Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Hanburgesak
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> *Hanburgesa* da euskal testuetan aurkitu dudan era bakarra delako jaki hori izendatzeko. Eta hori proposatzen da euskal hiztegi gehienetan gaztelaniazko *hamburgesa*-ren kidetzat. Hala eta guztiz ere niri ez zait inondik ere hitz egokia iruditzen. > Izan ere, <i>labadora</i> bezalakoxea da <i>hanburgesa</i>: espainolez bakarrik erabiltzen den hitza da, eta, gainera, espainolezko generoko marka ere badu, behinolako <i>emakume santa bat</i> eta kidekoetan gertatzen zen bezala. > > Ez dut uste inork ukatuko didanik gaur egun euskaldun peto gehien-gehienek <i>labadora</i> erabiltzen dutela ahozko hizkera arruntean, familian edo lagunartean. Hala ere horiek berek egoera formalagoetan, eta are gehiago izkribuz, <i>garbigailu</i> idazten dute inongo zalantzarik gabe. Zergatik ez da gertatzen antzeko zerbait <i>hanburgesa</i>-rekin? > > Arrazoi nagusia hau da nire ustez: inork ez dielako bestelako hautakizunik proposatu. Eta, ni bat nator, nahikoa lan badute idazleek txukun idazten, eta ezin dute denbora piloa eman bururatzen zaizkien hitzen eta esapideen jatortasun edo txukuntasuna etengabe arakatzen. > > Baina besterik eskatu behar zaie hiztegigileei eta hizkuntzaren inguruan hausnarrean dabiltzanei. Hauen eginbidea da, dudarik gabe, hitz ustez desegokiak salatzea eta kideko txukunagoak proposatzea. > > <i>Hanburgesa</i>-ren kasuan, badirudi “euskal itzulpena”, <i>hanburgotar</i> edo <i>hamburgtar</i>, ez dela onargarria: arrotzegia eta bitxiegia gertatzen da, eta are ilunegia eta lausoegia, nire ustez bederen. Baina bada beste hautakizun bat, aski egokia gerta daitekeena, nik uste: hitzaren forma nazioartekoa, ipar-amerikarrek asmatua, eta frantsesez, ingelesez, alemanez eta beste hainbat hizkuntzatan erabiltzen dena, hain zuzen. Hots, <b>hanburger</b>, euskal ortografian. <i>Labadora</i> esan eta <i>garbigailu</i> idazteko arazorik ez duen idazleak ez dut uste arazorik izango duenik <i>hanburger bat jan nuen</i> papereratzeko; ezta <i><b>hanburger jatetxe</b> batean</i> idazteko ere. Are gutxiago, nik uste, horrela jokatuz bi euskal <i>españolada</i> argi eta garbi, <i>hanburgesa</i> eta <i>hanburgeseria</i>, saihestuko dituela ikusten duenean. > > > <br> > <b>(<a href="http://www.erabili.com/zer_berri/aurkibidea/egilea/sarasola">IBON SARASOLA</a> hizkuntzalaria eta euskaltzaina da)</b> > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1082497493/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table> > > > <br> > Orain arte argitaratutako guztiak irakurtzeko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1047033937
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com