Sarrera

Mapa

Kontaktua

Guri buruz

Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera

Sare-aldizkariak

Iritzi-muinetik
» Euskararen erabilera EAEko enpresa handietan
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Koordinaziorako Zuzendaritzak *Euskararen erabilera EAEko enpresa handietan* izeneko azterketa egin berri du. Azterlana euskararen bilakaera ezagutzeko eta indarrean dauden hizkuntza-politiken eraginkortasuna neurtzeko adierazle-sistemaren barruan kokatu behar da. > Lanaren helburu nagusia Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa handietan euskararen erabilera aztertzea da. Horretarako, 100 langile edo gehiago dituzten enpresei telefono bidez egin zaien galdeketaren emaitzak hartu dira abiapuntu. > > Emaitzak enpresen osotasunerako aztertu dira, bai eta jarduera-sektorearen eta enpresen tamainaren arabera definitutako kolektiboetarako ere. Gainera, ondoko beste aldagai hauen arabera ere aztertu dira: lurralde historikoaren arabera, gune soziolinguistikoaren arabera, produktu edo zerbitzuen amaierako hartzailearen arabera (beste enpresa bat edo azken kontsumitzailea), merkatu geografikoaren arabera (Euskal Herria eta/edo gainerakoa) eta kapitalaren jatorriaren arabera (Euskal Herria eta/edo gainerakoa). > > > **Fitxa teknikoa** > > > Euskal Estatistika Erakundeak (EUSTATek) emandako Enpresa eta Establezimenduen direktorioan agertzen diren 100 langile edo gehiagoko enpresa edo establezimenduak aztertu dira. Zerrenda horretatik herri-administrazioak baztertu ondoren (Eusko Jaurlaritza, aldundiak, udalak, Gobernu Zentraleko ordezkaritzak eta sare publikoko ospitaleak eta ikastetxeak), 100 langile edo gehiago dituzten 661 enpresa edo establezimendu izan dira aztergai, horietako 82k Araban dute egoitza, 288k Bizkaian, 180k Gipuzkoan eta 111k Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo. > > Azterlana egiteko informazioa telefono bidezko elkarrizketen bitartez bildu zen 2003ko otsailaren 4tik 20ra bitartean. Elkarrizketak enpresetako giza baliabideen zuzendariekin edo arduradunekin egin ziren, baina elkarrizketak egin aurretik Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak gutun bana bidali zien zuzendari edo arduradun horiei egingo zen azterlana aurkezteko. > > Lortu den erantzun-tasa handia da, abiapuntuko enpresa-multzoko 661 enpresetatik 455 enpresari egin zitzaien elkarrizketa, %69ri, hain zuzen ere. > > > **Hizkuntza-gaitasuna** > > > EAEko enpresa handietan euskal hiztunak batez beste %35 dira, baina ehuneko horren atzean era askotako egoerak biltzen dira. Hala, enpresan lan egiten duten euskaldunen proportzioan oinarrituta, lau enpresa-multzo bereiz daitezke, eta multzo horietako bakoitzak enpresen laurdenak, gutxi gorabehera, biltzen ditu: > > - **Euskaldunak %5 baino gutxiago**: ia inork ez daki euskaraz enpresen %22tan. > > - **Euskaldunak %5-30**: laurdenek edo gutxiagok dakite euskaraz enpresen %25etan. > > - **Euskaldunak %30-55**: Erdiek edo gutxiagok dakite euskaraz enpresen %24tan. > > - **Euskaldunak %55 baino gehiago**: erdiek baino gehiagok dakite euskaraz enpresen %24tan. Gainera, langileen %55-%80k dakite euskara enpresen %15ean, eta langileen %80k baino gehiagok dakite euskara enpresen %9tan. > > Enpresen gainerako %5 ez da datu hori emateko gauza izan. > > >

