Egin klik hemen INPRIMATZEKO


Euskararen kalitatea helburu

Xabier Alberdi Larizgoitia / Irakaskuntza / 2003-12-05 / 07:03


Han-hemenka makina bat dira isil-isilik, ezari-ezarian, euskararen mesedetan lanean ari diren erakundeak. Horietako bat Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Zerbitzua dugu. Gainera, orain gutxi, eraberritu egin da eta, lehengoez gain, beste eginkizun batzuk ere hartu ditu bere ardurapean.



ZER DA EUSKARA ZERBITZUA?

ZER DA EUSKARA ZERBITZUA?

Euskal Herriko Unibertsitatean euskararen erabilera zaindua bultzatzeko lan egiten duen hizkuntza-zerbitzua da Euskara Zerbitzua, euskararen normalizazioaren ahalegin zabalagoaren atal funtsezko bat, hain zuzen. Euskara Errektoreordetzaren mende dago, eta zenbait alor biltzen ditu bere baitan, beti ere EHUn erabiltzen den euskararen kalitatea hobetzeko asmoarekin.

EHUko beste organo eta maila batzuetan elebitasunaz eta normalizazioaz arduratzen dira, baina hedapenaren edo kantitatearen ikuspegitik batik bat. Euskara Zerbitzuan euskararen normalizazioaz ere arduratzen gara, baina batez ere hizkuntzaren erabilera zuzen eta egokiaz.

ZEIN DIRA EUSKARA ZERBITZUAREN EGINKIZUNAK?

Honako hauek dira Zerbitzuaren eginkizun nagusiak:

NOIZ ETA NOLA SORTU DA EUSKARA ZERBITZUA?

Lehengo Euskararako Kabinetearen birmoldaketa batetik sortu zen oraingo Euskara Zerbitzua, 2002ko abenduan, hain zuzen ere. Azken batean, birmoldaketa haren helburua hau zen: lehenagotik zegoen organoari (kabineteari) euskara-zerbitzu oso bati dagozkion eginkizunak ematea. Izan ere, hizkuntza-normalizazioaren esparruan dauden beharrizanen artean, asko dira Unibertsitateko zerbitzu baten egitura eskatzen dutenak. Arlo akademikoan zein administrazio eta zerbitzuenean, badira kudeaketa egokia eta ezagutza teknikoa etengabe eskatzen dituzten hainbat beharrizan (itzulpengintzaren, testugintzaren, lexikografiaren, hobekuntzaren, aholkularitzaren edo erabilera-planen inguruko beharrizanak). Hala, Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Batzordearen ustetan, normalizazioaren prozesua sustatzeko, ez dira soilik baliabide berriak jarri behar; beharrezkoa da, halaber, Unibertsitatearen egitura orokorretara egokitzea orain daudenak eta etorkizunean egongo direnak.

Ondorioz, eta labur esateko, unibertsitate-erkidegoari zerbitzu jakin batzuk emateko sortu zen Euskara Zerbitzua. Historikoki, hala ere, lotura handia dago oraingo Zerbitzuaren eta Euskara Institutuaren artean: bai organoen artean eta bai organo bietako kideen artean. Alde batetik, 2002. urtera arte Euskara Institutuan jardun duen lan-talde osoa (Xabier Alberdi, Juan Garzia, Jesus Mari Makazaga, Ibon Sarasola eta Iñaki Ugarteburu) sartu da Euskara Zerbitzu berrituaren egituran. Beste alde batetik, kide horietatik gehienak Euskara Institutu eratu berriko kide dira, eta haietako batzuk Institutuaren zuzendaritzakoak.

NOLAKO EGITURA DU ZERBITZUAK?

Euskara Zerbitzu berrituan, administratzaile bat (Maite Atxikallende) eta bi azpitalde aritzen dira lanean, Xabier Alberdiren zuzendaritzapean. Alde batetik, administrazioaren eta zerbitzuen arloa dugu. Arlo horretan, batez ere administrazio-agiriak itzultzen eta interprete-lana egiten aritzen diren itzultzaileak ditugu (Itziar Bernaola, Ana Isabel Morales, Agustin Otxoa Eribeko eta Irune Payros), baita hizkuntza-plangintzarako teknikaria ere (Arrate Atxa Arribas). Beste alde batetik, arlo ‘akademikoaz’ (testugintzaz, aholkularitzaz, hizkuntza-hobekuntzaz eta hiztegigintzaz) arduratzen den azpitaldea dugu (Juan Garzia, Jesus Mari Makazaga, Ibon Sarasola eta Iñaki Ugarteburuk osatua). Arrazoizko epe baten barruan, arlo bateko nahiz besteko testuetan hizkuntza-irizpideak argituz eta bateratuz joan beharko da, zerbitzuak halako batasun bat izan dezan.

Beraz, tamainaz organo edo egitura txikia da Euskara Zerbitzu berritua, baina aldi berean eraginkorra eta egonkorra ere bada: EHUn urtero-urtero sortzen diren behar batzuei erantzun behar die Zerbitzuak. Are gehiago, txikia izanik ere, esan daiteke Zerbitzua EHUko beste indar eta proiektu askoren bilgunea edo ardatza ere badela: haren inguruan, eta zenbaitetan haren eraginez, hainbat irakasle, mintegi eta egitasmo sortu dira (Zuzenbide Fakultateko Euskara Juridikoaren Mintegia, Ehulku aholku-zerbitzuko kudeatzaileak, terminologia-proiektuak…).

ZEIN DIRA EUSKARA ZERBITZUAREN JARDUERA NAGUSIAK?

Aletu ditzagun banan-banan EHUko Euskara Zerbitzuaren ardurapean dauden egitasmoak:

Hizkuntza-prestakuntza: hobekuntza-ikastaroak (2001-2002, 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteak)

Euskarari buruzko hobekuntza-ikastaroak ematea eta antolatzea da EHUko Euskara Zerbitzuaren eginkizun behinenetako bat. Orain arte, irakasle eta langile elebidunen prestakuntzari eman dio lehentasuna Zerbitzuak.

Azken ikasturteetan hainbat ikastaro eskaini izan dira:

Orain arteko ohituraren eta esperientziaren arabera, ikastaro trinko eta laburrak antolatzea iruditu zaigu zuhurrena, batez ere azterketen aldiak aprobetxatuz (otsaila, ekaina eta iraila). Gauzak horrela, ikasturtez ikasturte ikastaroen eskaintza zabala egin da, campusen beharrak kontuan izanik.

