Sarrera

Mapa

Kontaktua

Guri buruz

Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera

Sare-aldizkariak

Iritzi-muinetik
» Euskara Nafarroan: EBLUL Europako Bulegoaren txostena
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Hizkuntza Gutxituen Europako Bulegoak (EBLUL) erabat gaitzetsi du Nafarroako Gobernuak euskara kaltetzeko hartu duen jokabidea. Hona hemen txosten hori: > **Hitzaurrea** > > > Hizkuntza Gutxituei buruzko Europako Bulegoa (EBLUL) gobernuz kanpoko erakunde independentea da eta lan eta lankidetza harreman ona du nazioarteko hainbat erakunderekin. Hizkuntzalaritza arloan aktibo dauden erakunde askorekin harreman onak izateaz gain, harreman formalizatuak dauzka Europako Parlamentu, Europako Kontseilu, Eskualdeetako Lantalde, UNESCO eta Nazio Batuekin (Ekonomia eta Gizarte Kontseilua), ondorioz gobernuz kanpoko beste erakunde batzuekin ere harreman estua daukala, hala nola, Europako Segurtasuneko eta Lankidetzako Antolakunde (ESLA), Giza Eskubideen aldeko Nazio Batuen goi-komisario eta the Federal Union of European Nationalities, the Minority Rights Group int. eta Gesellschaft für bedrohte Völker-ekin, besteak beste. > > Hizkuntza Gutxituei buruzko Europako Bulegoaren asmoa Europar Batasunean hizkuntza eta kulturen aniztasuna eta pluraltasuna sustatzea da, neurri txikiagoan hedatutako hizkuntzak bultzatuz eta defendatuz. Hizkuntza eta kulturen aniztasunaren babesa funtsezkoa da, estandarizazioa beste eremu batzuetan onartzeko. Europar Batasunak neurri txikiagoan hedatutako hizkuntzak garatu eta sustatzeko aukerak eskaini behar ditu. > > Aspalditik EBLULek euskal hizkuntzak (euskara) Nafarroako Foru Komunitatean duen egoeraz kezkatuta dagoela adierazi du. Kezka horren emaitza da EBLULko Batzar Nagusiak 2001eko otsailaren 3an, Dublinen egindako bileran, eman zuen ebazpena. Horren bidez, Nafarroako Administrazio Publikoan euskararen erabilera mugatzen zuen 372/2000 Foru Dekretua gaitzesten zen. EBLULen iritziz, Nafarroako Gobernua egoera juridiko eta administratiboan euskararen murriztapena zekarten lege aldaketa batzuk bultzatzen ari zen. Euskara hizkuntza gutxitua zenez, Nafarroak babestu behar zuen. > > Horrela, harremanak hasi ziren Nafarroako Administrazio Publikoarekin eta Nafarroan euskararen hizkuntza-normalkuntzaren alde lan egiten duten hainbat elkarterekin. Harreman horien ondorioz, ontzat jo zen EBLULeko aditu batzuek bisita egitea Nafarroan, egoera lekuan bertan aztertzeko. > > EBLULek ez du inoiz gobernu eta administrazioen aurka lan egin, gobernu eta botere publikoekin baizik, hizkuntza gutxituetarako laguntza sustatzeko asmoz. Horregatik, 2003ko martxoaren 28an egindako bisitan adituak Foru Administrazioko ordezkariekin elkarrizketatu ziren, Nafarroako Parlamentuko lehendakaria den José Luis Castejón > Garrués eta Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia den Pedro Pegenaute y Garde jaunekin, hain zuzen ere, baita euskararen normalkuntza bultzatu eta horretan jarduten duten elkarte askorekin ere. > > Bisita horren ondorioa jarraian aurkezten den txostena da. EBLULek txostena tresna izatea nahi du, hizkuntza gutxituetarako, kasu honetan euskararako, laguntza dakarten politika publikoak diseinatzen lagunduko duena, euskara Nafarroako eta Europako ondarea dela uste baitu. > > Amaitzeko, EBLULek Nafarroako agintari publikoei zein bisitan parte hartu zuten elkarteei horretan emandako laguntza eskertu nahi die. > > > **Bisitarien programa** > > > **Martxoaren 27a, osteguna** > > - 22:00: Hizkuntza Gutxituei buruzko Europako Bulegoaren ordezkariak Iruñera heldu ziren. Hizkuntza Gutxituei buruzko Europako Bulegoko Euskadiko Azpibatzordeko lehendakaria den Etxebarría jaunak harrera egin zien. Hizkuntza Gutxituei buruzko Europako Bulegoko Espainiako Estatuko Batzordeko lehendakaria den Argemí jaunak, berriz, Bartzelonatik gidatu zuen adituen batzordea. Hurrengo pertsonek osatzen zuten adituen batzordea: > > - Bojan Brezigar jn., EBLULeko lehendakaria > > - Marcus Warasin jn., Hizkuntza Gutxituei buruzko Europako Bulegoko idazkari nagusia eta hizkuntza arloko aditua. > > - Johan Häggman jn., proiektuen arduraduna eta lege arloko aditua. > > >
> **Martxoaren 28a, ostirala** > > > - 10:00: Brezigar, Argemí, Warasin eta Häggman jaunak Nafarroako Parlamentuko lehendakaria den José Luis Castejón Garrués jaunarekin bildu ziren. > > - 12:00: Prentsaurrekoa > > - 17:00: Brezigar, Warasin, Argemí eta Häggman jaunak Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia den Pedro Pegenaute y Garde jaunarekin bildu ziren. > > - 19:30 – 22:00: Nafarroan euskara bultzatzen duten GKEekin bildu ziren (guztiak bertaratu ziren) > > >
> **Martxoaren 29a, larunbata** > > - 9:00: Ordezkariak Nafarroatik joan ziren > > Bisitaren ondorioak > > > > **BISITAREN TXOSTENA** > > > Ondorioetan, Nafarroako Gobernuaren gaur egungo hizkuntza-politikan jarri dugu arreta, batez ere, gaur egungo gobernuak orain dela gutxi hizkuntza-politikaren inguruan egin dituen aldaketetan. > > Nafarroako Foru Komunitatean euskara arautzen duen legegintza esparrua Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoan (1) (9. artikulua) eta Euskarari buruzko 18/1986 Foru Legean (EFL) garatzen da. Esparru juridiko horren barnean nabarmendu behar da Foru Komunitateak euskararen erabileraren ondorioetarako egiten duen hiru eremuko banaketa. Hiru eremu ezberdin daudela aitortzen da, eremu horiek eskubide ezberdinak sortzen dituztela euskaldunentzat. Laburbilduz eta 1986ko EFLri jarraiki, eremu euskaldunean printzipioa derrigorrezkotasuna da, hau da, Administrazioak euskaldunen hizkuntza-eskubideak bermatu behar ditu; eremu mistoan, aldiz, printzipioa borondatezkotasuna da; eremu ez-euskaldunean, berriz, Administrazioa eraentzen duen printzipioa sustapena da. Aipatu behar da Nafarroako Foru Komunitatearen hizkuntza-eremuen araberako banaketa hori ez dagokiola irizpide ezagun bati, euskara lurralde osoan baitago, maila handiagoan ala txikiagoan. > >

Euskal Herriko 2001eko Inkesta Soziolinguistikotik ateratako mapa. Eusko Jaurlaritza.

> > > Gure bisitan aurkitu genuen lehenengo errealitatea Nafarroako Foru Komunitatean (NFK) Hizkuntza Politika diseinatu eta ezartzeko ardura duten pertsonek adierazitako hitzen eta euskararen alde lan egiten duten gizarte eragileen artean zegoen kontraesana izan zen. Bi sektoreetako ordezkariekin izandako elkarrizketetan ikus daitekeenez, euskararen normalkuntza eta laguntzari buruzko ikuspegiak oso urrun daude beren artean. Eztabaida horren jatorria euskara interes politikoak lortu edo kentzeko erabiltzean omen datza, Nafarroako Parlamentuko lehendakaria den José Luis Castejón Garrués jaunak adierazten duen bezala: «tamalez, guztiek hizkuntza (euskara) arrazoi politikoengatik erabiltzen dute. Hizkuntzarekin bat egiten dute, hizkuntzarekin zerikusirik ez duen arloan. Modu horretan, behar ez den amorrua sortzen ari dira gizartean». Euskaldunek administrazio, gizarte erakunde, Nafarroako Ararteko eta Auzitegien aurrean etengabe aurkeztutako kexetatik euskara normalkuntzarako onuragarria den testuingurutik kanpo dagoela ondorioztatzen da; kexak pertsonek beraiek zein euskaldunen hizkuntza-eskubideak Nafarroan defendatzeko sortu diren erakundeek (2) aurkeztu dituzte. > > EBLULetik, Foru Administrazioan Euskararen erabilera arautzen duen 372/2000 Foru Dekretua onestea inflexio-puntu gisa ikusten dugu, NFKko euskararen normalkuntzarako prozesuan. Hori onesteak komunitatean lortutako hizkuntza-eskubideen garapenaren atzerapausoa ekarri ez ezik, oso erantzun sozial garrantzitsua ere eragin zuen (3). Horri dagokionez, Hizkuntza Gutxituei buruzko Europako Bulegoak ebazpen bat onartu zuen 2003ko otsailaren 3an, Dublinen egindako bileran. Horren bidez, araudi berri horrek Euskararen garapen eta normalkuntzarako zekarren atzerapausoa denuntziatu zuen (4). > > Era berean, Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legearen garapen eta aplikazioa, Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusia eta hori ekainaren 19ko 228/2000 Foru Dekretuaren bidez gaur egungo Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusi bihurtzea eta apirilaren 22ko 85/2002 Foru Dekretua koordinatzeko ardura duen administrazio organoaren eskumen eta zereginen aldaketak ez ditu hizkuntza-normalkuntzako politikak lagundu, ezta indartu ere. Halaber, Nafarroako Gobernuak aipatutako dekretuen bidez gauzatu duen hizkuntza-politikako kontzeptuaren birformulazioak ez du normalizatu euskararen egoera, ezta indartu ere. Birformulazio hori honetan datza: “hizkuntza-politika” hizkuntza zehatz (euskara) bati buruzko arloa izatetik oro har hizkuntza guztiekin zerikusia duen zerbait izatera pasatuko da. Hemendik aurrera, Nafarroako Gobernuak uste du Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiaren zeregina euskararen aplikazioa eta garapena koordinatzea izan beharrean, gaztelania ez diren hizkuntza guztienak (Europar Batasuneko hizkuntza ofizialak, alegia) koordinatzea dela, ingeles, frantses eta alemanean arreta berezia jarrita (5). Hizkuntza gutxitua eta Nafarroako berezkoa den Euskara EBko erabilera ofizialeko hizkuntzekin (Nafarroako Foru Komunitateko errealitate sozio-kultural eta historikotik kanpo daudenak) parekatzean, Gobernua bera diglosia-egoera legeztatu eta sustatzen ari da. Gogoratu behar da Hizkuntza Politikarako Zuzendaritzan gertatutako aldaketa horiek guztiak Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiak, Euskararen Normalizazio eta Sustapen Zerbitzuko zuzendariak eta Programazio eta Ikerketa Zerbitzuko (6) zuzendariak beren lanen aurkako kritiken eta “izaera politikoko edo hizkuntzaren sustapenarekin zerikusirik ez zuten beste interes batzuetako azpijokoen” aurrean dimisioa batera aurkeztu ondoren gertatu direla (7). > > Martxoaren 28an gauzatutako bisita ofizialak zuzeneko informazioa biltzea ahalbidetu zigun, errealitate sozialeko eremu ezberdinetan euskara normaltzeko orduan dauden aurrerapen, atzerapauso eta kexei dagokienez. Jarraian, gure bisitaren ondorioa aztertuko dugu, sektoreka. > > > **Hezkuntza** > > > **Unibertsitatea** > > Nafarroako Foru Komunitatean hiru unibertsitate daude: Opus Deik eraendutako Nafarroako Unibertsitate pribatua, Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitatea, hori ere publikoa dela. > > Gure bisitan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko ordezkariekin, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiarekin eta eremu horretan euskara ezartzeko lan egin duten beste gizarte eragile batzuekin biltzeko aukera izan dugu. > > Nafarroako Unibertsitate Publikoan euskararen erabilera arautzen duen indarreko esparru juridikoa 68/1995 Foru Dekretua da, eta horren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatutuak berretsi dira. Aipatutako Estatutuetako V. tituluan (102.