Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Zer gara gu, nor gara gu...?
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Euskaldunok eskubidea izan behar dugu gure kultura, gure hizkuntza eta gure gizartearen garapena bide natural batetik joan daitezen, inongo inposaketarik izan gabe. > Orain dela gutxi irakurri ahal izan dut Alfredo Tamayo irakaslearen <i>¿Se siente vasco o español?</i> izeneko lan bat, erdaraz noski. Bertan, betiko mamuak, betiko sasinazioartekotasuna islatzen dira. Aitzakia gisa Amin Maalouf, jatorriz libanoarra eta Frantzian bizi den idazlearen lan bat hartzen du. Zera esaten du irakasle donostiarrak: inork bere burua <i>«vasco o español, católico o protestante, hombre o mujer...»</i> bezala hartzen badu nolabaiteko bekatua egiten duela, zeren jatorri-aniztasunaren aurka baitago eta, bide batez, mestizajea «benetako gaitz antropologiko» bezala kontsideratzen duelako. > > Esandako lan horretan, nire iritziz, gutxienez bi baieztapen oker daude. Saiatuko naiz argitzen. Hasteko, Tamayo jaunak Amin Maalouf idazlea aipatzen badu, nik beste bat ekarriko dut hona, Jean Jacques Rousseau, hain zuzen; dirudienez, bai Maalouf eta bai Tamayo pentsalari honen lanetan oinarritzen dira eta, Rousseauren iritziz kultura, bere esanahi zabalenean, jatorrizko, naturazko gizakiarengan txertatzen diren gizarte baten araudi, usadio eta ohitura multzo bat da, beraz, gizaki horrek, berez, dakarren benetako sena, benetako «nortasuna» zapaldu eta makurtu egiten du. Hau, *basati onaren teoria* izenaz ezagutu da. > > Baina, gaur egun teoria hori guztiz gaindituta dago. Gizakia, gutxienez jaio bezain laster, inguru batean, gizarte batean, familia batean garatzen da eta bertan, ohitura batzuk, balio batzuk, hizkuntza bat, e.a. bereganatzen ditu eta honela, gizaki hori pertsona izatera heltzen da. Behin baino gehiagotan ikusia izan den bezala, jatorriz gaitz gabeko jaiotako haurrak animalien artean abandonatuak izan eta adin baten aurretik hartzen eta gizarteratzen ez badira, inoiz ez dira pertsona normalak izatera helduko. Gizakien adimenaren garapenari buruz Piaget-ek, eta bestek, egindako ikerketek hemen esandakoa argi baino argiago utzi dute. > > Beraz, edonork bere garapen normala izateko, inguru egoki bat izan behar duela abiapuntutzat hartuz, eta munduan zehar inguru ezberdin, gizarte ezberdin asko agertu direla ikusiz, horietako bakoitzak bere partaideak bere erara gizarteratzen ditu, ez besteak baino hobeto ala okerrago, beste era batean baizik. Honela, eta bakoitzak bere burua nola sentitzen edo sentitu nahi duen hori alde batera utzirik, pertsona batek bere haurtzaroa eta bere nerabezaroa Libanon izan baitu, esaterako, sasoi horietan jarraibide batzuk bereganatu ditu, baina Libanon izan beharrean beste nonbait, Frantzian izan bada, adibidez, gizarteratze horrek beste eredu batzuk izango ditu, hizkuntza barne, noski. Horrek ez du esan nahi, inolaz ere, pertsona horrek bere bizitzan zehar beste jarraibide batzuk hartzeko aukerarik, bai eta haurtzaroan bereganatutakoaz arnegatzeko ere, ez daukala; baina, ezbairik gabe, sasoi hartan hartutakoa, nahi eta ez, berarekin eramango du beti. > > Hau azpimarratzeko niri gertatutako pasadizo bat ekarriko dut hona. Behin, ebaketa bat izan ondoren klinika batean zegoen nire tarteko bat bisitatzera joan nintzen eta berak, beste zenbait gauzari buruz hitz egin ondoren, zera galdetu zidan: «Luis, ba al dakizu aldameneko