Hona hemen 2003-2004 ikasturterako antolatu ditugun hobekuntza-ikastaroak:

"ON LINE" IKASTAROAK (2003-2004)
URTARRILAMARTXOAMARTXOA-APIRILAMAIATZA
OL1
"Interneteko Hizkuntza Baliabideak"
OL2
"Hiztegi Batua: Trebakuntza"
OL3
"Zalantzak Argitzeko Lantegia"
OL3
"Euskaltzaindiaren Araugintza Berria"
16 ordu16 ordu15 ordu16 ordu
Iñaki UgarteburuXabier AlberdiIñaki UgarteburuJesus Mari Makazaga
LAU ASTE
utarrilaren 12tik otsailaren 6ra
LAU ASTE
martxoaren 1etik 26ra
HIRU ASTE
martxoaren 29tik apirilaren 30era
LAU ASTE
maiatzaren 3tik 28ra
25 ikasle gehienez (talde hau beteta dago, baina itxaron zerrendarako eman daiteke izena)25 ikasle gehienez25 ikasle gehienez (talde hau beteta dago, baina itxaron zerrendarako eman daiteke izena)25 ikasle gehienez

BIZKAIKO CAMPUSA (2003-2004)

URTARRILA-OTSAILAEKAINA
IkastaroaB1
"Kazetaritzako Euskara"
B2
"Euskal Hiztegiak Nola Erabili"
Irakaslea(k)Patxi Petrirena (8 ordu): "Kazetaritzako idazkera"
(urtarrilak 26, 27)
Asier Larrinaga (8 ordu): "Telebistako euskara"
(urtarrilak 28, 29)
Ibon Sarasola
HartzaileakBereziki, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakasle eta ikasleakEHUko irakasleak eta administrazio eta zerbitzuetako langileak
LekuaLeioaLeioa
Egunakurtarrilaren 26tik 29raekainaren 7tik 9ra

GIPUZKOAKO CAMPUSA (2003-2004)

OTSAILAEKAINA
IkastaroaG1
"Administrazioko Testuak Ondo Idazteko Gomendioak"
G2
"Zuzenbideko Euskara"
Eskola orduak12 ordu (3 saio)
9:30-14:00
16 ordu (4 saio)
9:30-14:00
Irakaslea(k)Joseba Lozano (HAEE-IVAP)Antton Elosegi (16 ordu, 4 saio)
HartzaileakEHUko irakasleak eta administrazio eta zerbitzuetako langileakEHUko irakasleak eta administrazio eta zerbitzuetako langileak
LekuaDonostiaDonostia
Egunakotsailaren 2tik 4raekainaren 7tik 10era

ARABAKO CAMPUSA (2003-2004)

OTSAILAEKAINA
IkastaroaA1
"Ortotipografia"
A2
"Unibertsitateko Testuak Zuzentzen: Ohiko Zuzenketak"
Eskola orduak12 ordu (4 saio)
10:00-13:30
16 ordu (4 saio)
9:30-14:00
Irakaslea(k)Xabier AlberdiJuan Kruz Igerabide
HartzaileakEHUko irakasleak eta administrazio eta zerbitzuetako langileakEHUko irakasleak eta administrazio eta zerbitzuetako langileak
LekuaGasteizGasteiz
Egunakotsailaren 2tik 5eraekainaren 1etik 4ra

Urtero, antolatzen diren ikastaroen ebaluazioa egiten da: etengabeko komunikazioa bilatu da antolatzaileen eta ikastaroen hartzaileen artean, beharrak detektatzeko eta behar horiei modu egokian erantzuteko.

Bestalde, zenbait hobekuntza-ikastaro antolatu izan dira, berariaz, administrazioko eta zerbitzuetako langileentzat.

Laburbilduz, Euskara Zerbitzua berebiziko ahalegina egiten ari da EHUko irakasleei eta administrazioko langileei hizkuntza-prestakuntza egokia emateko. Alde horretatik, azpimarratzekoak dira, bereziki, eman diren itzulpengintza-ikastaroak, antolatu diren terminologia-jardunaldiak eta irakaskuntza telematikoaren arloan urratutako ildoak.

Testugintza eta itzulpengintza

EHUko Euskara Errektoreordetzak, Euskara Batzordearen oniritziarekin, bideak arautu ditu euskal testugintzaren arloko egitasmoak aurkezteko eta bideratzeko. Hona zein diren bide nagusiak:

Euskara Zerbitzuak zuzenean parte hartu du testugintzaren kudeaketan: batetik, unibertsitate mailako euskal ikasliburuen katalogo moduko bat ondu zuen, arlokako beharrak eta hutsuneak modu objektiboagoan atzeman ahal izateko; bestetik, eta aurrelan horretan oinarriturik, EHUko Euskara Batzordearen baitan eraturiko Argitalpen Batzordean parte hartu zuen, 2003ko lehiaketa publikoan zer liburu itzuli behar ziren erabakitzeko; azkenik, euskara errektoreordearekin aritu da lanean, testugintzaren arloko plangintzan laguntzeko.

Euskara Zerbitzuaren betebeharra da, era berean, EHUren esparruan euskara duina erabil dadin arduratzea. Alde horretatik, EHUko euskal testuen kalitatea zaintzeko asmo sendoa hartu du Zerbitzuak. Are gehiago, EHUko testugintzaren historian Zerbitzuaren sorrera nolabaiteko mugarria bilakatzea da gure asmoa: Zerbitzua sortu ondoko testu mota batzuetan –jakintzaren adierazpide egoki eta espezialitate-hizkeraren eredu izan nahi duten testu-bildumetan, batik bat– halako jauzi kualitatiboa igartzea nahi genuke. Horretarako, jakina, EHUn orain artean bide-urratzaile izan diren irakasle askoren indarrak, jakintza eta ekarpena biltzen asmatu beharko dugu.

Nolanahi ere, helburu handinahi hori lortzeko, orain arteko testugintzaren inertziazko jokaera kaltegarri batzuk aldatu behar dira EHUren esparruan: lehenengo eta behin, baliabideak eta bitartekoak ipini behar dira testugintzaren inguruko lanak eragileen borondate on hutsaren mendean gera ez daitezen (alegia, ezin zaio erantzukizun handirik eskatu, musu truk eta borondate onenarekin, argitalpen baten ardura hartu duen irakasle euskaltzaleari); bigarrenik, arian-arian zuzendu behar dira testuak, eta ez lana bukatutakoan; hirugarrenik, ezinbestekoa da adituen eta hizkuntza-arduradunen arteko lankidetza; bukatzeko, arreta handia ipini behar da itzulpengintzan.