-109. artikuluak, biak barne), unibertsitatean euskara erabiltzea arautzen da (8). Nahiz eta esparru teoriko hori Eskualdeko Hizkuntza eta Hizkuntza Gutxituei buruzko Europako Kartan ezarritako printzipioekin bat datorren, orain arte ez du garapen praktikorik izan Unibertsitatean. Horrela, esparru juridikoa zuzena bada ere, estatutuen barnean Unibertsitate Publikoaren eremuan euskara normaltzeko ezarritako printzipioen garapena okerra da. Ildo horri jarraiki, eta unibertsitate estatutuen agindua (104. artikulua) errespetatuta, arraroa egiten da estatutuek indarrean daramaten zortzi urtean Euskararen Erabilerari buruzko Normalkuntza Plana onetsi ez izana. Estatutuek Hizkuntza Normalkuntzarako Batzordea Euskararen Erabilerari buruzko Normalkuntza Planaren arduraduntzat jotzen dute. Batzorde horrek desakordio asko izan ditu Errektoretza taldearekin, bere barnean dimisio eta izendapen berri asko gertatu direla. Azken aldiz osatu zenetik, bi urte baino gehiago pasatu dira eta denboraldi horretan ez da inolako bilerarik egin. Euskararen Erabilerari buruzko Normalkuntza Plana ez egoteak euskararako nahi ez den egoera sortzen du. Esparru teorikoa (estatutuak) egokia da, baina praxia urria da, Ezarpen plana ez baitago. > > Euskararen erabilera eta normalkuntzari dagokienez, hauxe da Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoera, sektoreka eta goian aipatutako iturriak oinarritzat hartuta: > > - **Irakaskuntza:** Gaur egun, 22 titulazio ematen dira; horietatik 2 baino ez dira euskaraz osorik eskaintzen: Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Irakasleen espezialitateak, biak ziklo laburrekoak direla (hiru urteko iraupena duten diplomaturak). Gainerako titulazioetan, badago ikasgairen bat euskaraz egiteko aukera, baina hori hurrengo baldintzen mendean egongo da beti: > > - Gehienez, 18 kreditu emango dira euskaraz titulazio bakoitzeko (diplomatura batek 300 kreditu inguru ditu; lizentziatura batek, berriz, 450 bat). > > - Gutxienez, 18 ikasle egon beharko dira talde bakoitzeko, lehenengo zikloetan; bigarren zikloetan, aldiz, 12 ikasle. > > - Irakasgaia euskaraz eman ahal izateko, irakasleek euskaraz irakasteko gaikuntza-proba gainditu beharko dute. Proba hori ez da egin ezarri zenetik eta gainera, ez da derrigorrezkoa klaseak ingelesez, frantsesez eta abarrez emateko. > > > Egoera horrek Eskualdeko Hizkuntza eta Hizkuntza Gutxituei buruzko Europako Kartan ezarritako aginduak (8. ei eta 8.2 artikuluak) betetzea galarazten du. Espainiako Erresumak aipatutako tresna juridikoa berretsi zuen 2001/04/09an (9). > > > - **Irakasleak:** Ez dago berariazko politikarik, euskararen hizkuntza-eskakizuna duten irakasleak kontratatzeko. Irakasleak gaztelaniazko irakasle sartu dira. Gainera, Gobernu Batzordeak bi hizkuntzak (euskara-gaztelania) zekizkien irakasleren bati plaza sistematikoki atzera bota ondoren, irakasleak plaza gaztelaniaren eskakizunarekin bakarrik eskatu behar izan zuen, hori lortu ahal izateko. Unibertsitatearen historia osoan plaza bakarra sortu da hizkuntza-eskakizunarekin (euskaraz emandako titulazioetako baterako), eta horren aurkako errekurtsoa aurkeztu zen auzitegietan. > > Egoera horrek Eskualdeko Hizkuntza eta Hizkuntza Gutxituei buruzko Europako Kartan ezarritako aginduak (8. h artikulua) betetzea galarazten du. > > > - **Administrazio eta zerbitzuetako pertsonala:** Ez dago hizkuntza-eskakizunen esleipenik eta ondorioz, ez dago euskararen betekizuna duen plazarik. Batzuetan merezimendu gisa baloratzen da, baina erkidegoaren hizkuntzak baloratzen diren proportzio berean (ez da guztiaren %10era heltzen); beste batzuetan, erkidegoaren hizkuntzak baloratzen dira eta euskara ez. Bestalde, badago euskara ikasteko klaseak jasotzeko aukera, baina EZ da inor liberatzen, euskara ikasteko. > > - **Ikasleak:** Unibertsitateak jada ez du ikasle euskaldunei buruzko daturik ematen, baina 1991tik (%8) 1998ra (%20,4) horien kopurua 12 puntu baino gehiago hazi zen. Gaur egun, ehunekoa handiagoa izango da, ziur aski, baina errektoretzak ez du informazio hori eskaintzen. > > - **Bestelakoak:** Paper, idazkun, administrazio-agiri, publizitate eta abarretan, gaur egungo errektorearen aurretik zegoen funtzionamenduaren inertzia mantentzen da, estatutuen araudiak unibertsitatea eremu horretan elebitasun eraginkorra gauzatzera derrigortzen badu ere. Era berean, kezkatuta ikusi dugu euskararen aldeko errebindikazio-ekitaldi batzuk segurtasun indarrak campusean sartuta amaitzen direla, edo irtenarazteak, salaketak eta epaiak gauzatuta. > > Azkenik, oso kezkatuta gaude, Nafarroan gure bisita ofiziala egiten genuen bitartean, eskualdeko Parlamentuan euskarak unibertsitateko komunitatearen barnean duen lege esparrua murriztu eta horretan atzera egiten duen lege proiektua eztabaidatzen ari baitzen, UPNko gobernuak eskatuta. Lehenengo artikuluan, lege horrek gaztelaniaren alde egiten du Unibertsitateko hizkuntza ofizial bakar gisa eta euskara bigarren mailako hizkuntzatzat jotzen du. > > >
> **Bigarren Hezkuntza** > > Derrigorrezko bigarren hezkuntzan bi arlo bereizi behar dira: publikoa eta pribatua. > > - **Publikoa**. Nafarroako irakaskuntza ez-unibertsitarioan euskara sartzea eta erabiltzea arautzen dituen maiatzaren 19ko 159/1988 Foru Dekretuak Euskarari buruzko Legea garatzen du, A, B, D eta G hizkuntza-ereduak zehaztuta. > > - A hizkuntza-ereduak irakaskuntza gaztelaniaz ematen du, euskara irakasgaietako bat dela maila, etapa eta modalitate guztietan. > > - B hizkuntza-ereduak irakaskuntza euskaraz ematen du, gaztelania irakasgaietako bat dela eta irakasgai bat edo batzuk emateko horixe bera erabiltzen dela, irakaskuntza, ziklo edo etaparen arabera. > > - D hizkuntza-ereduak irakaskuntza guztiz euskaraz ematen du, gaztelaniaren irakasgaia izan ezik. > > - G hizkuntza-ereduak ez du euskarazko edo euskararen irakaskuntzarik. > > Aipatutako Foru Dekretutik ondorioztatzen da euskarazko irakaskuntza Eremu Euskaldunean eta Mistoan buru daitekeela; Eremu Ez-euskaldunean, berriz, euskararen presentzia testigantzazkoa da eta hori ez da eraginkorra euskara berreskuratzeko. Modu horretan, administrazio-banaketa *ex novo* horiek euskararen sustapen eta irakaskuntza oztopatzen ari dira Komunitatearen lurralde osoan. Erregulazio hori Eskualdeko Hizkuntza eta Hizkuntza Gutxituei buruzko Europako Kartan xedatutakoaren (7. b artikulua) kontra doa erabat. > > Ezin dugu puntu hau amaitu, ratioak (10) aipatu gabe. Horien arabera, administrazioak irakaskuntzarako espazioak prestatzeari ekiten dio, gizartearen eskaeraren arabera. Horrek esan nahi du ikasle kopuru zehatz batek A, B edo D eredua eskatu behar duela, Administrazioak eskaera hori betetzeari ekin diezaion (11). Ikasleen ratioa betetzen ez bada, administrazioak ez du gizartearen eskaera betetzeko legezko beharrik. Eskatutako ikasleen gutxieneko kopurua ez da aldatu 1986tik, jaiotza-tasak etengabeko beherakada izan duen arren. Eremu Euskaldunean kopuru hori eskola unitarioetarako ezarritako kopuruaren antzekoa da (6 ikasle, normalean); Eremu Mistoan eta Ez-euskaldunean 15 ikasle landa-guneetan eta 20 hiri-guneetan behar dira. Ratio horiek euskara erabiltzen duten ereduei (A, B edo D ereduak) baino ez diete eragiten. Hau da, eskakizun horiek ez diote eragiten irakaskuntza gaztelania hutsean ematen duen G ereduari, eredu horretako hezkuntza-espazioak pertsona bakarrarentzat prestatu ahal direla. > > Amaitzeko, Nafarroako Gobernua hezkuntza-sisteman erkidegoaren beste hizkuntza batzuk ezartzeko idazten ari den dekretu berriak kezkatzen gaituela adierazi nahi dugu. Proiektu horretan, D ereduak ez du izango gainerako ereduek hirugarren hizkuntzaren irakaskuntza eskuratzeko izango duten aukera bera, eredu hori aukeratzen duten ikasleak berez baztertuta eta euskara eta erkidegoaren hizkuntzen arteko okerreko eztabaida sortuta. Eztabaida hori ez litzateke inoiz gauzatu beharko, faltsua baita: hizkuntza baten ikaskuntzak ez du beste hizkuntza batena baztertzen inoiz. > > > - **Pribatua:** Ikastolak izenekoek (euskarazko eskolak) euskarazko irakaskuntza kudeatzen dute eremu pribatuan. Eskola horiek bide bakarra dira, eremu ez-euskaldunean euskaraz ikasi nahi duten ikasleek hori egin dezaten. Gaur egun, 15 ikastolak osatzen dute NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA. Horietatik bat udal titulartasunekoa da; gainerakoak, ordea, gizarte ekimenekoak, hau da, ikasleen gurasoen titulartasunekoak. > > Horren inguruan, nabarmendu behar da Ikastola horietako lau legez kanpo daudela (itun eta administrazio-baimenik gabe, nahiz eta Nafarroako Parlamentuaren diru-laguntza jaso), Euskarari buruzko Foru Legeak eremu ez-euskalduntzat jotako gunean kokatuta baitaude. Kontuan hartu behar da Ikastola horiek eremu ez-euskalduneko umeek euskaraz ikasteko duten bide bakarra direla, legearen arabera administrazioak ez duelako zertan