gelan nor dagoen?»; nire erantzuna ezetz izan zen, noski; berak haren izena eman zidan, gizon hura oso ezaguna zen, herri erabat euskaldun bateko (hizkeraren aldetik) semea, nahiz eta gero bere bizitzaren parte handiena hiriburuan egin. Gizon hura frankista amorratua zen, bai eta kargu ofizial batzuk izan ere eta nik dakidanez, sekula ez zitzaion bururatu jendearen aurrean, behintzat, euskaraz hitz egitea. Nire senideak zera gehitu zidan: «Hemendik hiru edo lau egunera hil egingo da. Bertako kaperauak esan dit eta horrek asko daki horri buruz, nonbait beti erdaraz aritu direnak euskaraz hitz egiten hasten direnean esandako eperako daude eta». Eta honela gertatu zen. Dirudienez, hil zorian gaudenean gure barne-barnean dagoena kanporatzen da. Nik gertaera honetako gizonak bere bizitzan zehar nola sentitzen zuen bere burua eztakit, ez eta axola ere, baina, gustatu ala ez, euskalduna zela ez daukat dudarik. > > Mestizajeari buruz gero eta gehiago mintzatzen da eta ongi etorri! Garai honetan dauden komunikabideak direla-eta, kultura ezberdinetako lagunok aukera handiagoa daukagu erlazioak izateko, bai eta elkar ezagutzeko eta bizitzeko; baina, hau horrela izanik ere, gehienok jatorrizko gizartean bizi gara, ohitura, hizkuntza, eta bizimoduarekin (aukera dagoenean, behintzat). > > Bestalde, mestizajea gora, mestizajea behera, baina mestizajea izateko aldez aurretik mestizaje gabeko bi edo gehiago identitate aurrez aurre izan beharko dira. Honela, eta erabilitako adibidearekin jarraituz, frantses hezitako baten eta libanoar baten arteko mestizaje bat izateko, beren jarrerak, beren balioak, beren ohiturak elkar ezagutu eta maila batean, behintzat, konpartitu beharko dituzte eta honela, mestizajea zerbait aberasgarri izan daiteke. Baina, identitate batek beste bat indarrez zapaldu, suntsitu eta desagerrarazi nahi duenenean, hori ez da mestizajea, inposaketa baizik. > > Beraz, abestiak dioen bezala: <i>«Zer gara gu, nor gara gu? Euskotarrak gara gu»</i>. Gero bakoitzak bere burua nahi duen bezala sentituko du eta, nahi badu, mestizatzeko ere aukera izango du, baina, barnean berarekin bere jatorrizko izaera eramango du. Bestalde, eta norberaren esparrutik gizartearen esparrura pasatuz, nire ustez, nik eskubidea izan behar dut nire kultura, nire hizkuntza, nire gizartearen garapena bide natural batetik joan daitezen, inongo inposaketarik izan gabe, eta ez historiaren parte handi batean ikusi dugun bezala, non batzuk, beldurrarengatik, konplexuarengatik edo inposaketarengatik, nahiz eta euskaldunak izan, beren burua beste zerbait bezala agertu behar izan duten. > > > > > <b>(LUIS BANDRES UNANUE Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da) > > > <br> > Luis Bandresek <i>erabili.com</i>-en argitaratutako artikuluak</b> (irakurtzeko gainean sakatu) > > - "Mataiotes Mataioteton...":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1160585560 > > - "Estella-Lizarra?":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1140812414 > > > - "Bakean eta gerran: justizia eta euskara":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1134260636 > > > - "Arriskua: euskara justiziaren arloan":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1089277751 > > - "Zer gara gu, nor gara gu...?":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1073265119 > > > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1073265119/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com