraz, <i>dislocated assimilating populations</i> artean. Ba ote du horrek gure arteko bonba-jartze eta tiro-egitearekin zerikusirik? Ba ote du harremanik, orobat, zenbait hiztun-talde txiki-zatikatuetariko alkoholismo-tasa handiarekin? Fishmanek ez digu, azken puntu horiei dagokionez, harantzagoko argibiderik ematen. Dislokazio kulturalak osasunean (buru eta gorputz) dakartzan kalteez omen diharduten aldizkari tekniko mordo baten berri ematen digu, hori bai (RLS, 73). > > Hori guztia kontuan izanik, bere bizi osoan behin eta berriro errepikatu izan duen errezeta eskaintzen du Fishmanek, goian esandako dilema hori dela-eta: <i>pro-RLSers must become adapt at combinatorial rather than at mutually exclusive solutions</i>. Bat *ala* beste aukeratu ordez bat eta beste neurri *egokian* uztartzea dela kontua. Soluzioa ez dagoela, alegia, punta-mutur batean (“baserrian gelditu, behiak zaintzen, fabrika edo beste lantegi modernorik ukitu ere gabe, eta beraz pobre arlote bizi”) edo bestean (“kalera jaitsi, erdal itsaso zabalean murgil egin eta han aurreratu, ahal den neurrian noski, euskara zein euskal bizimodu-arrasto guztiak lehenbailehen abandonatuz”). Soluzioa ez dela ez bata eta ez bestea, jatortasun etnokulturala eta modernotasun ekonotekniko zein soziokulturala egoki konbinatzen asmatzea baizik. Eta zer konbinazio-modu gomendatzen die (digu) Fishmanek <i>pro-RLSer</i> (eta, beraz, euskaltzale) guztiei?: > > <center><table cellpadding="30" class="taula"><tr><td><i>“They must pursue stable bilingualism, at least among Xmen, if not among the generality of the population at large, and cultural pluralism, at least as an intra-Xish platform, if not as a national policy”.</i></td></tr></table></center> > > Itzulpenera baino areago egokitzapenera hurbilduz, horrelako zerbait: Elebitasun-molde egonkor bat bilatu behar duzue, zeuen (hots, euskaraz dakizuenon) artean diharduzuenean bederen. Eta, horrekin batera, zeuon arteko gora-beheretarako kultur aniztasunezko jardunbidea antolatu behar zenukete. Ausartuko ote ginateke errezeta horri euskal aplikazio zehatzik definitzen? Ez dut uste halakorik zeharo egin dugunik, azken hogei urtean: zinez merezi lukeela uste dut, bestalde. Hori baino ondotxoz gehiago gomendatzen du gainera Fishmanek, RLS liburuaren 61. orrialdean. Besteak beste, ondoko hau: > > <center><table cellpadding="30" class="taula"><tr><td><i>"An economic base under Xish control need not be entirely out of the question, thereby providing employment and mobility to Xish speakers who remain in a cultural enviroment and in a physical space more nearly their own".</i></td></tr></table></center> > > Ez litzatekeela itxuragabea, alegia, euskal arnasgune sendoetan bederen lan-munduan ere euskara beharrezkoa edota, gutxienez, mesedegarria izatea: bai lanera sartzeko eta baita goragoko lanpostuetara jo ahal izateko. Badakigu zer gauza delikatuak esaten ari garen. Inork baino hobeto daki hori, agian, Fishmanek berak. Horregatik eransten du berehala: > <br><br> > <center><table cellpadding="30" class="taula"><tr><td><i>"The creation of an economic base often requires the asistance and cooperation of a prior economic base (the Yish, hots, erdal, economic base), but if the much touted Yish “good will”- is really there, and, more inportantly yet, if the potential for “profits in the Xish sector” is really there, such cooperation too should be forthcoming".