Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Hizkuntzatik hezkuntzara: euskal curriculuma
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Baina... zer da **euskal curriculuma**ren kontu hori? Batek baino gehiagok, ditxosozko hitz parea entzutean, bere buruari edo albokoari egin izan dion galdera da hau. Eta, azken aldi honetan euskal curriculuma aipatzen den maiztasuna ikusirik, hezkuntza arloan gehien errepikatzen den galdera izango da ziurrenik. Izan ere, euskal curriculuma hezkuntzako gai-ordenean azaltzen ari baita, gero eta indar handiagoz, eta ez da kasualitatez. > <i>Euskara, plazara, euskara! Euskaldun irakasle eta ikasleok plazara, dantzara, plazara! Geure Herriaren geroa baikara!</i> Telesforo Monzonek idatzi eta Pantxoa eta Peiok kantaturiko “Ikastoletako ereserkia” izeneko abestian islatzen den legez, hizkuntza izan da irakaskuntza arloko ekimenen abiapuntu eta xede. Hain izan da nabaria hizkuntzaren hegemonia hau, ezen gaur egun ere hezkuntza eta euskara parekatzen baitira maiz. Era honetan, ikastolek antolatzen dituzten jaiak, “euskararen aldeko jaiak” dira; hezkuntza arloko erakundeak, “euskalgintzaren” etiketaren barruan kokatzen dira; ... > > Hizkuntzaren aferaren nagusitasun historiko hau erabat justifikatua dago. Izan ere, alde batetik, Euskal Herria berreuskalduntze prozesuan murgildurik dagoen herria da, eta prozesu horren gakoetako bat hezkuntzan datza. Beste alde batetik, hezkuntza sistema propioa izateko lehenengo urratsa ere bada: hezkuntza sistema propioa, hizkuntza propioan garatuko da, edo nekez har daiteke “propio”tzat. > > Zorionez, asko dira hizkuntza arloan eman ditugun urratsak. Euskal Herriko eskualde gehienetan euskaraz ikasteko aukera dago derrigorrezko hezkuntzan, ehunka dira euskaraz osoki funtzionatzen duten ikastetxeak. Oraindik orain asko dago egiteke arlo honetan, jakina. Euskalduntzen ez duten ereduen desagerpena, lanbide heziketen euskalduntzea edota unibertsitatearen euskalduntzea, horra eskuratzeke ditugun helburuak. Baina, halere, hizkuntzaren normalkuntzan asko aurreratu dugula baiezta dezakegu. > > Orain, **hizkuntzaren normalkuntzatik hezkuntzaren normalkuntzara igaro behar dugu**. Hau da, eskolak euskaraz ematea eta hezkuntza euskalduna jasotzea ez dira sinonimoak. Ez da nahikoa belaunaldi berriek euskaraz ikastearekin, ezta gutxiago ere; euskaldun bezala hezi daitezen lortu behar dugu. Hauxe da hezkuntza sistema propioaren bidean igo behar dugun eskaileraren hurrengo maila. Eta horregatik dago pil-pilean curriculumaren gaia azken aldi honetan. Aurrerapausu berriak emateko gakoa delako. > > Berriro diogu, **eskolak euskaraz ematea eta hezkuntza euskalduna jasotzea ez dira sinonimoak**. Edo akaso ezin al daitezke Espainiako Historia edo Frantziako Errepublikaren printzipioak euskaraz ere irakatsi? Egin daiteke; areago, horixe egiten ari gara gaur egun, neurri batean edo bestean, euskal ikastetxeetan. *Halakorik! Gure ikastetxean hezkuntza euskalduna jasotzen da!* pentsatuko du batek baino gehiagok. Ez gara gu izango hori ukatuko dugunak. Baina, edozein kasutan ere, guztiok hausnarketa kolektibo bat egin beharko genukeela uste dugu. Zer nolako ikuspegiaz lantzen dira edukiak gure ikastetxean? Edo, beste modu batera esanda, **ZER NOLAKO CURRICULUMA IRAKASTEN DA GURE IKASTETXEAN?** Ikus dezagun, bada. > > > **Hausnarketa baterako hiru adibide** > > > Zer nolako curriculuma irakasten da gure ikastetxeetan? Lan xume honen asmoa ez da, inondik ere, horren gaineko azterketa osatua egitea. Hiru adibide jarriko dugu, besterik ez. > > > <br> > **Euskal Herriko historiaren inguruko galderak** > > > *3* urtetik ikastola batean edo eskola publiko euskaldun batean ikasi duen Donostiako, Iruńeko edo Bilboko gazte bati, honako galdera hauek egingo bagenizkio...