 |
Rubio Eztenka |
 |
2004-03-16 / 07:00 / Asier Larrinaga Larrazabal |
HIZKUNTZA |
|
“In dubio pro reo”. Oraindino sinetsita nago Rubioren proposamenak eztenkadak direla, berak ere barre egiten duela euskaranto moduko horretan idazten dituen testuak irakurtzen dituenean, eta probokazio-kanpaina honen helburua arazoaren muineraino heltzea dela. Ahaleginduko naiz, bada, heltzen, aspergarri samar jartzen banaiz ere (bibliografia eta guzti aipatuta).
Giza-adimenak eta ordenagailuek ez dute berdin funtzionatzen. Ordenagailuek linealki prozesatzen dute, eta bitez bit. Giza-adimenak ez. «Irakurketako mezu deskodetze-ulertze prozesuak baditu ezaugarri aztergarri eta interesgarriak».
«Irakurleak, hiztunak eta entzuleak bezala, ez ditu esaldiak osorik begi sakada bakarrean jasotzen, ez deskodetzen, ez ulertzen. Zatika baino. Eta aldiko ez da jabetzen oso unitate laburrez baino, fisikoki ondo mugatuez, nori gure esperientzia propioak ere erraz erakuts diezagukeen moduan».
«Badirudi, irakurleak lehen begi sakada batean 20 bat karaktere idatzizko multzoa ikusten duela, begiradaren finkatze puntua duenaren inguru (4 karaktere ezker; 14-15 eskuin), 7-8-10 silabako multzoak (gutxi goiti-beiti ohiko intonazio-informazio unitateen neurrira)».
«Irakurleok, nolanahi, ez omen dugu, ezin omen dugu, lehen begiratu zabal hau erabili 20 karaktere horien mezua osorik deskodetzeko, baizik eta soilik atal horren muga sintaktikoak eta informatiboak identifikatzeko. Hau da, batetik, sintagma gramatikalak mugatzeko, eta bestetik, ahozkoan jasoko genituzkeen balizko intonazio-informazio unitateen muga hipotetiko batzuk finkatzeko. Eta ahozkoaren intonazio indikazio agerikoen ezean, irakurlea beste seinale batzuen bila abiatuko da (puntuazioa; sintagma gramatikal bakoitzaren ondoko sintagmaren ezaugarriak; ...), jakiteko, sintagma horiek intonazio-informazio unitatearen kanpo edo barne doazen». (HIDALGO, V. (2000): “Galdegai” bat baino gehiago erakutsi ohi duten esaldiez, Uztaro, 33. 52. or.)
Hidalgoren azalpenak beste modu batean esanda: entzuten / irakurtzen dugunean, mezua multzoka prozesatzen dugu. Prozesatzearen lehen urratsa multzoa bereiztea da, alegia, hots- / letra-kate batek doinu- eta informazio-unitate bat osatzen duela egiaztatzea, muga informatiboak eta gramatikalak identifikatuz.
Gure adimenari berdin dio muga gramatikalak multzoaren aurrean edo atzean dauden (preposizioz edo postposizioz baliatzen garen). Axola dion gauza bakarra muga horiek aurkitzea da. Aurkitutakoan, multzo bat bereiz dezake. Hidalgok aurrerago dioenaren arabera, multzoa bereizitakoan, gure adimena mezuaren prozesatze xeheagoa egiten hasten da.
Beraz, testu eraginkorrak idatziko baditugu, informazio-unitateak ondo antolatzen jakin behar dugu: neurrizkoak egin, ondo mugatu, mugatzeko baliabideak (puntuazioa...) ondo erabili.
Bigarrenik, hizkuntza bakoitza den modukoa dela jabetu behar dugu. «Así, advertimos que las cadenas
jeg véd det ikke I do not know Je ne sais pas en tiedä naluvara | (Danés) (Inglés) (Francés) (Finlandés) (Esquimal) |
a pesar de todas sus diferencias, tienen un factor en común: el sentido, el pensamiento mismo. Este sentido, así considerado, existe provisionalmente como una masa amorfa, como entidad sin analizar (...)». «(...) el sentido se ha ordenado, articulado, conformado de distinto modo en las distintas lenguas».
