Sarrera

Mapa

Kontaktua

Guri buruz

Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera

Sare-aldizkariak

Iritzi-muinetik
» Gauzak horrela
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Bada gaztelaniazko esapide bat, oso erosoa esaldiak lotura arin batez josteko, “así las cosas”. Erosotasun hori dela-eta, horren hainbat egokitzapen ikusi dira euskaraz. Nolanahi ere bat nagusitu da –edo beti izan da nagusi– horien artean: gaztelaniazkoaren hitzez hitzezko kalkoa, *gauzak horrela*, hain zuzen. > Esapide hori, *gauzak horrela*, ez da tradizioan inoiz agertzen. Nik ez dut inon topatu bederen. Egungo idazleen artean, aldiz, oso hedatua dago, are nire ustez eredugarriak direnen artean ere. Ikusi besterik ez dago Ereduzko Prosa Gaur-en: nahiz horko *gauzak horrela* guztiak ez dagozkion esapide honi, bai ordea gehienak, eta niretzat eredugarri diren idazleenak ere ez dira falta. > > Hortaz, ez naiz hasiko esaten *gauzak horrela* delakoa ez dela euskarazkoa. Baina bada beste euskal esapide bat, horren erabateko kidea dena eta askoz tradizio hobea duena: Iparraldeko *horiek hola* edo **horiek horrela**, batuan bigarren forma horretan erabil daitekeena. Eta hona ekarri nahi dut **horiek horrela** delako hori, ziur bainago *gauzak horrela* erabiltzen duen batek baino gehiagok besterik ez omen dagoelakoan-edo erabiltzen duela hori. Are gehiago, niri, behin, *horiek horrela* jarri eta “zuzendu” egin zidaten, eta *gauzak horrela* ezarri: gehitxo iruditu zitzaidan egia esan. > > Izan ere, *horiek horrela* esapideak tradizio ona du: bada jada *horiek hola direlarik* esapidearen agerraldi bat Duhalde-ren *Meditazione handiak* liburu aipatuan, XVIII-XIX. mendeen muga horretan, eta *horiek hola*-ren beste bat gutxienez Arbelbideren *Igandea*-n, XIX.aren bukaera aldera. XX. mendean asko zabaltzen da esapidea Iparraldean, idazle onenen artean, eta Hegoaldera zerbait zabaltzen: Orixe, Ibiñagabeitia, Jon Etxaide, Mirande.... Gaur egun *horiek horrela* astero aurkitzen dut *Herria* aldizkarian, adibidez, eta Ereduzko Prosa Gaur erakuskarian, Iparraldekoez bestalde, badaude J. Alonso eta A. Lertxundiren adibideak gutxienez. Niretzat ez da gutxi. > > **Horiek horrela**, uste dut, esapide horrek leku handiagoa merezi duela euskara batuzko idazlanetan. > > > >
> (IBON SARASOLA hizkuntzalaria eta euskaltzaina da) > >

Inprimatu

> Orain arte argitaratutako guztiak irakurtzeko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1047033937
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com