Sarrera

Mapa

Kontaktua

Guri buruz

Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera

Sare-aldizkariak

Iritzi-muinetik
» Rubio Eztenka
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> “In dubio pro reo”. Oraindino sinetsita nago Rubioren proposamenak eztenkadak direla, berak ere barre egiten duela euskaranto moduko horretan idazten dituen testuak irakurtzen dituenean, eta probokazio-kanpaina honen helburua arazoaren muineraino heltzea dela. Ahaleginduko naiz, bada, heltzen, aspergarri samar jartzen banaiz ere (bibliografia eta guzti aipatuta). > Giza-adimenak eta ordenagailuek ez dute berdin funtzionatzen. Ordenagailuek linealki prozesatzen dute, eta bitez bit. Giza-adimenak ez. «Irakurketako mezu deskodetze-ulertze prozesuak baditu ezaugarri aztergarri eta interesgarriak». > > «Irakurleak, hiztunak eta entzuleak bezala, ez ditu esaldiak osorik begi sakada bakarrean jasotzen, ez deskodetzen, ez ulertzen. Zatika baino. Eta aldiko ez da jabetzen oso unitate laburrez baino, fisikoki ondo mugatuez, nori gure esperientzia propioak ere erraz erakuts diezagukeen moduan». > > «Badirudi, irakurleak lehen begi sakada batean 20 bat karaktere idatzizko multzoa ikusten duela, begiradaren finkatze puntua duenaren inguru (4 karaktere ezker; 14-15 eskuin), 7-8-10 silabako multzoak (gutxi goiti-beiti ohiko intonazio-informazio unitateen neurrira)». > > «Irakurleok, nolanahi, ez omen dugu, ezin omen dugu, lehen begiratu zabal hau erabili 20 karaktere horien mezua osorik deskodetzeko, baizik eta soilik atal horren muga sintaktikoak eta informatiboak identifikatzeko. Hau da, batetik, sintagma gramatikalak mugatzeko, eta bestetik, ahozkoan jasoko genituzkeen balizko intonazio-informazio unitateen muga hipotetiko batzuk finkatzeko. Eta ahozkoaren intonazio indikazio agerikoen ezean, irakurlea beste seinale batzuen bila abiatuko da (puntuazioa; sintagma gramatikal bakoitzaren ondoko sintagmaren ezaugarriak; ...), jakiteko, sintagma horiek intonazio-informazio unitatearen kanpo edo barne doazen». (HIDALGO, V. (2000): “Galdegai” bat baino gehiago erakutsi ohi duten esaldiez, *Uztaro*, 33. 52. or.) > > Hidalgoren azalpenak beste modu batean esanda: entzuten / irakurtzen dugunean, mezua multzoka prozesatzen dugu. Prozesatzearen lehen urratsa multzoa bereiztea da, alegia, hots- / letra-kate batek doinu- eta informazio-unitate bat osatzen duela egiaztatzea, muga informatiboak eta gramatikalak identifikatuz. > > Gure adimenari berdin dio muga gramatikalak multzoaren aurrean edo atzean dauden (preposizioz edo postposizioz baliatzen garen). Axola dion gauza bakarra muga horiek aurkitzea da. Aurkitutakoan, multzo bat bereiz dezake. Hidalgok aurrerago dioenaren arabera, multzoa bereizitakoan, gure adimena mezuaren prozesatze xeheagoa egiten hasten da. > > Beraz, testu eraginkorrak idatziko baditugu, informazio-unitateak ondo antolatzen jakin behar dugu: neurrizkoak egin, ondo mugatu, mugatzeko baliabideak (puntuazioa...) ondo erabili. > > Bigarrenik, hizkuntza bakoitza den modukoa dela jabetu behar dugu. «Así, advertimos que las cadenas > >

jeg véd det ikke
I do not know
Je ne sais pas
en tiedä
naluvara

(Danés)
(Inglés)
(Francés)
(Finlandés)
(Esquimal)