- «En danés, primero jeg (yo), después véd (‘sé’, presente de indicativo), después un complemento, det (‘lo’), después la negación ikke (‘no’)».
- «En inglés, primero I (‘yo’), después un concepto verbal (do) (...), después la negación (not) y sólo al fin el concepto know (‘saber’) (...)».
- «En francés primero ‘yo’, después un tipo de negación (...), después ‘sé’ (presente de indicativo), y finalmente un signo especial y peculiar que algunos llaman negación (...); igual que en inglés, sin complemento».
- «En finlandés, primero un verbo que significa (...) ‘no-yo’ (...), y después el concepto ‘saber’ (...)».
- «En esquimal, ‘no-conociendo-estoy-yo-lo’, un verbo derivado de nalo ‘ignorancia’, con el sufijo correspondiente al sujeto de primera persona y el complemento de tercera persona».
«Vemos, pues, que el sentido informe que puede extraerse de todas estas cadenas lingüísticas se conforma de modo diferente en cada lengua. Cada lengua establece sus propios límites dentro de la "masa de pensamiento" amorfa, destaca diversos factores de las misma en diversas ordenaciones, coloca el centro de gravedad en lugares diferentes y les concede diferente grado de énfasis». (HJELMSLEV, L. (1984): Prolegómenos a una teoría del lenguaje. Gredos, 77.-79. or.)
Hizkuntza bakoitzak bere baliabideak ditu “zentzu” jakin bat antolatzeko. Batzuk hobeak? Beste batzuk txarragoak? Badago esaterik ukapen bikoitza (frantsesez –eta gaztelaniaz, inoiz– egiten den bezala) ez dela ukapen soila bezain komunikatiboki ahaltsua? Ordenagailu batek, behintzat, nekez ulertuko luke ‘ez’ + ‘ez’ = ‘ez’ dela. Hala ere, oraindino ez diot inori entzun frantsesa euskara baino komunikatiboki makalagoa dela.
Zilegi bada esatea pentsamenduaren jario naturala sintaxi prepositiboarekin bat datorrela, orduan, zilegi da esatea pentsamenduaren mailarik garatuena bat datorrela ukapen bakunarekin, edo pertsona gramatikalak bereiztearekin.
Ukapenari buruz diodana erraza da frogatzen. Matematikan (giza-adimenak landu duen hizkerarik garatu eta abstraktuenean) ‘ez’ eta ‘ez’ berdin ‘bai’ da: -(-1) = 1. Horregatik, inork ez du proposatu ukatzeko modua aldatu behar denik frantsesez (edo gaztelaniaz).
Pertsona gramatikalak bereiztea dela eta, noren buruan ez da sartzen lehen, bigarren eta hirugarren pertsonak existitzen direla berez, eta pertsonok singularrak edo pluralak izan daitezkeela? Hala eta ere, ingeles modernoan (munduko hizkuntzarik aurreratuenean) ez dituzte bereizten bigarren pertsona singularra eta bigarren pertsona plurala.
Pentsamenduaren jario naturala dela eta, Hidalgok aipatutako eta erabilitako ikerketek guztiz gezurtatzen dute Rubioren tesia. Ez dago pentsamendu-jariorik, idatzi ahala ordenagailuaren pantailan letrak agertzea iduri lukeenik. Buruan daukagun prozesagailuak bestela funtzionatzen du, kamera baten antzera: lehenengo enkoadratu, gero fokatu. Berdin dio koadroak non duen muga, aurrean ala atzean.
Orain arteko azalpenok aitzakiatzat har litezke, datu enpirikoek euskarazko testuak komunikatiboki eraginkorrak direla erakutsiko ez balute. Zoritxarrez, datu enpirikoak nire tesien aurka ditut, eta Rubiok alde, egia bai baita euskarazko testu asko-asko zailak direla ulertzen. Dena dela, halako testuekin egiten dudan probak argibide nahikoa eman dezake korapilo hau askatzeko.