Azken iruzkin bat gehitu nahi genuke, itzulpengintza dela eta. Esan bezala, testugintza da EHUko Euskara Zerbitzuaren jarduera-esparru nagusietako bat. Eta esparru horren barruan, itzulpengintzak halako pisu nabarmen bat hartu behar du ezinbestean. Izan ere, jakintzaren arloan euskara hizkuntza hartzailea da beste ezer baino gehiago. Beraz, arrazoizko epe batean, unibertsitate-mailako testu-ekoizpenen zati handi bat itzulpengintzari lotuta egongo da. Itzulpen bidezko testuen errealitate horretaz jabeturik, Euskara Errektoreordetzak eta Euskara Zerbitzuak neurri erabakigarriak hartu dituzte itzul-lanak hobeto bideratzeko: kontratuetarako protokolo edo eredu baten bidez saiatu dira konpontzen orain arte itzultze-prozesuan gertatu ohi ziren arazo larrienak (nagusiki, itzulpenaren kalitatearen gaineko kontrolik eza eta jarraipenik eza); Zerbitzuak ondo aztertzen du itzulpen-proiektu bakoitzaren bideragarritasuna eta, lehiaketa publikoen kasuan, kontratuaren esleipena; itzulpen-egitasmo gehienetan, itzultzaileaz gainera, hizkuntza-begiralearen eta begirale teknikoaren figurak aurreikusten dira. Nolanahi ere, ez dugu itzulpenaren morrontzan erori nahi. Izan ere, aldi berean, sortze-lana ere bultzatu nahi da EHUn.

Neurri horien guztien bitartez, uste dugu oinarri sendoa ipini dugula EHUko testugintza ondo bideratzeko. Bestalde, azpimarratzekoa da testugintzan mailak bereizteko eta maila horietan guztietan, lehentasun estrategikoaren arabera, eragiteko borondatea. Hurrengo azpiataletan, mailaz maila azaltzen dira Euskara Zerbitzuaren ardurapeko testugintza-egitasmo nagusiak.


Zientzia Irakurle Ororentzat (ZIO)testu-bilduma

“Zientzia Irakurle Ororentzat” testu-bildumaren helburu nagusia hau da: jakintzen arloko euskararen hizkuntza-maila finkatzen laguntzea. Jakintza-arlo askotako ikasleentzat eta unibertsitatetik kanpoko jendearentzat erakargarri gerta daitezkeen eta, beren kalitateagatik, erreferentzia moduan erabil daitezkeen espezialitate-itzulpenak izango dira. Liburu-bilduma honek maila guztietako irakasleek (eskolakoek, bigarren hezkuntzakoek), institutuetako eta fakultateetako ikasleek, administrazioetako eta komunikabideetako langileek, profesional askok... osatzen duten euskal irakurle-multzoari erantzun nahi dio.

Hona zer ezaugarri izango dituen bilduma berriak:

Hala helburu orokorrek nola ezaugarriek eta bilatzen den publikoak erakunde publiko baten laguntza kontseilatzen dute, bereziki euskararen sustapena eginkizun nagusi duen erakunde batena. Bizkaiko Foru Aldundiari egin zitzaion proposamena, eta onartu egin zuen lankidetza.

Dagoeneko, amaituta dago Oliver Sacksen Antropologo bat Marten liburua eta 2003an emango da argitara.

Hurrengo urteetan liburu hauek itzuliko dira:


Unibertsitate-mailako eskuliburuen itzulpenak: 2001eko deialdia

Unibertsitate-mailako eskuliburuak itzultzeko egiten diren deialdietan hauek dira, besteak beste, Euskara Zerbitzuaren zereginak:

Itzulpen gehienak lehiaketa publikora ateratzen dira, beharrezko kontrolak eta baldintzak jarriz. Itzulpenetan ahalegin handia egiten du Euskara Zerbitzuak argitalpenen kalitatea eta erabilgarritasuna bermatzeko: itzultzaile profesionalei zientzia-begirale bat jartzen zaie lan euskaratua edukien aldetik aztertzeko, baita hizkuntza-begirale bat ere, testu euskaratuari azken begiratua emateko.

Azken bi ikasturteetan, Zerbitzuaren indarren eta ahalbideen zati handi bat hartu du testugintzaren arlo honek: izugarrizko lan handia egiten ari da Zerbitzua itzulpenen kalitatea behar bezala zaintzeko. 2003. urtean –eta EHUko irakasleek itzuliko dituztenak kontatu gabe– zortzi liburu mardul hauen itzulpena bukatzen ari da, eta horien guztien jarraipena egin behar du Euskara Zerbitzuak:

Baina Euskara Zerbitzuak orobat bultzatu ditu EHUko irakasleen itzulpen-proiektu bideragarriak. Itzultzaile profesionalak izan gabe beren arloko testuak euskaratzen ari diren EHUko irakasleen kasuan ere ezinbesteko baldintza izan da proiektuan hizkuntza-begirale bat ipintzea. 2004. urterako, amaituta egongo dira EHUko irakasle batzuk egiten ari diren bi itzulpen hauek:


Unibertsitate-mailako eskuliburuen itzulpenak: 2003ko deialdia

2003. urtearen bukaeran beste zenbait ikasliburu euskaratzeko lehiaketa publikoa deituko du Euskal Herriko Unibertsitateak. Zehazki, honako itzulpen hauen ebazpena, jarraipena eta kontrola geratuko dira Euskara Zerbitzuaren esku:


Ikasmaterialak

Azken urteetan Euskara Errektoreordetzaren diru-laguntza jaso duten ikasmaterialek osatzen dute EHUko testugintzaren hurrengo maila.

Halako ikasmaterialen zabalkundea malguagoa izango da: gehienetan, argitalpen elektronikoak izango dira, eta sarbide mugatuarekin eskainiko zaizkie Internet bidez EHUko ikasleei. Aplikazio berezi bat diseinatu da ikasmaterialak ikasleen eskura ipintzeko, eta gainera ikasmaterialetan termino-bilaketak egiteko.