> > a pesar de todas sus diferencias, tienen un factor en común: el sentido, el pensamiento mismo. Este sentido, así considerado, existe provisionalmente como una masa amorfa, como entidad sin analizar (...)». «(...) el sentido se ha ordenado, articulado, conformado de distinto modo en las distintas lenguas». > > - «En danés, primero *jeg* (yo), después *véd* (‘sé’, presente de indicativo), después un complemento, *det* (‘lo’), después la negación *ikke* (‘no’)». > > - «En inglés, primero *I* (‘yo’), después un concepto verbal (*do*) (...), después la negación (*not*) y sólo al fin el concepto *know* (‘saber’) (...)». > > - «En francés primero ‘yo’, después un tipo de negación (...), después ‘sé’ (presente de indicativo), y finalmente un signo especial y peculiar que algunos llaman negación (...); igual que en inglés, sin complemento». > > - «En finlandés, primero un *verbo* que significa (...) ‘no-yo’ (...), y después el concepto ‘saber’ (...)». > > - «En esquimal, ‘no-conociendo-estoy-yo-lo’, un verbo derivado de *nalo* ‘ignorancia’, con el sufijo correspondiente al sujeto de primera persona y el complemento de tercera persona». > > «Vemos, pues, que el sentido informe que puede extraerse de todas estas cadenas lingüísticas se conforma de modo diferente en cada lengua. Cada lengua establece sus propios límites dentro de la "masa de pensamiento" amorfa, destaca diversos factores de las misma en diversas ordenaciones, coloca el centro de gravedad en lugares diferentes y les concede diferente grado de énfasis». (HJELMSLEV, L. (1984): *Prolegómenos a una teoría del lenguaje*. Gredos, 77.-79. or.) > > Hizkuntza bakoitzak bere baliabideak ditu “zentzu” jakin bat antolatzeko. Batzuk hobeak? Beste batzuk txarragoak? Badago esaterik ukapen bikoitza (frantsesez –eta gaztelaniaz, inoiz– egiten den bezala) ez dela ukapen soila bezain komunikatiboki ahaltsua? Ordenagailu batek, behintzat, nekez ulertuko luke ‘ez’ + ‘ez’ = ‘ez’ dela. Hala ere, oraindino ez diot inori entzun frantsesa euskara baino komunikatiboki makalagoa dela. > > Zilegi bada esatea pentsamenduaren jario naturala sintaxi prepositiboarekin bat datorrela, orduan, zilegi da esatea pentsamenduaren mailarik garatuena bat datorrela ukapen bakunarekin, edo pertsona gramatikalak bereiztearekin. > > Ukapenari buruz diodana erraza da frogatzen. Matematikan (giza-adimenak landu duen hizkerarik garatu eta abstraktuenean) ‘ez’ eta ‘ez’ berdin ‘bai’ da: -(-1) = 1. Horregatik, inork ez du proposatu ukatzeko modua aldatu behar denik frantsesez (edo gaztelaniaz). > > Pertsona gramatikalak bereiztea dela eta, noren buruan ez da sartzen lehen, bigarren eta hirugarren pertsonak existitzen direla berez, eta pertsonok singularrak edo pluralak izan daitezkeela? Hala eta ere, ingeles modernoan (munduko hizkuntzarik aurreratuenean) ez dituzte bereizten bigarren pertsona singularra eta bigarren pertsona plurala. > > Pentsamenduaren jario naturala dela eta, Hidalgok aipatutako eta erabilitako ikerketek guztiz gezurtatzen dute Rubioren tesia. Ez dago pentsamendu-jariorik, idatzi ahala ordenagailuaren pantailan letrak agertzea iduri lukeenik. Buruan daukagun prozesagailuak bestela funtzionatzen du, kamera baten antzera: lehenengo enkoadratu, gero fokatu. Berdin dio koadroak non duen muga, aurrean ala atzean. > > Orain arteko azalpenok aitzakiatzat har litezke, datu enpirikoek euskarazko testuak komunikatiboki eraginkorrak direla erakutsiko ez balute. Zoritxarrez, datu enpirikoak nire tesien aurka ditut, eta