Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Normaltasuna normaltasunez
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Lehengo egunean entzun nuen telebistan, gure esatari onenetako baten ahotik gainera, *normaltasunez*. Edozeini itzuri dakizkioke horrelakoak. Baina kontua da hainbat esatarik hitzean eta hortzean erabiltzen dutela, eta idatziz ere nonahi ikusten dela, batez ere halamoduzko idazleen artean. Izan ere, *normaltasunez* hori euskararen egoera tristearen adierazgarri bikaina da. > Gaztelaniaz hain normal erabiltzen den *normalidad* hori ez da batere normala frantsesez edo ingelesez: *normalité* eta *normality* badira, izan, hizkuntza horietan, baina oso maila berezia dute eta ez dira eguneroko hizkuntzako inongo esapidetan erabiltzen. Esaterako, frantsesez ez du zentzurik *avec normalité* esateak, ez ingelesez *with normality*. Are gehiago, *volver a la normalidad*, frantsesez *revenir ŕ la normale*, edo *redevenir normal* da besterik gabe, eta orobat ingelesez, *to return to normal*. Ildo honetatik, aipagarria da betiko euskaran *normal* erabili dutela eta erabiltzen dutela frantsesezko eta ingelesezko horien tankerako esaldietan: *manifestazińua normal joan da* ikus daiteke Orotariko Euskal Hiztegian, adibidez, Bergarako hizkeratik Elexpuruk jasoa; eta *normal* erabiltzen ez duten euskaldun petoek <i>ohi bezala, gorabeherarik gabe, ezustekorik gabe...</i> erabiltzen dute. > > Horien ordez *normaltasunez* klonikoa erabiltzeak zer abantaila du euskara batuarentzat? Desabantailak, aldiz, nabariak dira: alde batetik, euskaraz ongi mintzatzen direnekiko lotura eteten da: horrelako berrikeriek ematen diote euskara batuari -edo “gaurko” euskarari- askotan salatu den arroztasuna. Bestetik, ez da hizkuntzaren “jasotasuna” lortzen, jasotasuna espainolaren jardunak bakarrik markatzen ez badu bederen. Pedantekeria arrotza: horra zer lortzen dugun *normaltasunez* bezalako bitxikeriekin. > > Pentsatzen dut hainbat kazetari eta idazle ariko direla honezkero bere artean esaten: “bai, bai, baina nola moldatu behar dut, *las elecciones transcurrieron en la más absoluta normalidad*, edo *normalidad en las carreteras vascas* euskaraz emateko?”. Bada, eta barka Pernandoren egia, euskaraz horrelakoak nola esan izan diren ikasiz. Nik, adibidez, “hauteskundeak inongo gorabeherarik gabe gertatu ziren”, eta “egoera normala / zirkulazio normala euskal errepideetan” edo antzeko zerbait esango nuke, horiek ateratzen baitzaizkit barrendik, erdarazkoen ordain gisa; baina ziur nago ez direla modu bakarrak eta egokiagoak ere, noski, izango direla. > > Pentsatzen dut, orobat, bati baino gehiagori *iheskeriak* irudiko zaizkiola nire ordainak. Eta iheskeria irudituko zaio orobat “baretasuna erabatekoa da berriro probintzian” ematen badiot *la vuelta a la normalidad es completa en la provincia* esaldiaren itzulpen gisa. Agian zer pentsatua emango dio jakiteak esaldia gaztelania-ingelesa hiztegi bikain batetik atera dudala, eta hiztegi horrek ingelesezko ordain hau ematen diola: *calm has been completely restored in the province*. Nire euskarazkoa, bistan denez, ez da ingelesezkoaren itzulpen bat besterik. > > > > <br> > <b>(<a href="http://www.erabili.com/zer_berri/aurkibidea/egilea/sarasola">IBON SARASOLA</a> hizkuntzalaria eta euskaltzaina da)</b> > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1079616808/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table> > > > <br> > Orain arte argitaratutako guztiak irakurtzeko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1047033937
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com