Horrelako testuen hizkuntzaren aldetiko begiraletza ere Euskara Zerbitzuak egin du orain arte. Nolanahi ere, aurrerantzean hurbilagoko zerbitzua eskainiko zaie testugintzan diharduten irakasleei. Izan ere, 2003-2004 ikasturtetik aurrera ‘trebatzaile’ bat jarriko du Euskara Zerbitzuak euskarazko ikasmaterialak sortzeko deialdian parte hartu duten irakasleei laguntzeko: trebatzaile horrek harreman zuzena eta jarraitua izango du testugileekin, testuaren jarraipena egiteko eta hizkuntza-irizpideak eta trebakuntza eskaintzeko. Hartara, ziurtatuta geratzen da ikasleen zerbitzura jartzen diren ikasmaterialen gutxieneko hizkuntza-kalitatea.

Ikasmaterialen maila honetan, sortze-lana ez ezik itzulpenak ere eragin nahi ditu Euskara Errektoreordetzak, batez ere, han-hemen dabiltzan erdarazko ikasmaterial jakin batzuk euskaratzeko. Horrela, 2003. urtearen bukaeran, teknologien, hezkuntzaren eta osasun-zientzien arloko hainbat testu euskaratzeko lehiaketa publikoa deituko du Errektoreordetzak. Euskara Zerbitzua arduratuko da lehiaketa horren ebazpenaz, eta itzulpenen kalitatea bermatzeaz. Nolanahi ere, gaztelaniazko ikasmaterialak euskaratzeko deialdi horrek izaera berezia du: alegia, bakanka baizik ez dira sustatuko horrelako itzulpenak.


Irakasleenapunteak”: ‘Testu-Orrazketazerbitzua

Beheragoko maila batean –zabalkundearen ikuspegitik, behinik behin- irakaslearen “apunteak” daude: beren horretan, bederen, argitaratzekoak edo zabaltzekoak ez diren baina irakasleek eskola emateko baliatzen dituzten testuez ari gara. Maila horretan ere eragin nahi izan du Euskara Errektoreordetzak. Horrela, zuzentzaile profesionalak jarriko dira EHUko irakasleen zerbitzura, beti ere Euskara Zerbitzuak emaniko hizkuntza-irizpideen arabera apunteen hizkuntza-kalitatea berma dezaten: irakasleek zuzentzaile horien eskuetan jarri ahalko dituzte beren “apunteak”, eta arrazoizko epe baten barruan apunte orraztuak eta zuzenketa nagusien berri zehatza jasoko dituzte. Testugintzaren maila honetan ez da aurreko mailetan bezain zorrotz jokatuko, baina testuen ulergarritasuna eta zuzentasuna bermatu behar dira.

http://www.ehu.es/euskara-orria/euskara/consultas/consultas.htm


Hizkuntza-irizpenak: Euskara Zerbitzura iristen diren beste ikasliburu batzuk

Euskara Zerbitzuaren kontrolpean geratzen dira, orobat, EHUko Argitalpen Zerbitzuak argitara eman nahi dituen gainerako ikasliburuak. Halakoetan, Argitalpen Zerbitzuak eskatuta, hizkuntza-txostena egitea egokitzen zaio Euskara Zerbitzuari. Era berean, Euskara Zerbitzuaren esku geratzen dira unibertsitate-mailako testugintza sustatzeko Eusko Jaurlaritzak ateratzen duen deialdiko argitaragaiei buruzko hizkuntza-irizpenak.


Euskara Juridikoaren Mintegia

Euskara juridikoaren alorrean orain arte burutu eta planifikatu diren ekimenak bateratzeko eta indarberritzeko asmoz, Euskara Juridikoaren Mintegia sortu du Euskal Herriko Unibertsitateak. Zuzenbide Fakultatean sortu da mintegia, eta hizkuntza-arloan Euskara Zerbitzuaren gidaritzapean jardungo du. EHUko Euskara Juridikoaren Mintegiaren helburuen artean hau dago: Zuzenbidearen arloan euskararen erabilera bultzatzen duten erakundeekin egitasmo komunak eratzea eta garatzea. Orain arteko ibilbidea kontuan hartuz, litekeena da mintegi hori etorkizunean oinarri egokia izatea administrazio publikoko zenbait erakunderekin hitzarmenak egiteko.


Itzulpenen korpus eleaniztuna (Interneteko aplikazio informatikoa)

EHUk sustatzen duen testugintzan itzulpengintzak nolako pisu handia hartzen duen ikusita, itzulpen-korpus horiei etekin handiagoa ateratzea bururatu zitzaigun. Horretarako, aplikazio informatiko bat prestatu digute, Internet bidez, testu elebidunen korpusean bilaketak egiteko. Adibidez, tresna horren bidez, EHUk eragindako itzulpen batzuetan termino edo esapide jakin bat euskarara nola “itzuli” den ikus daiteke. Oraingoz, hiru itzulpen baizik ez daude sartuta aplikazioan (horietatik bi, aldi zaharrekoak dira -Lecciones de economía, Música para maestros-, eta bat -Marketing en sectores específicos-, aldi berrikoa). Nolanahi ere, aldi berriko itzulpenak bukatu ahala, sartuz joango gara. Itzulpen berriok arreta handiz landu direla kontuan harturik, uste izateko da korpus lagungarria izango dela eredu bila dabilen ororentzat.

Itzulpenetan kontsultatzeko helbidea:

http://www.ehu.es/kontsultak/itzulpen/KP2.HTM

Euskarari buruzko aholku-zerbitzua ("Ehulku")

Hona hemen zerbitzuaren xehetasunak:

Hiztegigintza eta terminologia

EHUko izendegia (I): ikastegien, sailen, jakintza-arloen eta institutuen izenak

Gauza jakina da erakunde batzuetako sail eta atalen euskarazko izendapenetan ziurtasunik eza eta are bikoiztasunak ere sortu ohi direla: idazpuruetan, barne-komunikazioan eta abarretan sarri askotan gertatzen dira gorabeherak eta inkoherentziak. Euskal Herriko Unibertsitatea ere ez da salbuespena arlo horri dagokionez: ziurgabetasun eta zalantza ugari izan ohi ditugu erakunde barneko sail, ikastegi eta jakintza-arlo jakin batzuk izendatzeko orduan.

Hain zuzen ere, erakunde-mailako izendapenen normalizazio-behar larri horri erantzutera dator oraingo izendegi xume hau. Beraz, terminologia-beharren artean maila apalenetik hastea iruditu zaigu egokiena eta zuhurrena.