</i></td></tr></table></center> > > Hau ere oso maitea du Fishmanek: elkar joka eta muturka ibili ordez, elkarren eskutik joaten saiatu behar dugula, Yish (gurean erdal) eta Xish (gurean euskal) esfera soziokulturalek. Ahal den neurrian, hobe dela elkarri laguntzea elkarri behaztopa egitea baino. Badakit, jakina, zer esango didazuen: nola lagunduko digu ordea erdal munduak, lau lotsagabek burua berotutako kaxero atrasatu egosgogor batzuk besterik ez garela esaten digun erdal mundu horrek? Seguru al gaude, ordea, orain dela 30 urteko (*Pello Kirten*-en garaiko) burla-gaitzespenak gaurko zirikada eta salakuntzen parekoak direnik? Bi eratara lagun diezaguke erdal munduak, Fishmanen esanean: batetik, euskararen kontra ez daudela esaten badute behin eta berriro, eman diezaiegun nahi adina aukera, behar den errespetuz eta begirunez, beren onginahi hori praktikara eraman ahal izan dezaten; bestetik, bihur dezagun euskarazko jarduna irabazpide, eta baietz erdal mundu hori ere, modu batera edo bestera, euskalgintzaren gurpilera hurbildu. Bigarren puntu horren on-gaitzak neurtzeko esperientzia konkreturik badu, gaur egun, euskarak: irakaskuntza munduan eta, bereziki, euskarazko ikasmaterialgintzan. Bataz zein besteaz merezi izango luke aipamen luzeagorik egitea; aurkezpen honetan ezin gaitezke, ordea, xehetasun horietan kateatu. > > Nolanahi ere, abisu latza ematen digu Fishmanek. Garrantzitsua dela, oso, euskara eta bere kultura gizarteko ordainsarien markoan (zentzu zabalean) ongi txertatzea. Behar-beharrezkoa duela hori euskaldungoak, belaunez belaun bizirik iraungo badu. Eta gehiago ere esaten du, zeharka-edo, beste nonbait (han esandakoa gure koordenatuetara ekartzen saiatuko naiz, hemen ere): zertarako ari gara hainbat B eta D eredu zabaltzen eskoletan, eskola amaitu ondoren etxean eta kalean, astialdian eta ia lan-mundu osoan erdara hutsean jardun behar badugu guztiok? Deribatu diferentzialak zertarako euskaraz erakutsi, helduen munduan euskarak (euskarazko formazio eskolarrak) inolako aplikaziorik izan behar ez badu? Gomendio zehatza da berea: *Social reward* eta *sanction* sistema ez dezagula begien bistatik galdu, benetako euskalgintza osasuntsua aurrera atera nahi badugu. Irabazpideen eta salerosketen gurpilean, eguneroko jardunaren bizibidean txertatzen ez den hizkuntza ahula eskolak nekez salbatuko duela. > > Ez gaitezen, ordea, gure karta-joko osoa sozioekonomiazko ordainsarien joko horretan bakarrik, edo nagusiki horretan, jokatzen hasi. Gehiegitan egiten baitugu (euskaldunok) hordago, honetara edo hartara justu-justu, galdu-irabazi guztia hortxe balego bezala: “euskarazko eskolek salbatuko dute eskola” egin izan dugu hordago, orain dela gutxi arte (eta oraindik ere asko dira, eguna joan eta eguna etorri, errosario hori errezatzen jarraitzen dutenak); “euskarazko komunikabideek (telebistak, irrati-aldizkariek, egunkariek eta, orainago, *internet*ek) salbatuko dute euskara”. Beste hau ere entzuna izango duzue agian: “kultur esparru guztiak (unibertsitatea, literatura klasiko-unibertsala eta Donostiako zinemaldia barne) euskaraz jartzeak salbatuko du euskara”. Sozioekonomiaren apustu mekaniko, pre-enpaketatuaz egin behar al dugu orain irrintzi? Ez gaitezen errazkerian erori, eta gure gaitzen zer-nolakoak zehatz-mehatz aztertu eta ongi uler ditzagun, sendagai miragarriaren azken bertsioa, geure kalterako eta askoren irrigarri, kaleratu aurretik. Gure (hots, euskarazko esfera) sozio-ekonomikoa, kasurik onenean ere, erdarazkoa baino txikiagoa izango da beti. Hori jakinik eta horren arabera erre ditzagun beraz, modurik arrazoizkoenean, gure kartutxo apurrak. Sinplekeriak eta erredukzionismoak ez gaitu indartsuago egingo: aitzitik, gure nagitasun intelektuala nabarmenago agerraraztea baizik ez dugu horrekin lortuko (azken kontsiderazio hau beste leku batean, eta beste enfoke batez, jasoa diogu Fishmani). > > Dislokazio soziala kalte-iturri handia da euskaldunontzat (eta gu bezalako beste guztientzat): ETBn euskarazko (zer esanik ez erdarazko) esatari edo aktore-aktoresa on bat sortzen bada, profesional trebe hori xurgatu egingo du (horren arrisku handia izango dugu, behintzat) erdal telebista-munduak: ondotxoz diru gehiago eskainiko dio erdal munduak, askoz jende gehiagorenganatzeko aukera izango du, han bai han fama eta <i>glamour</i> distiratsua... “benetako” gizarte-hierarkian horrela bai gora egin litekeela! Berdin euskal idazle hoberenekin, zinegileekin, gestore publiko, enpresari eta manager-jende kapazenarekin, injineru eta talentu handieneko asmatzaile, mediku eta abarrekin... Xurga-indar horri guztiari ez dago alto ematerik. Saiatu beharko genuke, ordea, hori dena kontuan hartuz gure irtenbide itxurazkoak, arrazoizkoak, aurrera atera litezkeen modukoak atontzen. Espero izan dezakegun mundu hoberena, aukera “posible”-en artean hoberena, euskara-erdarak present izango diren bat baldin bada (eta horretan ez du Fishmanek duda-muda handirik: <i>“the best of all posible worlds” is an ethnolinguisticallly syncretistic one</i>), hortik atera ditzagun kontuak eta horren arabera egin ditzagun euskara indarberritzeko gure plan guztiak. Ahaztu dezagun hortaz euskara hutsezko Euskal Herriaren egitasmoa, hain bihotzean iltzaturik daramaguna, eta zentra gaitezen euskaldunen luze-zabaleko elebitasun egonkorra garantiza dezakeen marko sozioliguistiko egokiena, “ongien egokitzen zaigun trajea”, bilatzen eta aplikatzen. Diglosia bidezko etorkizun-markoa definitu behar dugula, horixe esaten digu Fishmanek. Ez “betiko diglosia”, menderik mende indarrean egon den partiketa-molde hura alegia, hori ezinezkoa baita egungo gizarte-molde honetan. Baina diglosia modu bat, azken finean: euskara-erdaren konpartimentazioa, luze-zabaleko funtzio-banaketa egonkorra garantizatuko duena, bilatu eta hezur-mamitu behar omen dugu euskaldunok eta erdaldunok. > > XXI. mendean diglosia molde berririk eratu eta heda al daiteke, gure artean? Galdera urduria gehiago da hori, gaur-gaurkoz, baieztapen sendoa baino. Fishmanek baietz erantzuten dio galdera horri, eta horretantxe saiatzen da RLS honetan. Kapaz izango ote gara, bere formulazio teoriko horri gure arteko hezur-mamitze sendorik bilatzeko? Hori lortzekotan gauza bat egin beharko omen dugu, besteak beste: > > <center><table cellpadding="30" class="taula"><tr><td><i>"The formation of a new type of Xman</i> (gurean: beste era bateko euskaldun-jendea), <i>an Xish</i> (gurean: euskal) <i>leader and intelectual who may be more capable of engaging in RLS</i> (gurean: euskara indarberritzen) <i>than was previously the case, a type whose greater ability along these positive lines may be directly attributed to his or her greater ability to meet and interact with Ymen</i> (hots: erdaldunekin) <i>in Yish</i> (erdaraz alegia) <i>in certain pursuits and to do without them completely in others, on the one hand, while cultivating Xishness in certain areas at a higher intellectual and more creative cultural level than was the case before, on the other hand".</i></td></tr></table></center> > > Erdarari eta erdaldunei beldurrik, are gutxiago gorrotorik, izango ez dien euskaldun-jendea sortu behar dugula; erdaldunekin lasai asko erdaraz egingo duena baina, errotik euskalmaitea delarik, buruz ondo samar jantzia eta kulturgintzan saiatua (gure idazle-jendea, hainbat kantari eta bertsolari askotxo ere, gaizki ulertzen ez badut, Fishmanen asmo horretan ondo samar kabitzen dira), jardungune eta harreman-sare jakinetan (erdal munduak begirunez onartzen eta aldenik alde errespetatzen duelarik) euskaldunekin euskaraz jardungo duen euskaldun-jendea ugaritu eta