Sarrera

Mapa

Kontaktua

Guri buruz

Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera

Sare-aldizkariak

Iritzi-muinetik
» Eskularruak eta eskuzorroak
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> *Manoplak* zen lehengo egunean irakurri nuen egunkari zutabe baten izenburua. Hitza ez da egokia, euskaraz ez duelako tradiziorik, ez Hegoaldean eta are gutxiago Iparraldean, eta espainolez soilik erabiltzen den hitza delako. Baina ez da erraz ordain egoki bat proposatzea. > Frantsesez *moufle* da, bainuan erabiltzen dena -*gant de bain*- izan ezik. Ingelesez *mitten*. Hortaz, badirudi ez dutela inguruko hizkuntzek biderik ematen inongo egokitzapenik egiteko. Eta euskaran bertan ba al dugu irtenbiderik? > > Jakina denez euskaraz bi hitz ditugu, *eskularru* eta *eskuzorro*. Lehenengoak, *eskularru*k, tradizio oparoagoa du, XVII. mendean hasten dena eta Iparralde-Hegoaldeak hartzen dituena; eta gaur egun ere badirudi askoz erabiliagoa dela: adibidez, 99 *eskularru* eta 9 *eskuzorro* daude Ereduzko Prosa Gaur-en. > > Baina agerraldi horiek arreta pixka batekin aztertzen baditugu ikusiko dugu idazle batzuentzat bi hitzak ez direla sinonimoak: bederatzi *eskuzorro* horietako gehienak gomazkoak edo motorrean ibiltzekoak dira. Hau esan nahi dut: badirudi zenbait idazlerentzat eskularruek larruzkoak izan behar dutela, eta larruzkoak ez direnetzat erabiltzen dutela *eskuzorro*. > > Tamalez, helduen alfabetatze kanpainek, euskaltegiek eta abarrek -eta zer esanik ez Euskal Filologia espezialitateak- filologotxoz eta filologo ustezkoz bete du euskal idazleria, hitzen erabilerari baino areago hitzen etimologiari begira jarri diren idazleez. Euskararen garapenaren kaltean nik uste. Hizkuntzaren aurrerabiderako komeni zaiguna hau da: hiztunek ez dezatela ikusi larrurik eskularruetan, ez *dago*-rik *dagoeneko*-n, ez *bere*-rik *berebiziko*-n... > > Zorionez, ikusten dira Ereduzko Prosa Gaur-en *plastikozko eskularruak* -bost autorek gutxienez-, *latexezko eskularruak* eta orobat *eskularru profilaktikoak*. Hori da bidea nik uste. Hori da bidea, gainera, bide horretatik libre gelditzen delako eskuzorro “manopla/moufle”-ren ordain izateko. Are gehiago formaren aldetik ere “manopla/moufle”-rentzat **eskuzorro** batere desegokia ez delako, zorroak zorro direnez gero, hatz guztiak-edo sartzen diren zorroak kasu honetan. > > >
> (IBON SARASOLA hizkuntzalaria eta euskaltzaina da) > >

Inprimatu

> Orain arte argitaratutako guztiak irakurtzeko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1047033937
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com