Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Arrisku anitzeko asegurua
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Hori zioen, duela gutxi, euskal astekari bateko artikulu baten izenburuak. Harritu egin nintzen, pentsatuz nolatan egin zitekeen arrisku asko zituen aseguru baten propaganda. > Kontua, jakina, besterik zen. Esaldia ez zen gaztelaniazko *seguro multirriesgo*-ren itzulpen aldrebes bat baizik. Itzultzaileak pentsatu bide zuen *asko*-ren ordez zorioneko *anitz* hori jarriaz, bide onetik abiatzen zela. Baina tamalez, euskaraz, *asko* eta *anitz* sinonimoak dira. > > Duela zenbait hilabeteko artikulu batean komentatu nuen nola ari zen *anitz* itxuragabeki hedatzen, gaur egungo zenbaiten erabileran, inondik ere ez zegozkion eremuetara. Komentatzen ari naizen honetan, erdarazko *multi*-ren eremua hartu nahi izan du *anitz*-ek. Begien bistan daude ondorioak. > > Kasu hau ez da *sala multiuso*-rena: *gela erabileranitz* ez da zuzena, baina *gela erabileraniztun*-ek ez du aitzakiarik zuzentasunaren aldetik; besterik da astuntasunaren eta itsusitasunaren aldetik. Egokiagoa iruditzen zait, ingelesaren bidetik *erabilera askotako gela*. Dena dela ez genuke ahaztu behar ingelesak *for many uses*-en ondoan *multipurpose* ere baduela, *multiuso/multiuse*-ren ordain. > > Izan ere, badirudi euskaraz *multi*- aurrizkia onartu beharrean gaudela. Ez gaztelaniaz *multi*- agertzen den guztietan guk gaztelaniazkoa onartzeko, baina bai komeni zaigun orotan bide horretatik jotzeko. Esaterako, kostako zaigu *multi*- hori *multimedia*-n edo *multinazional*-en saihestea. > > Asegurura itzuliz, Elhuyar hiztegiak proposatzen duena, *arrisku anitzetarako* *aseguru*, zuzena izango da, baina nire belarriari, egia esan, halako zera arrotz bat eragiten dio. Eta kontuan izanik frantsesez *assurance multirisque* eta ingelesez ere *multirisk insurance* dela, eta bestalde, alemanez, nederlanderaz, txekieraz eta Europako beste hainbat hizkuntzatan ere *multirisk* hitza erabiltzen dela aseguru eta polizetan, **multiarrisku aseguru**, arinagoa bederen badena, proposatuko nuke euskaraz, zalantza handirik gabe. > > > <br> > **(IBON SARASOLA hizkuntzalaria eta euskaltzaina da)** > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1068203627/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table> > > <br> > Orain arte argitaratutako guztiak irakurtzeko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1047033937
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com