Sarrera

Mapa

Kontaktua

Guri buruz

Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera

Sare-aldizkariak

Iritzi-muinetik
» Buztanak eta isatsak
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Orain dela egun batzuk Euskal Telebistan “kometaren buztana” esapidea entzun nuen. Aitortu behar dut halako zera bat sentitu nuela belarrian. > Gauzak estu hartuta ez dago inongo hizkuntzatan sinonimorik, hots, ez daude konnotazio eta denotazio berbera duten bi hitz. Beste era batera esateko, kostatuko zaigu aurkitzea bi hitz esanahi eremu berbera eta adiera multzo berbera dutenak, eta erregistroz eta mailaz trukagarriak direnak. > > Erdara-euskara hiztegiek diotenez, “cola/queue” adigaiaren euskal ordainak *buztan* eta *isats* dira. Hala ere, argi dago bi hitzak ez direla elkarren kideak. Hedatuena, ahoz nahiz izkribuz *buztan* da, euskal eremu osoa hartzen baitu eta euskalki eta garai guztietako idazkietan agertzen baita. Besteak, *isats*-ek, eremu meharragoa du berez: Gipuzkoako Beterria eta Tolosa aldeko ingurua, antza denez. Idatziz ere gutxiago erabili da *isatsa*: lehen adibideak XIX. mendearen azken aldekoak dira, eta gipuzkerazko tradiziotik at ez da erabili. Dena dela, euskara batuan biek dute, antza denez, maiztasun bertsua; adibidez, Ereduzko Prosa Gaur izeneko corpuseko 36 liburutan daude *buztan*-en agerraldiak, eta 34tan *isats*-enak. Nolanahi ere, 168 aldiz agertzen da *buztan* testuotan, eta 112 aldiz *isats*. > > Haatik, euskara batuari dagokionez, bataren eta bestearen arteko bereizgarri nabariena hizkuntza maila da. Aski da gorago aipatu dudan corpusa aztertzea ikusteko *isats*-en adibideak jasoagoak direla, oro har, mailaz. Alde batetik, badu *buztan*-ek adiera bat *isats*-ek ez duena, “zakil”ari dagokiona, hain zuzen, Ereduzko Prosa Gaur corpuseko 168 adibideetatik 70 bat biltzen dituena. Ez dago horrelakorik *isats*-en adibideetan. Bestetik, eta hori da orain axola zaidana, hedadurazko adiera jasoak *isats*-en bidez egiten dira. Esaterako, sirenak isatsak dituzte testuotan, eta nahiz eta tradizioan badagoen *izar buztandun*-en adibideren bat *kometa* izendatzeko, gure itzultzaile bikainenetako batek *kometa baten suzko isatsa* aipatzen du corpus horretako beste testu batean. Niri egokiagoa iruditzen zait **kometaren isatsa** hori, inoiz ikusi dudan *kometaren adatsa* literarioegia baino. > > Ildo beretik, **piano isatsdun** ezarri nuen Hiztegi Handia-n piano de cola / piano ŕ queue-ren ordain. Aipatzen ari naizen corpusean *isats-piano* agertzen da bi aldiz, Elhuyar Hiztegiak proposatzen duenaren bidetik. Niri, egia esan, egokiagoa iruditzen zait **piano isatsdun**, frantsesezko izenetik gertuago dagoelako; dena dela, bata nahiz bestea erabili, uste dut piano de media cola / piano demi-queue delakoa -ingelesez baby grand piano esaten zaiona- itzultzeko bide egokiena **erdi isatseko pianoa** dela. > > > >
> (IBON SARASOLA hizkuntzalaria eta euskaltzaina da) > >

Inprimatu

> Orain arte argitaratutako guztiak irakurtzeko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1047033937
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com