sendotu behar dugula. Eta hori egin al liteke? Hori ere guri tokatzen al zaigu egitea? Zer egin behar da horretarako? Gure galderok gogoan izanik, honela amaitzen du Fishmanek: <i>the solution to social dislocation requires newer responses than those that have existed before to the problems of intergroup dependency relationships</i>. Hitz batean: hoa eta bila ezak. Ez, ordea, gogogabetu: etengabe saiatuko da bera, diglosia marko berriaren bilaketa horretan bide-argitzaile, arrisku-erakusle eta aholkulari zuhur izaten. > > > <br> > **Eten urratze edo dislokazio kulturala.** > > > Modernoa izatea nori ez zaio gustatzen? Ez al gabiltza beti begira, modako janzkera zein den? Eta berdin modako orrazkera, auto-modelo berria, modako filmegilearen azken pelikula, “mundu guztia” irakurtzen ari den liburua, modako turismo-lekua, trekking-a, eski-estazioa eta abar? “Azken modan” egon nahi dugu guztiok, herri-izatearen “betiko” jatortasun-zantzuak aldarrikatuz Kilometroetatik Herri Urratsera eta Nafarroa Oinez-tik Araban Euskaraz-era bagoaz ere. Aldian behingo elkarretaratze horiek besterik iradokitzen badute ere, eguneroko bizibide arruntean libertate osoa nahi dugu, “nahi duguna” egiteko. Gutxitan konturatzen gara, ordea, “nahi dugun” modernizazio-bide hori, “norbaitek” desiragarri bihurtzen digun moda-egarri hori, hori guztia bezain gogotsu nahi dugun beste kontuarekin (euskaldun izaten jarraitzearekin) ezkontzen zaila dela. Batzuek ezinezkoa dela ere esango dute, “zuri ala beltz”-eko zatiketaren ildotik. Garbi dagoena da, aukeratzen dugun ikuspegia aukeratzen dugula, dislokazio kulturalaren arriskua dakarrela berekin modernizazioak. > > Eta ez modernizazioak bakarrik: baita demokratizazioak ere. Fishmanen hitzetan <i>most modern democracies engage in conscious or unconscious cultural genocide (...) they do so via many of their most central and most prized and admired social, economic and political processes</i>. Horrexegatik, hain zuzen, omen da *LS so common* eta RLS *so difficult to attain and so heart breaking to pursue*. Modernizazioak eta demokratizazioak, izan ere, kulturaz diferenteak diren jendakiak elkarrenganatzen ditu, era batera edo bestera: auzoan, kiroldegietan, hezkuntza-munduan, lan-esparruan, aisialdian, erosketak egitera goazenean, elizkizunetan, administrazio-guneetan, turismo- lekuetan, aste-bukaeretako joan-etorrietan. Modernizazioak eta demokratizazioak ahuldu (zenbaitetan birrindu) egiten dituzte lekuan lekuko kultur diferentziak, eta guztiok komunikabide berberen, alderdi politiko berberen, hezkuntza-programa bateratuen eta publizitate-instantzia berberen jirabiran jartzen gaituzte. Komunikabide, alderdi politiko, hezkuntza-programa, ekonomi saio horiek ideologiaz banaturik egon daitezke noski, atal bitan edo gehiagotan frakzionaturik. Zati-banaketa hori ez da ordea, gehienetan behintzat, kontsiderazio etnolkulturaletan oinarritzen, euskaldunak eta erdaldunak (berak *Xmen* and *Ymen *dio) batera biltzen gaituzten luze-zabaleko jardunbide sozioekonomiko eta soziopolitiko globalagoetan baizik. (Berriro ere azpimarratu egin beharko dugu, azalpen hori zuzenagoa dela itxuraz Ipar Euskal Herrirako edo Nafarroarako, Euskal Autonomia Erkidegorako baino). Erkidego honetan litekeena eta are, entzuten direnak entzunik, itxura batekoa da (ez dut ordea, gogoan dudalarik, horren estudio sendorik inon ikusi) euskaldun gehienak alderdi jakin batzuetatik hurbilago egotea. Eskola-kontuan, esate baterako, aski frogaturik dago guraso euskaldun gehien-gehienek D eredura bidaltzen dituztela beren seme-alabak. Orduan ere ezin esango litzateke, ordea, erdaldunak (bere osoan) beste alderdietara (edo, hezkuntza