Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Su artifizialak
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> *Su artifizialak*: ez da ia besterik ikusten Hegoaldeko herrietako festa iragarkietan-eta. Ez dut ulertzen arrakasta hori. Agian esapidea nazioartekoa delako ustean oinarritzen da. Edo arrazoibide oker honetan: *su* eta *artifizial* euskarazkoak direnez gero, *su artifizialak* euskarazkoa izan behar. Baina, bistan da, lehenengotik ez da bigarrena segitzen. > *Su artifizialak* ez da, noski gure tradizioan agertzen. Agertzen direnak, *etxafuego* eta aldaera guztiak, *bolandera* eta horrelakoak dira. Ni bat nator pentsatzen dutenekin herri hitz hauek ez dutela balio nazioarteko lehiaketetako suak-eta izendatzeko. Horrek ez du esan nahi pentsatzen dudanik beste hautakizun bakarra *su artifizialak* dela. > > Izan ere, *su artifizialak* esapidea gaztelania hutsezkoa da. Gaztelaniaren ordez frantsesa klonatuko bagenu, *artifiziozko suak* aterako litzateke, alde gehienetatik egokiagoa, nik uste. Dena dela, are egokiagoa iruditzen zait guretzat ingelesaren bidea, *fireworks* alegia. Ez bere hartan, baina bai haren doinua duen **su festak** esapidean. > > **Su festak** ez da nik asmatua. Lehen aldiz J.M. Irigoieni irakurri nion, *Poliedroaren hostoak* eleberriaren berrargitalpenaren hitzaurrean, oker ez banago. Baina gero ikusi nuenez, bada adibide bat XIX. mendekoa, G. Arruerena, *supestak*. Eta, J. Goikoetxeak “Loiola inguruan osatutako iztegitxoa”-n dioenez, erabilia da -edo zen- Azkoitia-Azpeitia inguru horretan. > > Hala ere ez dut uste **su festak** hau, tamalez, euskara batuan askorik erabiltzen denik. Badagoke horretarako, besteak beste, arrazoi bat, kezkagarria iruditzen zaidana, gure argitaletxe eta erakundeetako oker-zuzentzaile eta zuzen-okertzaileei baitagokie. Itzultzaile txukuna den nire lagun bati gertatu zitzaion. Herri jakin bateko festa programa itzultzea agindu zioten duela urte batzuk. Jatorrizkoko *fuegos artificiales*-en ordain **su festak** eman zuen. Handik egun batzuetara delako udaleko zuzen-okertzaileak deitu zion **su festak** horren ordez *su artifizialak* jarri ziola, aski sartua baitzegoen dagoeneko haren ustean. Jakina, zuzentzaile guztiek horrela jokatzera aski sartua egon behar. Baina horrela gabiltza. > > > > <br> > <b>(<a href="http://www.erabili.com/zer_berri/aurkibidea/egilea/sarasola">IBON SARASOLA</a> hizkuntzalaria eta euskaltzaina da)</b> > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1075806567/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table> > > > <br> > Orain arte argitaratutako guztiak irakurtzeko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1047033937
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com