Hasi ere, ez gara hutsetik hasi, azken hamarkadetan zabaldutako izendegia izan baitugu oinarri. Eta oinarri horren gainean lan egin dugu, batik bat, inkoherentzia batzuk saihesteko, zenbait izendapen korapilatsu eta eztabaidatu finkatzeko eta nolabaiteko irizpide-batasuna bilatzeko asmoz.

Lehenbiziko lan honetan, EHUko erakunde batzuen izenak bakarrik finkatu nahi ditugu. Honako hauen izenak, hain zuzen ere: ikastegiak (fakultate nahiz unibertsitate-eskolak), sailak, jakintza-arloak eta institutuak. Hurrengo ekinaldi baterako geratzen dira, beraz, irakasgaien, atalen, zerbitzuen eta abarren izenak.

Bukatzeko, argi utzi nahi dugu proposamen gisa aurkezten dugula geure lana, ez baitago terminologia-normalizazioa dekretuz eta aginduz gauzatzerik. Horregatik, arrazoizko epe batean guztiz gertu gaude unibertsitate-erkidegoaren ohar eta iradokizunak aztertzeko. Izan ere, ondo jabetuta gaude honelako lan terminologikoen eraginkortasuna oso mugatua izan daitekeela; alegia, ondo dakigu izendegi honen balioa EHUko erabiltzaileen artean izango duen harreraren eta zabalkundearen arabera neurtuko dela. Nolanahi ere den, itxaropen osoa dugu izendegi hau, bere txikian, aurrerapauso sendoa izango dela EHUko erakunde-mailako estandarizazio terminologikoan.

EHUko izendegia Interneten dago jarrita. ‘EHUko izendegia’ aukeratu behar da honako helbide honetan:

http://www.ehu.es/euskara-orria/euskara/consultas/consultas.htm

2003-2004 ikasturtean izendegiaren bigarren zatia prestatuko du Euskara Zerbitzuak: titulazioekin eta EHUko beste organo batzuen izenekin osatu behar da lehengo izendegia.


Erizaintza Hiztegia

Donostiako Erizaintzako Unibertsitate Eskolak bultzatutako proiektua da. Erizaintza Hiztegiak eragin erabakigarria izan dezake osasun-arloa euskalduntzeko. Izan ere, ez dago gaur egun merkatuan erizaintza-arloa biltzen duen hiztegirik. Horretaz gain, erizaintzako ikasketek behar bereziak dituzte, eta hiztegi-kontuetan ere ez da aski medikuntzaren alorrak eskaintzen duena (arlo batzuetan espezializatuegia, eta beste batzuetan urriegia).


Sexologia Hiztegia


Terminologia-jardunaldiak (2002)

“Espezialitate-hizkerak eta terminologia” jardunaldiak izan ziren Leioan 2002ko irailaren 16tik 18ra, Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Institutuak (oraingo Euskara Zerbitzuko talde “akademikoak”) antolaturik.

Lau helburu nagusi bilatzen genituen jardunaldi haiek antolatzean:

  1. Gogoeta eragitea, eztabaida sortzea eta adostasuna bilatzea terminologiaren arloko metodologiei eta beharrei buruz.
  2. Gogoeta eragitea euskara tekniko(ar)en arazoei buruz.
  3. Hizkuntza teknikoaren arloko ekoizpena sustatzea. Alegia, jardunaldietako eztabaida eta gogoeta nagusiak argitalpen batean biltzea.
  4. Hizkuntza teknikoaren inguruan dabiltzan guztien askotariko ikuspegiak biltzea –eta ez bakarrik hizkuntzalariena edo terminologoena, baita irakasle, itzultzaile eta euskararen arloko profesionalena-, eta eztabaidarako foro bat sortzea. Izan ere, jardunaldiok irekiak dira, eta ikuspegi-aniztasuna (jakintzartekotasuna) ere bilatzen dute.

Liburuaren eduki-aurkibidea HEMEN

Antolatzaileon ikuspegitik, oso jardunaldi arrakastatsuak izan ziren, bai hizlarien eta entzuleen parte-hartzeari dagokionez (125 lagun inguru), bai erakundeen parte-hartzeari dagokionez. Hogeita bat hizlari izan genituen, unibertsitate eta erakunde adierazgarrienetatik etorriak (Pompeu Fabrá Unibertsitatea, Salamancako Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, UZEI), eta ehun eta hogeita bost entzule inguru, euskararen munduko erakunde eta elkarte askotatik etorriak (Euskal Herriko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Udako Euskal Unibertsitatea, Eusko Jaurlaritza, Euskaltzaindia, Elhuyar, ETB, AEK, HAEE-IVAP, Labayru, Nafarroako hizkuntza zerbitzuak…).

Edukiari dagokionez, izenburuak berak adierazten duen bezala, bi arlo nagusi izan genituen aztergai jardunaldi haietan: terminologia eta espezialitate-hizkerak.

Alde batetik, geuregana biltzea lortu genuen terminologia-kontuetan eskarmentu eta jakinduria handia duten kanpoko nahiz etxeko aditu onenetako batzuk. Salamancako Unibertsitatetik Bertha Gutierrez irakaslea etorri zitzaigun zientziaren eta lexikografiaren arteko harremanaz hitz egitera. Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitateko IULAtik (Institut Universitari de Lingüística Aplicada-tik), Teresa Cabré aditua etorri zen terminologiaz eta hizkuntza-normalizazioaz mintzatzera. Oso aberasgarria izan zen, orobat, “etxeko” adituen ekarpena: Araceli Diaz de Lezanak, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren izenean, Euskararen Aholku Batzordearen barnean sortu berria zen baina artean eratu gabe zegoen Terminologia Batzordearen berri zehatza ekarri zigun; Miel Loinaz UZEIko aditua, duela denbora gutxi publiko bihurtu den Euskaltermi buruz, alegia, Euskal Autonomia Erkidegoko terminologia-normalizaziorako abiapuntu izango den datu-banku publikoari buruz mintzatu zitzaigun luze eta sakon; eta Iñaki Ugarteburu EHUko irakasleak unibertsitate publikoko terminologia-beharrez eta lanez jardun zuen.

