Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Haur eskoletan zein euskara?
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Soziolinguistikako ikerketek nabarmentzen dutenez, gazte belaunaldiak geroz eta euskaldunagoak dira. Alabaina, gazteen artean euskarak izan duen bilakaeraren kontrapuntu gisa, erabiltzen duten hizkuntza eredua aipatu ohi da. > Izan ere, gazteek darabilten hizkuntza eredua euskararen aldaerekin, euskara bizirik mantentzea lortu duen tokian tokiko aldaerekin alderatzen badugu, geroz eta deslotuago azaltzen da, eskolaz kanpoko hizkuntzaren erabileraren eraginez. Inguruabar horretan, bere hizkera desegokitzat edota baztertu beharrekotzat jo eta gazte belaunaldiek darabiltena eredutzat hartzen duen heldurik bada, tamalez, kale bazterretan, eta jokabide horrek euskararen kalitateari, iraganak eskaintzen digun ondareaz baliatuz, etorkizunera begira garatu behar dugun gure hizkuntzaren bilakaerari egiten dio kalte. > > Besteak beste, mendebaldeko -bizkaieraren- edota iparraldeko aldaeren iraupen eta indarberritzeaz kezkaturik lanean diharduten gehienak ez dira ari batasun bidean egin ditugun urratsen kontra, izan ere, mendez-mende hizkuntzaren egitura osatu duen senari eutsiz, nonahi eta noiznahi baliatu ahal den komunikazio tresna eragingarri bilaka dadin nahi dute euskara. > > Baina, kezka hori ez da beste lur eremu batzuetan, arrazoi ezberdinak direla bide, ulertu. Halaber, batasun bidean erditutakotik gertuen diren aldaeretako hiztunak ez dira ohartu -akaso- gertutasun horrek higatu duela gehien belaunaldi batetik bestera jaso izan duten ondarea, horrenbeste non belaunaldi berriak bertakoa ez ezagutzera edo, kasurik onenean, itxuraldatzera iritsi diren. > > Baina, aurrekoekin lotuta badago egon kezkatzen nauen beste kontu bat. Haurtzaindegiak eta haur-eskolak hedatzeko plangintzetan, haur hauen heziketan esku hartzen ari diren profesionalen hizkuntz ezaguerak kontuan hartu al dira? Ezen, tokian tokiko aldaerak mantentzeari, indartzeari eta hedatzeari dagokionez, berebiziko garrantzia baitauka haur hauek zaintzen arituko direnek baliatuko duten hizkuntza moldeak. Haur hauek, ordu luzeetan, ez dituzte ez haien gurasoen ez eta haien aitona-amonen hitzak entzungo, bada, kateak, oraingoan era are nabarmenagoan, eteteko arrisku bizia du. > > > <br><b>(<a href="http://www.erabili.com/zer_berri/aurkibidea/egilea/osa">ERRAMUN OSA IBARLOZA</a> Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioaren Euskaraz Bizi eta Hizkuntz Proiektua egitasmoen arduraduna da)</b> > > - Estrainezko *Deia*n argitaratua, 2004-02-07an > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1076426817/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com