Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Orokorrean
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Seguru nago bat baino gehiago, batez ere gaztea bada, harritu egingo dela *orokorrean* delakoa ezin berriagoa dela jakitean. Baina hain da berria non ez baita behin ere agertzen, esaterako, 1977ko lagin estatistiko baten gainean egin zen *Maiztasun Hiztegian*. > Oinarrian duen *orokor* bera ere ez da betidanikoa. Duela ehun urte ez zegoen horren arrastorik oraindik. Jatorria ere, bistan denez, oso badaezpadakoa du. Ez da, noski, hortik segitzen hitza arbuiagarria denik, idazle ereduzkoek erabili dutenez eta gaur egun erabat onartua dagoenez gero. Dena dela, uste dut adierazgarria dela hitz horri buruz K. Mitxelenaren jokaera aipatzea. Mitxelenak behin baino gehiagotan erabili zuen *orokor*, bere hiztegian ikus daitekeenez. Hala ere, hiztegi horren euskal izentzat ez zuen *Euskal Hiztegi Orokorra* hautatu. Aitortu zidanez hitza ez zuen gogoko azken batean, bere hiztegiaren izenburuan agertzeko bezainbat bederen. Horren kariaz sortu zuen *orotatiko*, nire ustez, beste zenbait testuingurutan ere erabili beharko litzatekeen hitz egokia: *orotariko geografia* bezalakoak izan beharko lukete leku bat euskal testuetan, nire ustez behintzat. > > *Orokorrean*-era itzuliz, ez dut nik gaitzetsiko, nahiz eta bere jatorri klonikoa begien bistakoa den. Baina gogoratu behar dut bere kide-kidea den **oro har** askoz ere egokiagoa iruditzen zaidala, alde guztietatik egokiagoa. Eta ez genukeela bertan behera utzi behar **erabat**, hainbat testuingurutan *oro har*-en kide jasoa dena. *Orotariko Euskal Hiztegian* ikus edo ikas ditzake nahi duenak, *erabat*-en adiera horren erabilera aski egokiak Orixeren eta Mitxelenaren beraren eskutik. > > > > <br> > <b>(<a href="http://www.erabili.com/zer_berri/aurkibidea/egilea/sarasola">IBON SARASOLA</a> hizkuntzalaria eta euskaltzaina da)</b> > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1081042730/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table> > > > <br> > Orain arte argitaratutako guztiak irakurtzeko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1047033937
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com