Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Yo sé EN español
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> (Siento. Decirlo tenía que, pero.) Badira urteak esaldi bat entzun nuela; eta orduan bete-betean sinetsi nuen: “Kontua euskaraz hitz egitea da”. Gaur egun, ostera, esapide hori herren gelditu delakoan nago. Gainera, horrekin batera, edo haren ondorioz, beste esaera bat sortu zen: “Euskararik txarrena egiten ez dena da”. Azken esaldi hau orduan oso-osorik sinetsi nuen, orobat gaur egun. > Betiere, urteak ez dira alferrik igarotzen, eta, urteotako lanak bere fruituak eman dituelako, aurrera egin behar dugu, ezik bihar-etzi euskaraz egingo badugu, gaur egun darabilgun euskarak asko eta asko gurendu behar du, nola kopuruan, hala nolakotasunean. Esaten da, kopurutik urteten duela nolakotasun gurenak (kalitateak); egia da, berriz, nolakotasuna zenbat eta txikiagoa izan, orduan urriagoa izaten dela kopurua. Eta halaxe gertatzen da hizkuntza kontuetan. > > Sinetsita nago, adierazmena dela hizkuntza baten bizi-adierazpena; alderdi horretatik, hizkuntza batek beste baten eragina bakarrik jasotzen (jasaten) badu, eta honek, ostera, ez badio inolako ekarririk egiten besteari goi mailako berbetan, orduan, gerta daiteke, hizkuntza jasotzailearen (jasailearen) hiztunek geroago eta aintzatespen txikiagoa ematea euren hizkuntzari, bestearen mesedetan. Berbarako, espainieraren hiztunek, Estatu Batuetan, gero eta mailegu gehiago hartzen diote ingelesari, hala hiztegi mailan, nola morfojoskeraren arloan, eta espainieraren indarra ahultzen doa belaunez belaun. Kalifornian bizi diren etorkin mexikar askoren seme-alabek ulertu egiten dute gaztelania, baina ez dira gauza espainieraz berba egiteko. Hau da, belaun bat nahikoa da, hizkuntza bat galtzeko. Bada, halako mintzaira normalizatu eta indartsuari hori jazotzen bazaio, zer ez ote dakioke gerta euskarari? > > Hori dela eta, gero eta ardura handiagoarekin ikusten dut euskarari agitzen zaiona, hala hiztegiaren ikuspegitik, nola joskera-morfologietatik. Horrezaz gainera, bada beste jazoera bat, asko kezkatzen nauena: hizkuntza batetik besterako eragina ez da gertatzen, euskararen eretzean, behe mailako hiztunen artean bakarrik, Estatu Batuetako espainieradunei agitzen zaien legez; hori ez ezik, eragin itxura-galtzaile hori goi mailako hizketan agitzen da, euskarari dagokionez. Eta eragin hori gertatzen da hainbat esparrutan, hitz, esamolde eta hitz-formak espainieratik zuzenean hartzen baitira: goi-maila eman ustean, gainera. > > Hori guztia gogoan hartuta, itaun hau plazaratu nahiko nuke: zer uste izango luke goi-mailako irakurle espainiar batek soziolinguistikazko galdekizun baten edo goi-mailako beste edozein testutan irakurriko balu "todos los españoles saben EN castellano"? Irakurle horrek uste izango luke esamolde horrek mailari gorentasuna emango liokeela?, edo, moldiztegiko errakuntza gertatua zela (kasurik onenean) pentsatuko luke? Bada, euskaraz gero eta sarriago agertzen zaizkigu honelako esamoldeak: “Nik euskara dakit”, “nik ez dakit euskararik” eta abar. (Jakina, egitura horren azpian "yo sé euskara" eta "yo no sé euskara" espainierazko esamoldeak daude.) Garbi dago hori espainierakada dela, nik izenburu honetan jarri dudana espainieraz “vascada” den ginoan. Izan ere, euskaraz, betidanik esaten izan da “Nik badakit euskaraz” eta “nik ez dakit euskaraz”. > > Eta azken esamolde horiek beti erabiltzen izan dira (gaur egun ere bai erabiltzen dira euskaldun arrunten artean), betiere, azken urteotan badator erabilera "berri" hori, nondik eta, gehienbat, irakaskuntzaren arlotik, eta horrexek arduratzen nau, funtsean, bederen, horixe baita etorkizuneko euskararen eta euskaldunen harrobia. Nolanahi ere den, zer da, bada, kontu "berri" hori? Ba al du eraginik une jakin bateko gustuak, edo mintzodunen talde jakin baten joerak, hizkuntza baten eitea aldatzeko? Hala ematen du. Hizkuntza bat eraldatzen denean, badakigu zer dakarren aldaketa horrek? Ez du hala ematen. Eragina etengabe mintzaira jakin batetik beste jakin batera doanean, hizkuntza bik elkarri eman diezaioketen aberastasunaren ordez, gorputz arrotz batek beste baten egiten duen sarraldia behin eta berriro jazotzen delarik, ba ote dugu buruan erabili horrek zein eragin ekar diezaiokeen hizkuntza baten (euskararen) barne egiturari? Horren gaineko gogoeta eginkizun bide dago. Gogoan hartu ote dugu, hizkuntza horren bidez aditzera ematen den munduari eta haren eraketari zein eragin egiten diegun? Okerrena, berriz, lehen esan dudan legez, hauxe da: modu horretara jokatuta, euskararen maila goratzen dugulakoan gaude, zinez agitzen dena haren aitzi doalarik. > > "Goi-mailako hizketa" horrek baditu beste hainbat adibide guztion gogoan daudenak, eta egunean baino egunean gehiago entzuten ditugunak, "euskara batuaren eredu" direlakoan. Ez ditut halako adibideak aletuko, baina eurek euskarari ekartzen dizkioten eraginetako batzuk ekarri nahiko nituzke hizpidera: alde batetik, semantikaren arloan badira eragin batzuk, nola den berba batzuek euskaraz inoiz izan ez duten esangura hartzea, ez lehendiko hutsunea betetzeko, ezperen lehendiko berba egokiaren esparrua bere egiteko; bestetik, joskeraren arloan, eta espainieratik zuzenean egindako okerreko kalkoen eraginez, zuzeneko objektu biko esaldiak aurki ditzakegu barra-barra, hala hizkuntza mintzatuan, nola idatzian eta abar. (Bidenabar, espainieratiko maileguak etengabe hartzeak, euskararen bidegabeko itxura-galtzeaz gain, geroago eta elkarrengandik urrunago jartzen gaitu Iparraldeko eta Hegoaldeko euskaldunok elkar ulertzetik.) > > Hala, bada, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren hirugarren helburu estrategikoa izan behar dugu beti gogoan: euskararen kalitatea zaintzea. Hainbatek uler dezake arazo estetiko hutsaren gainean gabiltzala, eta badirela beste kontu garrantzitsuago batzuk eginkizun. Beste eginbideok berealdiko garrantzia dutela ukatu barik, etorkizun urrunera begira, argi izan behar dugu, gizakiok balioesten ditugun gauzak erabiltzen ditugula, ostera, ezereztzat ditugunak albo batera laga, eurekin berriro ez akordatzeko. > > > <br> > **(GOTZON LOBERA REVILLA, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Sustatzeko zuzendari nagusia da)** > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1070555832/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com