Sarrera

Mapa

Kontaktua

Guri buruz

Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera

Sare-aldizkariak

Iritzi-muinetik
» Jarraian
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Ez dut uste inor harrituko denik esaten badut azken urteotan ikaragarri goratu dela *jarraian*-en erabilera. > 1977ko ikerketa estatistiko batean 10.000ko 0,13ko maiztasuna zuen; azken urteotako produkzioaren gain egindako Ereduzko Prosa Gaur-en, aldiz, 10.000ko 0,46ko maiztasuna agertzen du, ia lau aldiz handiagoa beraz, nahiz eta bigarren erakusgarria, lehenengoa ez bezala, idazle eredugarriei soilik dagokien. > > *Jarraian*-en erabileraren goratze hori ez dago euskaratik bertatik ulertzerik. Delako esapideak, adiera horretan, oso tradizio kaskarra du: aski da Orotariko Euskal Hiztegiari begiratzea ikusteko tradizioan “-en atzetik” eta “etenik gabe” adieretan ia soilik erabili dela *jarraian*; gaur egun bazter guztiak betetzen dituen adieran Erkiagak eta Toribio Etxebarriak bakarrik erabiltzen dute. Tradizioan, besteak beste, -en ondoren erabili izan da batik bat “a continuación / ensuite”-ren kidetzat. > > Zer dela eta, hortaz, goratze hau? Ez dut uste inor harrituko denik, begi bistan dagoena azaltzen badiot: betidaniko -en ondoren horri garrantzizkoena falta zaio, egungo euskaran, Hegoaldean, “a continuación” horren kide betea izateko: azaleko antza. Zeren, bistan da -en ondoren “beste zerbait” dela, ezin dela izan “a continuación”. Baina “continuar”-en kide den “jarraitu”-ren gainean eratutako *jarraian* horrek, ematen dio, horrek bai, gaztelaniazkoaren musika gozo eta segurua. > > Honekin guztiarekin ez dut esan nahi *jarraian* ezin erabili denik, ez hurrik eman ere. Hizkuntza guztietan hain garrantzizkoa den orekaz ari naiz. Gaztelaniazko “a continuación”–en kide jatorrena eta euskaldun guztiok batzen gaituena –en ondoren da; eta gero, horren ondoren, bigarren edo hirugarren mailan, beste batzuk ere badaude, *jarraian* horien artean. Horra esan nahi nuen gauza bakarra. > > > >
> (IBON SARASOLA hizkuntzalaria eta euskaltzaina da) > >

Inprimatu

> Orain arte argitaratutako guztiak irakurtzeko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1047033937
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com