Nik, halako testu bihurri-ulertezinak automatikoki itzultzen ditut gaztelaniara, eta gehienetan ez zait ia nekeza izaten hariari jarraitzea. Argia eman diezagukeen bidea, horrenbestez, hau da: euskarazko testuak euskaraz sortzea, eta ez gaztelaniaz. Euskarak bere baliabideak ditu diskurtsoa edo berbaldia antolatzeko, eta gaztelaniak bereak. Ez dira nahasi behar. Euskal idazle luma-malguek ez dituzte nahasten, eta edozein hizkuntzaren pareko bikaintasunera iristen dira euren idatzietan. Lotsaz erabiliko dut Mitxelenaren izena, baina bera jarri nahi nuke adibidetzat, ez euskaraz goi-mailako testuak sortu zituelako bakarrik, gaztelaniaz ere maisu handia izan zelako baizik.
Euskarazko berbaldia gaztelaniaz (edo frantsesez, edo ingelesez) ez bezala antolatu behar dugula ulertu ezean, ez dago zereginik. Eta ez dago zereginik benetan jabetu ezean beste modu batean antolatzea, berez, ez dela ez ona, ez txarra, hizkuntza bakoitzak “zentzu amorfoa” itxuratzeko eginiko hautuen ondorioa baizik (Hjelmslev).
Hurrego paragrafoa Euskal Telebistak bikoiztutako dokumental bati dagokio (Ushuaia dokumental-saila, lehen atala).
- INGELESEZ: Pacal, who claimed that his mother was a goddes and that his own birthday coincided with the birth of the Universe, brought Palenque from a small site to an important ceremonial center.
- EUSKARAZ: Pacalek zioen bere ama jainkosa bat zela eta Unibertsoa sortu zen egun berean jaio zela bera. Zeremoni gune handi bat eraikitzeko Palenque aukeratu zuen, orduan garrantzirik gabeko tokia zena.
Bertsio biak pare-parekotzat jotzen ditut; ez dut sumatzen alderik batetik bestera. Euskarazko bertsioan erlatiboak saihestu egin dira, baina erraz asma daiteke zergatik. «(Ikerketa honetan) aztertu nahi dut zeintzuk diren erdararen erlatiboaren ordez euskarak erabil ditzakeen beste prozedura sintaktikoak, baina inolako asmo arauemailerik gabe: aitzitik, itzultzaile on batzuen irakaspenaz baliatu nahi dut, haiek hartutako irtenbideak azalduz, gaur egun lanbide honetan aritzen garenok ohar gaitezen, ezer baino lehen, ez garela itzulpen-arazo hauen aurrean gertatu garen lehenak, eta, bestetik, itzultzaileok izaten dugun imitazio-joera ez dela beti izaten aholkularirik fidagarriena, bistan baitago hizkuntza guztiak ez direla prozedura berberez baliatzen eduki berberak adierazteko». (BIGURI, K. (1994): Erdarazko erlatiboen itzulpenaz, Senez, 15. 39. or.).
Barkatu, irakurle, luzetsita bazaude, eta eskerrik asko, Azpeitiko Euskara Patronatuko adiskideak, neurri guztiak gainditu dituen idatzi hau argitaratzeagatik, baina ez nuke amaitu nahi eta aipatu barik utzi euskararen baliabideak erabiltzen ikasteko sarritan kontsultatzen ditudan hiru liburu: ALBERDI, X.; SARASOLA, I. (2001), Euskal estilo libururantz. Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua. ESNAL, P; ZUBIMENDI, J. R. (1993): Idazkera-liburua. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. GARZIA, J. (1997): Joskera lantegi. HAEE-IVAP.
(ASIER LARRINAGA LARRAZABAL Euskal Telebistako Euskara Sailaren burua da)
Ildo bereko artikuluak (irakurtzeko gainean sakatu)
|
Erantzun |
| |
 |
| Estuasun sintaktikoek kritikoki baldintzatzen dute gure pentsabide/mintzabidea |
 |
2004-03-20 / 13:01 / Jesus Rubio |
|
Estuasun sintaktikoek kritikoki baldintzatzen dute gure pentsabide/mintzabidea, eta berdin nola bereizi dezakegun inter sintaxi adierazkorra (hau da, buru-azkena edo head-last) eta diskurtsiboa (hau da, buru-lehena edo head-first), berdin-berdin-ere bereizi ditzakegu pentsabide/mintzabide adierazkorra eta diskurtsiboa.