Beste alde batetik, azpimarratzekoa da euskara teknikoari buruzko komunikazioek piztu zuten jakin-mina. Askotariko gaiak jorratu ziren hamahiru komunikaziotan: euskal terminologia-datutegien publikotasuna; xede berezietarako hizkerak eta terminologiak euskal tradizioan; historiaren, administrazioaren, kazetaritzaren eta matematikaren arloko terminologia- eta berbaldi-arazo batzuk; batik bat euskara teknikoan sumatzen diren zenbait joskera-arazo (hitz-hurrenkera, katafora-esapideak, eta izenaren modifikatzaileen metaketa); terminologiari eragiten dioten zenbait morfologia-gai (-(t)ar atzizkiaren erabilera berriak, -ko / -dun atzizkien arteko lehia, hitz-elkarketa eta terminologia); eta gai zabalago batzuk, hala nola, testu-antolakuntza.

Orain, 2003. urtearen bukaeran, liburu batean atondu ditu EHUko Euskara Zerbitzuak jardunaldietako ekarpenak (Espezialitate Hizkerak eta Terminologia: Jardunaldiak, EHUko Argitalpen Zerbitzua). Jardunaldi haiek izan zuten zorte ona eta harrera beroa opa dizkiogu argitalpenari. Hala izango ahal da!


EHUko terminologiaren datu-bankua

Terminologia-lanak aurrera joan ahala, emaitzak datu-banku batean bilduko ditu Euskara Zerbitzuak, eta Internet bidez eskainiko. Oraindik, proba modura, pare bat hiztegi baizik ez dira sartu datu-banku horretan (EHUko izendegia eta Lan Zuzenbideko Hiztegia).

Hiztegietan kontsultatzeko helbidea: http://www.ehu.es/kontsultak/hiztegi/

Bestalde, Interneteko aplikazio informatiko berean, testu elebidunen korpusean egin daitezke terminologia-bilaketak (hitzen bilaketak). Adibidez, EHUk eragindako itzulpen batzuetan termino jakin bat euskarara nola “itzuli” den ikus daiteke. Oraingoz, hiru itzulpen besterik ez da sartu (Lecciones de economía, Música para maestros, Marketing en sectores específicos), baina itzulpen berriak bukatu ahala, sartuz joango gara.

Itzulpenetan kontsultatzeko helbidea: http://www.ehu.es/kontsultak/itzulpen/

"Ereduzko Prosa Gaur" corpus-arakatzailea

Orotariko Euskal Hiztegiak gure tradizioko idazle ereduzkoen ondarea jasotzen du, hiztegiaren nahiz gramatikaren aldetik erabilgarri gertatzen den eran. Baina, gaur egun euskararen normalizazioak dituen premiei erantzuteko, eta ondare horren osagarri, nahitaezkoa da egungo idazle ereduzkoen idazlanen bilketa egiten hastea.

Bada gaur egun korpus bat, “XX. mendeko Euskararen Korpus Estatistikoa” izenekoa (lehen “Egungo Euskararen Bilketa-lan Sistematikoa” deitua), euskarazko produkzioaren erakusgarri bat urtero jasotzen duena. Baina bilketa-lan hori estatistikoa da, eta berdin jasotzen ditu idazle "onen" nahiz "ez hain onen" testuak. Nahiz bilketa estatistikoak beharrezkoak diren hizkuntzaren zenbait alderdi aztertzeko, dudarik gabeko kontua da mundu guztian hizkuntza-ereduak eta ereduzko bideak idazle ereduzkoen azterketatik eratortzen direla. Hortaz, guk ere bide horri ekin behar diogu, hots, gure tradizioaren jarraipenaren azterketari.

Testu jakin bat “eredugarritzat” jotzeko erabili ditugun irizpideak oso zabalak dira: prestigio nabarmeneko sariak, lexiko-sorkuntzaren aldetik eta literatura-balio ukaezinaren aldetik interesgarriak diren liburu guztiak, salmenten arabera bederen arrakasta nabarmena izan duten liburuak... 2000. urtea hartu dugu gure korpuserako biltze-lanaren abiatze-puntutzat. Izan ere, urte horretan Hiztegi Batuaren lehen idatzaldiaren behin betiko argitalpenarekin euskara estandarraren nolakotasuna bideratu zen. Hortaz, korpusa, salbuespenak salbuespen, 2000 urtetik aurrerako testu eredugarriez osatzen da. Lehen etapan, 2000, 2001 eta 2002 urteetako testuez osatu da. Oraingoz hitz lauzko testuak soilik korpuseratu ditugu, eta batez ere literaturakoak, jatorrizkoak nahiz itzulpenak. Proiektu hau, nolanahi ere, behategi moduko bat bihurtuko da, urtez urte euskal produkzioaren nolakotasunaren eta bilakabidearen berri emango duena, eta egungo euskal prosa ereduzkoaren gero eta erakusgarri zabalagoa eskainiko duena. Bestalde testuok hiztegi nahiz gramatika aldetik aztertzeko aski aplikazio ahaltsu batez hornitu dugu.

Egitasmo hau EHUko Euskara Zerbitzuaren proiektuen ildoan kokatzen da. Arduraduna Zerbitzuko kide den Ibon Sarasola da, proiektuaren antolatze-, garatze- eta zuzentze-lanei dagokienez. Laguntzaileak orobat Zerbitzukoak diren Xabier Alberdi, Jesus Mari Makazaga, Iñaki Ugarteburu eta Juan Garzia dira. Proiektuaren babesle Donostiako Udala da, Euskararen Udal Patronatuaren bidez.

Ereduzko Prosa Gaur korpusean bilaketak egiteko aplikazio informatikoa honako helbide honetan jarriko da:

http://www.ehu.es/euskara-orria/euskara/consultas/consultas.htm

Euskara-probak (Unibertsitatean Euskaraz Irakasteko Gaitasun Agiria)

EHUko euskara-probak egitea beti izan da Euskararako Kabinetearen eginkizuna. Dena dela, Euskal Herriko Unibertsitatean Euskaraz Irakasteko Gaitasun Agiria (EIGA) eskuratzeko arautegi berria onartu zenetik, ondo zehaztuta geratu dira proba horien inguruko xehetasun guztiak. Harrezkero, Euskara Zerbitzuak ardura handiak hartu ditu proba horien antolaketan. Zerbitzuaren zuzendariari honako zeregin hauek dagozkio, besteak beste: epaimahaiburu eta proben batzordeburu izatea, Euskara Batzordean ikasturte bakoitzean emaniko baliokidetzen berri ematea, gaitasun-agiria ematea… Bestalde, zerbitzukide zenbaitek parte-hartze zuzena izan dute 2003ko proba prestatzeko batzordean eta proben epaimahaietan.