euskaraz irakasteko D eredua ezarri, eremu ez-euskaldun horretan. Era berean, eskola horiek jasandako konparaziozko bidegabekeriak mota askotakoak dira: > > - Orain dela gutxira arte, indarrean dagoen LOGSE hezkuntza legearen aplikazioak inbertsio batzuk zekartzan berekin zentroak egokitzeko. Hamaseigarren Xedapen Gehigarrian, Nafarroako Aurrekontu Orokorren 1996ko ekitaldirako Legeak gizarte ekimeneko zentroekin hitzarmena sinatuko zuela esaten zuen, inbertsio horien %50en kargu hartzeko hainbat urtetarako inbertsio-programa finantzatzeko asmoz (HITZARMENA: 214/1998 FORU AGINDUA). Azken urteotan, ikastolek 36 milioi euro baino gehiago inbertitu dituzte, Foru Administrazioak ordaindutako diru osoaren %10 baino ez duela ordaindu. > > - Gobernuak eremu ez-euskalduneko Ikastolak diru publikoaz laguntzea ukatu zuenez (legez kanpo egoteagatik), Nafarroako Parlamentuak irakaskuntza ez-unibertsitarioak hobetzeko neurriei buruzko uztailaren 2ko 26/2002 Foru Legea onartu zuen. Lege horretan eta Parlamentuaren aginduz, Xedapen Iragankor Bakarra (12) garatu zen; horren bidez, zentro horietarako finantzazio publikoa baimentzen zen. Xedapen Iragankor Bakar hori Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiaren abuztuaren 1eko 133/2003 Ebazpenaren bidez garatu da; ebazpen horren bidez, eremu ez-euskalduneko ikastoletarako diru-laguntzen deialdia arautzen duten oinarriak onartu ziren. Legez kanpo dauden lau zentroetako zuzendarien arabera, diru-laguntza jasotzeko prozesua itunpeko zentro batek jarraitu beharrekoa baino zailagoa da (13). > > - Nafarroako Hezkuntza Itunaren Jarraipen Batzordeak uko egin dio Nafarroako legez kanpoko ikastoletako irakasleei zentro horietan hartutako esperientzia kontuan hartzeari kontratazioetarako zenbatzeko orduan, zentro pribatuetako irakasleei kontuan hartzen zaien arren. > > - Zentro horiek erabilitako eskola-materialei dagokienez, jendaurrean administrazioak sarritan jarri du zalantzan horien kalitatea. Aldi berean, Nafarroako Gobernua euskaraz irakasten duten zentroak foru gobernuak argitaratutako euskarazko liburuak erabiltzera behartzen saiatu da (14). > > - Eremu ez-euskalduna izenekoan kokatutako zentro horien administrazio-babesik ezak eta hezkuntza-materiala diseinatzeko orduan gobernuak gauzatutako esku-sartzeak Eskualdeko Hizkuntza eta Hizkuntza Gutxituei buruzko Europako Kartaren 7. b, 8.2, eta 8. g artikuluetan xedatutakoa urratzen dute. > > > **Administrazioa** > > > Gure bisitan, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernuko Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiarekin, Nafarroako Parlamentuko lehendakariarekin, toki erakundeetako euskara langile eta teknikariekin eta eremu horretan euskara ezartzeko lan egin duten beste gizarte eragile batzuekin biltzeko aukera izan dugu. > > Euskarari buruzko Foru Legeak, eskualdeko administraziorako 29/2003 Foru Dekretuak eta toki eremuetarako onartutako hainbat udal ordenantzak administrazioaren aurrean euskararen erabilera arautzen duen esparrua osatzen dute. > > **Eskualdeko administrazioan** 29/2003 Foru Dekretuak Euskarari buruzko Foru Legea garatzen du. Dekretu hori eta EBLULek Dublinen hartutako ebazpenean jada gaitzetsitako 372/2000 Foru Dekretua oso antzekoak dira. Alde horretan, jada esandakoa baino ez dugu berretsiko. Era berean, instantzia ofizialetatik Nafarroako herritarrek jada eskuratutako eskubideak murrizten dituen dekretua onartzeko adierazi diren argudioak beren-beregi baztertu behar ditugu. Eskualdeko hizkuntzen edo hizkuntza gutxituen normalkuntza-prozesuetan administrazioak bereizkeria positiboa sustatu behar du beti, Europako Kartak 7.2 artikuluan adierazten duen bezala. Bereizkeria positibo hori gauzatzen ez bada, hizkuntza nagusia da pribilegioa jasotzen duena, lehentasunezko lekutik baitator. Horrela, babestu beharreko hizkuntzaren gaineko bereizkeria bikoitza gertatzen da: historikoa eta gaur egungoa. Beraz, hizkuntza gutxituaren garapena eta normalkuntza galarazteko, hizkuntza nagusiaren hiztunaren bereizkeriara jotzea gauzen egoera iraunaraztea bilatzen duen pantaila baino ez da. Era berean, jokabide horrek hizkuntzaren normalkuntza- eta garapen-prozesuak politizatzen ditu. > > **Tokiko administrazioan**, mota guztietako egoerak daude. Gure bisitan, kezkatuta geratu gara Komunitateko hiriburua den Iruñeko tokiko administrazioaren egoera ikusita. Tokiko agintariek ez dute betetzen euskarari buruzko udal ordenantza, epai judizial eta Arartekoa bezalako erakundeen gomendio askoren bidez egiazta daitekeenez (15). Onartezina da arau batekin ados ez egoteagatik araua luzaroan ez betetzea edo gizartearen hizkuntza-eskubideak murriztea. Hiriburuko udalak San Fermineko programaz geroztik gauzatu duen jarduera udalbatzak izandako portaeraren paradigmatikoa da: araudia berez ez betetzea, udalaren jarduera gaitzesten duen epai judiziala, araudiaren aldaketa eta hizkuntza-eskubideen murrizketa. Horrela, euskararen erabilera gai politiko bihurtzen da udalerrian. Horri dagokionez, EBLULek Helsinkin 2003ko irailaren 13an onartutako ebazpenari lotuko gatzaizkio. > > Alde horretan, adierazgarria da tokiko agintariek 372/2000 Foru Dekretua indarrean sartzearen aurrean izan duten jarrera. Dekretua onartutakoan, agintariek argudiatu zuten ordenantza indargabetu zela, dekretua goi-mailako araua zen eta. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzietako salak interpretazio hori baztertu zuen, auzibidean. Izan ere, gobernuaren dekretu eta udalaren ordenantza eta araudien arteko mendekotasun hierarkikorik ez dagoela argudiatu zuen, horrela izatekotan, udalaren autonomia bertan behera utziko litzateke eta. Hori ezin da gertatu, Espainiako Konstituzioak berak autonomia hori bildu eta babesten duelako. > > Azkenik, **seinaleetan** sortutako aldaketei buruz hitz egingo dugu. Argi dago edozein motatako administrazio-agiri eta testutan gaztelania besterik erabiltzen ez duten praktika sistematikoen aurrean gaudela, behintzat eremu misto eta ez-euskalduna izenekoetan. Hala ere, eremu euskaldunean ere gertatzen da hainbat kasutan. > > 29/2003 Foru Dekretuak babestuta, Nafarroako Gobernuak euskararen erabilera murriztu du eta batzuetan, erakunde publikoen eremutik desagerrarazi du. Izan ere, arau murriztaileak euskara eremu mistoan desagertzea eta eremu euskalduneko herritarrei aintzatetsitako hizkuntza-eskubideen atzerapauso larria eragin ditu. Oso adierazgarriak dira Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentura bide-seinaleztapenari aplikatutako neurrien gainean zuzendutako kexak, gaztelania hutsean idatzita dauden seinaleak Nafarroa osoan jarri baitira, hots, ez bakarrik eremu mistoan eta ez-euskaldunean, eremu euskaldunean ere bai. Seinale batzuetan bi izendapenak (gaztelaniazkoa eta euskarazkoa) dituzten toponimoetan gaztelaniazko izendapena baino ez da jarri, toponimo erdaldun hori ofiziala izango balitz bezala. Hori dela eta, zenbait bide-seinaletan “Pamplona”, “Estella” edo “San Sebastián” irakur ditzakegu, euskarazko izendapen ofizialak aipatzen ez direla: “Iruñea”, “Lizarra” eta “Donostia”. > > > Araudi horrek Espainiako Erresumak berretsitako Eskualdeko Hizkuntza eta Hizkuntza Gutxituei buruzko Europako Kartaren 2, 7. d, 7.2, 7.3 eta 10. artikuluetan xedatutakoa urratzen du, baita Kartaren berezko jarrera ere. > > > **Kultura** > > > Administrazioek ekitaldi kulturaletarako laguntzak eta diru-laguntzak ematen dituztela egia bada ere (hala nola, argitaratu, irakurketa sustatu eta literatura sortzeko laguntzak), laguntza horiek ez dira gehitu azken urteotan. Bestalde, euskarak testigantzazko presentzia baino ez du Komunitateko kultura-gune handietan. Liburutegien sarean ez dago inolako politikarik, ezta plangintzarik ere: ez dago katalogo elebidunik, euskarazko liburuak ez dira katalogatzen, liburutegietan ez dago araupetutako idazkun elebidunik, ez da euskarazko arreta bermatzen, etab. Azken urteotan, Nafarroako Liburutegien Sarera ez da bidali 10 edo 15 euskarazko eleberri arrakastatsuetatik bat ere. 372/2000 Foru Dekretuak Eremu Euskalduneko liburuzainen plazetan euskaraz jakiteko derrigorrezkotasuna deuseztatu du, euskara ingeles, frantses eta alemanaren modu berean baloratzen dela. > > Era berean, Nafarroako Gobernuak hurrengo erabakiak hartu ditu: Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka nagusira ez joatea, Parisko Expolangues azokara ez joatea, UEUrekiko (Udako Euskal Unibertsitatea) lankidetza-hitzarmenaren alde bateko haustura (Nafarroako Parlamentuak lankidetza horri berriro ekiteko eskatu arren, ez da gauzatu horrelakorik); Euskal Autonomia Erkidegoko Jaurlaritzarekiko lankidetzaren haustura (inkesta soziolinguistikoa eragin duena) eta hizkuntza sustatzeko jarduerarik eza (aurreko urteetan egindakoekin –adibidez, ikasleak matrikulatzeko kanpaina- alderatuta). > > > **Komunikabideak** > > > Nafarroako Gobernuak bere komunikabideak sortu eta kudeatzeko gaitasuna aitortuta dauka (Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Legearen 55.3 artikulua (16)). Hala eta guztiz ere, ez du erabili gaitasun hori eta ondorioz, Nafarroako Foru Komunitateak ez dauka komunikabide publikorik, eskualdeko hizkuntza edo hizkuntza gutxituez aritzen diren irrati-etxea eta telebista-katea sortzea sustatu ez dela. Halaber, Foru Administraziotik ez da erraztu EITB, euskal irrati eta telebista, zuzenean hartzea, partikularrek eraman dituztela seinaleak Foru Komunitatera, hargailu pribatuak instalatuz. > > Komunikabideen arloan, Euskarari buruzko 1986ko Legeak Gobernua behartzen du euskara komunikabideetan agertzea bultzatzera. Hala ere, konpromiso hori urtero diru-laguntza batzuk banatzera mugatu da. Diru-laguntzok komunikazioa euskara hutsean emateko asmoz sortu ziren eskualdeko irrati-etxeak finkatzen lagundu badute ere, ez dute lortu gaztelaniazko irratiek euskarazko saioak ematea. Euskara komunikabideetan erabiltzeko diru-laguntzen deialdiei dagokienez, azken bolada honetan horiek eskuratzeko baldintzak urtez urte aldatu dira, urtero eman badira ere. Gainera, Iruñeko eskualdean euskara hutsean lan egin eta funtzionatzen duten komunikabide bakarrak lehiaketatik kanpo geratu dira, paradoxikoki. 