Sarrera

Mapa

Kontaktua

Guri buruz

Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera

Sare-aldizkariak

Iritzi-muinetik
» Ohatilak
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Duela gutxiko Madrileko hilkintza lazgarriak, gutxitan erabiltzen diren hitzak ekarri ditu gure hedabideetara. Horien artean bada bat, gutxienez, iruzkina merezi duena, *ohatila*. > *Neskatila* alde batera uzten badugu, bi hitz daude gure tradizioan -tila dutenak bigarren osagarri gisa: *kutxatila* eta *leihatila*. Biak biltzen ditu Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuak, -lehena *nakar* sarreran, eta bigarrena berezko sarrera gisa- biek baitute, Hegoaldean bakarrik bada ere, tradizio aipagarria ahoz eta izkribuz. > > Gero, euskara batua tankeratzeko urteetan, gaztelania gidari hartuta “euskal” hitzak sortzeko joeraren barruan, beste zenbait –tila-dun sortu ziren: *orgatila* eta *ohatila* adibidez. Prozedura argi dago: hartzen dira gaztelaniaz -illa atzizkia duten hitz eratorriak –carretilla, camilla–, euskal erroari –*orga, ohe,* hurrenez hurren- eransten zaie -tila atzizkia eta hor ditugu haien ordainezko hitzak. > > *Orgatila*-ri dagokionez, ez du aipatzen Hiztegi Batuak, noski; *karretila* berariaz gaitzesten du, ordain gisa *eskorga* emanaz. *Orgatxo* ere ematen du Hiztegi Batuak. Aipagarria da hori, ez baititu Euskaltzaindiaren hiztegiak txikigarriak jasotzen: *gurditxo*, adibidez, ez du aurkituko han irakurleak. Nire ustez, argi dago *orgatxo* hiztegiratzean Euskaltzaindiak beste aukerabide bat eskaini nahi zuela *carretilla*-ren ordain. > > *Ohatilari* dagokionez, ez dago horren arrastorik Hiztegi Batuan, baina ezta *camilla*-ren inongo ordainen aztarrenik ere. Ordain egoki bila hasi aurretik kontuan izan behar genuke *camilla* frantsesez *brancard* dela, eta *stretcher* ingelesez. *Ohe* frantsesez *lit* eta ingelesez *bed* denez gero, argi dago hizkuntza horiek ez dutela delako tresna ohearekin lotzen, eta hortaz, nabariago gertatzen da *ohatilak* espainolarekin duen erabateko morrontza; eta morrontza horrek berak harrapatzen ditu *esku-ohe* bezalakoak: azken batean gaztelaniaren mundu ikuskeran, nolabait esan, segituko genuke horrelakoekin. > > Irtenbide egokiena **andak** da, nire ustez. Tradizio aski egokia du hitzak Ipar eta Hegoaldean, eta, gaur egun ere, Ereduzko Prosa Gaur-en, adibidez, ikus daitekeenez, aski erabilia da. Beste kontu bat ere izan behar da gogoan *camillei* dagokienez. Frantsesak eta ingelesak eskuzko *camilla* eta erietxeetako gurpilduna bereizten dituzte: bigarren hori frantsesez *civière* da, eta ingelesez *hospital trolley*. Bereizketa egitekotan, eta egin behar litzateke nire ustean, **anda gurpildunak** proposatuko nuke erietxeetako anda horien euskal ordain gisa. > > >
> (IBON SARASOLA hizkuntzalaria eta euskaltzaina da) > >

Inprimatu

> Orain arte argitaratutako guztiak irakurtzeko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1047033937
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com