<i> > > - Noiz galdu zuen Euskal Herriak bere subirautza behin-betiko? > > - Noiz galdu zituen foruak edo bere garaiko subirautzaren hondarrak? > > - Zein erregimen faxista egon zen indarrean euskal lurraldean? > > - Ze ataletan banatuko zenuke XX. mendea Euskal Herriko historia lantzeko orduan? > > > ...</i> agian honako erantzun hauek emango lituzke, hurrenez hurren:<i> > > - 1521ean (Noaingo porrota) > > - 1841ean (Ley Paccionada delakoa) > > - Frankismoa (eta, agian, Primo de Riveraren diktadura). > > - 1900etik 1936ra arte, 1936tik 1978ra arte eta 1978tik gaur egunera arte. </i> > > > Eta neurri batean zuzen ibiliko da; baina, beste batean, ez. Izan ere, erantzun osatuagoak lirateke honako hauek: > > - **1620an** (urte honetan bereganatu baitzuen Frantziako Koroak Nafarroako erresumaren azken zatia). > > - **1789an** eta 1841ean (Lapurdin, Behe Nafarroan eta Zuberoan frantses iraultzarekin galdu baitziren azken burujabetza hondarrak; Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroa Garaian, karlistaden ostean). > > - Frankismoa eta **Nazismoa** (Lapurdi nazien esku egon zen 2. Mundu Gerran). > > - Aurrekoa bezain zilegia litzateke honako bereizketa hau: **1900tik 1914/18ra** (Lehenengo Mundu Gerra), **1914/18tik 1939/45era** (Bigarren Mundu Gerra) **eta 1939/45etik gaur egunera arte**. Baionako ikasle batek horixe erantzungo luke. Lehenengo bereizketa, azken batean, Espainiako Historiaren arabera eginda dago, eta bigarrena Frantziakoaren arabera. Zeinek izan beharko luke Euskal Herrikoa? > > Adibide honekin zera esan nahi dugu: Euskal Herriko historia eta oro har ezagutzak lantzen saiatzen garenean ere, zaila egiten zaigu **nazio ikuspegi osatua** lortzea. > > > <br> > **Eskandinabia, India baino handiagoa?** > > > Eskolan (eta orokorrean, gizartean) sarrien erabiltzen den munduko mapa Mercatorrek diseinaturikoa da. Mapa horretan Suedia, Finlandia eta Norvegiak hartzen duten espazioa, esaterako, Indiak hartzen duena baino handiagoa da. Errealitatea, ordea, oso bestelakoa da: > > - Hiru herrialde eskandinabiarrek batera **1.110.000** kilometro karratu baino ez dute. > > - Indiaren azalera, berriz, **3.268.000** kilometro karratukoa da, hau da, ia-ia **haiek halako hiru**. > > Ikus daitekeenez, geografia ere ez da neutrala. Herrialde bat handiagoa edo txikiagoa da, munduaren iherarkian ematen zaion garrantziaren arabera. Eta, beraz, **ikuspegi aurrerakoitik ere curriculumaren gaineko azterketa kritikoa** egitea beharrezkoa da. > > > <br> > **Hezkidetza? Zer zen hori?** > > > Garai batean asko hitz egiten zen hezkidetzaz, hau da, gizon eta emakumeen arteko berdintasunean oinarritzen den (eta berdintasun hori lortzeko hezkuntza baldintzak sortu nahi dituen) planteamendu pedagogikoaz. Gaur egun ez da apenas aipatu ere egiten, ordea. Helburua lortua ote? Ez, ezta gutxiago ere, Emakundek eginiko azterketari erreparatzen badiogu, behintzat. Institutu horrek lehen hezkuntzako hainbat testulibururen irudiak aztertu zituen, eta honako bi ondorio hauek atera zituen: > > -Lehenik eta behin, **pertsonaia maskulinoak gehiagotan azaltzen dira (306 aldiz), pertsonaia femeninoak baino (soilik 135 aldiz).** > > -Bigarrenik, **pertsonaia maskulinoak sarriagotan agertzen dira espazio irekietan, pertsonaia femeninoak baino.** > > <center><table class="taula"><tr><th>PERTSONAIA MASKULINOAK</th><th>PERTSONAIA FEMENINOAK</th></tr><tr> > <td>Pertsonaia maskulinoak agertzen diren 306 giro edo espaziotatik, 272 (%89) irekiak dira (soro, hondartza, errepide...) edo gizarte-esparrukoak (bulego, tren, kale...) eta 34 (%11) familia ingurutik hurrekoak (etxea, denda... ).</td><td>Pertsonaia femeninoak agertzen diren 135 espaziotatik (gizonezkoen espazioaren erdia baino gutxiago, hortaz), 93 (%69) irekiak dira eta 42 (%31) familia inguruarekin zerikusia dutenak.