EUSKALDUNEN PROPORTZIOA ENPRESA-ARLOAN

> > > Enpresa bakoitzeko euskaldunen batez besteko ehunekoa erabat aldatzen da jarduera-sektorearen arabera. > > - **Irakaskuntza eta osasuna**: irakaskuntza eta osasunaren sektoreetako enpresen kasuan %50 baino gehiago dira euskaldunak, %53 hain zuzen ere. Horietako erdietan langileen erdiak baino gehiago dira euskaldunak, eta laurdenetan ia guztiak dira euskaldunak. Dena den, irakaskuntzako enpresetan ehunekoa oso handia da, %73, eta osasun-sektoreko enpresetan, aitzitik, batez besteko ehunekoaren azpitik dago, %32. > > - **Industria**: Industria-enpresetako ehunekoa batez bestekoaren inguruan dago, %38, bai eta merkataritza eta ostalaritzaren sektorekoa, %36, eta banku eta aseguruen sektorekoa ere, %32. > > - **Bestelako zerbitzuak**: batez bestekoa baino txikiagoa da bestelako zerbitzuetako enpresetan, %29, enpresa-zerbitzuen sektoreko enpresetan, %26, eta garraio eta komunikazioen sektoreko enpresetan, %24. > > - **Eraikuntza**: azkenik, eraikuntza-enpresetako ehunekoa batez bestekoaren erdia da, %18. > >

EUSKALDUNEN EHUNEKOA ENPRESA-ARLOAN

> > > **Hizkuntza-gaitasuna kategorien arabera** > > > Enpresako langileen arteko euskaldunen ehunekoaz galdetu ondoren, datu bera langileen kategoriaren arabera eman zezaten eskatu zitzaien elkarrizketatuei, zuzendaritzako lanpostuetatik hasi eta produkzioko lanpostuetara arte. > > Langileen kategoriaren arabera euskaldunen ehunekoan aldeak badaude ere, alde horiek ez dira oso handiak. > > - **Bezeroen arreta**: euskaldunen ehunekoa batez bestekoa baino zertxobait handiagoa da bezeroen arretarako langileen artean, %38. > > - **Administrariak**: batez bestekoaren parekoa da euskaldunen kopurua administrarien artean eta produkziokoen artean, %35 eta %34 hurrenez hurren. > > - **Teknikariak eta zuzendariak**: eta batez bestekoa baino zertxobait txikiagoa da euskaldunen portzentajea tarteko teknikari eta aginteen artean eta zuzendaritzakoen artean, %32 eta %31 hurrenez hurren. > >

EUSKALDUNEN EHUNEKOA ENPRESA-ARLOAN

> > Aintzat hartu diren enpresa-kolektibo guztietan joera orokor bera agertzen da. Euskaldunen ehunekoa batez bestekoa baino zertxobait handiagoa da bezeroen arretarako langileen artean, eta zertxobait txikiagoa zuzendaritzakoen eta teknikarien artean. > >

EUSKALDUNEN EHUNEKOAK ENPRESA-ARLOAN KATEGORIAREN ARABERA

Guztira

Zuzen-
daritza-
koak

Tekni-
kariak

Adminis-
trariak

Bezeroen
arretarako

Produk-
zioa

Jarduera-sektorea

Irakaskuntza - Osasuna

%53

%50

%50

%53

%56

%50

- Irakaskuntza

%73

%70

%72

%72

%74

%66

- Osasuna

%32

%29

%30

%32

%38

%32

Industria

%38

%33

%35

%38

%40

%37

Merkataritza - Ostalaritza

%36

%24

%27

%29

%39

%30

Bankuak - Aseguruak

%32

%31

%31

%35

%33

%33

Bestelako zerbitzuak

%29

%23

%24

%33

%42

%33

Enpresa-zerbitzuak

%26

%21

%26

%24

%27

%24

Garraioak - Komunikazioak

%24

%26

%20

%21

%38

%20

Eraikuntza

%18

%16

%15

%18

%21

%19

Langile-kopurua

100etik 250era

%34

%31

%32

%34

%37

%34

251tik 500era

%36

%30

%32

%35

%42

%35

500 baino gehiago

%37

%31

%36

%37

%38

%37

Herrialdea

Gipuzkoa

%55

%50

%54

%56

%58

%52

Bizkaia

%29

%22

%25

%27

%31

%29

Araba

%12

%18

%13

%12

%16

%10

Gune soziolinguistikoa (1)

1. gunea

%76

%65

%74

%75

%78

%76

2. gunea

%49

%41

%47

%51

%53

%47

3. gunea

%35

%31

%30

%35

%36

%35

4. gunea

%18

%17

%16

%16

%22

%16

Produktu / zerbitzuaren hartzailea

Kontsumitzailea

%36

%29

%33

%35

%41

%36

Beste enpresa bat

%35

%32

%33

%35

%37

%35

Non saltzen da?

