Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Xarkuteria
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Artikulu hauek irakurtzen dituen adiskide batek esan zidan lehengo egunean merkataritza kate handi bateko hipermerkatu batean *xarkuteria* ikusi zuela letra larri eta handietan idatzia. *Azkena* iruditzen zitzaion nonbait. > Nik ez dut kontua hain garbi ikusten. Bere ustez erabili behar zena *urdaitegia* zen, jakina. Baina *urdaitegi* ez da gure tradizioan agertzen: ez dago, esaterako, Orotariko Euskal Hiztegian; eta hainbat dendatako errotuluetatik at ez dut nik inon irakurri. Bestalde, gaztelania hutsezkoa den *tocinerķa*-ren itzulpena da. Gainera, delako *tocinerķa* hori sinekdoke bat da, eta egia esan, urdai gutxi saltzen da gaur egun horrelako dendetan. > > Horregatik bide dago gero eta *charcuterķa* gehiago Espainian, eta gero eta *tocinerķa* gutxiago. Eta, horiek horrela, zer abantaila du guretzat gaztelaniaz aski zaharkitua dagoen hitz baten kalko tradiziogabea mantentzen saiatzeak? > > *Charcuterķa*, frantsesetik hartua du gaztelaniak, *charcuterie*-etik, eta alde horretatik betetzen du Euskaltzaindiak eskatzen duen betekizun minimoa; are gehiago betetzen du, ingelesez ere *charcuterie* aski normala denez gero. Eta, oso oker ez banago, alemanezko testuetan ere ikus daiteke. > > Hortaz, *xarkuteria* -ez *txarkuteria*, hitza fratsesetikoa baita- ez da aukerarik okerrena guretzat. Bestela, nik neuk bederen, *urdaitegia* baino nahiago dut *hestebete denda*, eta are nahiago, alemanaren bidetik, **txerriki harategia**. > > > <br> > **(IBON SARASOLA hizkuntzalaria eta euskaltzaina da)** > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1067937659/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table> > > <br> > Orain arte argitaratutako guztiak irakurtzeko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1047033937
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com