Rubiok alde, egia bai baita euskarazko testu asko-asko zailak direla ulertzen. Dena dela, halako testuekin egiten dudan probak argibide nahikoa eman dezake korapilo hau askatzeko. > > Nik, halako testu bihurri-ulertezinak automatikoki itzultzen ditut gaztelaniara, eta gehienetan ez zait ia nekeza izaten hariari jarraitzea. Argia eman diezagukeen bidea, horrenbestez, hau da: euskarazko testuak euskaraz sortzea, eta ez gaztelaniaz. Euskarak bere baliabideak ditu diskurtsoa edo berbaldia antolatzeko, eta gaztelaniak bereak. Ez dira nahasi behar. Euskal idazle luma-malguek ez dituzte nahasten, eta edozein hizkuntzaren pareko bikaintasunera iristen dira euren idatzietan. Lotsaz erabiliko dut Mitxelenaren izena, baina bera jarri nahi nuke adibidetzat, ez euskaraz goi-mailako testuak sortu zituelako bakarrik, gaztelaniaz ere maisu handia izan zelako baizik. > > Euskarazko berbaldia gaztelaniaz (edo frantsesez, edo ingelesez) ez bezala antolatu behar dugula ulertu ezean, ez dago zereginik. Eta ez dago zereginik benetan jabetu ezean beste modu batean antolatzea, berez, ez dela ez ona, ez txarra, hizkuntza bakoitzak “zentzu amorfoa” itxuratzeko eginiko hautuen ondorioa baizik (Hjelmslev). > > Hurrego paragrafoa Euskal Telebistak bikoiztutako dokumental bati dagokio (*Ushuaia* dokumental-saila, lehen atala). > > - **INGELESEZ**: Pacal, who claimed that his mother was a goddes and that his own birthday coincided with the birth of the Universe, brought Palenque from a small site to an important ceremonial center. > > - **EUSKARAZ**: Pacalek zioen bere ama jainkosa bat zela eta Unibertsoa sortu zen egun berean jaio zela bera. Zeremoni gune handi bat eraikitzeko Palenque aukeratu zuen, orduan garrantzirik gabeko tokia zena. > > Bertsio biak pare-parekotzat jotzen ditut; ez dut sumatzen alderik batetik bestera. Euskarazko bertsioan erlatiboak saihestu egin dira, baina erraz asma daiteke zergatik. «(Ikerketa honetan) aztertu nahi dut zeintzuk diren erdararen erlatiboaren ordez euskarak erabil ditzakeen beste prozedura sintaktikoak, baina inolako asmo arauemailerik gabe: aitzitik, itzultzaile on batzuen irakaspenaz baliatu nahi dut, haiek hartutako irtenbideak azalduz, gaur egun lanbide honetan aritzen garenok ohar gaitezen, ezer baino lehen, ez garela itzulpen-arazo hauen aurrean gertatu garen lehenak, eta, bestetik, itzultzaileok izaten dugun imitazio-joera ez dela beti izaten aholkularirik fidagarriena, bistan baitago hizkuntza guztiak ez direla prozedura berberez baliatzen eduki berberak adierazteko». (BIGURI, K. (1994): Erdarazko erlatiboen itzulpenaz, Senez, 15. 39. or.). > > Barkatu, irakurle, luzetsita bazaude, eta eskerrik asko, Azpeitiko Euskara Patronatuko adiskideak, neurri guztiak gainditu dituen idatzi hau argitaratzeagatik, baina ez nuke amaitu nahi eta aipatu barik utzi euskararen baliabideak erabiltzen ikasteko sarritan kontsultatzen ditudan hiru liburu: ALBERDI, X.; SARASOLA, I. (2001), *Euskal estilo libururantz*. Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua. ESNAL, P; ZUBIMENDI, J. R. (1993): *Idazkera-liburua*. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. GARZIA, J. (1997): *Joskera lantegi*. HAEE-IVAP. > > >
> (ASIER LARRINAGA LARRAZABAL Euskal Telebistako Euskara Sailaren burua da) > > >
> **Ildo bereko artikuluak** (irakurtzeko gainean sakatu) > > > - "Rubioren eztenkadak":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1078837917 > > > >

Inprimatu

Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com