Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Bitarteko irakaslea
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Azken bolada honetan, hiztegi eta hitz zerrendetan ikusi dut, erdarazko *profesor interino / professeur interimaire*-ren ordain, lehenagoko *behin-behineko irakasle*-ren ordez. > Ez dut argi ikusten aldaketarekin zer irabazten den. Zehaztasunik behintzat ez, zeren, *interino* adigaia *suplente* eta *provisional*-ekin lotzen dute *C. Seco*-ren eta *M. Moliner*-en hiztegiek , eta *remplaçant*-ekin *interimaire* *Petit Robert*-ek; eta begi-bistakoa denez, ez dute horiek ikustekorik *bitarteko*-rekin. > > Bestalde, *bitarteko*, nahiz teorian zilegi den, praktikan ez da denbora kontuekin lotzen, *ararteko* adigaiarekin baizik. Eta bide horretatik *interinidad*-ek *bitartekotasun* izan behar luke euskaraz -edo *bitarteko izaera* bezalako glosa bat behar genuke- eta denok dakigunez *bitartekotasuna* ez da *arartekotasuna*ren kide normalagoa besterik guztiontzat. Orobat, ez dut hitza testuetan ikusi, baina beldur naiz *bitarteko* horrek ezkerrean genitibo bat edo erlatibozko perpaus bat duenean anbiguotasun arazoak sortuko ez ote dituen. > > Dena dela, niretzat arazo nagusia zera da, zergatik sortu den *bitarteko* hori, alegia. Zeren beldur naiz erabaki horren azpian argudio hau ez ote dagoen: gauza bat da *provisional*, beste bat *eventual*, beste bat *interino*. Eta hala da, baina hala da espainolez. Zergatik ezin dugu euskaraz, Espainiako irakaskuntza sisteman ez *profesor provisional*-ik eta ez *profesor eventual*-ik ez dagoenez gero, *behin-behineko irakasle* definitu *tituluduna ez dagoen bitartean haren ordezkotza egiten duen irakaslea* esaldiaz? Ez al dituzte, bada, hizkuntza guztietan hitz askok eta askok, adiera desberdinak hartzen alorren arabera? Ez al ditu, bada, *interino* hitzak berak bi adiera desberdin gaztelaniaz *profesor interino* eta *asistencia (sanitaria) interina* esapideetan, adibidez? > > > > <br> > **(IBON SARASOLA hizkuntzalaria eta euskaltzaina da)** > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1071574387/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table> > > > <br> > Orain arte argitaratutako guztiak irakurtzeko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1047033937
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com