</td></tr><tr><td align="center"><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/2004/kurrikuluma01.jpg"></td><td align="center"><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/2004/kurrikuluma02.jpg"></td></tr></table></center> > > Honenbestez, hiru dira egun Euskal Herriko ikastetxeetan ematen den curriculumaren gaineko azterketa egitean kontuan hartu behar ditugun ikuspegiak: nazionala, aurrerakoia eta feminista. Adibide soil hauetan ikusitakoaren arabera, asko baitugu hitz egiteko curriculumari buruz. > > > **Hitz egin dezagun curriculumari buruz** > > > Hitz egin dezagun, bada, curriculumari buruz, eta baita hitz honen eskutik doazen beste hitz potoloei buruz ere: hezkuntza eta kultura. > > > <br> > **Hezkuntza: kultur transmisiorako tresna** > > > <i>Ezinezkoa da kultur edukirik gabeko irakaskuntza, ezta irakaskuntza/hezkuntza prozesua ere. Hain zuzen, curriculuma kultur eduki horiek interpretatzeko era bat da. Aurkez daitekeen edozein hezkuntza eredutan edota proposamenean argi adierazi behar da egiten dugun curriculumaren aukera, zeren hezkuntza eredu guztietan kultur ikuspegi jakin bat hautatzen baita. Eta gainera, ikuspegi hori, gero eta gehiago azpimarratzea komeni da; izan ere, gaur egun pedagogiaren alorrean sikologismoak duen eraginez, eduki kulturalik gabeko “hutsaren pedagogia”ren antzeko zerbait nagusitzen ari baita, eta guztia pentsamendu aurrerazale eta zientifikoaren izenean gainera.</i> > > > *J.* Gimeno Sacristánen aipu hau gaian sartzeko baliagarria izango zaigu. Berak dioenez, ez dago hezkuntza neutrorik. Izan ere, zer da, funtsean, hezkuntza? **Hezkuntza kultur transmisiorako tresna da, hots, herri baten ondare kulturala belaunaldi batetik bestera transmititzeko tresna**. > > Ederki. Zerbait aurreratu dugu. Baina, berehala dator galdera berria: eta, zer da kultura? > > > <br> > **Kultura: giza obra** > > > Kultura gizakiok gainontzeko animaliengandik bereizten gaituena da. Beste animaliek askoz garatuagoa dute berezko sena edo aparato instintiboa. Hau da, hainbat egoeren aurrean senaz edo instintoz erantzuten dute, neurri handi batean. Gizakiok aparatu institibo horren gabezia kulturarekin ordezkatu dugu. **Egoera bakoitzaren aurrean erantzuten ikasi dugu**. Eta ezagutza hori pilatu egin dugu belaunaldiz belaunaldi, aldi berean garai berriek planteatutako galderentzat erantzun berriak bilatuz. **Giza kolektibitate bakoitzak, hortaz, bere kultur ondare propioa dauka**, belaunaldiz belaunaldi sortutako ondare kolektiboa. Ildo honetan, hona hemen Barandiaranek kulturari buruz esandakoa: > > <i>Herri baten kultura, giza obra bat bezala agertzen zaigu, bere egitura zeinu ezberdinetako hainbat piezaz eratua egongo balitz bezala alegia. Gure kasu honetan, eguneroko bizitzak planteaturiko oinarrizko arazoei Euskal Herriak ematen dizkien soluzioen multzoa litzateke.</i> > > Zeintzuk dira, bada, eguneroko bizitzak planteaturiko oinarrizko arazo horiek? Barandiaranek honako zazpi multzo hauetan antolatzen ditu:<i> > > 1. Nola lortuko ditut janari-edariak eta osasuna? > > 2. Nola babestuko naiz? > > 3. Nola lortuko dut mundua ezagutzea eta bere materialak eta indarrak neure zerbitzuan jartzea? > > 4. Nola lortuko dut neure antzekoen laguntza eta nola antolatu gizarte-bizitza? > > 5. Nola komunikatuko naiz neure antzekoekin? > > 6. Nola egingo ditut atsegin eta gustokoak zaizkidan gauzak? > > 7. Nor naiz ni, zer da gizakia, zein da bere xedea?