alorrean, B eta A eredura) lerratuta leudekeenik. Gauzak, bere osoan hartuta, gure arteko *slogan* sinple horiek baino ondotxoz konplexuagoak dira. Fishmanek dioen hori ez da beraz, EAEn izan ditzakeen salbuespen nabarmenak gogoan izanik ere, hain itxuragabea. > > Gatozen, berriro ere, modernizazio kulturalera eta *free choice* irizpidera. Guztiok “nahi duguna” egite horrek ondorio nabarmena dakar erosten (ikus-entzuten) ditugun komunikabideen alorrean, jarduera ekonomikoan, udako (eta, urtetik urtera sarriago, neguko) bakazioetan, hauteskundeetan eta gainerakoan: erdal kultura (gaztelaniazkoa hemen, frantsesa bestean eta ingeles angloamerikarra polliki-polliki bietan) ari zaigu etxekotzen; eta, horrekin batera, gure euskal kultura (kalean ez ezik etxean ere) gero eta arnasbide ahulagoz ari zaigu gelditzen. Zenbat eta bizibide modernoaren askatasun- eta ongizate-gurpilean katigatuago gauden, orduan eta arrisku biziagoa dugu euskaldunok erdal giroan txertatzeko eta erdal giro horren arabera jarduteko, erdaldunekin ezkontzeko (edota, berdin du horrek, bikote-bizitza eratzeko), euskaltasun-ezaugarriak alde batera uzten joateko (polliki-polliki, ia konturatu ere gabe eta beraz inork behartu gaituela ere nekez esan dezakegularik) eta erdaldunak (vascos, navarros edo Basques “de aquí de toda la vida”) bihurtzeko. Translinguifikazioaren arriskua hor dago. Fishmanen azalpen jeneral hori aski ezaguna dugu euskaldunok Larramendiren garaitik, Campionen deskribapen literarioetan barrena Altuberen konstatazio zorrotzetara bitartean. Zer esanik ez 1960 ingurutik honako bizi-esperientziaren argitan (ez horrenbeste ordea, eta hori bada ohargarria, gure bibliografia soziolinguistikoan). Euskaldunok ondo baino hobeto ezagutzen dugun fenomenoa da <i>dependency interaction, intermarriage, relinguification and re-ethnification</i> prozesu hori. Eta zer egin behar dugu, horrekin konforme ez bagaude? Erantzun bat, badakigu zein den: modernizazioa eta demokratizazioa gure etsai deklaratu, euskal kultura eta nortasun-ezaugarriak irensten (ezabatzen, urtzen) dizkigutelako eta, kultur nortasun horiek gabe, euskarak berak oinarri oneko bizi-iraupenik ezin izan duelako. > > Gehienoi harrigarri samarra gertatuko zaigu agian irteera-modu hori, baina oker geundeke gure artean aukerabide hori inoiz hautatu ez dela, edota gaur behintzat zeharo alboraturik dagoela, uste izango bagenu. Ez da hau lekua horretan sakontzeko, baina bego horretan esana. Fishmanek zera dio: oker dabiltzala modernizazioa eta demokratizazioa alde batetik, eta beren etnokultura eta etnohizkuntza indarberritzeko asmoa bestetik, berez eta ezinbestean etsai direla diotenak. Ez dela egia helburu biak ezkondu ezinak direnik. Modernizazioa eta demokratizazioa alde batetik, eta agregatu etnokultural txikiak (gurean: euskara eta euskal kultura) bestetik, uztartu litezkeela eta elkarren eskutik eramaterik badagoela. Lan zaila dela, hori bai. Modernizazioari eta demokratizazioari, gurea bezalako hiztun-herri txikien borrokatzaile izango ez badira, osagarri jakina erantsi behar zaiela <i>extending it to the cultural realm (...), to the protection and cultivation of the cultural (and, therefore, of the language-in-culture) rights of minorities that seek such protection and cultivation.</i> Demokraziaren kontzeptua hedatu egin behar dugula, ez murriztu, kultur esparrura zabalduz alegia. Ongi da erdaraz bizi nahi duten euskaldunei (edo euskaldunen ondorengoei) erdaraz bizitzen uztea eta laguntzea. Laguntza faltarik ez dute izango normalean, goragoko interes nazionalen eta <i>the greater general good</i> zer den eta zer ez den definitzen dutenen eskutik. > > Baina euskaldun izaten, euskaraz bizi izaten, jarraitu nahi dugunok ere ez al dugu laguntza merezi? Ez al gara ari, gu ere, <i>contributing to the national interest and the greater general good?