Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Aterkiak eta euritakoak
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Jakina denez, euritik babesteko tresnaren ohiko euskal izena *guardasola* da Hegoaldean, eta *parasola* Iparraldean. Ohikoa edo arrunta, gauzei nondik begiratzen zaien. Zeren, 36ko gerra aurrean *aterki* sortu baitzen, idazleen eta jende ikasien artean, halako arrakasta izan zuena Gipuzkoan bederen. Nik neuk gaztetan, Donostian, batez ere *guardasola* erabiltzen nuen etxean, baina kalean batez ere *aterkia*, donostiar familia euskaldun ikasietakoa bainuen lagunartea gehienbat. > Euskara batuaren hasiera hartan, ordea, *aterki*-ri ere heldu zitzaion eskumikua: sabindarrek asmatutako aldrebeskeria bat besterik ez omen zen, eta hortaz, baztergarria. Gainera hor genuen ordezko jatorra, *euritakoa*, tradizioko hitza, Oihenartek-eta erabilia. > Nik, egia esan, aski nuen *aterkia*-rekin, neure-neurea, ez liburuetan ikasitakoa, bainuen txikitatik. Horregatik ez nion kasu handirik egin *euritako* delakoari. Baina duela gutxi *euritako*-ren kontua aztertu behar izan nuen, eta, egia esan, txundituta gelditu nintzen zein arinki eta dogmatikoki proposatzen eta zein erraz eta akritikoki onartzen ziren (edo genituen) hizkuntza aldaketak “ezin hautsizko atxikimenduen” garai hartan. > > Zeren, harrigarria bada ere, Oihenarten Atsotitzetako *euritako* haren aurrean, inortxori ere ez zitzaion, antza, galdera oinarrizkoa bururatu: ba al zen aterkirik XVII. mendearen erdialdean? Bada, badirudi gure artean ez zela horrelakorik, eta dena dela ezinezkoa zela euskal esaera zaharren bilduma batean agertzen zen *euritako*-a guardasola izatea. Baina harrigarriagoa dena, inor ez bide zen gogoratu Oihenarten atsotitzek bazutela Oihenartek berak ondutako frantses itzulpena: han begiratzea asko, ikusteko Oihenartek bilduriko *eure euritakoa*-aren frantses baliokidea “ton manteau de pluie ou ton capuchon” zela. > > Hots, *euritako* euskal hitz jatorra da, baina ez da *aterki*-ren kidea, baizik eta, erabidean bertan ere, ingelesezko *raincoat*-en antzekoa; eta gabardinen, inpermeableen, txubaskeroen... mundu horretan dugun hitz falta dela eta, erabat onargarria iruditzen zait euskal hiztegian. Nik *impermeable / imperméable*-ren euskal kidetzat erabiltzen dut, eta kalera aterkiarekin eta euritakoarekin ateratzen ahal naiz. Batez ere kontuan izanik, eskumiku eta guzti, askoz erabiliagoa dela gaur egun **aterki** *euritako* baino, "Ereduzko Prosa Gaur":http://www.erabili.com/lantresnak/aztergailuak/prosa -en, adibidez, ikus daitekeenez. > > > > <br> > <b>(<a href="http://www.erabili.com/zer_berri/aurkibidea/egilea/sarasola">IBON SARASOLA</a> hizkuntzalaria eta euskaltzaina da)</b> > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1073996500/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table> > > > <br> > Orain arte argitaratutako guztiak irakurtzeko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1047033937
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com