</i> > > > **Norbanakoa, giza-taldeak eta kultura** > > > Aurrekoak ez du esan nahi, noski, euskaldun guztiok janari-edariak lortzeko bide berdinak edota gizarte-bizitza antolatzeko irizpide beretsuak ditugunik, ezta gutxiago ere. Esaera zaharrak dioen bezala, *zenbat buru, hainbat aburu*. Norberak badu, aurretik aipatutako galderei dagokionez, bere ikuspegi propioa. Bestalde, gizartearen baitan, ikuspegi jakin bat duten giza-taldeak ere badira: ideologia jakin bat duten pertsonak (esaterako, sozialistak); estetika bat konpartitzen dutenak (esaterako, punk-ak); zaletasun berbera dutenak (esaterako, mendizaleak)... Baina, edozein kasutan ere, **badira guztiok amankomunean ditugun elementu kulturalak, euskaldunok munduko gainontzeko herriengandik ezberdin egiten gaituztenak**. > > > **Kultur transmisioa eta berrikuntza** > > > Orain arte esandakoari **zentzu dinamikoa** eman behar zaio. Izan ere, oinarrizko arazo horiei garai batean eta beste batean eman zaizkion erantzunak ez baitira berdinak izan. Oinarrizko arazo horiek aldatzen dira denborarekin (zaharrak desagertu eta berriak azaltzen dira), eta oinarrizko arazo berdinari ematen zaion erantzuna ere aldatu egin daiteke. Azken batean, kultura etengabeko aldaketa prozesuan dagoen elementua baita. Eta aldaketa prozesu honetan ere, handia da hezkuntzaren garrantzia. Hezkuntzak ez du balio soilik ondare kulturala *fotokopiatzeko*. Ondare kultural hori kritikoki aztertu, berritu eta aberastu beharko luke hezkuntza planteamendu eraldatzaile batek. > > > **Gizarte ezberdintasuna eta kultura** > > > Ondare kulturala kritikoki aztertu, berritu eta aberasteko beharra nabarmenagoa egiten da, ondare kultural hori sortzean gertatutako ezberdintasunak kontutan hartzen baditugu. Izan ere, kultura giza obra da, bai; baina, **pertsona guztiek ez dituzte aukera berak izan giza obra horretan parte hartzeko**. Gizon aberatsak zer esan handiagoa izan du emakume pobreak baino. Eta, beraz, ondare kulturalaren azterketa kritikoa bi ikuspegi horiek kontuan hartuz egin beharko dugu: alde batetik, genero ikuspegia; eta beste alde batetik, ikuspegi aurrerakoia. > > > **Kultur elkarrekintza positiboa eta negatiboa** > > > Orain arte esan dugunaren arabera, kolektibitate bakoitzak bere kultur ondare propioa sortu eta berritu egiten du denboran zehar. Baina, hori ez du modu isolatuan egiten, gainontzeko kolektibitateekiko elkarrekintzan baizik. Elkarrekintza hori bi modutan eman daiteke. > > Batetik, **modu positiboan, harmonikoan, aberasgarrian**. Aurretik aipatutako galderei beste kolektibitateek emandako erantzunak *inportatu* egin daitezke (eta baita gureak esportatu ere, zergatik ez), erantzun horietatik baliagarria zaiguna maileguan hartuz. Hizkuntzarena adibide ona da, zentzu honetan. Euskarak beste hizkuntzen maileguak hartu ditu (hitzak, espresioak, e.a.), bere oinarrizko egitura mantenduz eta mailegu horiek bertakotuz, nolabait esateko. Kulturaren kasuan ere, kultur elkarrekintza aberasgarria da, baldin eta gure kulturaren oinarrizko egitura mantenduz, beste kulturen mailegu interesgarriak txertatzeko gai baldin bagara. > > Bestetik, kulturen arteko elkarrekintza **modu negatiboan, traumatikoan, pobrean** ere eman daiteke (eta, zoritxarrez, ematen da askotan). Berriro ere hizkuntzaren adibidea hartuko dugu aintzat. Noiz pobretzen edo kaltetzen da euskara? Batetik, euskal hitz, adierazpide eta egiturak, erdal hitz, adierazpide eta egituren mesedetan galtzen direnean. Bestetik, erdara euskarari gailendu eta egoera diglosikoa sortzen denean. Bada, kulturaren kasuan berdin gertatzen da. Erdal kultura gailenduz gero, herria akulturalizatu egiten da, bere nortasuna galtzen du. Zentzu honetan, akulturalizazio prozesuak izugarri azkartu dira globalizazioaren eraginez, eta gurea bezalako herri txikiak bereari eusteko gorriak eta bi ikusten ari dira. > > > **Euskal kultura: Mundua Euskal Herritik ikusi** > > > Euskaldunok geure nortasunari eusten tematu gara. Europako herri zaharrenetarikoa izanik, XXI. mendera arte iritsi gara herri bat osatuz. Eta ** etorkizunean ere herri bat osatu