Sarrera

Mapa

Kontaktua

Guri buruz

Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera

Sare-aldizkariak

Iritzi-muinetik
» Ordulariak eta erlojuak
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Denbora neurtzeko tresna asko izan da gizadiaren historian zehar. Gaztelania hitz bakar batez baliatu da denak izendatzeko: *reloj*-ez, hain zuzen. Frantsesak, aldiz, hainbat hitz erabiltzen ditu, tresna nolakoa den: nagusia *horloge*, baina orobat, *pendule* penduludunak izendatzeko eta *montre* sakelakoak eta eskumuturrekoak izendatzeko. > Eta euskarak? Hegoaldeko tradizioan *erloju* hitza erabili da tresna guztiok izendatzeko. Iparraldean egoera nabarragoa dugu: *erloi* dorrekoentzat soilik erabili da azken mendeetan; horren ondoan, nahiz eta *montra*-k baduen zerbait, *oren* dugu tradizio hoberena izan duena... ordulari alde batera uzten badugu. > > *Ordulari*, antza denez, XIX. mendearen amaiera aldera agertzen da euskal literaturan, Azkueren eskutik. Iparraldean, Lhandek dioenez, XX. mendeko bigarren hamarraldian hasi ziren erabiltzen. Harrezkero, Iparraldean nahiz Hegoaldean gero eta gehiago erabiltzen da izkribuz, baina baita ahoz ere. > > Ez duela oso sortze txukuna? Ez dakit. Nolanahi ere ez luke horrek izan behar inorentzat hitz baten jatortasuna ebazteko irizpidea. Nik, bederen, besterik hartzen dut gogoan: XX. mendean zehar hainbat idazle onek erabili dutela, Iparralde nahiz Hegoaldean, alegia. Eta gaur egun –Ereduzko Prosa Gaur-i begiratzea asko– aski zabaldua dagoela Euskal Herri guztian. Egia da *erloju*-k agerraldi gehiago dituela –411 adibide, 62 liburutan–, *ordulari*-k baino –55 adibide, 15 liburutan–. Baina horrek ez gaitu besterik gabe *erloju*-ren alde makurtzera bultzatu behar. Izan ere, *erloju*-ren adibide guztiak –bat izan ezik– Hegoaldeko idazleenak dira; *ordulari*, aldiz, Hegoaldekoez gainera, erakusgarriko Iparraldeko idazle gehienek –I. Bordak, P. Aintziartek, D. Landartek, E. Bidegainek, J.B. Dirassarek– erabiltzen dute. (Eta ez dut isildu nahi *ordulari* dudala irakurri berria F. Juaristiren *Airezko emakumeak*, euskara ederrean idatziriko eleberri eder horretan). Eta hori, niretzat bederen, kopuru soilak baino kontuan hartzekoagoa da. > > Nik, egia esan, erloju esaten dut, nahiz eta nire inguruan batez ere *ordulari* entzuten dudan –semeengandik hasita; lagunarte txarra dut, antza–. Eta *erloju* idazten dut; baina zin egiten dut hemendik aurrera *ordulari* ere erabiliko dudala. > Izan ere, horiek horrela, batasuna **ordulari**-ren gainean egin behar da. Horrek ez du esan nahi, inondik ere, *erloju* baztertu behar dugunik, baina gaur egun *ordulari* da euskaldun guztiok batzen gaituen hitza. > > Eta *ordulari* denbora neurtzeko tresna guztientzat, erabilerak ez baitu biderik ematen, bereizketak egiten hasteko, *ordulari*ak baitira eskumuturrekoak, sakelakoak, horma nahiz dorrekoak, eta orobat “minutuek hilezkorrak ziruditen, hondarrezko **ordularia** esku maltzurren batek horizontalean jarri balu bezala” J. Osororen adibidekoak bezalakoak. > > > >
> (IBON SARASOLA hizkuntzalaria eta euskaltzaina da) > >

Inprimatu

> Orain arte argitaratutako guztiak irakurtzeko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1047033937
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com