Agiria eskuratzeko baldintzei bagagozkie, beharbada, hauxe izan daiteke berrikuntza deigarriena: EGA izatea baldintza nahikoa da EHUko EIGA eskuratu ahal izateko. Horrezaz gainera, probaren inguruko alderdi asko (epaimahaien osaera, agiriko batzordearen osaera eta eginbeharrak, baliokidetzak…) ondo arautu izanak asko lagundu du probaren gardentasuna eta azterketarien eskubide eta betebeharrak bermatzeko.

Orri honetan ikus daitezke proba berriari buruzko xehetasunak (arautegia, batzordearen akta…):

http://www.ehu.es/euskara-orria/euskara/pruebas/pruebas.htm

Arlo administratiboko itzulpengintza eta interpretazioa

Zerbitzu honek Unibertsitateko gobernuaren eta administrazioaren esparruko dokumentu ofizialak itzultzen ditu, eta interpretazio-zerbitzuak ere eskaintzen ditu unibertsitateko bilera ofizialetarako. Itzultzaile-interpreteen taldearen lan-hizkuntzak euskara eta gaztelania dira, eta norabide bietan egiten ditu itzulpenak. Taldearen ardura nagusia da kalitatezko testu egoki, ulergarri eta zuzenak sortzea, oso gogoan hartuta administrazioa herritarrei zerbitzua emateko erakundea dela, eta, beraz, ahalik eta hizkera argien eta zehatzena erabili behar duela haiekiko komunikazioan. Ildo horretatik, Euskara Zerbitzuko itzultzaile-interpreteek bat egiten dute Plain English Movement-ek (http://www.wordcentre.co.uk) eta HAEEk (http://www.ivap.com/eusk/menu_eus.htm) administrazio-hizkeraz egindako proposamenekin.


Itzulpen-lana

Dokumentu ofizialak euskaratzeko zeregin horretan, Euskara Zerbitzuko itzultzaile-interpreteen taldeak arlo administratibo eta juridikoko testuak itzuli eta egokitu behar izaten ditu bereziki, baina baita beste arlo batzuetakoak ere: kultura, kirola, softwarea... Testu motak ere ugariak dira: gutunak, erabakiak, errekurtsoak, deialdiak, aktak, iragarkiak, prentsa-oharrak, kartelak, errotuluak, telefono-mezuak, publizitate esku-paperak, web orriak... Arlo bakoitzak eta testu mota bakoitzak bere gisako dokumentazio, terminologia eta egokitze-lana eskatzen du, eta Euskara Zerbitzuko itzultzaile-interpreteak horri erantzuten saiatzen dira euskaraz, gaztelaniaz eta beste hizkuntza batzuetan eskura dauden baliabide elektroniko nahiz bestelakoak erabiliz (hiztegiak, terminologia-bankuak, entziklopediak, agiri ereduen bildumak, posta-zerrendak, itzulpen-aldizkariak...: Elhuyar, DRAE, Euskalterm, Eurodicautom, Grand Dictionnaire Terminologique, UNTERM, X-refer, Itzulist, Espalista, Senez, La linterna del traductor, The ATA Chronicle ...).

Ohartarazi beharra dugu, bestetik, zerbitzu honek ez duela irakaskuntzarako materialik itzultzen (ez apunterik, ez testu-libururik, ez irakasgaien programaziorik ez antzekorik).

Bestetik, itzulpenak kalitaterik izango badu, itzultzaileek ezinbestekoa dute “bezeroen” kolaborazioa testu bakoitzaren oinarrizko xehetasunok jakiteko: delako testua zertarako den, nori zuzenduta dagoen, zein testuingurutan argitaratuko den, zein euskarritan (ez dira gauza bera e-mail eta gutun bat, gerta daiteke esaldi bat desberdin eman behar izatea web-orri batean agertzekoa bada edo gutun batean agertzekoa, ez dira gauza bera publizitaterako testu bat eta errekurtso bat, ikasleei idaztea edo agintari politikoei idaztea...). Arrazoi horregatik Euskara Zerbitzuko itzultzaileek ez dute testuingururik gabeko testu zatien edo hitz solteen itzulpenik egiten.

Euskara Zerbitzuko itzultzaile-interpreteek hizkuntz teknologia berrien (http://ixa.si.ehu.es/Ixa) aldeko apustua egin dute itzulpen-lana erraztu, hobetu eta ahalik eta ondoen gestionatzeko. Bide horretatik, dokumentaziorako baliabide elektronikoez eta zuzentzaile ortografikoez baliatzeaz gain, 2001. urteaz geroztik zerbitzuak itzulpengintzarako software berezia —itzulpen-memoriak, ikus beherago— ere erabiltzen du itzulpenak egiteko. Hori dela eta, zerbitzuak euskarri elektronikoan bakarrik egiten ditu itzulpenak, ahal dela posta elektronikoz, eta bestela disketean. Beraz, itzultzaileek ez dute inoiz telefono bidezko itzulpenik egingo, eta oso salbuespen gutxitan egingo dituzte paper gainean.

Itzulgaien formatu informatikoari dagokionez, ahal dela dokumentuak Microsoft Office-ko programetan (Word, Excel, Power Point-en) egitea eskatzen du itzultzaile-taldeak, eta testuak behar bezala formateatuta ekartzea. Bestetik, gero eta sarriago gertatzen da web-orriak itzuli beharra, eta horrek eskakizun berezi batzuk ezartzen ditu, bai formatuan eta bai itzultzaileak egin beharreko lanean. Izan ere, halako testuek, edukien itzulpenaz gain, testuen lokalizazioa (http://www.hermestrans.com/eus_definicion.html) egitea ere eskatzen dute, hau da kasuan kasuko hizkuntza eta kulturaren berezitasunetara egokitzea (data-formatuak, testu-kutxen tamainak, irudien kokaera etab.). Hori dela eta, halakoetan itzultzaileak modua eduki behar du itzuliko duen guztia pantailan zelan azalduko den eta zein aukera sortuko dituen ikusteko, behar diren egokitzapenak egin ahal izateko. Beraz, testuok ez dira inolaz ere testu-prozesatzailean (Word-en adibidez) egindako zerrenda moduan aurkeztuko.