2002. urteko deialdiari dagokionez, bi dira nabarmendu beharreko datuak: > > > - Diru-laguntzak ia %20 murriztu ziren. > > - Nafarroako lurralde osoan finkatuta dauden eta euskara hutsean lan egiten duten hiru komunikabide bakarrak lehiaketatik kanpo geratu ziren, beraientzat ezinezkoa baitzen ezarritako baldintzak betetzea (Euskalerria Irratia izeneko irrati-katea, Nabarra aldizkaria eta Egunkaria izeneko egunkaria). > > > Euskalerria Irratiaren historia oso esanguratsua da: nahiz eta lanean hamabost urte eman, oraindik ez du jaso emateko administrazio-baimena. Nafarroako Gobernuari dagokio lizentzia ematea, birritan iragarri dituela baimena emateko lehiaketak. 1990ean Euskalerria Irratiari lizentzia ukatu zion, kaudimen ekonomikoa egiaztatu ez zuela argudiatuta; 1998ko lehiaketan ere lizentzia ukatu zion. Dena den, Nafarroako Parlamentuak azken lehiaketa hori aztertu zuen, batzorde berezi baten bidez, eta lehiaketan irregulartasun larriak egon zirela ondorioztatu zuen. Irizpen hori Justizia Auzitegietan aurkeztu da, Euskalerria Irratiak jarritako errekurtsoaren barnean. Administrazio-baimen hori ematea ukatzeak sortu duen prozesu judiziala aurrera doa (proba-fasean dago), oraindik epaia eman ez dela. > > Txosten honen amaieran, Euskalerria Irratia berriro euskara komunikabideetan erabiltzeko 2003. urterako diru-laguntzen baldintzetatik kanpo geratu dela jakin dugu. > > > **BALORAZIOA** > > > Euskarak Nafarroako Foru Komunitatean duen egoera oso kezkagarria da. Izan ere, euskarari espazio askotan garatzea galarazten zaio, gizartearen eskaerak bestelakoak izan arren: adibidez, gaztelania unibertsitateko hizkuntza bakar gisa ezartzeko ahaleginak, estatutuek elebitasuna onartzen badute ere; eremu ez-euskaldunean egoteagatik ikastola batzuk legez kanpo egotea; Parlamentuaren aginduak ez betetzea, oztopo administratiboen bidez; Nafarroako biztanle guztiei arreta ematen dien Foru Administrazio Nagusitik administrazio-zirkuitu elebidun guztiak desagerraraztea; euskara eta erkidegoaren hizkuntzetako baten bat parekatzea (azkena lurraldearen jatorrizkoa ez dela, jakina); bide-paisaia eta publizitatearen arloan erakunde publikoek burututako elebitasunaren murrizketa; administrazio-baldintzak sortzea, lehen baztertzen ez zena baztertzeko; Nafarroako Foru Komunitatearen eremutik kanpo euskararen normalkuntzaren alde lan egiten duten beste instituzio eta erakunde batzuekiko lankidetzaren haustura ... . Horiek EBLUL aztoratzen duten adibideetako batzuk baino ez dira eta Nafarroako Foru Komunitatean gaur egun garatzen den hizkuntza-politika gaitzestera bultzatzen gaituzte. > > Egia da ez dagoela hizkuntza-politika perfekturik, lurralde eta gizarte bakoitzak bere berezitasunak baititu. Hala ere, Europan ezin da onartu hizkuntzaren garapen- eta normalkuntza-prozesuan atzerapausoak ematea, hizkuntza nagusiari bere estatus pribilegiatua itzultzeko asmoz. Hori guztiz onartezina da. > > Eskualdeko botere betearazleak eta tokiko botere batzuk euskararen erabilerari buruzko legeak eman eta erabilera hori espazio geografiko jakin batzuetara murrizten ari dira. Jarduera horrek antz handiagoa dauka Ghetto batekin, garapen- eta normalkuntza-politika batekin baino. Gainera, hizkuntza gutxituei buruzko hizkuntza-politikek nagusikeriez eta ospe-galtzeez betetako iraganari aurre egin behar diote. Beraz, hizkuntza gutxitua positiboki bereizten diren politiken ezarpena ez da inoiz hizkuntza normalduaren hiztunaren bereizkeriatzat jo behar. Izan ere, argudio horrek amildegi arriskutsu batera eramaten gaitu, bertan nagusikeria beti saritzen dela. Halaber, normalkuntzarako funtsezko faktorea da tradizioan hizkuntza gutxitu batez hitz egin duen lurraldean hizkuntza hori garatu eta berreskuratzea estutzen duten administrazio-banaketak gainditzea. Gaur egun, hizkuntzaren araberako barneko mugek euskararen ikaskuntza eta erabilerari buruzko eskaera sozialaren bilakaera ahalbidetzen duten politika malguak egotea eragozten dute. > > > Nafarroako Foru Komunitateak behar bezalako eskumen sistema indartsua du, euskararen erabilera garatu eta normaltzen duten hizkuntza-politikak ezartzeko. Izan ere, bere sistema Eskualdeko Hizkuntza eta Hizkuntza Gutxituei buruzko Europako Kartan bildutako gutxieneko baldintzen gainetik dago. Hala ere, azken urteotan ez da hauteman kudeatzaileen behar bezalako borondaterik, politika horiek gauzatzeko. EBLULen, berriz, politika murriztailea eta atzera jotzekoa nabaritu dugu, euskarari dagokionez. > > > **GOMENDIOAK** > > > Hauxek dira gure gomendioak: > > > - Euskararen erabilera politikoaren amaiera. Hizkuntza baten erabilera hiztunei dagokie. Beraz, hizkuntza bat edo bestea erabiltzeko eskumena ezin da administrazio baten esku egon inoiz. > > - Bereizkeria positiboa. Administrazioak gauzatu beharko ditu ekintza horiek, besteek baino aukera gutxiago daukan errealitatea indartzen dutenak. Gehienetan, bereizkeriez betetako urteek sortu dute jatorrizko ezberdintasun hori eta horren arabera, aukera gutxien daukanari lagundu behar zaio, bestela berdintasuna ez litzatekeelako inoiz gertatuko eta aurreko nagusikeria beti sarituko litzatekeelako. > > - Departamentuen arteko administrazio organoaren sorrera, Kartan eta EFLan ezarritako printzipioen araberako hizkuntza-politika planifikatu eta ezartzen saiatuko dela. > > - Nafarroako Foru Komunitatean Euskara garatu, defendatu eta sustatzearen alde lan egiten duten eragile ezberdinekiko harremanak finkatzea. > > - Eremu ez-euskaldunean euskarazko irakaskuntza publikoa ahalbidetzea, borondatezkotasun eta proportzionaltasun irizpideei erantzunda. > > > **ERANSKINAK** > > > 13/1982 Lege Organikoa, abuztuaren 10ekoa, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzkoa. > > *9. artikulua*. >
> *1.* Gaztelania Nafarroako hizkuntza ofiziala da. >
> *2.* Euskara ere hizkuntza ofiziala izango da, Nafarroako eremu euskaldunean. > Foru lege batek eremu horiek zehaztuko ditu, euskararen erabilera ofiziala arautuko du eta, Estatuaren legedi orokorraren esparruan, hizkuntza horren irakaskuntza aginduko du. > > > **18/1986 FORU LEGEA, 1986ko abenduaren 15ekoa.** > > **ATARIKO TITULUA** > > **Xedapen orokorrak** > > *1. artikulua*. >
> * 1.* Foru Lege honen xedea euskararen erabilpen normala eta ofiziala arautzea da, gizarte elkarbizitzaren alorrean nahiz irakaskuntzan. >
> *2.* Hauek dira Lege honen ezinbesteko helburuak: >
> Herritarrek euskara jakin eta erabiltzeko duten eskubidea babestu eta eginkor bihurtzeko tresnak zehaztea. >
> Euskararen berreskurapena eta garapena begiratzea, bere erabilpena sustatzeko neurriak adieraziz. >
> Euskararen erabilpena eta irakaskuntza bermatzea, borondatezkotasun, mailakatze eta begirune irizpideei jarraiki, hau guztia Nafarroako errealitate soziolinguistikoaren arabera. >
> *3.* Nafarroako euskalkiek errespetu eta babes berezia izanen dute. > > *2. artikulua*. >
> *1*. Gaztelania eta euskara Nafarroako hizkuntza berekiak dira eta, horren ondorioz, herritar guztiek dute jakin eta erabiltzeko eskubidea. >
> *2.* Gaztelania da Nafarroako hizkuntza ofiziala. Baita euskara ere Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 9. artikuluan eta Foru Lege honetakoetan aurreikusitako eran. > > *3. artikulua*. >
> *1*. Botere publikoek hizkuntz araua errespetatuko dute, Foru Lege honetan xedatutakoa eta hura garatzen duten xedapenen ondorio diren jarduketetan. >
> *2*. Botere publikoek hizkuntz araua errespetatuko dute, Foru Lege honetan xedatutakoa eta hura garatzen duten xedapenen ondorio diren jarduketetan. >
> *3.* Hizkuntz arauen ezartze ondorioetarako, Euskaltzaindia izanen da erakunde aholku-emaile ofiziala, eta berari eskatuko dizkiote botere publikoek aurreko atalean ezarritakoa betetzeko beharrezko zaizkien txosten eta diktamenak. > > *4. artikulua*. Indarrean dagoen legeriaren arabera, eta Foru Lege honetan ezartzen diren hizkuntz eskubideetan babestuak izateko, herritarrak Epaile eta Auzitegietara zuzen daitezke. > > *5. artikulua*. >
> *1.* Foru lege honen ondorioetarako, Nafarroak honako eremu hauek ditu: >
> - Eremu euskalduna, ondoko udalerriek osatua: >
> Abaurregaina, Abaurrepea, Altsasu, Anue, Araitz, Arantza, Arano, Arakil, Arbizu, Areso, Aria, Aribe, Arruazu, Bakaiku, Basaburua, Baztan, Bertizarana, Betelu, Auritz, Ziordia, Donamaria, Etxalar, Etxarri-Aranatz, Elgorriaga, Eratsun, Ergoien, Erroibar, Esteribar, Ezkurra, Garaioa, Garralda, Goizueta, Uharte-Arakil, Imotz, Irañeta, Ituren, Iturmendi, Labaien, Lakuntza, Lantz, Larraun, Leitza, Lesaka, Oitz, Olazti, Orbaitzeta, Orbara, Orreaga, Saldias, Doneztebe, Sunbilla, Ultzama, Urdazubi, Urdiain, Urrotz, Luzaide, Bera, Hiriberri, Igantzi, Zubieta eta Zugarramurdi. >
> - b) Eremu mistoa, ondoko udalerriek osatua: >
> Abartzuza, Antsoain, Agoitz, Artzibar, Atez, Barañain, Burgi, Burlata, Ziriza, Zizur, Etxarri, Etxauri, Eguesibar, Ezkaroze, Espartza, Lizarra, Ezkabarte, Garde, Goñerri, Gorza, Gesalatz, Uharte, Izaba, Itza, Itzaltzu, Eaurta, Txulapain, Lezaun, Lizoainibar, Otsagi, Odieta, Olaibar, Oltza, Ollaran, Orontze, Orotz-Betelu, Iruña, Gares, Erronkari, Jaitz, Sartze, Urzainki, Uztarroze, Bidankoze, Bidaurreta, Atarrabia, Deierri eta Zabaltza. >
> - c) Eremu ez-euskalduna, gainerako udalerriek osatua. >
> *2.* Aurreko atalean zehaztutakoa berrikus daiteke, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 9. eta 20.2 artikuluetan ezarritako prozedurari jarraiki. >