Euskal Herrian

%35

%30

%31

%34

%43

%32

Kanpoan

%35

%31

%32

%35

%35

%35

Kapitalaren jatorria

Bertakoa

%39

%35

%36

%38

%43

%38

Kanpokoa

%31

%24

%26

%30

%31

%30

> > > **Euskararen erabilera orokorra** > > > Euskara dakiten langileen datuekin gertatzen den bezalaxe, oso enpresa gutxik neurtu du euskararen erabilera orokorra enpresaren jardueretan. Hortaz, oraingoan ere, jasotako erantzunak elkarrizketatutako pertsonak hautemandakoaren araberakoak dira. 0 eta 10 arteko eskala eskaini zaie elkarrizketatuei, 0k euskara inoiz ez dela erabiltzen esan nahi du, eta 10ek euskara beti erabiltzen dela. > > Euskararen erabilera orokorra EAEko enpresa handietan batez beste 2,9koa da 0 eta 10 arteko eskalan. Horrenbestez: > > - **(0-1) euskara inoiz ez**: enpresen herenak, %37k, ez dute inoiz edo ia inoiz erabiltzen (0-1 puntu eskalan). > > - **(2-3) gaztelania gehiago**: enpresen laurdenak, %26k, gaztelania euskara baino gehiago erabiltzen dute (2-3). > > - **(4-6) biak berdintsu**: beste laurden batek, %29k, proportzio berean erabiltzen ditu biak (4-6). > > - **(7-8) euskara gehiago**: %8k soilik erabiltzen du euskara gaztelania baino gehiago (7-10), eta %2k beti edo ia beti erabiltzen dute euskara (9-10). > >

EUSKARAREN ERABILERA OROKORRA ENPRESA-ARLOAN

> > Enpresako euskaldunen batez besteko ehunekoarekin gertatzen zen moduan, eta neurri handi batean horren eraginez, euskararen erabilera asko aldatzen da jarduera-sektorearen arabera. > > - **Irakaskuntza eta Osasuna**: ia bikoiztu egiten da batez besteko erabilera irakaskuntza eta osasunaren sektoreko enpresetan, batez beste 5 puntu (6,6 irakaskuntzako enpresetan eta 3,3 osasun-arloko enpresetan). Ehunekoetan, esan daiteke sektore honetako enpresen %14k ez duela inoiz euskara erabiltzen, eta %30ek gaztelania baino gehiago erabiltzen duela. > > - **Bankuak eta Aseguruak**: banku eta aseguruen sektoreko enpresetan euskararen erabilera batez bestekoa baino handiagoa da, 3,6 puntu (%20k ez dute inoiz erabiltzen eta %7k gaztelania baino gehiago erabiltzen dute). > > - **Bestelako zerbitzuak**: bestelako zerbitzuetan euskararen erabilera batez bestekoaren ingurukoa da, 3,1 puntu, bai eta merkataritza eta ostalaritzakoetan eta garraio eta komunikazioetako enpresetan ere, 3,0 eta 2,6 hurrenez hurren. > > - **Zerbitzu enpresak**: batez bestekoa baino askoz ere txikiagoa da beste enpresa batzuei zerbitzu egiten dieten enpresen kasuan, 2,2 (%48k ez dute ia inoiz erabiltzen eta %5ek gaztelania baino gehiago erabiltzen dute). > > - **Eraikuntza**: eraikuntzaren kasuan erabilera are txikiagoa da, 1,3 puntu (%62k ez dute inoiz erabiltzen, eta euskara ez da enpresa bakar batean ere gaztelania baino gehiago erabiltzen). > >

EUSKARAREN ERABILERA OROKORRA ENPRESA-ARLOAN
(0tik 10era)