Hona hemen itzulgaiak posta elektronikoz bidaltzeko jarraibideak:

  1. "Gaia" eremuan ITZULPENA idatzi, eta jarraian itzulpena enkargatzen duen zerbitzu, atal, ikastegi edo saila jarriko da.
  2. Mezu elektronikoaren testuan azalduko da zein testu mota den (ibiltorria, gutuna, akta, erabakia...), testuaren luzera hitzetan, erabili den aplikazioa eta honen bertsioa, eta testuinguruari buruz behar diren oharrak.
  3. Itzultzeko testua, oso laburra ez bada (100 hitz baino gutxiago), dokumentu erantsian bidaliko da.
  4. Zuzenketak: itzulpen-lana eraginkorragoa izateko eta unibertsitateko hizkera administratibo bereziaren homogeneotasuna ziurtatze aldera, Euskara Zerbitzua itzulpen memoria bat (datu-base erraldoi bat) osatzen ari da eguneroko jardunean itzultzen dituen testuekin. Hori dela eta, Zerbitzutik ateratako itzulpenei gerora beste inork aldaketak egiteak kontraesanak sor ditzake zeregin horretan, eta traba izan unibertsitateko testuen koherentzia eta batasunerako. Beraz, itzulpenak eskatu dituzten pertsonek aldaketarik proposatu gura balute Zerbitzuak emandako itzulpenetan (terminologia, estiloa etab.), mesedez jarri harremanetan zerbitzuko itzultzaileekin, adostu beharrekoak adosteko eta itzultzaileak jakitun egoteko.
  5. Bizkaiko eta Arabako Campusetako itzulpenak Euskara Zerbitzuko itzultzaile-interpreteek egiten dituzte; Gipuzkoako Campusekoak, berriz, EHUtik kanpoko enpresa batek.

Itzultzaile-taldeak eguneroko lanean darabilen testu kopuru eskerga terminologia sortzeko iturria ere bada. Esate baterako, hortik sortu ziren berrikitan eguneratuak izan diren ikastegi, sail eta jakintza-arloen izendegi ofizialen oinarriak. Bide beretik, itzultzaile-taldea EHUko administrazio-hiztegiño bat osatzen ere badabil, unibertsitatearen arloko terminologia administratiboa finkatu nahian.


Interpretazio-lana

Euskara Zerbitzuak interpretazio-zerbitzuak (ahozko itzulpenak) ere eskaintzen ditu EHUko bilera ofizialetarako. Hiru interpretazio modu nagusi eskaintzen ditu: aldi berekoa (interpretaziorako teknologia eta kabina erabiliz), esan ostekoa (aparteko teknologiarik gabe, hizlariak hitz egin ostean esandakoaren interpretazioa eginez) eta ikusizkoa (dokumentu idatzien aldi bereko interpretazioa, kabinan edo kabinatik kanpo). Interpretazio-zerbitzuak eskatzeko ezinbestekoa da Euskara Zerbitzuko interprete-taldeari ahalik eta lasterren bilera dataren berri ematea bere agenda antola dezan, eta bileran erabiliko den dokumentazio guzti-guztia helaraztea. Horretaz gainera, interpretazioaren kalitatea ahalik eta onena izan dadin, badira bete beharreko zenbait eskakizun:

  1. Bileran interpretazio-zerbitzua eskainiko bada, bilerako buruak hala jakinarazi beharko lieke bilerakideei, aukera hori dagoela jakin dezaten, eta, horren premia dutenek entzungailuak har ditzaten.
  2. Bilerako partaide guzti-guztiek erabili behar dute beti mikrofonoa (interpretearen kabina isolatua dago, entzungailukoa baino ez du entzuten). Hizlaria entzuleetako bat bada, kablerik gabeko mikrofonoa erabili beharko du (bilera antolatzen dutenek kontuan hartu beharko dute hori aldez aurretik).
  3. Berdin dio zein hizkuntzatan dabilen hizlaria, denek erabili behar dute mikrofonoa. Interpreteak bileran esaten den guztia entzun behar du, ez itzuliko duena bakarrik, bileraren haria ez galtzeko.
  4. Hizlariek ez dute batera berba egin behar, interpretazio lana ezinezkoa delako.
  5. Bilerakideek daukaten dokumentazio berbera izan behar du interpreteak. Bileran bertan dokumentu berririk banatuko balitz, interpreteari horren kopia bat eman behar zaio.
  6. Hizlariren batek gardenkiak edo proiekzioak erabiltzeko asmoa badu, interpreteak kabinatik ikusteko moduan egin behar du, edo bestela horien kopia eman paperean interpreteari.
  7. Testu idatzien sintaxia eta ahozko testuena oso desberdinak dira. Hizlariek testuren bat irakurtzeko asmoa badute, horren kopia eman behar diote aldez aurretik (egun batzuk lehenago ezin bada, bilera hasi aurretixe edo bileran bertan, besterik ez bada) interpreteari.
  8. Bileraren antolamenduari buruzkoak (noiz egingo diren atsedenaldiak, noiz joko den bilera amaitutzat...) mikrofonoz esan behar ditu bilerako buruak, ostera antzean interpreteak ez du jakingo bilera nondik nora doan.
  9. Ahal dela, komeni da bileran eskuko telefonoak amatatuta izatea, edo, behintzat, soinua ahalik eta apalen izatea.
  10. Era berean, berba egiten amaitzean, bilerakideek mikrofonoa amatatu egin behar du, bestela paperen zaratak, arnasak eta ahapeko komentarioak entzungo baititu interpreteak.
  11. Erraza da bilerakideek eskakizun hauek noiz edo behin ahaztea. Horregatik, hori gertatzen denean bilerako buruak gogorarazi egin beharko lieke zein den jokabide egokia interpretearen lanari oztoporik ez jartzeko.

http://www.ehu.es/euskara-orria/euskara/servicios/servicios.htm

Administrazio-agiriak euskaraz idazten laguntzekoon lineaplikazioa: "AZPidazki"

EHUko langileei administrazio-agiriak euskaraz idazten laguntzeko aplikazio informatikoa prestatzen ari gara. Hainbat atalez osatua egongo da: gramatika-arauak, agiri-ereduak, txantiloiak, hiztegia, eta abar. Ikasturte honetan erabilgarri egotea aurreikusten dugu.


(XABIER ALBERDI LARIZGOITIA Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Zerbitzuaren zuzendaria da)

Inprimatu



Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1069335796