Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Apenas
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Nire adiskide handi batek, eskolako arazo larri batez mintzo zelarik, hala idatzi zuen oraindik orain: *"Irakasleak zein gurasoak ez dira apenas sekula enteratzen"*. Adiskidide hori nor den jakinda, harritu naiz, baina behingoak ez dio meriturik kentzen haren idazteko estilo zorrotzari. > Beraz, aurrera jarraitu aurretik, desenkusa nakion nire ausardiagatik. Dena den, Beterrian ikasi bide du hori, hemendik ez zuen eraman horrelakorik, nahiz eta aitortu beharrean nagoen laster ohikoa izango dela guztiontzat ere. > > *Apenas*ek, oraintsu arte, euskaraz honako adiera hau zuen: dirudienez, antza denez, ematen duenez,..., hau da, zalantza eta idarokizunezkoa zen: "*Apenas jenderik etorri den Realaren partida ikustera*"; eta ez, orain sarritan erabili ohi den eran, baieztapenezkoa: "*Apenas etorri da jenderik Realaren partida ikustera*". Gehiago esango nuke: lehenengo kasuan honako hau ere esan daiteke: "*Apenas etorri den gaur Donostiako alkatea partida ikustera*". Baina ez dago esaterik, inolaz ere, "*apenas etorri da gaur Donostiako alkatea partida ikustera*". > > Bigarren adiera hori ere (*apenas etorri da jenderik Reala ikustera*), onartu behar bada, onartuko dugu, baina jakizue berriki hasi dela hedatzen, ez duela tradiziorik. > > Ez da kontu berria maileguekin gertatzen dena; alegia, erderaz adiera bat izan eta euskarara pasatzean beste bat hartu. Ez al da horixe honako hauen kasua ere: "sasoi", "proportzio", "dezente", "galanta"... > > > - Hona adibideak: > > - *a la sazón*<img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/1066948914gezia12.gif"> sasoi hartan (denbora)<img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/1066948914gezia12.gif"> sasoia (indarra/kemena). > > - *proporción*<img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/1066948914gezia12.gif"> erlazioa (proportzioa)<img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/1066948914gezia12.gif"> proportzioa (aukera). > > - *decente*<img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/1066948914gezia12.gif"> prestua (ondradua)<img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/1066948914gezia12.gif"> dezentea (nahiko handia). > > - *galante*<img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/1066948914gezia12.gif"> amultsua eta fina<img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/1066948914gezia12.gif"> galanta (handia). > > > <br> > **(RUFINO IRAOLA GARMENDIA Lasarte-Oriako Udal Euskaltegiaren zuzendaria da)** > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1080735619/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com