Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Legenda
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Hitz hori ia erabat desagertua zela uste banuen ere, espero ez nuen idazleetan aurkitu dut azken bolada honetan. > Hitz batek euskara batuaren hiztegian tokia izateko bi baldintza hauetako bat bete behar du: a) ongi sustraitua egon behar du literatura tradizioan; b) bestela, delako hitzaren premia izan behar dugu, hots, hitz horrek gure hiztegiaren hutsune bat bete behar du. > > Nire azterketen arabera *legenda*-k ez du betetzen lehen baldintza, ezta bigarrena ere. Ez da Orotariko Euskal Hiztegian behin ere agertzen, ez dago ez *legenda* eta ez *leienda*-ren agerraldirik han. > > Eta premiari dagokionez, ez dut hitz horren inongo premiarik ikusten, ez baitio tradizioko *elezahar*-ek inongo zorrik *legenda*-ri. > > Egia da *elezahar*-ek bi adiera dituela Orotariko Euskal Hiztegiaren arabera; baina lehenengoa, "esamesa", Iparraldekoa eta zaharra da; bigarrena aldiz, *legenda*-ren erabateko kidea dena, Salbatore Mitxelena, Jon Mirande, Jon Etxaide, Zaitegi, Ibiņagabeitia, Alzola eta Koldo Mitxelena idazle ereduzkoek erabili dute, besteak beste. > > Alde honetatik *eleberri*-ren kidea da *legenda*: *eleberri*-k ere badu lehen adiera bat, Iparraldekoa eta zaharkitu samarra, "esamesa", hain zuzen. Baina bigarrena, "nobela"-ren kidea, gaur ia erabat nagusitu da, nahiz eta *nobela*-k, *legenda*-k ez bezala, baduen tradizio ez baztergarria, Orotariko Euskal Hiztegian ikus daitekeenez. Horregatik sartu du Euskaltzaindiak *nobela* -nahiz eta *eleberri*-ren mendean- Hiztegi Batuan, eta ez du sartu *legenda*. > > Hortaz, *eleberri*-ren mailako tokia behar luke **elezahar**-ek gure idazleen jardunean. Toki hori aitortzen dio, esan dezadan bidenabar, Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuak. > > > <br> > **(IBON SARASOLA hizkuntzalaria eta euskaltzaina da)** > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1070293414/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table> > > > <br> > Orain arte argitaratutako guztiak irakurtzeko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1047033937
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com