</i> Zauri bizian sartu dugu hatza, bistan da, gai hau aitatzean. Min egiten digu zauri horrek, eta nahiago izaten dugu ez ukitu. Osatu eta sendatu behar dugun zauria da, ordea, itxurazko bizibiderik izango badugu etorkizunean. Fishmanek, ikuspegi orokor batetik (euskal kontuei buruz zehatz-mehatz zer esaten, edo erdi-esaten, duen geroko uzten dugu), zera dio: <i>RLS eta language-in-culture maintenance</i> indartu eta babestu egin daitezkeela <i>recognizing cultural democracy as a component and as a responsibility of the general democratic promise</i>. Konturatzen da, ondo asko, zer esaten ari den eta hori lortzea zer zaila den: > > <center><table cellpadding="30" class="taula"><tr><td><i>"Spokesmen and apologists for the Yish mainstream often do not recognize any such responsibility. Instead, they often advocate its diametric opposite: the cultural homogenization of the population via a common language and a common education, regardless of the implicit anti-democratic nature of such homogenization, attacking minority aspirations as contraindicated for “the greater general good” and as self-punitive for the minorities themselves. Even more often, however, the mainstream establishment is simply unaware of minority ethnocultural and ethnolinguistic aspirations. It is in the very nature of mainstream life to be unknowingly provincial and self-centered (while ascribing such traits only to others, who are outside the mainstream), and, therefore, to interact primarily with its own members, or with former Xmen who have opted to become Ymen (...) and, therefore, to be unfamiliar with or even totally ignorant of the Xmen-via Xish pro-RLS</i> (gurean: euskaraz bizi garen euskaldun euskaltzaleon) <i>views and aspirations"</i> (RLS, 65. or)</td></tr></table></center> > > Luze joan da aipamena, baina merezi du Fishmanen ikusmoldea argitzeko. Euskaldunoi oro har, eta euskaltzaleoi bereziki, egozten zaizkigun akatsak eta bidegabeak ez dira beti oker esanak (lotsa ere eman behar du, bizi garen giroan bizi izanik, hori eztabaidatzeak). Kontua da errua eta kulpa ez dagoela alde batean bakarrik: besteak ere (erdal munduak eta bere bozeramaleek, alegia) erantzukizuna, eta ez nolanahikoa, dutela kontu horretan. Etxe alde jokatzen dutela sarri asko, jakinaren gainean batzuetan eta ustez uste gabean besteetan. Gu bezain itxiak, itsuak eta arloteak dira beraiek ere, besterik uste duten arren, norberaren kultura eta hizkuntza auzigai bihurtzen dituzten bakoitzean. Guztia Salamanca dela iruditzen zaie, zubi-hegaldiz guregana (berdin Kataluniara...) datozenean ere ohiturik daude beren gaztelania hutsean jarduten, eta beren artean euskaraz ari diren euskaldunekin topo egiten dutenean ez dira etxean sentitzen. > > Gatozen, berriro ere, gure mundutxora: gero eta ozenago entzuten dira kexuak, han eta *hemen*, euskara aurrera atera beharraren beharraz edozer astakeria, gehiegikeria, itxuragabekeria egiteko edo ontzat emateko prest gaudela euskaltzaleok, oro har. Itsuak izan behar genuke, berriro diot, gure arteko hainbat bidegabe eta huts-egite ez ikusteko eta ez aitortzeko. Kontuak ez dira hor amaitzen, ordea, inondik inora: euskalgintza osoa, oro har, bidegabezko jokamoldeekin parekatzeko joera indartzen eta zabaltzen ari da erdal munduan. Honetan edo hartan egindako hanka-sartzeak ez, egitasmo osoa baizik, epaitzeko joera ari da erdal munduan indartzen. Euskalgintzaren aldeko artikulu bat irakurtzen, eta hitzaldirik edo gogoeta pausaturik entzuten dugun