Pentsabide/mintzabide diskurtsibo paradigmatikoan hitz bakoitza (aditz bakoitza, zein baita aditz perpaus baten burua; preposizo bakoitza, zein baita perpaus preposizional baten burua; izen bakoitza, zein baita izen-sintagma baten burua; erlatibo bakoitza, zein baita erlatibo-perpaus baten burua; ...) ongi itsasten da, ongi txertatzen da in diskurtsoa, bere informazioa koherenteki metatuz (nahiz informazio partziala izan, perfektuki enkajatzen da, esan nahi baita ezen informazio horren zentzua ulertzeko ez dela inongo bukaerara itxaron behar), halatan non mezua progresatzen baita unidirekzionalki, aurrera, hitzetik hitzera, atzerakargarik gabe, kizkurrik gabe; eta horregatik ongi korritzen du, ongi diskurritzen du, atzetik seguru eta aurrera iragarriz bidea, prestatuz bidea, eta, finean, gozatuz bidea (beste hitzetan: pentsabide/mintzabide diskurtsiboan hitza da informazio-unitate itsaskorra, hitzetik hitzera doa, eta zentzu horretan pentsabide/mintzabide hori jarraitua da). Jarraitua izanik, pentsabide/mintzabide diskurtsiboan pausatuki progresa dezakegu, hainbateraino non pausa egin baitezakegu in birtualki edozein hitz, arazorik gabe (mezuaren adreilu bakoitza linealki eta koherenteki itsasten baita). Pentsabide/mintzabide diskurtsiboa, azkenik, irekia da, zeren aurrera garatzen delarik, ematen baitigu aukera on jarraitzea osatuz gure osagarriak, suabeki gidatuz gure ideiak gain bide seguruak, kalitatez, kantitatez.
Pentsabide/mintzabide adierazkor paradigmatikoan hitz-multzoka joaten gara, jauzika, informazio-unitate itsaskor erlatiboki askoz lodiagoetan (respektu diskurtsiboan), zeinen zentzua ez den ikusten harik-eta hitz-multzoaren burura ailegatu arte (hots, akaso aski atzeratutako burura, head-era: aditz pospositibora, posposiziora, atzizki deklinatibora, ...), eta gauza da ezen informazio-unitate bat ezin dela koherenteki itsatsi harik-eta bere zentzua, bere burua (bere head hori) erakutsi arte (hau da, soilik itsatsi ditzakegu koherenteki horiek hitzak ze doazen in ordena komunikatiboa: buruetatik osagarrietara, azpiburuetatik azpiosagarrietara). Baldin-eta nahi baditugu itzuli pentsabide/mintzabide diskurtsiboan sortutako serie informatiboak tu pentsabide/mintzabide adierazkorra, tipikoki sortuko dira bukle edo kizkur antiinformatiboak zeinen metaketak biziki zailduko baitu progresoa on mezua. Teknologia adierazkorraren arazo konparatibo biziki larriak ez dira nabaritzen mezu edo esaldi oso sinpleetan (hizkuntza guztien hasieran esaldi guztiak izanen bide ziren sinple-sinpleak, zuzen-zuzenak, adierazkor-adierazkorrak), baina ber momentutik non mezu edo esaldiak luzatzen edo konplexutzen diren, hortxe, etengabe, ageriko zaizkigu oztopo horiek ze, esan bezala, kritikoki baldintzatuko duten gure pentsabide/mintzabidea, zein baita asko esatea.
Hau guztia hain da frogagarria, hain da esperimentagarria, hain da logikoki aztergarria, hain logikoki ulergarria nola beste edozein teknologiaren funtzionamendua, eta hain da argia nola eguzki beteko argia bera.