> > Aitzitik, euskararen erabilera ez da ia aldatzen enpresen tamainaren arabera, baina zertxobait gehiago erabiltzen da tamaina handieneko enpresetan. > > > **Euskararen erabilerari buruzko balorazioak** > > > Elkarrizketatutako pertsonei galdetu zaienean euskararen erabilera beren enpresan txikiegia edo egokia den, batez beste lortutako puntuazioa 4,6 puntukoa izan da 0 eta 10 arteko eskalan (0 txikiegia eta 10 oso egokia). %20k oso egokitzat jo dute euskararen erabilera beren enpresan (9-10), %14k egokitzat (7-8), %21ek ez txiki ez egokitzat (4-6), %16k txikitzat (2-3) eta %29k oso txikitzat (0-1). > > Hau da, herenek, %34k, egokitzat jo dute euskararen erabilera beren enpresan, eta erdiek baino zertxobait gutxiagok, %45ek, txikitzat jo dute. > > **Nabarmendu behar da euskara inoiz erabiltzen ez duten enpresen herenak baino gehiagok, %37k, egokitzat jotzen dutela euskararen erabilera**, eta erdiek, %51k, txikitzat jotzen dutela. > > Erabileraren araberako gainerako kolektiboetan, gaztelania gutxien erabiltzen duten enpresetan %21ek egokitzat jotzen dute euskararen erabilera, euskara eta gaztelania antzeko proportzioan erabiltzen dituzten enpresetan %27k, euskara gaztelania baino gehiago erabiltzen duten enpresetan %74k, eta ia beti euskara erabiltzen duten enpresetan %91k. Bestalde, euskara gaztelania baino gutxiago erabiltzen duten enpresetan %53k txikitzat jotzen dute euskararen erabilera; gaztelania eta euskara antzeko proportzioan erabiltzen duten enpresetan %40k ere txikitzat jotzen dute euskararen erabilera, eta baita gaztelania baino gehiago erabiltzen dutenen artean %15ek ere txikitzat jotzen du euskararen erabilera. > > > **Ondorioak** > > > Ikusitako datuen arabera, eta esparru sozio-ekonomikoan euskara gutxi erabiltzen den ideia orokorra dagoela aintzat hartuta, bi interpretazio egin daitezke: > > - Lehena, benetan euskara gutxi erabiltzen dela esparru horretan, salbuespen oso zehatz batzuetan izan ezik. > > - Bigarrena, enpresen erdietan, gutxi gorabehera, euskara inoiz edo ia inoiz erabiltzen ez den arren, beste erdiek neurri batean edo bestean erabiltzen dutela, eta segur aski espero zitekeena baino gehiago. > > Bi interpretazioak baliagarriak izan daitezke, behatzailearen izaera baikorraren edo ezkorraren arabera. > > Enpresa dagoen gune soziolinguistikoa da euskararen erabileran eraginik handiena duen faktorea, faktore horrek argitzen baitu neurri handi batean ahozko komunikazioan gertatzen den erabilera, batez ere barnekoan. > > Jarraian jarduera-sektorea eta merkatu geografikoa eta produktuen edo zerbitzuen hartzailea daude. Faktore horiek kanpoko komunikazioan gertatzen den erabilera argitzen dute, batez ere idatzizkoan. Irakaskuntzaren sektorea alde batera utzita –salbuespena baita–, erabilera zertxobait handiagoa da beren zerbitzuak Euskal Herrian eta amaierako saltzaileari saltzen dizkioten sektoreetan, hala nola banku eta aseguruen sektorean, merkataritza eta ostalaritzako sektorean eta bestelako zerbitzuen sektorean. > > Azkenik, euskararen erabilera normalizatzeko planak edo irizpideak edukitzearen faktorea aipatu behar dugu. Enpresen tamainarekin lotzen den alderdi horren eraginez, gehiago erabiltzen da euskara enpresa batzuetan beste batzuetan baino, nahiz eta gainerako faktoreetan baldintza berberak dituzten enpresak izan. > > Enpresetan euskara gehiago erabiltzeko neurriak hartzeari dagokionez, ia guztia asmatuta dagoenez gero, eta miraririk ez dagoenez gero (salbuespenak baino ez daude), zenbait enpresatan emaitza baikorrak eragin dituzten jardunak beste enpresa batzuetara zabaldu beharko lirateke. > > Irizpide horri jarraituz, bi jardun-ildo nagusi defini daitezke. Bakoitzak bere aldagaiak izango ditu enpresen ezaugarrien arabera. Hona bi jardun-ildo horiek: > > 1. Idatzizko komunikazioan, oro har, eta bezeroekiko ahozko komunikazioan euskararen erabilera sustatzea, mota guztietako enpresetarako baliagarria, hasiera batean bederen. > > 2. Enpresa bateko langile euskaldunen ehunekoak gutxieneko atalasea gainditzen duenean, euskararen erabilera sustatzea. > > >
> **(MIREN MATEO AIERZA Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren koordinazio-zuzendaria da)** > > > **Oin-oharrak:** > > > (1) **1. gune soziolinguistikoa**: euskaldunak %80 baino gehiago direnean; **2. gune soziolinguistikoa**: euskaldunak %45-%80 direnean; **3. gune soziolinguistikoa**: euskaldunak %20-%45; **4. gune soziolinguistikoa**: euskaldunak %20 baino gutxiago. > > >

Inprimatu

Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com