> *3.* Nafarroako Gobernuak aldizka euskararen errealitate soziolinguistikoari buruzko azterlanak egitea aginduko du, eta horien berri emanen dio Parlamentuari. > > **I. TITULUA** > > **Erabilpen normal eta ofiziala** > > **I. KAPITULUA** > > Xedapen orokorrak > > *6. artikulua*. Aitortu egiten da herritar guztiek Administrazio Publikoekiko harremanetan gaztelera nahiz euskara erabiltzeko eskubidea dutela, ondorengo kapituluetan ezarritako eran. > > *7. artikulua*. Nafarroako Aldizkari Ofiziala eta Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofiziala gaztelaniaz eta euskaraz emanen dira argitara, aldibereko edizio bananduetan. > > *8. artikulua*. >
> *1.* Foru Komunitatearen toponimoek gaztelaniaz eta euskaraz izanen dute izendapen ofiziala, honako arau hauen arabera: >
> Eremu euskaldunean, izendapen ofiziala euskalduna izanen da, honez den beste izen bat gaztelaniaz, kasu honetan biak erabiliko baitira. >
> Eremu misto eta ez-euskaldunean, izendapen ofiziala gaur egungoa izanen da. Hala ere, gaztelaniaz adierazitakoek euskaraz jatorrizko eta ohiko izen bat baldin badute, biak erabiliko dira. >
> *2.* Nafarroako Gobernuak, Euskaltzaindiaren aldez aurreko txostenari jarraiki eta artikulu honen lehendabiziko atalean aurreikusitakoaren arabera, Foru Komunitatearen toponimoak erabakiko ditu, baita lurralde, herri eta hiriarteko bideen izen ofizialak ere, eta horren berri eman beharko dio Parlamentuari. Hiriko kaleen izenak jartzea Udal bakoitzari dagokio. >
> *3.* Gobernuak erabakitako izenak, aurreko ataletan xedatutakoaren arabera, Nafarroako lurraldearen barruan eta ondorio guztietarako, legezkoak izanen dira eta errotuluak haiekin bat etorriko dira. Nafarroako Gobernuak errotulazioaren normalizazioa arautuko du, Estatuak onetsi dituen nazioarteko arauak beti errespetatuz. > > *9. artikulua*. Nafarroako Gobernuak Iruñean euskara-gaztelania itzulpen ofizialeko unitate administratiboa sortuko du. > > **II. KAPITULUA** > > Erabilpen ofiziala eremu euskaldunean > > *10. artikulua*. >
> *1.* Herritar guztiek, Administrazio Publikoekiko harremanetan, euskara nahiz gaztelera erabiltzeko eta hautatutako hizkuntza ofizialean harrera izateko eskubidea dute. >
> Horretarako eta eskubide honen mailaz mailako erabilpena bermatzeko, neurri egokiak hartuko ditu eta beharrezko gerta daitezkeen bitartekoak erabakiko. >
> *2*. Pertsona batek baino gehiagok parte hartzen duen espediente edo prozeduretan, botere publikoek erabiliko dute biltzen diren parteek elkarrekiko akordioaz ezarritako hizkuntza. > > *11. artikulua*. Erabilitako hizkuntza edozein izanik, administrazio jarduera guztiak baliozkoak izanen dira eta legezko eraginkortasun osoa izanen dute. Horren ondorioz, Administrazio Publikoen organoek parte hartzen duten ekintza guztiak, baita administrazio jakinarazpen eta adierazpenak ere, bi hizkuntzetan idatzi beharko dira, interesatu guztiek espreski bakar bat erabiltzea aukeratzen badute izan ezik. > > *12. artikulua*. Agiri publikoak, emaileak aukeratutako hizkuntza ofizialean idatzi beharko dira, edo emaile bat baino gehiago balitz, hauek aukeratutakoan. >
> Fede-emaile publikoek, interesatuak eskatutakoaren arabera, euskaraz edo gaztelaniaz luzatu beharko dituzte kopiak eta testigantzak, eta behar denean, matrize eta agiriak beren erantzukizunpean itzuliko. >
> Nolanahi ere, gazteleraz luzatu beharko dituzte eremu euskaldunetik at indarra izen behar duten kopiak. > > *13. artikulua*. >
> *1.* Erregistro Publikoetan, idazpenak dokumentua dagoen hizkuntza ofizialean luzatuko dira, eta beti ere, gaztelaniaz. >
> *2.* Kopia eta ziurtagiriak hizkuntza ofizialetarik edozeinetan luzatuko dira. > > *14. artikulua*. Justizia Administrazioarekiko harremanetan, herritar guztiek beraiek hautatutako hizkuntza ofiziala erabili ahalko dute, indarrean dagoen legerian xedatutakoaren arabera. > > *15. artikulua*. >
> *1.* Administrazio Publikoek eta izaera publikoko enpresek gaikuntza progresiboa sustatuko dute, eremu euskaldunean lan egiten duten langileek euskara erabil dezaten. >
> *2.* Administrazio bakoitzak, beraiei dagozkien eskumenen esparruan, zehaztuko du zein lanpostutarako izanen den nahitaezkoa euskaraz jakitea, eta gainerakoentzat, kontutan hartzeko merezimendutzat hartuko da besteren artean. > > *16. artikulua*. Eremu euskalduneko Toki Entitateek euskara erabiliko dute beren xedapen, argitalpen, hiriko kaleen errotulu eta tokien berezko izenetan, beti ere, ohikoak errespetatuz. > > **III. KAPITULUA** > > Erabilpena eremu mistoan > > *17. artikulua*. Herritar guztiek euskara nahiz gaztelania erabiltzeko eskubidea dute Administrazio Publikoei zuzentzeko. >
> Eskubide honen erabilera bermatzeko, aipatu Administrazioek honako hau egin dezakete: >
> Urteroko lanpostuen eskaintza publikoan zein lanpostutarako izanen den nahitaezko euskaraz jakitea zehaztu. >
> Gainerako lanpostuetara iristeko deialdietan euskararen ezagupena merezimendutzat baloratu. > > **IV. KAPITULUA** > > Erabilpena eremu ez-euskaldunean > > *18. artikulua*. Aitortu egiten da herritarrek Nafarroako Administrazio Publikoetara euskaraz zuzentzeko eskubidea dutela. Azken hauek interesatuei gaztelaniarako itzulpena eska diezaiokete, edo 9. artikuluan aurreikusitako itzulpen zerbitzuak erabili. > > **II. TITULUA** > > **Irakaskuntza** > > **I. KAPITULUA** > > Xedapen orokorrak > > *19. artikulua*. Herritar guztiek dute hezkuntza mailetan irakaskuntza euskaraz eta gaztelaniaz izateko eskubidea, ondoko kapituluetan ezarritako eran. > > *20. artikulua*. Nafarroako Gobernuak arautuko du euskararen sartzea ikasketa plangintzetan eta ikastetxe bakoitzean nola aplikatu zehaztuko, lege honek eremu desberdinetarako xedatutakoaren xedearen barruan. > > *21. artikulua*. Nafarroako Gobernuak, bere eskumenen esparruan, behar diren ekintzak aurrera eramanen ditu, irakaslegoaren prestakuntzarako goi-mailako ikastetxeetako ikasketa-planek euskarazko irakaskuntzarako beharrezko den irakaslegoaren gaikuntza egokia berma dezaten. > > *22. artikulua*. Administrazio Publikoek, aurreko artikuluetan xedatutakoa eginkor bihurtzeko, beharrezko diren giza eta teknika bitartekoak eta materialak paratuko dituzte. > > *23. artikulua*. Ikasketa plangintza ofizialek euskara Nafarroako kultur ondaretzat hartuko dute, baita Foru Lege honen xedeei egokituko ere. > > **II. KAPITULUA** > > Irakaskuntza eremu euskaldunean > > *24. artikulua*. >
> *1.* Ikasle guztiek irakaskuntza hartuko dute, guraso-boterea edo tutoretza daukan pertsonak, edo hala badagokio, ikasleak berak aukeratutako hizkuntza ofizialean. >
> *2.* Hezkuntza maila ez-unibertsitarioetan derrigorrezkoa izanen da euskara eta gaztelaniaren irakaskuntza, ikasle guztiek oinarrizko eskolatzearen bukaeran bi hizkuntzetan gaitasun maila nahikoa frogatu ahal izan dezaten. >
> *3.* Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko ikasketak eremu euskaldunetik at hasi dituzten ikasleak edota eremu honetan ohiko ez den bizilekua dutela justifikatzen dutenak, euskararen irakaskuntzatik salbuetsiak izan daitezke. > > **III. KAPITULUA** > > Irakaskuntza eremu mistoan > > *25. artikulua.* >
> *1.* Euskara irakaskuntzan sartzea mailaz maila, gero eta gehiago, eta nahikotasunaz eginen da, ikastetxeetan eskatzen dutenentzako euskarazko irakaskuntza duten ereduak sortuz. >
> *2.* Hezkuntza maila ez-unibertsitarioetan euskara irakatsiko zaie nahi duten ikasleei, oinarrizko eskolatzearen bukaeran euskararen ezagupen nahikoa izan dezaten. > > **IV. KAPITULUA** > > Irakaskuntza eremu ez-euskaldunean > > *26. artikulua*. Euskararen irakaskuntza bultzatua izanen da, eta hala behar izanez gero, botere publikoek osoki edo partzialki finantzatua, sustapen eta promozio irizpideei jarraiki eta eskarien arabera. > > **III. TITULUA** > > **Komunikabide sozialak** > > *27. artikulua*. >
> *1*. Administrazio Publikoek bultzatuko dute euskararen mailaz mailako presentzia komunikabide sozial publiko eta pribatuetan. >
> Horretarako, eta komunikabideek euskara gero eta gehiago eta ohiko moduan erabil dezaten, Nafarroako Gobernuak diruz eta materialez laguntzeko planak gauzatuko ditu. >
> *2.* Foru Komunitateak gestionatzen dituen telebista eta irrati etxe eta gainerako komunikabideetan, Nafarroako Gobernuak euskararen presentzia egokia begiratuko du. > > *28. artikulua*. Administrazio Publikoek babestuko dituzte euskaraz egiten diren azalpen kultural eta artistikoak, liburu argitalpenak, ikus-entzunezko ekoizpena eta bestelako ekintzak. > > **Xedapen gehigarria** > > Nafarroako Gobernuak, “Vianako Printzea Erakundea” Kultur Zerbitzuaren bidez, Foru Lege honen 1.3 artikuluan ezarritakoa betearazteko behar diren jarduerak aurrera eramanen ditu. > > **Xedapen iragankorra** > > Hiru hilabeteko epean, Nafarroako Gobernuak, 9. artikuluan aipatzen den euskara-gaztelania itzulpen ofizialeko unitate administratiboa sortuko du. > > **Azken xedapenak** > > *1.* Ahalmena ematen zaio Nafarroako Gobernuari Foru Lege hau garatu eta aplikatzeko beharrezko diren xedapenak emateko. > > *2.