Pentsabide/mintzabide adierazkorra da kantitatez mugatua, estua; eta kalitatez ongi eskasagoa ezi beste estadio garatuagoa, non sistematikoki betetzen baita komunikazioaren urrezko legea: aurrena burua, gero osagarria. Pentsabide/mintzabide adierazkorrean informazio-unitateen topeak inportanteak dira, zeren, barne-antolamendu antiinformatiboa izanik, hortxe dira guztiz operatiboak tope horiek, zeinek markatzen baitute justuki hizkuntzaren estuasunen neurri kuantitatiboa (multzoaren burua ezagutzeke, komunikatiboki kostutsua da tope horretatik aurrera segi). Dio Hidalgok:
Dirudi prozesamendua, ahoz edo irakurriz, gehienera 10 (15?) silaba bitarteko informazio unitateetan egin ohi dela. (EKAIA, 2002, 16. zkia.)
Gehienera, beraz: tope modura 10-15 silaba. Modu diskurtsiboan tope horrek ez du funtzionatzen, zeren kasu horretan informazioaren adreilu koherenteak eta zentzudunak (informazio-unitate itsaskorrak) izaten dira hitzak (burua beti aurretik doalarik, hitz-multzoa informatiboki garatzen delarik, informaziogai gehigarri bakoitza, hitz bakoitza itsasgarria baita), zeinen metaketa informatiboak ez duen muga argirik. Modu adierazkorrean, aldiz, mehatxu konstante bat da tope hori (metaketa antiinformatiboak eragindakoa), Damokles-en ezpata bat ze, edozein momentutan, erori baitaiteke gain gure osagarri bat, gain gure perpaus bat, gain gure esaldi bat.
Bittor Hidalgok edo Asier Larrinagak diote ezen 7 edo 10 edo inkluso 15 silabatako zatietan ez duela inporta non jartzen dugun preposizioa edo posposizioa, non jartzen dugun izena edo ezizena, baina hori ez da horrela. Jakina inporta duela, eta asko gainera; zeren, informazio-unitate itsaskor luzeen barneko ordena antiinformatiboak oztopatzen baitu unitate horien aurrerako kateazioa (ez ordea, atzerakoa: baina atzera kateatzeak sakonduko luke gure arazo komunikatiboa). Esan nahi baita ezen informazio-unitate itsaskor luzeen barneko ordena antiinformatiboak zeharo baldintzatzen duela informazio-unitate horiek aurrera kateatzeko aukera, baldintzatzen duela mezuaren korritzea, baldintzatzen du mezua bera.
Larrinagak aipatzen duen Juan Garziak honakoa dio:
Izan ere oso gauza desberdina da ISaren gune nagusia eman (determinazioa eta izena) eta gero haren muina den izena zehazten segitzea (erdaraz gertatu ohi den moduan), eta (hori baita kasua) zehaztapen hori airean -erreferenterik gabe- egitea eta gero halako batean, guztiaren buruan, erreferente nagusi hori ematea. Garbi dago hore ere kizkur horietako bat egitera behartuko genuekeela berehala irakurlea (hots, behin luze-konplexotasun gradu batera orduko). Kasu honetan, gainera, kontutan har bedi lan hori guztia esaldi orokorraren zatitxo txertatu batean egiteko eskatzen diogula. (Joskera, lantegi, 368 or.)
Hidalgoren azken bertsioen arabera 7, 8 edo 10 bat silaba da topea nondik aurrera agertuko zaigun kizkur nabaria, edo, nahiago bada, atzerakarga (IU bat da topea):
Badirudi guk bai irakurtzean eta bai entzutean kolpe batean ulertzen ditugun zatiak direla 10 bat silabatakoak. 10 silabatik gorako zatiak nekez ulertzen ditugu. 7-8 silabatako multzo hori da "informazio unitatea" deitzen dena. (ARGIA, 2003ko azaroaren 23ko alea)
Hori da topea, maximoa; baina minimoa ere gako bat da (hauxe da informazio-unitate itsaskorra, minimo koherenteki itsasgarria), zeren diskurtsoa minimo horretatik hurbil progresatzen bada, ez baita batere arazorik agertuko (modu diskurtsiboan hala da). Esanda dago: minimo hori dependitzen da krutziaki on ze nolako hitz-hurrenkera erabiltzen ari garen; eta zenbat eta informazio-unitate itsaskor laburragoak erabili, orduan eta jarraikortasun gehiago gozatuko dugu, bai-eta, beraz, arazo gutxiago diskurritzeko.