bakoitzeko, zenbat kontrako ez dira jasotzen? Doktorego-tesi ederrik egin liteke, inork gogorik balu, azken urteotako hemerotekak jiratuz. > > Atzo arratseko <a name="ref3" href="#3">(3)</a> kontua: erdal telebista-kate batean aktoresa ezagun bat ari da, beste zenbait solaskiderekin, zine-kontuen gaineko berriketa gozoan. Eta halako batean zera dio: zerbait “gehiago” egin behar luketela hemengo (hots, Espainiako) arduradunek (agintariek, produktoreek, film-banatzaileek, zinema-aretoen jabeek, telebista-kateen programatzaileek edo dena delakoek) “gure zinea” babesteko, indartzeko, gorabidean jartzeko. Badakiela asko egiten dela dagoeneko, baina frantsesak eredugarri direla horretan eta haiengandik zer ikasia ugari daukagula. Inork ez zion Carmen Maurari, nik entzun nuen artean, kontrako hitz erdirik atera. Guztiek onartzen dute, izan ere, “gure kultura” (kasu honetan gaztelaniazko produkzio zinematografikoa, beste batean kantu-musikak eta hurrengoan liburugintza, internet eta gainerakoak bezala) defenditu eta bultzatu, landu eta kultibatu... hitz batean anglouholdeari aurre egiteko zaindu egin behar dela. Eta arrazoizkoa iruditzen zaigu, horrela esanda, guri ere. Has zaitez ordea planteamendu horren laurdenaren laurdena euskal kulturgintzaren alde esaten; ea zer erantzun-modu jasotzen duzun han eta hemen. Hor dago kontua, eta hori nekez konponduko da normalean (sarrienik) hartu ohi ditugun jokabideekin: ez egunero soinekoa urratuz, eta ez etengabe ezikusiarena eginez. Badugu, beraz, hiztun-herri eta soziokulturazko kolektibitate txikiok arazo bat, ahaztu ezinezkoa. Horri nola erantzun, hor dago koska. Fishmanentzat, erantzunik hoberena sinkretismo soziokulturalaren bidezkoa da: erdal mundua ere onartu, gure (eta gure seme-alaben) bizialdi osoan hortxe izango dugula jakin eta berari leku egiten ikasi; baina euskal munduari bere osoan, litekeen erarik beteenean, eutsiz: gure biziaren zati garrantzitsuak (gizakiaren *Gemeinschaft*-giroa sortzen dutenak eta euskarazko arnasgune trinkoetan bizi izaten lagun diezaguketenak, bereziki) euskaraz bizi, euskaraz sortu eta seme-alabei euskaraz transmititu. Euskal kulturari edertasun-kutsua erantsi, gogoz eta ekitez euskal neurrietara errenditu ahal dugun heinean, eguna joan eta eguna etorri erdal munduarekin mutur-joka ibili gabe. Hori da bere aholkua, mundu zabaleko hiztun-herri txiki, ahul, galtzeko zorian gaudenoi RLS bidez hezur-mamitzea gomendatzen diguna. Zer da beraz RLS, eta nola egin liteke hori? > > > <br> > <b>(<a href="http://www.erabili.com/zer_berri/aurkibidea/egilea/zalbide">MIKEL ZALBIDE ELUSTONDO</a> Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Euskara Zerbitzuaren burua da)</b> > > - **erabili.com**-ek eta **Azpeitiko Euskara Patronatuak** bere esker ona adierazi nahi diete bai Mikel Zalbideri eta baita "HIZNET":http://www.asmoz.org/HIZNET/ Hizkutza Plangintza Ikastaroaren arduradunei ere, idazlan hau argitaratzeko baimena eta eskatutako laguntza guztia eman izanagatik.<b> > > - Orain arte argitaratutako atal guztiak irakurtzeko sakatu</b> "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1081896465 > > > **Oin-oharrak:** > > > <a name="2" href="#ref2">(2)</a> Aipamenik badago, halere, egon. Ez ordea, nik dakidala, gurea bezalako ingurumen modernizatuei buruzkoetan. > > <a name="3" href="#ref3">(3)</a> Berez, 2001eko. > > > <br> > **Ildo bereko artikuluak** (irakurtzeko gainean sakatu) > > > - "Ahuldutako Hizkuntza Indarberritzea: teoriak zer dio?":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1056974834 > > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1083602190/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com