* Foru Lege honek indarra hartuko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean. > > **29/2003 FORU DEKRETUA, otsailaren 10ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoetan euskararen erabilera arautzen duena. ** > > Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legearen 2.1 eta 6. artikuluek ezartzen dute herritar guztiek dutela gaztelania eta euskara jakin eta erabiltzeko eskubidea, hartan zehatz adierazten den eran. 2.2 artikuluak ezartzen du gaztelania dela Nafarroa osoko hizkuntza ofiziala, eta euskara hizkuntza koofiziala dela gaztelaniarekin batera Nafarroako eremu euskaldunean, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 9. artikuluan eta Euskarari buruzko Foru Lege horretakoetan ageri den eran. > > Euskarari buruzko Foru Lege horrek, 5. artikuluan eta harekin bat datozenetan, hiru hizkuntza eremu ezarri ditu Nafarroan, eta Foru Dekretu honek esparru horiek hartzen ditu bere baitan. Eremu euskaldun bat dago, eta hartan euskara koofiziala da gaztelaniarekin batean, horrez gain eremu mistoa eta, hirugarrenik, eremu ez-euskalduna; azken bietan euskara ez da hizkuntza ofiziala. Hiruetan aitortzen zaie herritarrei administrazio publikoekiko harremanetan euskara erabiltzeko eskubidea, Foru Legean berean ezarritako eran, eta eskatzen zaie administrazio horiei eremu bakoitzean hainbat neurri har dezatela eskubide hori gauzatzeko, modu eta maila ezberdinetan. > > Guztiendako Administrazio Prozeduraren arloan indarra duen araudiak aitortzen du herritarrek, administrazio publikoekiko harremanetan, eskubidea dutela beren autonomia erkidegoetako lurraldean hizkuntza ofizialak erabiltzeko, lurralde bakoitzean ofizialak diren hizkuntzak hain zuzen. Orobat ezartzen du, Estatuko Administrazio Orokorreko organoek -egoitza autonomia erkidego batean dutenek- prozeduretan parte hartzen dutenean, prozedurak interesatuak hautatzen duen hizkuntza ofizialean tramitatuko direla, interesatuaren beraren hizkuntza eskubideen arabera. Era berean, Botere Judizialari buruzko Lege Organikoak gai hori arautzen du aplikatzen den esparruan. > > Bidezko izanik, beraz, Nafarroako Administrazio Publikoetan euskararen erabilera arautzea, martxoaren 21eko 70/1994 Foru Dekretua eman zen lehenbizi, eta, ondoren, uztailaren 4ko 135/1994 Foru Dekretua. Ikusi da azken horretan ageri diren agindu batzuk berrikustea komeni dela, horrela segurtasun juridikoaren printzipioa sendotzeko, erabilera gauzatzeko behar diren bitartekoekin euskara ponderatzeko eta Nafarroako errealitate soziolinguistikoari erantzuteko, orain arteko esperientziari jarraikiz. > > Horri loturik, Administrazio prozedura erregulatzen duten arauei jarraikiz interesatuak diren herritarrek prozeduretan dagozkien jarduera administratiboak hizkuntza ofizialetako edozeinetan -edo bietan batera-egiteko duten eskubidea eta ahalmena (Euskarari buruzko Foru Legearen 10, 11 eta 12. artikuluetan ezarritakoaren arabera) egiazkoa eta eraginkorra egiteko betebeharra bateragarria izan dadin eremu euskalduneko administrazio publikoek beren egintza, komunikazio eta jakinarazpenak ele bitan egiteko duten lege-aginduarekin, Foru Dekretu honek, Legearen ezinbesteko osagarri gisa, ezarri du eremu euskalduneko administrazio publikoetako organo eskudunek, beren autonomia eta antolaketarako ahalmenak errespetatuz, eskubide hori bermatzeko behar diren elementu materialez hornitzeko aukera izanen dutela. > > Administrazio publiko horiek eta beren menpeko erakundeek beste administrazio batzuekin izaten dituzten harremanei dagokienez, alde batetik bereizten dira Estatuko Administrazioarekin eta Justizia Administrazioarekin izaten direnak, halakoetan Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko legeriari eta Botere Judizialari buruzko Lege Organikoan xedaturikoari jarraituko baitzaio. > > Nafarroako gainerako administrazio publikoekin izaten diren harremanetan, berriz, aldeen borondate eta autonomiaren printzipioari jarraituko zaio, non eta administrazio horiek prozeduran interesatuak direla ageri ez den, administrazio prozedura erregulatzen duten arauen arabera. Halakoetan, Euskarari buruzko Foru Legearen 10, 11 eta 12. artikuluek interesatuak diren gainerako herritarrentzat ezarritakoa beteko da. > > Bestalde, doktrina konstituzionalaren arabera, "berariazko betebeharra" kalifikazioaren ordez (aurreko araudiak euskaraz jakiteari ematen ziona zenbait lanpostu betetzeko nahitaezkoa denean), "nahitaez jakitea" kalifikazioa jarri da, Euskarari buruzko Foru Legearen 15.2 artikuluan azaltzen denari hobeki lotzen baitzaio, eta, horrela, Konstituzioaren 103. artikuluan ageri diren merezimendu eta gaitasun printzipioen arabera neurtu behar diren jakiteen esparruan sar baitaiteke. > > Azkenik, araudi teknika dela medio, aurreko testua ordezkatuko duen beste bat erabili da berrikuspen hau egiteko. > > Nafarroako Kontseiluak 2003ko urtarrilaren 14ko bilkuran hartutako erizpenarekin bat etorriz. > > Horiek horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hiruko otsailaren hamarreko bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz, > > DEKRETATU DUT: > > *I*. TITULUA > > Xedapen orokorrak > > *1. artikulua*. >
> *1*. Foru Dekretu honek garatzen du Nafarroako administrazio publikoetan izanen den euskararen erabilera normal eta ofizialaren erregulazioa. >
> Aplikazio eremua Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, toki administrazioek eta haiei lotutako zuzenbide publikoko entitateek osatzen dute. >
> *2*. Funtsezko helburu hauek ditu: >
> a. Eremu euskaldunean, berdin erabili ahal izatea hizkuntza ofizial bata nahiz bestea, laneko nahiz herritarrari zerbitzua emateko hizkuntza gisa. >
> b. Eremu mistoan, eremu horretan herritarrek beren hizkuntza eskubideak erabiltzea ahalbidetzeko beharrezkoak diren langileak antolatu eta gaitzea. >
> c. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzu nagusietan, erabiltzaileari, eskatzen duenean, zerbitzua euskaraz eman ahal izateko behar diren langileak antolatu eta gaitzea. >
> Nafarroako Foru Komunitateko zerbitzu nagusiak Nafarroako biztanle guztiei zerbitzua ematen dietenak dira, zehazki zein lurraldetan kokaturik dauden kontuan hartu gabe. >
> *3*. Foru Dekretu honen aplikazioa pixkana-pixkana eginen da, Administrazio bakoitzak unean-unean dituen ahalbideen arabera, betiere. > > *2. artikulua*. Foru Dekretu honek aipatzen dituen eremuak, mugaz eta izenez, Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legearen 5. artikuluan ezarritakoak dira. > > *3. artikulua.* Nafarroako administrazio publikoetako lanpostuak betetzerakoan, Euskarari buruzko Foru Legean, Foru Dekretu honetan eta osagarri dituen xedapenetan ezartzen den eran eta haien ondoriozko baldintzetan aplikatuko da nahitaezkotasunaren printzipioa, eta halaber, baloratuko da euskaraz jakitea merezimendu gisa. > > *4. artikulua.* Nafarroako Gobernuak zehaztuko du zein izanen den, Foru Dekretu honetan ageri diren jarduera guztietan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen artean arituko den organo laguntzailea eta, hala behar denean, organo koordinatzailea, bereziki Nafarroako Gobernuak euskararen erabilerarako onesten dituen jarduera planak, hala denean, gauzatzeari dagokionez. > > Halaber, zehaztuko du, toki entitateetan eta beste administrazio publiko batzuetan euskararen erabilerarako jarduera planak egiteko organo laguntzailea zein izanen den, Foru Dekretu honetan azaltzen denari jarraikiz, betiere entitate eta administrazio horiek eskaera egiten badute. > > *5. artikulua*. Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari lotutako zuzenbide publikoko entitateek, Foru Dekretu honetako 1.2 artikuluan aipatu helburuak pixkana-pixkana erdiestera joko duten planak egin eta onetsiko dituzte. > > Halaber, toki administrazioek beren planak egin ahalko dituzte, dagokien jarduera eremuaren barnean. > > *6. artikulua.* Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, toki administrazioek eta haiei lotutako zuzenbide publikoko entitateek, euskaraz jakin eta euskara erabiltzeko behar diren langileak pixkana-pixkana gaitzera joko duten neurriak hartuko dituzte, horrela Euskarari buruzko Foru Legean, Foru Dekretu honetan eta garatuko duen araudian, hala denean, ezarritakoa pixkanaka bete dadin. > > II. TITULUA > > Euskara Administrazioan > > *I*. KAPITULUA > > Eremu euskalduna > > *1. ATALA* > > *7. artikulua*. Eremu euskalduneko Nafarroako administrazio publikoetan eta haiei lotutako zuzenbide publikoko entitateetan euskara eta gaztelania erabiliko dira Euskarari buruzko Foru Legean eta Foru Dekretu honetan ezartzen diren irizpideen arabera. Errespetatuko da, betiere, herritarrek zerbitzuetara jotzean bi hizkuntza ofizialetako edozein askatasunez hautatzeko duten eskubidea, bai eta hizkuntzagatik baztertuak ez izateko eskubidea ere. > > *2. ATALA* > > Kanpo eta barne erabilera > > Xedapen orokorra > > *8. artikulua*. >
> *1.* Erabilitako hizkuntza edozein izanik, administrazio jarduera guztiak baliozkoak izanen dira eta legezko eraginkortasun osoa izanen dute. >
> *2.* Berez egintza administratiboak diren administrazio jarduerak, antolamendu juridikoak ezartzen duenari jarraikiz, eremu bereko beste pertsona fisiko edo juridiko batzuei jakinarazi behar bazaizkie, gaztelaniaz eta euskaraz idatzi beharko dira, ez badute behintzat interesatuak diren guztiek (administrazio prozedurari buruzko arauen arabera) hizkuntza bat bakarra erabiltzea espresuki eskatzen, Euskarari buruzko Foru Legearen 10.1, 11 eta 12. artikuluen arabera. >
> *3.* Administrazio publikoetako eta beren menpeko erakundeetako organo eskudunek gaztelaniaz, euskaraz edo ele bitan idatzitako inprimaki, eredu edo formularioak eduki ahalko dituzte interesatuek egin beharreko jardueretarako, aurreko puntuan ezarritakoaren arabera. > > *3. ATALA* > > Administrazio publikoen arteko harremanak > > *9. artikulua* >
> *1*. Eremu euskalduneko administrazio publikoek eta haiei lotutako zuzenbide publikoko entitateek elkarri igortzen dizkioten agiri, jakinarazpen eta komunikazio administratiboak bi hizkuntza ofizialetan idatzi beharko dira, euskarri bakarrean edo bitan, alde ukituek hizkuntza bakarrean egitea espresuki hitzartzen dutenean izan ezik, Administrazioaren edo dagokion entitatearen organo eskudunak ezartzen duena kontuan harturik. >
> *2.* Euskarari buruzko Foru Legearen 12 eta 13. artikuluetan ezarritakoaren arabera eta haietan azaltzen den eran, fede publiko administratiboa eta ziurtatze administratiboaren eginkizuna esleitua duten funtzionario publikoek gaztelaniaz egin beharko dituzte, beti, beren administrazioen aurrean eman eta ondorioak eremu euskaldunetik kanpo izan behar dituzten agiri publikoen kopiak. Horretaz gain, administrazio publikoen menpeko erregistroetan dauden idazpenen kopiak eta ziurtagiriak hizkuntza ofizialetako edozeinetan eginen dituzte. >