Modu adierazkorrean, bizitza konplikatuagoa da, zeren IU baten topea (hots, 10 silaba horiek) oso tope txikia baita, adibididez, izen-sintagma (IS) batentzako, non, ahal izanez gero, erabiliko baititugu osagarrien kate luze samarrak, erlatibozko osagarri kateatuak barne. Irakur, adibidez, Juan Garzia beraren beste zita hau:
Oinarri-oinarrizko arazo bat dago, beraz, erdarazko erlatibo-perpausak euskaraz emateko: erdarazko egitura irekia da, muga garbirik gabe luzagarria; euskarazkoa, berriz, itxia eta oso mugatua. (Joskera, lantegi, 368 or.)
Begibistan da sakoneko diferentzia funtzionala inter hizkuntza estadio adierazkor oztopoz-betea eta estadio diskurtsibo jarraitua. Irakur honako hau (non-eta Larrinagak aholkatzen digun Garziarenean):
Hortik ere (...), bistan da, gure sintaxiak eskatzen duen zatikakotasun erlatiboa, erdararen jarraikortasunaren aldean. Ez da, hala ere, berez, dena desabantaila, gehiegikeriarako bideak ixten baitizkigu horrek. (Joskera, lantegi, 369 or.)
A ze kontsolamendua! Eta, esan gabe doa: jatorrizko euskarazko testuetan ez da arazoa desagertuko, baizik-eta soilik hobeto ezkutatuko (eta ari gara buruz makroarazo sintaktikoak zeinen hegalak oso luzeak diren; ez baitira inola ere berdin nola mikroarazoak ze planteatzen dituen Larrinagak in bere artikulua: kate motxean ordena guztiak dira antze-antzekoak).
Joan gaitezen orain Larrinagaren adibidera:
Ingelesez: Pacal, who claimed that his mother was a goddes and that his own birthday coincided with the birth of the Universe, brought Palenque from a small site to an important ceremonial center.
Euskaraz: Pacalek zioen bere ama jainkosa bat zela eta Unibertsoa sortu zen egun berean jaio zela bera. Zeremoni gune handi bat eraikitzeko Palenque aukeratu zuen, orduan garrantzirik gabeko tokia zena.
Larrinagak dio ezen bi esaldi horiek berarentzat pare-parekoak direla, ez duela sumatzen alderik batetik bestera; baina, bi esaldi horiek ez dira parekoak inondik inora, zeren:
- Ingelesezkoan bi esaldi daude, bat nagusia eta bestea, menpekoa; hots, existitzen da hierarkia bat, zein ez den existitzen euskarazkoan, non bi esaldiak diren nagusiak, maila berekoak. Diferentzia hau oso da inportantea, zeren ingelesezko menpeko esaldia apunte modura sartzen da (bigarren plano batean, eta kontestualizatuz jarraieran esango den hori), eta apunte hori esaldi nagusi modura ematea ez dator harira.
- Euskaraz egiten den deshierarkizazio horrek eragiten du, gero, euskarazko bigarren esaldia beste kontestu batean agertzea (soildua, menpeko esaldiaren testuingururik gabe), eta, hortik segitzen da bigarren esaldi hori berrinterpretatu behar izatea. Kasu konkretu honetan emaitza aski lazgarria da, izan ere, orijinalaren esanahia nabarmenki ezberdina baita (orijinalean ez da esaten Pacal-ek ezer aukeratu zuenik).
Ingelesetik, edo, hobeto, gaztelaniatik euskarara itzuliz gero, makroarazo sintaktiko zailak nonahi izanen ditugu (ezin besterik espero: baliabide mugatuagoekin, itxiagoekin, zatikakotasun handiago sortzen dutenekin, edo hitz batean, antiinformatiboekin ez behintzat); itzulpena euskaratik gaztelaniara eginez gero, mikroarazo aise konpongarriak baino ez. Horra hor beste froga bat on euskararen azpigarapen sintaktikoa.
(JESUS RUBIO PEÑA da doktore in Ekonomia)
|
|
Erantzun |
|