Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Baino
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Pentsatuko duzue, noski, ez naizela Lázaro Carreter. Nire geziak oso txikiak eta biguinak dira. Baina ez naiz neurea bota gabe erraz konformatzen den horietakoa. > Aurreko batean, artikulu polit bat irakurtzen ari nintzela, harribitxi honekin egin nuen topo: “*Gure ikuspegi kontsumistatik begiratuta, zoriona baino samina eta sufrimendua dutela pentsatuko genuke*”. Gazteleraren kalko hori ulergaitza zen niretzat orain dela gutxira arte. Eta marka da gurea! Ongi dagoena ikastea gutxi balitz, gaizki adierazitakoa ulertzen ere ikasi egin behar. Esaldi hori, ondo idatzita, honela da: “*Gure ikuspegi kontsumistatik begiratuta, zoriona* **ez** *baino samina eta sufrimendua dutela pentsatuko genuke*”. Edo, bestela, honela: “*Gure ikuspegi kontsumistatik begiratuta, zoriona baino samin eta sufrimendu* **gehiago** *dutela pentsatuko genuke*”. > > Behin horretara ezkero, barkatuko ahal didazue beste gomendio bat emateko ausardia ere. Izan ere, ez da ulergarriago gertatzen –nahiz eta Sebero Altube ernegarazi– esaldi nagusia aurretatuta?; honela: “*Pentsatuko genuke, gure ikuspegi kontsumistatik begiratuta, zoriona baino samin eta sufrimendu* **gehiago** *dutela*”. > > Beste sail batean, honako hau aurkitu dut: <i>Ruiz Piñeirok “Konstituzioa betearaziko” duela adierazi du</i>. Esaldi horrek, zehar estiloan eman nahi izanez gero, komatxoak kendurik, honela behar du: <i>Ruiz Piñeirok Konstituzioa betearaziko duela adierazi du</i>. Estilo zuzenean, berriz, honela: <i>Ruiz Piñeirok “Konstituzioa betearaziko dut” esan du</i>. Gainera, hemen ere, esaldi nagusia aurreratzea ez letorke gaizki. <i>Ruiz Piñeirok adierazi du: “Konstituzioa betearaziko dut”</i>, edo <i>Ruiz Piñeirok adierazi du Konstituzioa beteraziko duela</i>. > > Gezi txikiak dira, baina pezetaka egiten zen milioia. > > > <br> > **(RUFINO IRAOLA GARMENDIA Lasarte-Oriako Udal Euskaltegiaren zuzendaria da)** > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1076408968/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com