> *3.* Eremu euskalduneko administrazio publikoek eta beren menpeko erakundeek Estatuko Administrazioarekin eta menpeko dituen erakundeekin gaztelaniaz izanen dituzte harremanak; Nafarroan egoitza duten organoetara zuzentzen direnean, aldiz, euskara ere erabili ahalko dute, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 36. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. >
> *4.* Justizia Administrazioarekin izaten diren harremanei dagokienez, aipatu administrazio publikoek Botere Judizialari buruzko Lege Organikoan ezarritakoari jarraituko diote. >
> *5.* Eremu euskalduneko administrazio publikoek, beren arteko harremanetan, eremu horretako beste administrazioekin askatasunez hitzartzen duten hizkuntza erabili ahalko dute; salbuespena izanen da administrazio prozedura arautzen duen legeriaren arabera beste administrazioak interesatuak izatea administrazio prozedura batean eta harremana prozedura horren ondoriozkoa izatea. Halakoetan, Euskarari buruzko Foru Legearen 11. artikuluan eta Foru Dekretu honen 8.2 artikuluan xedaturikoa bete beharko da. > > *4. ATALA* > > Administratuekiko harremanak > > *10. artikulua*. >
> *1*. Eremu euskalduneko bereko pertsona fisiko nahiz juridikoei igortzen zaizkien komunikazio eta jakinarazpenak ele bitan eginen dira, ez badute behintzat interesatuek bi hizkuntza ofizialetarik bat bakarra erabiltzea espresuki eskatzen, Euskarari buruzko Foru Legearen 11. artikuluan ezarritakoaren arabera. >
> *2.* Harremana herritarrak edo beste administrazio publikoak interesatuak diren prozeduren ondoriozkoa denean, Foru Dekretu honen 8.2 eta 9.5 artikuluetan azaltzen denari jarraikiz, gaztelaniaz, euskaraz edo ele bitan idatzitako inprimaki, eredu eta formularioak erabili ahalko dituzte. >
> *3.* Ahozko komunikazioetan, funtzionarioek zerbitzua eman ahalko diete administratuei azken hauek aukeratzen duten hizkuntza ofizialean. > > *5. ATALA* > > Irudia, oharrak eta argitalpenak > > *11. artikulua*. >
> *1*. Bulego, langela eta egoitzetako errotuluak, paperen idazpuruak edo menbreteak, zigilu ofizialak eta gainerako identifikazio nahiz seinalizazio elementuak ele bitan idatziko dira. >
> *2.* Xedapenak eta eraginkortasuna izateko Aldizkari Ofizialean egiten diren horien argitalpenak, bai eta kaleen errotulazioa eta tokien izenak gaztelaniaz eta euskaraz izanen dira, Euskarari buruzko Foru Legearen 16. artikuluari jarraikiz. > > II. KAPITULUA > > Eremu mistoa > > *1. ATALA* > > Aplikatzeko irizpide orokorrak > > *12. artikulua*. >
> *1*. Eremu mistoko Nafarroako administrazio publikoetan euskara eta gaztelania erabiliko dira Foru Dekretu honek ezartzen dituen irizpideen arabera. >
> *2.* Zerbitzua eremu mistoan ematen duten Nafarroako administrazio publikoek behar diren neurriak hartuko dituzte, herritarrek Administrazioarekin euskaraz egiteko duten eskubidea ahalbidetzera jotzeko, Foru Dekretu honetan ageri den moduan. >
> *3.* Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzu nagusietan, egoitza Iruñean badute eta beren jarduera biztanle guztientzat baldin bada, euskara-gaztelania itzulpen ofizialeko unitate administratiboa ezarriko da, eta, erabiltzaileak eskatzen duenean, oinarrizko administrazio zerbitzuak euskaraz eman ahal izatera joko duten neurri osagarriak hartuko dira. Eremu mistoko Nafarroako beste administrazio publiko batzuek hautazkoa izanen dute beren zerbitzu nagusietan itzulpeneko unitate administratiboa sortzea. Aurreikuspen hori garatuko da Foru Dekretu honen 5. artikuluan aipatu planen barnean. > > *2. ATALA* > > Baliabide materialak > > *13. artikulua*. Egoitza eremu mistoan duten Nafarroako administrazio publikoen eta haiei lotutako zuzenbide publikoko entitateen zerbitzuek erabiltzen dituzten barne inprimakietan eta paperetan idazpuruak eta menbreteak gaztelaniaz idatziko dira. Inprimakiak kanpoko jendeak erabiltzeko badira, gaztelaniaz eta ele bitan idatzitako formulario bereiziak izanen dira, interesatuak horietako bat hautatzeko. > > *3. ATALA* > Erakundeen arteko harremanak > > *14. artikulua*. >
> *1*. Eremu mistoko administrazio publikoek eta haiei lotutako zuzenbide publikoko entitateek elkarri edo eremu euskaldunekoei igortzen dizkieten agiri, jakinarazpen edo komunikazio administratiboak ele bitan izan ahalko dira, euskarri bakarrean, baina gaztelaniaz izan beharko dute hizkuntza bakarra erabiliz gero. >
> *2.* Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta hari lotutako zuzenbide publikoko entitateek, hots, egoitza eremu mistoan dutenek, eremu euskaldunean eta mistoan dauden beste administrazioetara igortzen dituzten agiri, jakinarazpen eta komunikazio administratiboak gaztelaniaz idatzi beharko dira, eremu euskaldunean eta euskaraz hasitako administrazio prozedurei dagozkienak izan ezik, horiei ele bitan eman ahalko baitzaie jarraipena. >
> *3.* Aurreko idatz-zatietan sartzen ez diren administrazio publikoei eta haiei lotutako zuzenbide publikoko entitateei igortzen zaizkien agiri, jakinarazpen eta komunikazio administratiboak gaztelaniaz idatziko dira; ele bitakoek ere balioa izanen dute, eremu euskaldunean eta euskaraz hasitako administrazio prozedurak baldin badira. > > *4. ATALA* > > Administratuekiko harremanak > > *15. artikulua*. >
> *1*. Egoitza eremu mistoan duten Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zerbitzuetatik eremu euskalduneko pertsona fisiko nahiz juridikoei igortzen zaizkien komunikazio eta jakinarazpenak gaztelaniaz eginen dira, non eta interesatuek espresuki euskara erabiltzea hautatzen ez duten, orduan ele bitan egin ahalko baitira. >
> *2.* Eremu mistoko pertsona fisiko edo juridikoek erabiltzeko inprimaki eta formularioetan gaztelania hutsean edo ele bitan (gaztelania-euskara) idatzitako dokumentua erabili ahalko da, baina ale bereiziak izanen dira, erabiltzaileak bat hauta dezan. > > > *5. ATALA* > > Irudia, oharrak eta argitalpenak > > *16. artikulua*. >
> *1*. Egoitza eremu mistoan duten Nafarroako administrazio publikoen eta haiei lotutako zuzenbide publikoko entitateen bulego, langela eta egoitzetako errotuluak, paperen idazpuru eta menbreteak, zigilu ofizialak eta gainerako identifikazio nahiz seinalizazio elementuak gaztelaniaz idatzi beharko dira. >
> *2.* Xedapenak, oharrak, argitalpenak, iragarkiak eta mota guztietako publizitatea gaztelaniaz izanen dira. >
> *3.* Aurreko idatz-zatian ezarritakoa galarazi gabe, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zerbitzu nagusiek biztanle guztientzat egiten dituzten informazio foiletoak, kanpainetako material grafikoa, argitalpenak edo antzeko idazkiak gaztelania hutsean, edo edizio bakar elebidunean, edo gaztelania eta euskarazko edizio bereizietan idatzita egon ahalko dira, kasuen arabera, argitalpenaren ardura duen Departamentuko kontseilari titularraren erabakiari jarraikiz. > > III. KAPITULUA > > Eremu ez-euskalduna > > *17. artikulua*. >
> *1.* Eremu ez-euskalduneko administrazio publikoek interesatuei eskatuko diete euskaraz aurkezten dituzten agirien gaztelaniazko itzulpena ere aurkez dezatela aldi berean, baina, ezinezkoa bada, itzulpen ofizialeko zerbitzuak erabili ahalko dituzte herritarrei zerbitzua emateko, horiek, beren eskubideak erabiliz, administrazioetara euskara hutsean zuzen daitezkeenean. >
> *2.* Eremu ez-euskalduneko administrazio publikoek eta haiei lotutako zuzenbide publikoko entitateek egiten duten jarduera, inprimaki, zigilu, agiri, jakinarazpen, komunikazio, seinalizazio, errotulazio, argitalpen eta publizitate oro gaztelaniaz izanen da. > > III. TITULUA > > Euskara nahitaez jakitea, eta euskara baloratzea lanpostuak bete behar direnean > > *I*. KAPITULUA > > Eremu euskalduna > > *18. artikulua*. >
> *1*. Nafarroako administrazio publikoek, ebazpen arrazoituaren bidez, beren plantilla organikoetan adieraziko dute euskaraz jakitea zer lanpostu eskuratzeko izanen den nahitaezkoa, zereginen, Foru Dekretu honetako zehaztapenen eta eskariaren arabera; lanpostu horien zereginei dagokien jakite maila adierazi beharko da. >
> *2.* Gero, hizkuntza eskakizun hori kasuan kasuko lan eskaintza publikoetan eta lanpostuen deialdietan adieraziko da. >
> *3.* Lanpostu horiek eskuratzen dituztenek, aurrerantzean, euskaraz jakitea nahitaezkoa duten lanpostu hutsak betetzeko deialdietan soilik parte hartu ahalko dute. >
> *4.* Errespetatu eginen dira euskaraz jakitea etorkizunean nahitaezkoa izanen duten lanpostuak orain euskaraz jakin gabe betetzen dituzten pertsonek eskuratutako eskubideak. Betiere, euskara ikasteko prestakuntza ekintzarik antolatzen bada, nahi badute horietan parte hartzeko aukera eskainiko zaie. > > *19. artikulua*. Gainerako lanpostuak bete behar direnean, merezimenduzko lehiaketa bidez egiten bada, euskaraz jakitea merezimendu kualifikatutzat hartuko da, beste batzuen artean. > > *20. artikulua*. >
> *1.* Maila guztietako lanpostuetan, baldin eta euskaraz jakitea lanpostuan aritzeko nahitaezkoa edo merezimendu kualifikatua bada, Hizkuntza Eskola Ofizial batek emandako Gaitasun Agiriaren bidez edo ofizialki baliokidea den titulazio baten bidez egiaztatu ahalko da jakitea, edo, bestela, izangaiak plantilla organikoan edo deialdian eskatutako hizkuntza maila baduen ala ez zehazteko proba gaindituz. >
> *2.* Foru Komunitateko Administrazio Publikoak, eskatzen zaionean eta dituen baliabideen arabera, hizkuntza maila zehazteko probak eginen ditu eta laguntza emanen du itzulpen ofizialeko lanetan, euskara berariazko jakite gisa baloratzeko lanpostuen azterketan, lanpostuak betetzeko baremoen kalkuluan eta langile publikoentzat programatzen diren euskara ikastaroetan. > > *21. artikulua*. >
