Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Entseguak
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Adiskide bihotzeko batek mezu elektroniko batean *entsegua* zuela idatzi dit, dantza ikuskizun bateko entsegua, alegia. Gehitxo iruditu zait, maila informalean ere sartua ikusten baitut *entsegu* delako hori eta, nire ustez, oso leku apala izan behar luke are maila formalean ere. Horretarako dugu *saio*. > Iparraldeko hitza da *entsegu*, eta ez du *saio*-k ez duen adierarik: bat badu, hobeki esan, errugbiari dagokiona, iparraldeko jendeak, euskaltzainburuarengandik hasita, asko erabiltzen duena, han errugbia gurean baino askoz arruntagoa baita. Hor ez nuke gaizki ikusiko *entsegu* erabiltzea, Iparraldeko idatzizko jardunari zor zaion errespetuaren lekuko izango bailitzateke, besteak beste. > > Hortik at, *saio*-ren zenbait adiera *entsegu*-ri ematea artifiziala gertatuko litzateke. Eta inongo premiarik betetzen ez duena gainera. Garai batean, eta gaur egun ere, literatur generoa adierazteko hasi zen Hegoaldean erabiltzen, *saiakera*-ren kaltean. Alferrikako aldaketa, *saiakera*-k tradizio askoz hobea baitu eta gaur egungo erabileran ere gailen agertzen baita. Hortaz, batasuna haustera bestetara ez dator adiera horretan *entsegu* delakoa. > > Eta Hegoaldean, ahoz, *ensaio*, esaten diogun horretarako zer? Horretarako frantsesez *essai* eta *répétition* esaten zaienak bereiziko nituzke. Frantseseko *essai*-ren kidetzat, hots, gaztelaniazko <i>ensayo, prueba</i>-rentzat, <i>saio</i> erabiliko nuke, dudarik gabe, eta bigarren mailan <i>proba</i>. Dudaren bat duenak ikus beza <i>saio</i> sarrera Orotariko Euskal Hiztegian. > > Arazoa *répétition* esaten zaionaren ordainean dago, hots, antzerki lan edo kontzertu bat edo antzekoak prestatzeko egiten diren jardunetan. Hor kontuak konponbide okerragoa du. Baina *ensayo/répétition* horientzat *entsegu* proposatzeak gauzak okertu besterik ez ditu egiten nire ustez. Izan ere, adiera horrekin *entsegu* erabiltzean, hau ari gara egiten: espainolaren gidaritzapean eta hegoaldeko ahozko *entsaio* euskal itxuraz mozorrotzeko, *entsegu*, hitz horren berezko erabiltzaileak ulertuko ez lukeen adiera batean erabiltzen, besterik gabe. Nahi duzuena, baina hori ezin da, definizioz, euskara nazionala izan. > > Eta, adibidez, gaurko *Berria*-n ikusi dudan albistea, Iñaki Salvadorrek *entsegu* bakar batez prestatu duela biharko jazz kontzertua, zergatik ezin da eman esanez **saio** bakar batez prestatu duela biharko kontzertua, edo **prestatze-saio** bakarra egin duela biharko emanaldirako? > > > > <br> > <b>(<a href="http://www.erabili.com/zer_berri/aurkibidea/egilea/sarasola">IBON SARASOLA</a> hizkuntzalaria eta euskaltzaina da)</b> > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1074623408/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table> > > > <br> > Orain arte argitaratutako guztiak irakurtzeko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1047033937
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com