Sarrera

Mapa

Kontaktua

Guri buruz

Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera

Sare-aldizkariak

Iritzi-muinetik
» Aisialdiak eta astialdiak
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Antza denez, zalantzak daude hainbat idazle eta itzultzaileren artean “ocio/loisir”-en eta ingurukoen euskarazko ordaina erabakitzeko orduan. Bi mezu izan ditut, argibide bila, *asti, aisia, astialdi, aisialdi...* eta abarren artean zein hautatu. > Egia esan, ez naiz oso trebea horrelako galderei erantzuteko, baina saiatuko naiz, eskaera egileei zor diedan errespetuagatik, kontuak nola ikusten ditudan azaltzen besterik ez bada ere. > > Aukeretako lehena, *aisia*, iparraldeko tradizioko hitza da, gaur egun erabiltzen ez dena, esapideren batean edo -*aisian*, kasu- ez bada. Gure ondare jasoko hitza da, hortaz. Bigarrena, *astia*, bizirik dago, batez ere mendebaldean eta ekialdean. *Astialdi* eta *aisialdi*, berriagoak dira, tradizio urrikoa lehena, tradiziorik gabekoa bigarrena. > > Gogoan dut orain dela urte batzuk Erkiaga zenak *deialdi*-ren aurka idatzi zuena, *dei* ez ote zen nahikoa argudiatuz. Arrazoia zuen, nik uste, baina arrazoia teorian soilik: egia da, esaterako, ingelesez aski-edo dutela *call*-ekin, baina *deialdi* ez da gaztelaniaren eragin hutsezko hitza, eta uste dut *deialdi*-k hobeto egiten ahal diola aurre, gaur eta hemen, *convocatoria/convocatoire*-ri *dei*-k baino. Gainera, ohikoa da dagoeneko gure idazleen artean, are ereduzkoen artean ere, eta ipar eta hegoaldeko idazleek erabiltzen dute, gainera. Ildo beretik, *astialdi* eta *aisialdi* erabat egokiak iruditzen zaizkit “ocio/loisir”-en mundu horretan erabiltzeko, tradizioa gorabehera. > > *Aisia* eta *astia*-ri dagokienez, ez dira berdin tratatzekoak. *Aisia* berreskuratu egin du euskara batuak, “ocio/loisir” adieran erabiltzeko hain zuzen, Ereduzko Prosa Gaur-en, adibidez, ikus daitekeenez. Bestalde, aski da hor biltzen diren adibideak gaingiroki aztertzea ikusteko aski era abstraktuan erabiltzen dela *aisia* oro har. > > Ez da gauza bera gertatzen *asti*-rekin: erruz erabiltzen da gaur egun ere, jakina, baina Gipuzkoa aldeko *beta*-ren kide eta baliokide gisa gehienbat. Hortaz, erabilera zabalegia du “ocio/loisir”-en adiera zehatzagoetan lasai bizitzeko, nik uste. > > Beste hirurei dagokienez, hirurentzat ikusten dut nik tokia. Esanahi bertsua dute hirurek, baina ez da hortik segitzen sinonimoak direnik, ez baitira maila eta erregistro berekoak. Egungo erabilerari begiratuta, *aisia*-k dirudi hiruretan abstraktuena, eta egokia iruditzen zait “pedagogía del ocio” -*aisiaren pedagogia*- eta tankera horretakoen ordainak eratzeko. Beste biak denbora alderdia areago nabarmentzen dute. Bien artean, argi dago *aisialdi* jasoagoa dela *astialdi* baino, etorkiz nahiz itxuraz. Hortaz, “tiempo de ocio” eta “tiempo libre” ere, esanahi berekoak-edo izanik ez dira sinonimoak, eta, horiek horrela, badirudi hurbil dagoela “tiempo de ocio” *aisialdi*-tik eta “tiempo libre” *astialdi*-tik; ildo beretik, *ez dut astirik* eta *ez dut astialdirik* esapideen arteko aldea, “no tengo tiempo” eta “no tengo ratos libres” esapideen artekoaren antzekoa da agian; eta, ildo bertsutik, argi dago ez dela berdin “no tengo tiempo de ocio” eta “no tengo tiempo libre” esatea: pragmatikak erakusten digunez, lehena erabiltzen duena pedanteagoa dela jakiteko bederen balio digu... > > Izan ere, ez dugu ahaztu behar euskarak inguruko bi erdaren ñabardura guztiak -baita pedanteenak eta ergelenak ere- emateko gai izaten saiatu beharko duela, hizkuntza horiekin ezinbestean duen lehiatik onik aterako bada. > > >
> (IBON SARASOLA hizkuntzalaria eta euskaltzaina da) > >

Inprimatu

> Orain arte argitaratutako guztiak irakurtzeko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1047033937
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com