> *1*. Euskaraz jakitea, beste merezimendu batzuen artean, merezimendu kualifikatutzat hartu behar denean eremu euskaldunean, euskararen balorazio horrek izan dezakeen gehikuntza portzentajea ez da inoiz ere izanen frantsesa, ingelesa edo alemana jakiteagatik (Europako Batasunean erabilera ofiziala duten hizkuntzen artean) merezimendu gisa aplikatzen den puntuazioaren % 10 baino goragokoa; deialdi bakoitzean zenbateko zehatza adieraziko da. >
> *2.* Merezimendu horiek Foru Dekretu honen 20. artikuluan ageri diren irizpideen arabera egiaztatuko dira. > > II. KAPITULUA > > Eremu mistoa > > *22. artikulua*. >
> *1*. Egoitza eremu mistoan duten Nafarroako administrazio publikoak ez daude inolaz ere behartuta euskaraz jakitea nahitaezko kalifikatzera beren plantilletako lanpostuak bete behar dituztenean, euskara-gaztelania itzulpen lanekoetan izan ezik. >
> Eremu mistoan lanpostu zehatz baterako euskaraz jakitea nahitaezko kalifikatzen denean, Foru Dekretu honen 18. artikuluko 1. idatz-zatitik 4.era bitartekoetan ageri diren xedapenak aplikatuko dira. >
> *2*. Egoitza eremu mistoan duten Nafarroako administrazio publikoek, nahi badute, zehaztu ahalko dute euskaraz jakitea, beste merezimendu batzuen artean, zein lanpostu zehatz eskuratzeko izanen den merezimendu beren oinarrizko administrazio zerbitzuetan. Hori arrazoituriko ebazpenaren bidez egin eta plantilla organikoan adierazi beharko dute. >
> *3*. Euskaraz jakitea Foru Dekretu honen 20. artikuluan ezarritakoari jarraikiz egiaztatuko da. > > *23. artikulua*. >
> *1*. Eremu mistoan euskaraz jakitea merezimendu gisa baloratzen denean, halakotzat hartzen denean, balorazio hori ez da inoiz ere izanen frantsesa, ingelesa edo alemana jakiteagatik (Europako >
> Batasunean erabilera ofiziala duten hizkuntzen artean) merezimendu gisa aplikatzen den puntuazioaren % 5 baino goragokoa; deialdi bakoitzean zenbateko zehatza adieraziko da. >
> *2*. Merezimendu horiek Foru Dekretu honen 20. artikuluan ageri diren irizpideen arabera egiaztatuko dira. > > III. KAPITULUA > > Langileen hizkuntza gaitasuna > > *24. artikulua*. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Publikoak euskaraz gaitzeko ikastaroak antolatuko ditu, eta, horien bidez, euskaraz gai diren langileen behar besteko kopurua izanen dela ziurtatzera joko da, horrela Euskarari buruzko Foru Legean, Foru Dekretu honetan eta bere aplikazioaren ondoriozko araudian eta planetan ageri diren helburuak bete ahal izateko. > > Arauz finkatuko dira ikastaro motak, ikastaroetan hasi eta parte hartzeko baldintzak, eta beren borondatez parte hartzen dutenek zer betebehar hartuko duten jendeari zerbitzua euskaraz emateko lanetan eta euskara-gaztelania itzulpenekoetan. > > XEDAPEN GEHIGARRIAK > > *Lehena*. Nafarroako Gobernua lankidetzan ariko da Estatuko Administrazioarekin, Nafarroan kokaturik dagoen Estatuko Administrazioko langileak pixkana-pixkana euskaraz gaitzera joko duten neurriak har ditzaten organo eskudunek, betiere langile horiek hizkuntza hori erabili behar badute zerbitzu administratiboa ematen dutenean, Administrazio Publikoetarako Ministerioak 1990eko uztailaren 20an eman zuen Aginduaren, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen eta Foru Dekretu honen arabera. > > *Bigarrena*. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko kontseilariak proposaturik, Erabakia hartuko da, Foru Dekretu honekin bat, lanpostuak betetzeko edozein deialditako behin betiko baremoak egiteko arauak ezar daitezen; frantsesa, ingelesa edo alemana (Europako Batasuneko hizkuntza ofizial gisa) jakiteagatik kontuan hartuko den berariazko merezimendua sartuko da, bai eta euskarari dagokiona ere. > > *Hirugarrena*. Hezkuntzako funtzio publikoan euskararen erabileraren berariazkotasuna eta balorazioa arautzeko, Erabakia hartuko da, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak proposaturik, eta lehengo araudia Foru Dekretu honi egokituko zaio. > > *Laugarrena*. Foru Dekretu honen arabera zilegi denean ele bitan egitea errotuluak, seinalizazioak, agiriak, inprimakiak, formularioak, zigiluak, jakinarazpenak, argitalpenak, publizitatea eta komunikazioak, euskarri fisiko bereizietan egin ahalko da, hots, gaztelaniaz bata eta euskaraz bestea, edo biak batera, Administrazioko edo dagokion entitateko organo eskudunak erabakitzen duenaren arabera, non eta Foru Dekretu honetan espresuki besterik agintzen ez den. > > *Bosgarrena*. Agiri ofizialen gaztelaniazko eta euskarazko bertsioak interpretatzean arazorik sortzen bada eta arazo hori ebatzi behar denean, Administrazio Publikoek eta haiei lotutako entitateek gaztelaniaz idatzitako agiriaren bidez ebatziko dute, lehen instantzian eta behar diren ondorioak izan ditzan. > > XEDAPEN INDARGABETZAILEA > > Indarrik gabe utzi dira Foru Dekretu honetan ezarritakoaren kontrakoak diren maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak eta, berariaz, Nafarroako Administrazio Publikoetan euskararen erabilera arautzen duen uztailaren 4ko 135/1994 Foru Dekretu osoa eta haren babesean garaturiko araudi guztia. > > XEDAPEN IRAGANKORRA > > Nafarroako Administrazio Publikoek eta haien menpeko erakundeek pixkanaka eta etengabe egokituko dituzte irudi, jakinarazpen, ohar eta argitalpenen elementu guztiak, harik eta Foru Dekretu honen 16. eta 17. artikuluetan aurreikusitakoa erabat bete arte. Horretarako, aipatu elementuak mantentzeko, zaintzeko eta berritzeko erabili ohi diren aurrekontuetako diru kopuruak erabiliko dira. > > AZKEN XEDAPENAK > > *Lehenbizikoa*. Ahalmena eman zaio Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari, Foru Dekretu hau betearazi eta garatzeko behar diren xedapenak eman ditzan. > > *Bigarrena*. Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunean hartuko du indarra. Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren hamarrean. Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma. Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin. > > > **Oin-oharrak** > > (1) Ikus "hemen":http://www.parlamento-navarra.es/castellano/amejoramiento.asp > > (2) Horri dagokionez, Euskara Kultur Elkargoa Fundazioaren mendean dagoen Artekaria-Nafarroako herritarren hizkuntza-eskubideak defendatzeko zerbitzu juridikoak 16 bat errekurtso edota demanda izapidetu zituen 2002an, Nafarroako auzitegien aurrean; Arartekoak 9 kexa izapidetu zituen administrazioaren aurka 2000n, hizkuntza-eskubideak urratzeagatik; halaber, Behatokiak -Hizkuntza-eskubideen Behatokia- herritarrek Nafarroako erakunde publikoen aurka aurkeztutako 146 kexa zenbatu zituen. > > (3) IU, EA, EAJ eta Batzarre alderdi politikoek (batera), Euskara Kultur Elkargoa Fundazioak, ELA, LAB, STEE-EILAS, ESK eta EHNE sindikatuek (batera), CCOO sindikatuak (bere aldetik), Nafarroako biztanleria banatzen duten hiru hizkuntza-eremuetako 58 udalek (86.000 biztanle ordezkatzen dituzte) eta sei herritarrek errekurtsoak aurkeztu zituzten; guztira, 11 errekurtso jarri ziren. 2001/03/06ko Diario de Noticias-etik hartutako informazioa. Halaber, ikusi EUROLANGen "argitaratutako berria":http://217.136.252.147/webpub/eurolang/pajenn.asp?ID=3272 > > (4) Ikus "hemen":http://www.eblul.org:8080/eblul/Public/le_bureau/final_document/basque_resolution/view > > (5) Apirilaren 22ko 85/2002 Foru Dekretuaren "28. artikuluak":http://www.cfnavarra.es/BON/026/02610001.htm Hizkuntzaren Garapen, Programazio eta Ikerketa Zerbitzuaren zereginak zehazten ditu. Behin eta berriz “euskara eta Europar Batasuneko erabilera ofizialeko beste hizkuntza batzuk” parekatzen dira. > > (6) 2000/229-230-231 Foru Dekretuak. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 2000ko 79 zenbakia - Eguna: 2000/06/30 > > (7) Dimititu zutenek tokiko prentsan 2000/06/09an argitaratutako prentsa komunikatuaren laburpena. > > (8) Ikus "hemen":http://www.unavarra.es/pdf/estat.pdf > > (9) Ikus "hemen":http://conventions.coe.int/treaty/EN/searchsig.asp?NT=148&CM=1&DF= > > (10) Maiatzaren 19ko 159/1988 Foru Dekretuaren 7. artikulua. > > (11) Zenbait kasutan, esaterako Iruñeko San Juan auzoan, ez da ikasgelarik prestatu, nahiz eta 18 umek horrela eskatu. Arrotxapea auzoaren kasuan, berriz, ikasgela bakarra dago, 25 umerentzako lekua duena, 48 umek plaza eskatu badute ere. Datuak Sortzen-Ikasbatuazek eman ditu, Nafarroako euskarazko irakaskuntza publikoko sektore guztiak batzen dituen erakundeak, hain zuzen ere. > > (12) “2001-2002 ikasturtearen hasieran abian zeuden eta baimenik ez zuten eremu ez-euskalduneko ikastolek finantziazioa jasoko dute 2002ko urtarrilaren 1etik aurrera, beren egoera indarreko legedira moldatzen den bitartean, 2000. urteko ekitaldiko aurrekontuetako zazpigarren xedapen gehigarrian ezarritako erregimen berezi eta iragankorraren arabera. Indarrean dagoen modulua irakaskuntza-maila ezberdinetarako eguneratuko da.” > > (13) "133/2003 ebazpena":http://www.cfnavarra.es/bon/039/03903011.htm > > (14) 2000/12/12ko El País egunkaria. > > (15) Besteak beste: Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren 204/01 eta 149/02 errekurtsoak; Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 5828/01, 46/02, 3300/02 eta 4227 ebazpenak; eta Arartekoaren 149/2001/3, 176/2001/3, 348/2001/3 eta 02/64/C espedienteak. > > (16) Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 55.3 artikulua: “3. Aurreko ataletan ezarritakoaren arabera, Nafarroak bere prentsa, irratia, telebista eta oro har, komunikabide sozial guztiak arautu, sortu eta mantendu ahal izango ditu, bere helburuak betetzeko.” > > >
> **Ildo Bereko artikuluak** (irakurtzeko gainean sakatu) > > - "Hizkuntza Gutxituen Europako Ituna eta euskara":http://www.erabili.com/zer_berri/galdezka/1065785406 > > - "Euskara Nafarroan: agintarien makilkada guztien zahagia":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1075852096 > > - "Nafarroa: euskara eta neurosia":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1075986447 > > >

Inprimatu

Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com