nahi dugu**. Alabaina, asko dira pairatu ditugun oztopo eta erasoak, eta asko dira egun ere pairatzen ditugunak. > > Testuinguru honetan, gure kultur-ondarea babesteko eta garatzeko behar gorria dugu. Baina honek ez du esan nahi euskal kultura kanpoko eraginetatik libre mantentzen saiatu behar dugunik, edota *berezkoa* eta *gurea ez dena* ezberdintzen saiatu behar dugunik. Ez du zentzurik, esaterako, rocka euskal kulturaren parte den edo ez eztabaidatzea. Rockari buruz euskaldunok egiten dugun interpretazio propioa, hori da euskal kultura. Zentzu horretan, esan genezake euskal kultura *euskal gauzen multzoa* baino, <b>euskaldunok gauzak begiratzeko dugun <i>modua</i> dela</b>. Eta ez soilik Euskal Herriko gauzak, baita mundukoak ere. Esaterako, Txetxeniako gatazka ez dute berdin ikusiko, oro har, frantziar batek eta euskaldun batek. > > > **Euskal kultura hezkuntzaren bidez transmititzeko: euskal curriculuma** > > > Argitu dugu, beraz, zer den kultura eta zer den euskal kultura. Bada, euskal curriculuma euskal kultura belaunaldiz belaunaldi transmititzeko (eta eraberritzeko) planteamendu pedagogiko egituratua da. Eta planteamendu pedagogiko egituratu hori honako galdera honetatik abiatzen da: > > <b>Zeintzuk dira, derrigorrezko hezkuntza bukatzean, derrigorrezko ikasketak amaitu dituen 16 urteko euskal gazteak, gutxienez ezagutu behar dituen gertaera eta kontzeptuak, lortu behar dituen trebetasunak eta egiten jakin behar duen prozedurak, eta bereganatu behar dituen balioak eta jarrerak?</b> > > > Izan ere, ez da nahikoa ikasi behar denaren zerrenda egitea, hau da, ezagutu beharreko gertaera eta kontzeptuak zehaztea. Hezkuntza ez datza soilik horretan. Beste bi arlo hartu behar ditugu kontuan: > > - **Trebetasunak eta prozedurak**. Hezkuntzak pertsonaren gaitasunen garapena izan behar du helburu; esaterako, publikoan hitz egiteko, eztabaidatzeko, testu bat irakurri eta ondorioak ateratzeko edota sormena izateko gaitasuna. > > - **Balioak eta jarrerak**. Sozialki aktiboa eta kritikoa izango den pertsona hezitzea ere izan behar du eskolaren funtzioa, eta horretarako balioak eta jarrerak landu beharra dago. > > > **Nondik has gaitezke?** > > > Ikus daitekenez, euskal curriculumaren afera oso mamitsua da; hain da mamitsua, ezen nondik nora har dezakegun jakin gabe gera gaitezkeen. Nondik has gaitezke? Horixe da jende askok izan baduen galdera. Eta galdera horri erantzuteko, beste muturretik hasi behar dugu: non amaitu nahi dugu? > > Gure azkeneko helburua Euskal Herriko Curriculuma da. Espainiak eta Frantziak, nork bere curriculuma duen bezala, Euskal Herriak ere berea eraiki behar du. Euskal **Curriculuma, zentzu honetan, Euskal Herri osorako baliagarria izango den oinarrizko erreferentzia pedagogikoa izango litzateke**. Era honetan, ikastetxe bakoitzak erreferentzia pedagogiko hori baliatuko luke bere Hezkuntza Egitasmoa egiteko, tokiko errealitatera egokitua egongo dena. > > Nori dagokio Euskal Curriculum bateratu hori eraikitzea? *Euskal Herriak Bere Eskola* herri ekimenari ez, behintzat. Euskal Herri osoa aintzat hartuko duten hezkuntza elkargoen zein instituzioen zeregina izan behar du horrek. > > *Euskal Herriak Bere Eskola* herri ekimenak egin nahi duen ekarpena honako hau da: euskal curriculumaren inguruko hausnarketa eragin, bai hezkuntza komunitatean, baita gizartean ere. Izan ere, artikulu honetan ikusi dugunez, euskal curriculumaren eztabaidak oinarrizko aferei eragiten die: kultura, herria, hezkuntza, balioak... . Eta, horregatik, ez da soilik *aditu batzuen kontua*, guztion kontua baizik. > > > <br> > **(IGOR ARROYO LEATXE Euskal Herriak Bere Eskola herri ekimeneko kidea da)** > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1080324789/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com